Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
955

EDIKTUA, ustezko ebasketa-falta bategatik berehala epaitzen den 2/11 hitzezko falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Eduardo Muiño Feijook, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede ematen dut, eta lekukotza hau egiten: 2/11 falta-judizioan epaia eman da; hauek dira idazpurua eta epaitza:

19/11 EPAIA

Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamaikako urtarrilaren hogeita bata.

Nik, María José Aguirre Zuazok, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, jendaurreko ahozko judizioan ikusi ditut 2/11 berehalako falta-judizioaren autoak, ustezko ebasketa dela-eta bideratutakoak. Hona hemen alderdiak: parte kaltetua, «Decathlon» establezimendua, Donostiako Fernando Mugika kaleko 2. zenbakikoa, zein Rebeca Lópezek ordezkatzen baitu; salatua: Michal Andrezej Mazurek; eta Ministerio Fiskala herri-ekintzaz baliatu da. Epaia eman dut, zeinen oinarria honako hau baita:

EPAITZA

Zigor Kodearen 623.1 artikuluko ebasketa-falta baten egile eta erantzule denez, honako isun hau ordaintzeko zigorra betetzera kondenatzen dut Michal Andrezej Mazurek jauna: 30 egunetan, egunero, 4 euroko kuota ordainduko du (120 euro). Isuna -bere borondatez edo premiamendu bidez- ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa sortuko zaio, eta ezarritako isunaren kuota bi egunez ordaindu gabe uzten duen bakoitzean, askatasunik gabeko egun bat izango du. Erantzukizun hori lokalizazio iraunkorreko zigorraren bidez bete ahal izango du. Erantzukizun zibila dela-eta, «Decathlon» merkantilari 16,85 euroko kalte-ordaina ordainduko dio, gehi diruaren legezko interesa bi puntutan gehituta, ebazpen honen berri izaten denetik, guztiz ordaindu arte. Prozesuak kostuak eragingo balitu, kondenatuak ordainduko lituzke. Jakinaraz bekio alderdi pertsonatuei eta Ministerio Fiskalari, aditzera emanez ezen, ez dela irmoa, eta bere aurka apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela Epaitegi honetan, bost eguneko epean, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak erabaki dezan.

Epaia jasota geratu eta Michal Andrezej Mazurek-i epaia jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau Donostian, bi mila eta hamaikako urtarrilaren hogeita batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala