Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
941

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Fátima» ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko eta udalerri bereko «Esclavas del Sagrado Corazón» ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Fátima» eta «Esclavas del Sagrado Corazón» ikastetxe pribatuen titularra den «Congregación Esclavas del Sagrado Corazón» erakundearen ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da. Espedienteak eskaera hau izan du oinarri: baimena eskatu da «Fátima» ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko eta «Esclavas del Sagrado Corazón» ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko; hartara, ikastetxe bakar batean eskainiko dira ikastetxe biek baimenduta dituzten irakaskuntzak.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikusi dira 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntza emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzkoa (9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeentzako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskoletarako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (19ko BOE), eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskolak arautu zituen Dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi diona; arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako legeak ere kontuan izan dira. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Baimena ematea jarraian zehazten den Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari jarduerak bertan behera utz ditzan 2011/2012 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 48002183.

Izen espezifikoa: «Fátima».

Titularra: Esclavas del Sagrado Corazón.

Helbidea: Enekuri etorbidea, 70.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

2. artikulua.- Baimena ematen da 2011-2012 ikasturtetik aurrera Bilboko (Bizkaia) «Esclavas del Sagrado Corazón» ikastetxe pribatuaren izena aldatzeko, zein aurrerantzean «Esclavas del Sagrado Corazón - Fátima» deituko baita.

3. artikulua.- Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2011-2012 ikasturtetik aurrera Haur eta Lehen Hezkuntza emateko, eta Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko:

Kode zenbakia: 48008549.

Izen espezifikoa: «Esclavas del Sagrado Corazón - Fátima».

Titularra: Esclavas del Sagrado Corazón.

Helbidea: Tiboli, 2; eta Enekuri etorbidea, 70.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloa ematea; Haur Hezkuntzako 2. zikloa ematea; Lehen Hezkuntza ematea; Hezkuntza Bereziko 3 unitate gehitzea; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 8 unitate gehitzea.

Ikastetxearen hemendik aurrerako osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 3 unitate, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urte batetik bi urtera edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezia: 4 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 15 unitate, 450 ikaspostutarako edukiera.

- Batxilergoan: modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 8 unitate eta 280 ikaspostutarako edukierarekin.

4. artikulua.- Agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari dagokienez, indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

5. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Eskolaren titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala