Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
954

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 20koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena, azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuaren babesean 2010eko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena. Dekretu horrek sustapen eta garapen laguntzak arautu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren mendekotasun handia duten eremuetarako.

Azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuaren xedea da diru-laguntzak emateko araubidea bildu eta arautzea; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan arrantzaren menekotasun handiarekin bizi diren eskualdeak, bertako ekoizpen-sarearen dibertsifikazioaren bitartez, berrindartzeko eta eraberritzeko jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 24ko Aginduaren bidez, 2010eko ekitaldirako deialdia egin zen, lehen aipatutako azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuaren babesean.

Landa eta Itsasertzeko Garapeneko zuzendariak, dekretu horrek ematen dizkion eskumenez baliatuz, eta balioespen-batzordeak egindako proposamena ikusita, II. kapituluaren babesean aurkezturiko eskabideak ebatzi zituen (arrantzaren mendekotasun handia duten eremuetako azpiegituretarako eta garapen ekonomikorako laguntzak).

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuaren 9.3 artikuluan ezarritakoa betez, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea onartutako diru-laguntzen eta diru-laguntza horien onuradunen zerrenda.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Argitara ematea arrantzaren mendekotasun handiko eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituen azaroaren 21eko 234/2003 Dekretuaren babesean 2010eko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradun-zerrenda, guztiek bere berri izan dezaten (zerrenda eranskinean dago).

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 20a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.

ERANSKINA/ANEXO

Onuraduna

Beneficiario Emandako dirulaguntza

Subvención concedida

Elantxobeko Udala / Ayuntamiento de Elantxobe 10.032,80

Lemoizko Udala / Ayuntamiento de Lemoiz 281.857,50

Elantxobe Arraun Elkartea 41.678,62

Mundakako Udala / Ayuntamiento de Mundaka 97.609,79

Lekeritioko Udala / Ayuntamiento de Lekeitio 214.247,75

Orioko Udala / Ayuntamiento de Orio 947.536,00

Getariako Udala / Ayuntamiento de Getaria 894.416,00

Hondarribiko Udala / Ayuntamiento de Hondarribi 190.689,79

Zierbena Portua, S.A. 67.830,00

Ondarroako Udala / Ayuntamiento de Ondarroa 118.897,41

Ondarroako Udala / Ayuntamiento de Ondarroa 550.401,33

Santurtziko Udala / Ayuntamiento de Santurtzi 105.142,86

Oarsoaldea, S.A. 27.385,42

Conservas Dentici, S.L. 37.488,14

Hegaluze Itxas Serbitzuak, S.L. 58.625,00

Debegesa (Debabarreneko garapen ekonomikorako Elkartea)

Debegesa (Soc. para el Desarrollo Económico de Debabarrena) 94.101,00

Azaro Fundazioa 61.479,19

Itsasplanet Elkartea 22.800,00


Azterketa dokumentala