Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
964

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen diren espedienteei buruzkoa.

Mariano Cortés Sáez, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak, emandako

EDIKTUA

Beherago aipatzen diren diru-laguntzen espedienteen onuradunei ezin izan diegu jakinarazi espresuki dokumentazio-errekerimendua, ekainaren 29ko 267/1999 Dekretuaren 21.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko asmoz (enplegua sustatzeko neurriak arautzen ditu dekretu horrek). Hona hemen onuradunei eskatu behar zaizkien dokumentuok: errelebo-kontratua egin zen hilekoari eta kontratua mugagabe bilakatu zen hilabeteari dagozkien soldaten ordainagirien kopiak; Gizarte Segurantzaren kotizazio-dokumentuen kopia (TC1 eta TC2 ereduak), dagokion finantza-erakundeak ordaindu eta zigilatu ondoren errelebo-kontratua egin zen hilekoari eta kontratua mugagabe bilakatu zen hilabetekoari dagozkionak izan behar dute eredu horiek; eta Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiri gaurkotuen bi ale. Hori guztia, dekretu arautzaileko 13. eta 14. artikuluek ezarri bezala, eta honakoak egiaztatzeko: aipatutako pertsonak enpresan lan egiten jarraitzen duela; errelebo-kontratua egiteko unean lehengo plantilla finkoaren enplegu-mailari eutsi zaiola; eta enpresak zerga-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak beteak dituela. Aipatutako jakinarazpena bueltatu digute honako arrazoiren bat dela medio: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako aldaketa horren berri, jakinarazpen ondorioetarako, eman gabe; edo beste arrazoiren bat dela medio. Hori dela-eta, ediktu hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapenak betez, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik 15 egun balioduneko epea ematen da, lehen aipatutako dokumentuak Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan aurkezteko (Donostia kalea, z/g Vitoria-Gasteiz. PK: 01010), bai zuzenean edota baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Era berean, ohartarazten dugu errekerimendu hau bete ezean edo adierazitako epea igarota betetzen bada, eskatzaileak izapide horretarako daukaten eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango direla azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 76. artikuluaren arabera, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, dekretu arautzaileko 21. artikuluan ezarritakoa beteaz.

Espediente zk.

N.º expediente Enpresa

Empresa Langilea

Trabajador/a

G-0185-0386-03AE Elkano, S. Coop. Alberto Berra Rojas

G-0186-0387-03AE Elkano, S. Coop. Erika Rodriguez Santander

G-0267-0545-03AE Foresur Celulosas, S.L. Ricardo Romero Lerida

B-0234-0568-03AE Autopremium, S.A. Eduardo Alonso Del Cura

G-0281-0582-03AE Cárnicas Donostiarras, S.A. Bolivar Jesus Reyes Ceballos

G-0283-0584-03AE P. Bidasoa, S.L. Amaia Garicano Lopez

B-0244-0591-03AE Refractarios Burceña, S.L. Ander Entonado Montalban

B-0336-0803-03AE Refractarios Burceña, S.L. Ivan Horrillo Castillo

B-0405-0919-03AE Pesbo, S.A. Javier Parra Bello

G-0462-1016-03AE Frans Maas Logística Irun, S.A. Asier Aramburu Gonzalez

B-0432-1027-03AE Refractarios Burceña, S.L. Sergio Agraso Roldan

A-0129-1033-03AE Goxotokia Delicia, S.L. Francisco Miguel Ruiz Pedrero

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 4a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

MARIANO CORTÉS SÁEZ.


Azterketa dokumentala