Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2011ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
973

EDIKTUA, kontratuei buruzko 1185/10 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1185/10 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Seguros Groupama Plus Ultra.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Iñigo Borinaga Jimenez.

Gaia: kontratuak oro har.

Aipatu judizioan, 2010-11-15ean autoa eman da, zeinaren xedapen-zatia honakoa baita:

Hirugarren oinarri juridikoarekin bat, Iñigo Borinaga Jiménez-en aurka, Seguros Groupama-ren prozedura monitorio hau artxibatzeko agintzen da; beste bat sustatu ahal izango da helburu bererako; eta auto honekin batean entrega bedi prozeduran jasotako dokumentazio originala.

Iñigo Borinaga Jimenez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez gero, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala