Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1043

IRAGARKIA, Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena; hain zuzen ere, Lanbide Heziketako heziketa-zikloen baitan lantokietako prestakuntza modulua (LP) egin izanagatiko laguntza ekonomikoak ematen dituen ebazpen horrek.

2010eko abenduaren 30ean, Lanbide Heziketako zuzendariak ebazpena eman, eta ikasle eta enpresentzako laguntza ekonomikoak ebatzi ditu, 2010eko irailaren 2ko Aginduaren babesean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloen baitan lantokietako prestakuntza modulua (LP) egin izanagatik.

Beraz, horren berri ematen da, interesatuak jakinaren gainean egon daitezen, iragarki hau banakako jakinarazpentzat hartu behar dute eta, ondoko ohartarazpenekin:

1.- Esandako ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta interesatuek, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lanbide Heziketako eta Etengabeko Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.- Ebazpenaren edukia zein den jakin nahi badute, interesatuek, eskabidea zein ikastetxetan izapidetu zuten, hara jo beharko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 25a.

Lanbide Heziketako zuzendaria,

MARÍA JOSÉ MADARIAGA ROLA.


Azterketa dokumentala