Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2011ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
969

EDIKTUA, 100/10 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Eduardo Muiño Feijoo-k, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkariak,

Fede eta testigantza ematen dut: 100/10 falta-judizioan epaia eman da; hauek dira idazpurua eta epaitza:

513/10 EPAIA

Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta hamarreko abenduaren hamazazpian.

Nik, María José Aguirre Zuazok, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, jendaurreko ahozko judizioan ikusi ditut 100/10 berehalako falta-judizioaren autoak, ustezko ebasketa dela-eta bideratutakoak. Hona hemen alderdiak: parte kaltetua, «Decathlon» edstablezimendua, Donostia-San Sebastiángo Fernando Mugika kaleko 2. zenbakikoa; salatuak, Mario Titel Porcarin y D. Mihai Bruca; eta herri-ekintza Ministerio Fiskalak baliatu zuen. Eta ondoko epaia ematen dut

EPAITZA

Zigor Kodeko 623-1 artikuluko ebasketa-falta baten egile eta erantzule direnez gero, Mario Titel Porcarin eta Mihai Bruca jaunak ondokora kondenatzen ditut: 30 egunez eguneko 6 euroko kuota ordintzera bakoitza (guztira 180 euro).

Kondenatuak ez badu ordaintzen ezarritako isuna, bere borondatez edo premiamenduaren bidez, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Erantzukizun hori, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik askatasunaz egun batez gabetzean datza, eta eten gabeko lokalizazioaren bidez bete ahal izango da. Guztiarekin ere, prozesuko kosturik bada, kondenatuei ezarriko zaizkie.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari, aditzera emanez ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa.

Jasota gera dadin eta, gaur egun helbide ezagunik ez duten Mihai Bruca eta Mario Titel Porcarin jaunei epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut idazki hau, Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamaikako urtarrilaren hogeita zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala