Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
949

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Euskal Kataforesis SA enpresari ingurumen-baimen bateratua emateko dena, Iurretako (Bizkaia) udalerrian, metalen tratamendua eta estaldura egiteko jarduera burutu dezan.

AURREKARIAK

2006ko azaroaren 30ean, Jose Ignacio Zuńiga Urrutia jaunak, Euskal Kataforesis SA enpresaren izenean eta enpresa bera ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Iurretako udalerrian (Bizkaia) metalen tratamendua eta estaldura egiteko jarduerarako. Eskaerarekin batera honako dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen:

- Oinarrizko proiektua (2006ko urria).

- Laburpen ez-teknikoa (2006ko urria).

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Euskal Kataforesis SA enpresak, besteak beste, jarduerarako baimena zuen, 1996ko maiatzaren 14koa. Baimen hori metalen tratamendua eta estaldura egiteko jarduera garatzeko eman zen. Halaber, enpresa sustatzaileak kolektorera isurketak egiteko baimena zuen, 2005eko abenduaren 12koa, eta Hondakin Geldoen Ekoizleen Erregistroan eman zuen izena 2004ko martxoaren 2an.

Beranduago, 2007ko azaroaren 23an, xede dugun proiektuaren eta Iurretako hirigintza-plangintzaren arteko bateragarritasunari buruzko udal txostena bidali zen.

2006ko abenduaren 5ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki, Iurretako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari kontsultatu zien.

2007ko otsailaren 14an eta 2007ko irailaren 26an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko urriaren 16an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Euskal Kataforesis SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak, 2008ko martxoaren 18an, txostena eskatu zien Iurretako Udalari, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoari eta Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetzari.

2008ko martxoaren 5ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Euskal Kataforesis SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Euskal Kataforesis SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena, saneamendu sare nagusira isurtzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezkatzen du jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Euskal Kataforesis SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Iurretako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan da teknika onenen erabilera. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko azal-tratamenduen «Reference document on Best Available Techniques for Surface Treatment of Metals & Plastics» izeneko BREF agiria.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen proposamena sinatu eta Euskal Kataforesis SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko martxoaren 5ean emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Helbide soziala Iurretako (Bizkaia) udalerriko Arriandi Industrialdea z/g duen eta IFK: A48716633 zenbakia duen Euskal Kataforesis SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Iurretako udalerrian metalaren tratamendua eta estaldura egiteko jarduera garatzeko, eta Ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.

Jarduera uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 2.6 kategorian «Gainazalen tratamendua prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez (kubeten bol. edo lerro osoena >30 m3)».

Euskal Kataforesis SA enpresaren instalazioak Iurretako udalerrian (Bizkaia) daude. 2.113 m˛-ko azalera betetzen dute, bi eremutan bereizita: ekoizpen-nabea eta nabe osagarria Instalazioaren ekoizpen-gaitasun zenbatetsia 2.250.000 m˛ da.

Euskal Kataforesis SA enpresaren jarduera orokorra pieza metalikoak kataforesi bidez margotzean datza. Hiru fasetan garatzen da pintaketa-prozesua:

- 1. fasea: gainazala prestatzea. Piezen gainazalaren egokitzapena egiten da, hainbat etapatan, pinturaren itsaspena hobetzeko. Koipe- eta olio-hondarrak kentzen dira fase honetan (tentsioaktiboen bidez koipegabetzeko bi etapetan), eta estaldura fosfatatu egiten da, korrosioaren kontrako babesarekin. Aspertsio bidez (dutxa-sistema) egiten da prozesua, tunel bakar bat erabiliz. Fase honetan egiten diren ikuzketei dagokienez, ur desmineralizatua erabiltzen da batean, piezen kanpoko gainazaletan gera daitezkeen gatzak kentzeko. Etapa batetik bestera interfaseak bereiz daitezke. Interfase horietan jasotzen da piezen xukatzea eta barruko bainura itzultzen da. Tunel osoa kanalizazio batek inguratzen du. Kanalizazio horri esker, hondakin-uren tratamendurako instalazioko homogeneizazio-putzurantz bideratzen dira isurketak.

- 2. fasea: pintatzea eta ondorengo ikuzketa. Inmertsioz pintatzen da pieza (KTL), 24 m3-ko upel batean. Piezak bastidoreetan jartzen dira, eta pinturan erabat sartuta daudenean tentsio elektriko batera konektatzen dira. Horrela, pintura-partikulak elektro-jalkita geratzen dira margotu beharreko piezen gainazalean. Ondorengo ikuzketak piezek dakarten pintura-soberakina berreskuratzeko egiten dira. Pintura-isurketak minimizatzen dira, ultrairagazketako modulu baten bitartez (UFR) (gainera lehengaia aurreztea lortzen da, birzikulazioari esker). Amaitzeko, ur desmineralizatua (ADR2) erabiltzen da beste ikuzketa batean, piezen disolbatzaile-hondarrak kentzeko eta estalduraren akaberan orbanak edo akatsak ekiditeko. Etapa honetan egiten den isurketa arazteko instalaziora kanalizatzen da.

- 3. fasea: lehortzea eta paketatzea (edo deskargatzea). Pintura labe batean lehortzen da (205-240ş C). Labean aire beroa ematen zaio, gas naturalarekin elikatzen diren erregailuen bitartez. Behin piezak lehortu eta gero, deskargatu eta paketatu egiten dira.

Bestalde, ur desmineralizatua ekoizteko prozesu osagarri bat garatzen da, ioi-trukatzeko bi instalaziotan. Ikatz aktiboa, erretxina kationikoa eta erretxina anionikoa duten zutabeak zeharkatzen ditu urak jarraian eta, ondoren, andeletan gorde eta bertatik ponpatzen da ekoizpen-prozesuko etapa desberdinetara. Erretxina kationikoa birsorteko azido klorhidrikoa erabiltzen da; sosa kaustiko likidoa erabiltzen da, berriz, erretxina anionikoa birsortzeko.

Energia hornitzeko iturri gisa erabiltzen dira energia elektrikoa, gas naturala (ur beroaren galdarak elikatzeko) eta gasolioa (barruko garraiobideak elikatzeko).

Euskal Kataforesis SA enpresaren instalazioetan kontsumitzen den ura udal-saretik hartzen da eta honako puntu hauetan erabiltzen da nagusiki: bainuak prestatzea, ikuztea eta desmineralizazio-planta.

Instalazioan 3 isurketa-foku daude, hain zuzen ere: polimerizatzeko labekoa, aurretratamenduko bainuak berotzeko galdarakoa eta aurretratamenduko bainuen erauzketakoa.

Instalazioan sortzen diren efluenteak honakoak dira: industria-urak, ur sanitarioak eta euri-urak. Kataforesi-prozesutik datozen industria-urak (deskoipeztatzea, ikuzketak eta ur desmineralizatua), ur sanitarioekin elkartu aurretik, araztegian tratatzen dira (tratamendu fisiko-kimikoa, honakoak barne hartuta: ponpatze-kutxeta, koagulazioa, neutralizazioa, malutapena, dekantagailua, lohi-kontzentragailua eta iragaztea). Ur sanitarioak, industria-ur araziekin elkartu ondoren, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sare orokorrera bideratzen dira. Euri-urak nabeen estalkitik eramaten dira industrialdeko euri-uren kutxeta arte, eta bertatik isurtzen dira Ibaizabal ibaira.

Honakoak sortzen diren hondakin nagusiak: araztegiko olio-lohiak, arazteko lohi urtsua, araztegiko hondar-opilak, upelak garbitzean sortutako pintura-urak, trukatze ionikoko erretxina agortuak, ikatz aktibo agortua eta txatarra.

Proiektuan ondoren adierazitako Teknika Erabilgarri Onenak (TEO) barne hartzen dira, «Referente Document on Best Available Techniques for Treatment of Metals and Plastics» erreferentziazko dokumentuan adierazitakoaren arabera: bainuak kutsatzea saihesteko diseinatuta dauden bastidoreak, turbulentzia hidraulikoa, prozesuko disoluzioak berotzea (bero-trukagailua deskoipeztatzean eta fosfatatzean eta erresistentzia elektrikoan kataforesi-upelean), ura egokitzea, ikuzketak turrustan, deskoipeztatze-bainuaren denbora luzatzea (bigarren bainuak lehenengoa ordezkatzen du astean behin), prozesuko disoluzioak mantentzea (iragaztea eta elektrolisia pinturan), hondakin-uren tratamendua, airearen erauzketa naturala (aurretratamenduko tunela) eta hozte-zirkuitu itxia.

Bigarrena.- Euskal Kataforesis SA enpresak Iurretako udalerrian (Bizkaia) sustatutako pieza metalikoak kataforesi bidez margotzeko jarduera ustiatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Euskal Kataforesis SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.- Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.- Baldintza orokorrak.

Euskal Kataforesis SA instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Pieza metalikoak kataforesi bidez margotzeko jarduera, otsailaren 6ko 833/1975 Dekretuan, abenduaren 22ko airea babesteko abenduaren 22ko 38/1972 Legea aldatzen duenean adierazitakoaren arabera katalogatu da.

Foku zk. Foku-kodea Isurtze-fokuaren izena Garaiera Barruko diametroa Katalogazioa UTM koordenatuak Taldea Epigrafea X Y

1 48003080-01 Polimerizatzeko labea 4,5 0,5 B 2.12.1 527395,33 4781082,07

2 48003080-02 Aurretratamenduko bainuak berotzeko galdara 9,3 0,5 C 3.1.1 527395,33 4781082,07

3 48003080-03 Aurretratamenduko bainuak erauztea C 3.12 527471 4781085

3. fokuari dagozkion altuera eta barruko diametroa adierazi behar dira (Aurretratamenduko bainuak erauztea).

B.1.1.3.- Isurtzeko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

Fokua(k) Substantziak Isurtzeko muga-balioak

1 CO 500 ppm

NOx 300 ppm

KOH (KOG bezala adierazia) 100 mgC/Nm3

2 CO 500 ppm

NOx 300 ppm

3 Partikulen guztizkoa (PG) 30 mg/Nm3

Nikela (Ni) -

Zinka (Zn) -

Ázido fluorhidrikoa (HF)* -

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

(*) Ebazpen honen C.1.b puntuan adierazten dena kontuan hartuta, BKEk atmosferan egindako neurketen txostenak erakusten dituen emaitzen arabera aztertuko da poluitzaile bakoitzari ezar dakiokeen muga.

Kataforesi bidez piezen estaldura egiteko jarduerari dagokionez, % 25 da isurketa barreiatuen muga-balioa (disolbatzaileen sarrera-portzentajea).

Gehienez onar daitezkeen balioek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei (KOG bezala neurtuta) dagokienez, gehienez onar daitezkeen balioek ez dituzte isurketarako muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak ez baditu gainditzen isurketarako muga-balioak, eta ordubeteko neurketek ez badituzte gainditzen isurketarako muga-balioak, 1,5 baino gehiagogatik.

B.1.1.4.- Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 e" 8D eta L2 e" 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

B.1.2.- Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

B.1.2.1.- Isurketen jatorria eta kokapena.

Isurketa-puntua Hondakin-ur mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea UTM koordenatuak

1 Industria-urak Kataforesi-prozesuko industria-urak (deskoipeztatzea, ikuzketak eta ur desmineralizatua) Saneamendu-sare orokorra (Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa) X: 527.489

Y: 4.781.079

B.1.2.2.- Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: kataforesi-prozesuko industria-urak (deskoipeztatzea, ikuzketak eta ur desmineralizatua).

Orduko puntako emaria 4,5 m3/h

Eguneko batez besteko balioa 62 m3/egun

Urteko gehienezko bolumena 13.297 m3/urte

B.1.2.3.- Gehienez igor daitekeen kutsatzaile-kantitatea.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar ditu akaberako isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin. Horrez gain, zink, berun eta nikelaren parametroen kasuan honako muga hauek bete beharko dira:

Parametroak Isurtzeko muga-balioak

Zinka 2 mg/l

Beruna 0,5 mg/l

Nikela 2 mg/l

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

B.1.2.4.- Araztu eta husteko instalazioak.

Arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak espedienteko enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirietara. Funtsean araztegi bat da (7 m3/h tratamendu-gaitasuna) eta kataforesi-prozesuko ura jasotzen du (deskoipeztatzea, ikuzketak eta ur desmineralizatua); behin ur hori arazi ondoren, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren kolektorera isurtzen da. Araztegian honako osagai hauek bereiz daitezke:

- Ponpatze-kutxeta: instalazioko industriako hondakin-ur guztiak biltzen ditu eta zolatarekiko beheratuta dago.

- Koagulazio-modulua: 1 m3-ko andel zilindriko batean egiten da.

- Neutralizazio-modulua: 1 m3-ko andel zilindriko batean egiten da eta karea prestatzeko 500 dm3-ko andel zilindriko bat du.

- Malutapen-modulua: 0,5 m3-ko andel zilindriko batean egiten da. 0,1 m3-ko andel batean dago polielektrolitoa.

- Dekantagailua: 18,9 m3-ko bolumena; ura goitik irteten da lohiak behetik.

- Lohi-kontzentragailua: 1,6 m3-ko andel koniko bat du.

- Iragazketa: ABU-630 prentsa-iragazkia (2 unitate).

Aurkeztutako agirien arabera, baimendutako industria-uraren isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

B.1.3.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliatzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Iurretako Udalean.

B.1.3.1.- Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

● 1. Prozesua: «Kataforesia».

- 1. Hondakina: «Araztegiko olio-lohiak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/1/1.

Hondakinaren kodea: Q8//D9//L9//C51//H5//A243//B3251.

HEZ: 13 05 02.

Urtean sortutako kantitatea: 10 t.

Araztegiko olio-bereizgailuan sortzen da. Sortu ahala 1000 litroko GRG batean gordetzen da, bete arte. Behin bete ondoren, haien biltegira eramaten da.

- 2. Hondakina: «Araztegiko lohi urtsua».

Identifikazioa: A48716633/4820315/1/2.

Hondakinaren kodea: Q8//D9//P27//C24//H13//A243//B3251.

HEZ: 19 08 13.

Urtean sortutako kantitatea: 30 t.

Araztegiko homogeneizazio-putzua garbitzeko eragiketetan sortzen da noizean behin. Ponpa batekin erauzten da eta zisterna-kamioietan eramaten da. Hondakina ez da biltegiratzen, sortzen den momentuan bertan kanpora eramaten baita.

- 3. Hondakina: «Araztegiko hondar-opilak (1)».

Identifikazioa: A48716633/4820315/1/3.

Hondakinaren kodea: Q8//D9//L9//C24//H5//A243//B3251.

HEZ: 11 01 09.

Urtean sortutako kantitatea: 95 t.

Kataforesi-prozesuko (deskoipeztatzea, ikuzketa eta ur desmineralizatua) urak eta deskoipeztatze, finketa eta ikuzketako bainuak bideratzen diren araztegian lohien arazketa egitean sortzen den hondakina da. Sortu ahala biltegiratzen dira araztegiko prentsa-iragazkien azpian jarritako edukiontzi metaliko batean. Edukiontzi horretan gordetzen dira araztegiko lohiak, fosfatatzetik sortutako lohiekin batera, eta hondakin bakar bat bailiran kudeatzen dira, arazteko hondar-opila izenarekin. Kudeatzaile baimenduen bitartez kudeatzen dira.

- 4. Hondakina: «Trukatze ionikoko erretxina agortuak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/1/4.

Hondakinaren kodea: Q9/D15//S32//C32/H14//A243//B3251.

HEZ: 190806.

Urtean sortutako kantitatea: Aldakorra, beharren arabera.

Uraren desmineralizazioan sortzen dira. 200 litroko bidoietan biltegiratzen da, hondakinen biltegian.

- 5. Hondakina: «Ikatz aktibo agortua».

Identifikazioa: A48716633/4820315/1/5.

Hondakinaren kodea: Q9//D15//S40//C24/H14//A243//B3251.

HEZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: Aldakorra, beharren arabera.

Uraren desmineralizazioan sortzen dira. 200 litroko bidoietan biltegiratzen da, hondakinen biltegian.

● 2. Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

- 1. Hondakina: «Upelak garbitzean sortutako pintura-urak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/2/1.

Hondakinaren kodea: Q7//D15//L12//C43//H5//A241//B0019.

HEZ: 08 01 11.

Urtean sortutako kantitatea: 26,6 t.

Urtean behin sortzen dira. Pintura-upelean gordetzen da zuzenean eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaio, instalazioetan biltegiratu gabe.

- 2. Hondakina: «Plastikozko ontzien hondakinak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/2/2

Hondakinaren kodea: Q5//R3//S36//C41/51//H5//A243//B0019

HEZ: 15 01 10

Urtean sortutako kantitatea: 1,80 t.

Ontzi hutsak bildu eta pilatzeko prozesuan sortzen dira. Disolbatzaile organikoak (disolbatzaile organikoak izan ezik) eduki dituzten plastikozko ontziak dira. Ontzi gisa 1.000 litroko GRGak edo 1.000 litrotik beherako edukierako plastikozko ontziak erabil daitezke. GRGak biltegiko aurreko horman daude jarrita, altuera desberdinetan, eta 1.000 litrotik beherako plastikozko ontziak kaiola metalikoetan biltegiratzen dira, hondakinen biltegian.

- 3. Hondakina: «Metalezko ontzien hondakinak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/2/3.

Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41/51//H5//A243//B0019.

HEZ: 15 01 10.

Urtean sortutako kantitatea: 0,85 t.

Ontzi hutsak bildu eta pilatzeko prozesuan sortzen dira. Disolbatzaile organikoak (disolbatzaile organikoak izan ezik) eduki dituzten metalezko ontziak dira. 200 litroko bidoietan gordetzen dira eta paletizatu ondoren bata bestearen gainean jartzen dira; halaber, latetan gordetzen dira, eta hondakinen biltegian uzten dira solte, kaiola metalikoetan.

- 4. Hondakina: «Solido poluituak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/2/4.

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C51//H5//A243//B0019.

HEZ: 15 02 02.

Urtean sortutako kantitatea: 0,35 t.

Xurgatzaileak eta ehunak bildu eta pilatzean sortzen dira; hidrokarburoak eta konposatu oxigenatuak, nitrogenatuak, eta abar dituzten zatarrak, eskularruak, eta abar dira.

- 5. Hondakina: «Pilak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/2/5.

Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C5/16/11//H8/14//A210//B0019.

HEZ: 20 01 33.

Urtean sortutako kantitatea: Aldakorra, beharren arabera.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da; pilak multzoka jasotzen dira; merkurioa, kadmioa eta zinka bezalako metalak eta oxido metalikoak dituzten beste metalak dituzten pilak dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian gordetzen da berariaz adierazitako zona batean.

- 6. Hondakina: «Aerosolak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/2/6.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41-3/H5//A243//B30019.

HEZ: 16 05 04.

Urtean sortutako kantitatea: Aldakorra, beharren arabera.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; substantzia organikoak eduki dituzten aerosolak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

- 7. Hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta lanparak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/2/7.

Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C16//H6//A243//B0019.

HEZ: 20 01 21.

Urtean sortutako kantitatea: 0,08 t.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatu den zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

- 8. Hondakina: «Tresna ofimatikoak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/2/8.

Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C18/6//H6/14//A243//B0019.

HEZ: 16 02 13.

Urtean sortutako kantitatea: Aldakorra, beharren arabera.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

- 9. Hondakina: «Upelak garbitzean sortutako pintura-urak».

Identifikazioa: A48716633/4820315/2/9.

Hondakinaren kodea: Q7/D15//L12//C43/H5//A243//B0019.

HEZ: 08 01 15.

Urtean sortutako kantitatea: Aldakorra, beharren arabera.

Pintura-upela garbitzeko eragiketetan sortzen da noizean behin. Hondakina ez da biltegiratzen, sortzen den momentuan bertan kanpora eramaten baita.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) «Araztegiko lohi urtsua» eta «Upelak garbitzean sortutako pintura-urak» izeneko hondakinak zuzenean jasotzen dira sortzen diren instalazioko andeletan, aurretik ontziratu eta biltegiratu gabe. Ondoren kudeatzaile baimenduari ematen zaizkio.

c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.

e) Gainontzeko hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago gorde.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Euskal Kataforesis SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

j) Euskal Kataforesis SA enpresak PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Euskal Kataforesis SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

l) Euskal Kataforesis SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

m) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

n) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Euskal Kataforesis SA enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

o) Aipatutako f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l) eta m) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Euskal Kataforesis SA enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.- Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

Hondakinaren izena HEZ kodea Zein prozesuri lotuta Zenbatetsitako ekoizpena (t)

Txatarra 20 01 40 Kataforesi-lerroa 25

Bulegoko paper erabilia eta paketatzeko kartoia 20 01 01 Bulegoak eta paketatzeko eremua 2

Hiriko hondakinekin bateratu daitezkeen hondakinak 20 03 01 Atsedengunea 5

Plastikozko ontziak eta paketatzeak 20 01 39 Ikuzketa eta paketatzea 0,1

Zurezko paletak 20 01 38 Biltegia 6

Tintak (tonerra eta tinta-kartutxuak) 08 03 18 Administrazioa Aldakorra, beharren arabera

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Euskal Kataforesis SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

d) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aipatutako c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.- Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Euskal Kataforesis SA enpresak honako informazioa aurkeztu beharko du:

- Lehengaien biltegia egokitzea, zoruak berak atxikipen-kubeta gisa joka dezan.

- Gasolio-kubeta, andeleko bolumen guztia gordetzeko edukiera duen beste batengatik ordezkatzea.

- Ur desmineralizatua ekoizteko eremuan atxikipen-kubetak edo erretiluak jartzea, ustekabeko ihes edo hausturen ondorioz izan daitezkeen isuriak jasotzeko.

- Konpresoreen azpiko zolataren egoera hobetzea eta atxikipen-neurriren bat hartzea, olio-ihesak hormigoian sartzea ekiditeko.

- Araztegia egokitzea. Araztegi ingurua kanaleta-lerro batek inguratuko du eta bertatik zuzenean eramango dira isuriak homogeneizazio-eremura.

- Araztegi inguruko bi kutxetak ixtea eta urak kolektorera eramaten dituen kutxeta babestea.

B.1.5.- Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.- Atmosferako isuriak kontrolatzea.

a) Euskal Kataforesis SA enpresak botatzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

Fokua Foku-kodea Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna

1 48003080-01 Polimerizatzeko labea CO 3 urtean behin

NOx

COT

2 48003080-02 Aurretratamenduko bainuak berotzeko galdara CO 5 urtean behin

NOx

3 48003080-03 Aurretratamenduko bainuak erauztea PT 5 urtean behin

Ni

Zn

HF

(*) Ondorengo paragrafoan adierazten dena kontuan hartuta, BKEk atmosferan egindako neurketen txostenak erakusten dituen emaitzen arabera aztertuko da poluitzaileak behin betiko barne hartzen diren.

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu, eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Kontrol-erakunde baimenduen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Edonola ere, botatako gai poluitzaileen kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzak ezarritako eskakizun tekniko guztiak bete beharko dituzte.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Parametroen neurketak ez izatekotan, edo Ebazpen honetan neurketak egiteko ezarritako maiztasuna baina zaharragoak badira, neurketak berriz egin beharko dira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Zenbait jardueratan disolbatzaileak erabiltzeagatik sortzen diren konposatu organiko lurrunkorren isuriak murrizteko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko duzu. Xede horretarako, Ingurumen Sailburuordetzak eskatzen duen informazioa aurkeztu behar da.

C.1.1.- Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, sustatzaileak egindakoak (auto-kontrola) zein BKEk egindakoak, eta neurketen arabera, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako intzidentziak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

C.2.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Derrigorrezkoa da ur tratatua neurtzeko pHmetro jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

b) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

c) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea nola ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goiko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen baditu.

C.3.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

Adierazlea Unitatea

Kontsumo elektrikoa lan egindako ordu bakoitzagatik Kw/h

Ur-kontsumoa lan egindako ordu bakoitzagatik m3/h

Gas-kontsumoa lan egindako ordu bakoitzagatik Kw/h

Hondakin arriskutsuak/produktu margotuaren kg batengatik Kg/kg

Paper, kartoi eta plastikoaren kontsumoa produktu margotuaren kilogramo bakoitzeko Kg/kg

Pintura-kontsumoa produktu margotuaren m˛-ko Kg/m˛

C.4.- Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori Ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den Ingurumena Zaintzeko Programako testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

C.5.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena Zaintzeko Programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Bizkaiko Ordezkaritza).

C.6.- Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.- Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Enpresan programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, bi geldialdi egiten dira: abuztuan (bi astez) eta Gabonetan (aste betez), instalazioan mantentze-lanak eta garbiketa-lanak egiteko.

D.2.- Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (28,51 epigrafea «Metalen tratamendua eta estaldura»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Euskal Kataforesis SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Oinarrizko Proiektuko 11. atalean egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazkaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gain-betetzerako alarma-sistemak, fabrikako kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak. Era berean, kutsadura atmosferikoaren prebentzio- eta zuzenketa-sistemak (arazketa, minimizazioa, eta abar) egoera onean daudela bermatuko duten neurriak hartuko dira.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

d) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Besteak beste, azido klorhidrikoa, sosa kaustiko likidoa, kloruro ferrikoa eta disolbatzaileak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazkaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

h) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Halaber, segurtasun-sistema bat eduki behar da, arazketa-instalazioetan gerta daitezkeen ezusteko isuriak edo gainezkatzeak jasotzeko. Ondoren, homogeneizazio-putzura eramango dira, izan ere, gaur egun araztegiaren zati bat inguratzen duen kanaleta ez da nahikoa ihes garrantzitsuak kanalizatzeko.

j) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

k) Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

m) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

n) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, isurtzeko muga-balioak gainditzea eta ustekabeko isuri bat gertatzea), sustatzaileak berehala gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

o) Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:

- Gertakari-mota.

- Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

- Iraupena.

- Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

- Mailak gainditu badira, isurketei buruzko datuak.

- Eragindako kalteen balioespena.

- Hartutako neurri zuzentzaileak.

- Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

- Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

p) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Euskal Kataforesis SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainontzeko informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honen Bigarren ataleko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.1.4 (tximiniek 1976ko urriaren 18ko Aginduan adierazitako bitartekoak dituztela baieztatzen duen txostena); B.1.3.1.f eta B.1.3.2.c (hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiria), B.1.3.1.m eta B.1.3.2.e (hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua, B.1.4 (lurzorua babesteko baldintzak); hala badagokio, C.1 (atmosferara egiten diren isurketen kontrola); C.1.1 (atmosferara egiten diren isurketen erregistro-eredua), C.6 (Ingurumena Zaintzako Programaren agiri bategina), D.1 (Isurketa eta hondakinen sorreraren zenbatespena programatutako geldialdietan); D.3.a (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua), D.3.g (produktu kimikoak biltegiratzeko ziurtapenak); D.3.h (larrialdietarako materialen zerrenda) eta D.3.i (araztegi ingurua egokitzea ezusteko isurketak biltzeko); D.3.j (kubetak husteko protokoloa), D.3.p (suteen kontrako babesaren ziurtapenak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.- Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Apirilaren 20ko 509/2007 EDren 7. artikuluaren arabera, baimena berritzeko gutxienez aurkeztu behar den dokumentazioa instalazioko gertaera, egoera eta gainerako ezaugarri teknikoen agiriak, eta prozesuaren eta kokapenaren agiriak dira, betiere jatorrizko baimen-eskaeran edo balio-aldiak iraun duen bitartean aurkeztu ez bada. Baimena berritzeko izapideei dagokienez, informazio publikoko izapidea beteko da eta udaletxeari eta Arroko Erakundeari kasuan kasu txostenak eskatuko zaizkie; halaber, entzunaldi-izapidea beteko da.

Bosgarrena.- Edozein modutan ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.- Euskal Kataforesis SA enpresak Ebazpen honen xede den pieza metalikoak kataforesi bidez margotzeko jardueran instalazioan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.

Zazpigarrena.- Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:

- Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

- Euskal Kataforesis SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

- Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinaraztea Euskal Kataforesis SA enpresari, Iurretako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 25a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala