Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2011ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
975

EDIKTUA, oro har kontratuen gainean bideratu den 1103/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1103/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Pasaiplas Tecnológico SL.

Abokatua: Juan Roman Zubillaga Echenique.

Prokuradorea: Aja.

Demandatua: Betilar Distribucion de Bebidas SL.

Gaia: kontratuak, oro har.

Judizio horretan, 206/10 epaia eman da eta honako hau da bere epaitza:

Baietsi egin da Aja Garay prokuradoreak ordezkatutako Pasaiplas Tecnológico SL merkantilak aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Betilar Distribución de Bebidas SL merkantila kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.461,60 euro ordaintzera. Kopuru horri erantsi behar zaio, batetik, Kode Zibilaren 1.108. artikuluan ezarritako interesa -epaiketarako egindako deitik aurrerakoa-, eta bestetik, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluaren arabera kalkulatutakoa -epaia ematen denetik aurrerakoa-.

Demandatukidea lehen auzialdi honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0072 0000 13 1103 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Betilar Distribucion de Bebidas SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez argitaratuz jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala