Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Merkataritza Arloko 1 Zenbakiko Epaitegia
959

EDIKTUA, administratzaile sozialaren erantzukizun pertsonala dela-eta diru-zenbatekoa erreklamatzeari buruz bideratutako 644/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 644/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: BCN Bobine Film SL.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatua: Plastienvas SL.

Gaia: administrazio-erantzukizuna.

Judizio horretan 2010eko urriaren 29an epaia eman zen eta honakoak dira horren idazpurua eta epaitza:

233/10 EPAIA

Bilbao, 2010eko urriaren 29a.

Prozedura: 644/09 judizio arrunta.

Demandatzailea: BCN Bone Film SL.

Prokuradorea: Paula Basterreche.

Letratua: Luis Iribarren.

Demandatuak: Plastienvas SL eta José Manuel Vázquez Ovejas (auzi-ihesean).

Prokuradorea.

Letratua.

Gaia: administratzaile sozialaren erantzukizun pertsonala dela-eta diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu Marcos Bermúdez Avilak ikusi ditu auto hauek.

EPAITZA

Osorik baiesten dut BCN Bibine Film, SLk Plastienvas SL eta José Manuel Vázquez Ovejasen aurka aurkeztutako demanda, zein ebazpen honen idazpuruan aipatu baita, eta, ondorioz, demandatuak kondenatzen ditut merkantil demandatzaileari solidarioki ordaintzera 157.432,77 euro, gehi 3/2004 Legean ezarritako legezko interesak, baita prozesuko kostuak ordaintzera ere.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta adierazi epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, 5 eguneko epearen barruan. Egin bedi horren lekukotza autoei gehitzeko eta gorde bedi jatorrizkoa dagokion epaien agiri-sortan.

Horrela agindu eta izenpetzen dut.

Argitarapena.- Epai hori irakurri eta argitaratu da aipatu egunean.

José Manuel Vázquez Ovejas eta Plastienvas SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu-bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko azaroaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala