Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Herriko Unibertsitatea
962

IRAGARKIA, UPV/EHUko Donostia-San Sebastiángo Zuzenbide Fakultateko jantoki eta kafetegiaren zerbitzuaren kudeaketa kontratatzeko prozedura irekiari buruz (09/11 P.I.).

1.- Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.- Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goian adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi preskripzio teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak.

3.- Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio irizpideen araberako esleipena.

4.- Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: ez da behar.

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1.a) eta 1.b) puntuak.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2011ko martxoaren 15era arte.

7.- Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orriak.

8.- Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2011ko martxoaren 15era arte.

b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orriak.

c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza - Donostia-San Sebastián), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 - Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan, udako lanaldi jarraian, Gabonetako eta Aste Santuko txandetan, 09:00etatik 13:00etara.

Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta egun horretan bertan telex, fax edo telegrama baten bidez jakinarazi beharko diote kontratazio-organoari bidali egin dutela. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo proposamena bidali egin dela iragartzeko deia eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

Kartazalak mezularien bidez aurkezten dituztenek, espedientearen erreferentzia adierazi beharko dute emate-agirian.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a) puntua.

b) Eguna: 2011ko martxoaren 21ean irekiko dira jendaurrean irizpide subjektiboei buruzko informazioa dakarten gutun-azalak; gero, EHUren kontratatzailearen profilean argitaratuko da (www.contratacion.ehu.es) eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie lizitatzaileei Kontratazio Mahaiak hurrengo bilera noiz egingo duen eta, bertan, automatikoki ebalua daitezkeen irizpideei buruzko informazioa dakarten gutun-azalak zabalduko dira.

c) Ordua: 11:30ean.

10.- Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

11.- Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es.

Leioa, 2011ko urtarrilaren 21a.

EHUko 2010eko apirilaren 23ko Ebazpenaz egindako eskuordetzaz sinatua,

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala