Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2011ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
970

EDIKTUA, kontratu-deuseztasunari buruz bideratutako 340/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian kontratu-deuseztasunari buruzko 340/09 hitzezko judizioa bideratu da, Aitor Zabalo Lapitzondok eskatuta, Joseba Echepare Jiménezen aurka; judizio horretan epaia eman da, eta honako hauek dira haren idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

119/10 EPAIA

Epailea: Maider Imaz Mendizabal andrea.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamarreko uztailaren hirua.

Alderdi demandatzailea: Aitor Zabalo Lapitzondo.

Abokatua: Jon Aldazabal Etxeberria.

Prokuradorea: Alberto Iguaran Telleria.

Alderdi demandatua: Joseba Echepare Jiménez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu-deuseztasuna.

Nik, Maider Imaz Mendizabal andreak, 340/09 hitzezko judizioari dagozkion autoak ikusi ditut; bertan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Aitor Zabalo Lapitzondo jauna, -Alberto Iguaran Telleria prokuradoreak ordezkatuta eta Jon Aldazar Etxeberria letraduak lagunduta-; bestetik, demandatua, Joseba Echepare Jiménez jauna.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Aitor Zabalo Lapitzondo jaunaren izenean eta ordez Alberto Iguaran Telleria prokuradoreak aurkeztutako demanda eta, beraz, alderdien artean higiezin bat erreserbatzeko izenpetutako kontratuaren deuseztasuna deklaratzen dut. Hori dela-eta, Joseba Echepare Jimenez jauna kondenatzen dut Aitor Zabalo Lapitzondo jaunari bi mila (2.000) euro, interesak eta prozesuaren kostuak ordaintzera.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 3435 1864 13034009. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Joseba Echepare Jimenez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamarreko uztailaren bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala