Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
940

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 26koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, zeinarekin dei egiten baitzaie ondokoei: 711/2010-A prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan litezkeenei; errekurtsoa hori abian da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegian.

Goian aipatu 711/2010-A administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, zeinak aurka egiten baitio Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2010eko uztailaren 29ko Ebazpenari; izan ere, ebazpen horren bitartez, dei egin baitzen Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario kategoriako 20 plaza betetzeko hautaketa-prozedurarako (irailaren 3ko EHAA, 170. zk.). Eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzitarako 1. Epaitegiak, jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatu duenez gero, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatu prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, hain justu ere bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran, eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko da aipatu epea.

Arkaute, 2011ko urtarrilaren 26a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala