Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
943

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Fundación Fernando Buesa Blanco-Fernando Buesa Blanco Fundazioaren estatutuetako 7. eta 43. artikuluak aldatzea onartu eta inskribatzeko dena.

Ikusita eta aztertuta geratu da Fundación Fernando Buesa Blanco-Fernando Buesa Blanco Fundazioak bere sortze-estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabideari buruzko espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2011ko urtarrilaren 14an, sarrera eman zitzaion Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan, Milagros García de Latorre andreak Fundación Fernando Buesa Blanco-Fernando Buesa Blanco Fundazioaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako idazkiari.

Eskaerarekin batera, fundazioaren eskritura publikoaren kopia bikoitza aurkeztu da; hain zuzen, 2010eko abenduaren 17an, fundazioaren patronatuko idazkari nagusi Emilio Guevara Saleta jaunak Fernando Buesa Blanco-Fernando Buesa Blanco Fundazioaren izenean eta ordezkaritzan emandako eskritura publikoarena.

Eskritura publikoan 2010eko ekainaren 23an egindako bileraren aktaren ziurtagiria dator erantsita. Bilera horretan, fundazioaren estatutuetako 7. eta 43. artikuluak aldatzea erabaki zen. 2010eko ekainaren 23an, Fernando Buesa Blanco Fundazioaren patronatuko idazkari nagusi Emilio Guevara Saleta jaunak egin zuen ziurtagiria, eta Natividad Rodríguez Lajo patronatuko lehendari andrearen oniritzia du.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago ondokoetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legearen 40 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko, lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan.

Bigarrena.- Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan ezarritako araudian jasotakoa betez, estatutuen aldaketak ez baditu fundazioaren helburuak aldatzen eta fundatzaileak ez badu beren-beregi debekurik jartzen, fundazioaren helburuei eutsi egiten zaiela ulertuko da, Babeslaritzaren Aholkularitza Batzorde Teknikoak 2009ko irailaren 10eko bilkuran ezarritako irizpide berriekin bat, eta aipatu artikuluko 4. zenbakian adierazten den Babeslaritzaren aldez aurretiko onarpenik ez da behar izango.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Fundación Fernando Buesa Blanco-Fernando Buesa Blanco Fundazioaren estatutuetako 7. eta 43. artikuluetan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutu-aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen data duela, estatutuak aldatzeko eman zen eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriaz. Eskritura publiko hori Gasteizko notario Enrique Arana Cañedo Argüellesek 2010eko abenduaren 17an eskuetsi zuen (protokolo-zenbakia: 3254).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 19a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala