38. zk., 2011ko otsailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Euskal Trenbide Sarea
988
IRAGARKIA, Euskal Trenbideko Sarearen trenbide-lineetan zaintza-lanak egiteko lehiaketa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena.
1.- Entitate kontratatzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskal Trenbideko Sarearen trenbide-lineetan zaintza-lanak egitea.
b) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
c) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 3 urte, lanen hasiera-akta izenpetzen den egunetik.
d) Loteak: bai.
- 1. lotea: Bizkaia.
- 2. lotea: Gipuzkoa.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, hainbat balorazio-irizpideren arabera.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Lehiaketaren gehieneko zenbatekoa: 729.000 euro (BEZik gabe).
5.- Fidantzak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Helbidea: Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Konpostelako Donejakue kalea 12-5., 48003 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko martxoaren 21a.
7.- Kontratistaren berariazko eskakizunak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.
8.- Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko martxoaren 28ko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza zehatzen agirian ezarritakoak.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Idazkaritza Nagusia, Konpostelako Done Jakue kalea, 12-5, 48003 Bilbao.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.
e) Aldaerak: ez.
9.- Bestelako argibideak: baldintza teknikoen pleguan eta baldintza zehatzen pleguan emandakoak.
10.- Iragarkien gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.
Bilbao, 2011ko otsailaren 3a.
Idazkari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.