Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2011ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
972

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 524/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 524/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Montajes Egaz SLU.

Abokatua: Elvira Gomez de Liaño, Javier.

Prokuradorea: Marco.

Demandatua: Centro de Fachadas Sisvent SL.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioaren gainean 15/11 epaia eman da 2011ko urtarrilaren 25ean. Ondokoa da epaia horren epaitza:

Baietsi egin dut Montajes Egaz SLU sozietatearen izenean Marco Sáenz de Ormijana prokuradoreak jarri duen demanda; horregatik, Centro de Fachadas Sisvent SL kondenatzen dut auzi-jartzaileari 61.848,74 euro ordaintzera.

Ebazpen honen gorputzean aipatutako interesek sorraraziko dute zenbateko hori.

Lehen auzialdi honetako kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Centro de Fachadas Sisvent SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala