Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
948

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 31koa, Osasuneko sailburuordearena, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio- eta Informazio-Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Nekane Jaio Atela andrea (Farmazian lizentziatua. Ospitaleko Farmaziako espezialista) Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.- María Armendariz Cuñado andrea (Farmazian lizentziatua) Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.

Hirugarrena.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Laugarrena.- Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun eta Kontsumoko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 31.

Osasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA FERNÁNDEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala