Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
958

EDIKTUA, 443/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 443/09 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mapfre Industrial SA Compañía de Seguros y Reaseguros.

Abokatua: Ander Perez Larruskain.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Canalizaciones Ursuma y Seguros Allianz SA.

Gaia: hitzezko judiziorako demanda.

Judizio horretan 443/09 epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egin dut Iñigo Navajas Saiz tribunaletako prokuradoreak Mapfre Automóviles SAren izenean jarritako demanda, auzi-ihesean den Canalizaciones Ursuma sozietatearen aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut ondoko hauek ordaintzera: bostehun eta hogeita bat euro eta sei zentimo (521,06) eta demanda ezarri zenetik sortutako legezko interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa ezar daitekeela epaitegi honetan, bost eguneko epean eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 457. artikulua). Errekurtsoa izapidetu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da epaitegiaren Gordailu eta Kontsignazioen kontuan eta baldintza hori bete izana egiaztatu, betiere 1/2009 Lege Organikoaren arabera.

Epai honen bidez eta Erregearen izenean erabaki, agindu eta sinatzen dut. Bestalde, epai honen testigantza emango da oinarri dituen autoetara.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak agindu, irakurri eta argitaratu zuen.

Canalizaciones Ursuma demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2010eko azaroaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala