Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
939

10/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Ondoko hitzarmenen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

- Bartzelonako Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko, unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturaren ezagutza sustatzeko (I. eranskina).

- Universitat de Valenciarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko, unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturaren ezagutza sustatzeko (II. eranskina).

- Txileko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena sinatzea, unibertsitate horretan sustatzeko euskal hizkuntza eta kultura ezagutzea (III. eranskina).

- Txileko Pontificia Universidad Católicarekin lankidetza-hitzarmena sinatzen duena, unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturaren ezagutza sustatzeko (IV. eranskina).

- Valparaísoko Unibertsitatearekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena, euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezaguera sustatzeko unibertsitate horren eremuan (V. eranskina).

- Berlineko Freie Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko, unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturaren ezagutza sustatzeko (VI. eranskina).

- Brimingham-go Unibertsitatearekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena, unibertsitate horren eremuan euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezaguera sustatzeko (VII. eranskina).

- Helsinkiko Unibertsitatearekin hitzarmen bat izenpetzeko, unibertsitate horren eremuan euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza sustatzeko (VIII. eranskina).

- Brno hiriko Masaryk Unibertsitatearekin (Txekiar Errepublika) hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena. Helburua: euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezaguera sustatzea unibertsitate horren eremuan (IX. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 27a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 27KO 10/2011 EBAZPENAREN I. ERANSKINA

BARTZELONAKO UNIBERTSITATEAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA SINATZEKO, UNIBERTSITATE HORRETAN EUSKAL HIZKUNTZA ETA KULTURAREN EZAGUTZA SUSTATZEKO

Bartzelona, 2010eko ekainaren 30a.

BILDURIK:

Alde batetik, María Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.

Eta beste aldetik, Dídac Ramírez Sarrió jauna, Bartzelonako Unibertsitateko (BU) errektorea.

PARTE HARTZEN DUTE:

Lehenengoak, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta ordez, Gobernu-batzordeak 2010eko ekainaren 29an eman zizkion ahalmenak baliatuta.

Bigarrenak, Bartzelonako Unibertsitatearen izenean eta ordez, 2008ko azaroaren 18ko izendapenaren bidez (azaroaren 24ko DOGC, 5264. zk.) Unibertsitatearen ordezkari izendatua, Bartzelonako Unibertsitatearen Estatutuak aurreikusitako eskumenen ondorioz. Estatutu hori urriaren 8ko 246/2003 Dekretuaren bidez onartu zen (urriaren 22ko DOGC, 3993. zk.).

ADIERAZTEN DUTE:

Bartzelonako Unibertsitateak (BU) helburu sozialen artean du bere baliabideekin hainbat kulturaren garapena bultzatzea, besteak beste euskal kulturarena, eta euskararen eremuko unibertsitateetako ikasleen arteko trukaketa erraztea, bai orain arteko lankidetza-hitzarmenen bitartez (Sócrates edo Erasmus, kasurako) bai beste hitzarmen berri batzuen bitartez.

Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuan.

Alde biok indarrak bildu nahi dituzte elkarrekin Unibertsitatean ikasketak bultzatzeko eduki nahi dituzten harreman instituzionalen baitan eta euskal hizkuntza, literatura eta kulturaren alorreko elkarlan pedagogiko eta ikerkuntzakoa finkatzeko, 2006-2007ko ekitaldian erabaki zuten Unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturari buruzko irakurletza ezartzea. Geroztik, Programari jarraipena eman zaio, eta esperientzia horrek emaitza positiboa izan duenez, honen bitartez programari jarraipena eman nahi diote eta ahaleginak bateratu, 2010-2011 ikasturtean ere ezaguera horiek Bartzelonako Unibertsitatean sustatzen segitzeko.

Ondorioz, dagozkien eskumen-araudia eta prozedura onartuta, parte hartzaileek elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko behar besteko gaitasun legezkoa aitortzen diote. Hona

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmenaren helburua.

Hitzarmen honen helburua da euskal hizkuntzaren eta kulturaren ikasketak sustatzea BUn, baita unibertsitatean ikasgai horiekin zerikusia duten jarduerak (mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta abar antolatzea) ere.

BUk euskal hizkuntza eta kulturaren inguruko ikerketa, proiektu edo programarik badauka, hitzarmen honek ez du aipatutako ikerketa, proiektu edo programa horiek galtzerik, murrizterik eragingo.

Hitzarmena betetzeko, BUk bere Euskara Saileko ordezkariaren bitartez jakingo du -egun Itziar Aduriz Agirre irakaslea da- eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, berriz, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen bitartez edo berak izendatutako pertsonaren bitartez.

Bigarrena.- Euskara-ikasketak onartzea.

BUk euskararen inguruko ikasgaiak ditu egun, eta, ahal duen neurrian, horien eskaintza zabaltzen ahaleginduko da, aukera libreko ikasgaien bitartez.

Hirugarrena.- Irakurletza sustatzea.

a) Alde biak konpromisoa hartzen dute Euskara eta Euskal Kulturako «Irakurletza» sustatzeko. Bartzelonako Unibertsitatean Euskara Saila indartu, osatu eta eustea izango da batez ere Irakurletzaren egitekoa, bai jakintzagai horren irakatsita, bai beraren ezagutza sustatu eta zabaltzeko jarduerak burututa.

b) Eusko Jaurlaritzaren ardura izango da irakurletzako titularrak, irakasle bisitariak, lanpostuaz jabetzeko baldintza akademiko guztiak betetzea. Dena den, irakasle bisitariak alde bien onespena izan beharko du. Hautaketa, Sailburuordetzan urteetan zehar jaso diren hainbat curriculum aztertu ondoren egingo da. Edozein kasutan ere, berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioak gordeko dira.

c) BUk konpromisoa hartzen du irakasle bisitaria kontratatzeko, Unibertsitatearen estatutua eta indarrean dagoen araudia beteta. Egun, Itziar Aduriz Agirre arduratuko da irakasle bisitariaren lanaren koordinazioaz, baita horren jarraipena egiteko informazioa trukatzeaz ere.

Laugarrena.- Irakasle bisitaria.

a) Irakasle bisitariak bere egitekoari egokitutako obligazioak bete beharko ditu, eta bere trebakuntzarekin jarraitu ahal izango du.

b) Irakasle bisitaria lizentziatua edo goi-mailako tituluduna izango da, hizkuntzalaritzan edota literaturan espezializatua. Euskal Filologian lizentziatua ez bada, euskararen gaitasuna egiaztatu beharko du (EGA edo baliokidea). Gehiago baloratuko da lizentziatura Euskal Filologiakoa izatea.

c) Euskararen (hizkuntza, literatura edo hizkuntzalaritza) eta euskal kulturaren gaineko hainbat klase emango ditu astean, kontratuaren eta agintaritza akademikoen erabakien arabera. 2010-2011 ikasturtean denbora partzialeko arduraldia izango du, kontratua indarrean sartzen denetik hasita.

d) Behar izanez gero, literatura, hizkuntza eta kulturako mintegiak eta ikastaroak ere emango ditu; halaber, Unibertsitatearen Euskara Saileko arduradunak esleitzen dizkion irakaskuntza- eta ikerketa-lanak egingo ditu, baita euskara-ikasketekin zerikusia duten jarduera administratiboak ere.

e) Era berean, euskara eta euskal kultura sustatzeko jarduera osagarriak bultzatuko ditu.

Bosgarrena.- Ekarpenak.

Eusko Jaurlaritzak:

- Aholkularitza didaktikoa emango du eta beharrezko material eta baliabide didaktiko, linguistiko eta kulturalak lagako ditu euskara-euskara-irakasle bisitariak klaseak eman ditzan.

- Diru-ekarpena egingo du, batetik, irakasle bisitariaren lanpostuaren kontratuaren kostu osoa estaltzeko, eta, bestetik, euskal hizkuntza eta kultura irakatsi eta ikertzera zuzendutako liburuak eta bestelako baliabideak eskuratzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan urtero era horretako jardueretarako aurreikusitako diru-izendapen egokien barruan egingo da diru-ekarpen hori. Diru-ekarpen hori egiteak ez du inola ere ekarriko irakasle bisitariak lan- edo administrazio-harremanik izatea Eusko Jaurlaritzarekin.

Bartzelonako Unibertsitateak, Linguistika Orokorreko Departamentuaren bitartez:

- Beharrezkoa den ekipamendua (ikasgela, ordenagailua, ikastaroaren iragarpena programan eta azpiegitura akademikoa orokorrean) jarriko du irakasle bisitariaren esku eta trebatzen lagunduko dio.

Alde bien diru-ekarpenak honako hauek izango dira 2010-2011 ikasturtean:

Eusko Jaurlaritzak hogeita hiru mila (23.000) euroko ekarpena egingo du, eta urteka honela ordainduko ditu:

- 2010ean: zazpi mila (7.000) euro.

- 2011n: hamasei mila (16.000) euro.

BUko Hizkuntzalaritza Departamentuak bere gain hartuko ditu beharrezko ekipamendu eta azpiegituraren (altzariak, ordenagailua, material informatikoa eta suntsigarria eta abarren) kostua.

Eusko Jaurlaritzak Bartzelonako Unibertsitateari egin beharreko ordainketak honela mamituko dira:

- 2010eko ekitaldiari dagokion ordainketa hitzarmena sinatu eta gero egingo da.

- 2011. ekitaldiari dagokion ordainketa 2011ko urtarrilaren hasieran egingo da. Ordainketa hau egiteko, Unibertsitateari dokumentu hauek eskatuko zaizkio:

a) 2010-2011 ikasturterako irakasle bisitariari egindako kontratuaren kopia bat.

b) Irakasle bisitaria lanean ari dela eta urri-abendua bitartean eskolak hitzarmen honetan jasotzen den bezala eman direla ziurtatzen duen agiri bat.

Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza izango da hitzarmenaren eta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekarpenen erakunde kudeatzailea.

Hitzarmena amaitzen den ekitaldiaren azken seihilekoan justifikatuko da 2010-2011 ikasturteari dagokion diru-ekarpenaren kopuru osoa eta programaren garapena, horretarako, gastuen faktura originalak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, diru-kopuruak ezarritako helbururako erabili direla justifikatzeko. Ordainketen justifikazioarekin batera, irakurleen programak unibertsitatean izan duen kostu osoaren balantzea ere aurkeztu beharko da.

Kontratua amaitu baino lau hilabete lehenago dagokion Zentroak eta Sailak bertan dagoen irakurleak egin duen lanari buruzko ebaluazio-txosten bat bidaliko du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzara. Gainera, txosten horretan ikasturteari buruzko memoria bat erantsiko da, irakurletzaren barruan egin diren ekintzak zehaztuz (emandako klaseak, matrikulazioa, ekintza kulturalak eta parte-hartzaileak).

Irakurlearen kontratua luzatzeko, aipatutako ebaluazio-txostenak aldekoa izan beharko du.

Txostena aldekoa ez balitz, kontratatzeko gehienezko epea agortu balitz, edota dagoen irakurleari kontratua luzatu beharrean, beste irakurle bat kontratatzea egokia litzatekeela erakusten duten arrazoiak baleude, unibertsitatea hitzarmena sinatzen duen beste erakundearekin harremanetan jarriko da maiatzaren 31 baino lehen, hurrengo ikasturteari begira beharrezkoak diren izapideak egiteko, unibertsitatera bidali behar den irakurle berria aukera dadin.

Hala ere, kontratua luzatu ahal izango da hurrengo irakurlearen hautaketa amaitzeko egin beharreko tramite guztiak bukatu arte, euskara eta euskal kulturako ikastaroetan bete behar duen irakaskuntza-lanaren jarraipena bermatuta gera dadin.

Seigarrena.- Ezagutzen ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzak euskara-ezagutzen probak prestatu eta Unibertsitateari eman ahal izango dizkio. Probok bakarrik prestatuko dira Eusko Jaurlaritzaren eta BUren baliokidetza-mailak berak direnean. Eta ikasleentzako ziurtagiriak eman ahal izango ditu.

Zazpigarrena.- Hitzarmena ez betetzea.

Zehaztutako obligazioak edota beste xedapen batek orokorrean ezinbestekotzat ezartzen duen beste edozein baldintza bete ezean, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako dirua eta horren legezko korrituak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretua betetzeko; eta dekretuok aurreikusten dituzten baldintzetan itzuliko dira.

Zortzigarrena.- Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Hitzarmen honen babesean egiten diren ekarpenak bateragarriak dira BUk helburu berarekin jaso dezakeen beste edozein diru-laguntzarekin, baina ez da onartuko proiektua gainfinantzatzea.

Proiektua gainfinantzatuko balitz, sinatzaileen diru-ekarpenak eta horien partidak bidezkoa den neurrian murriztuko dira, gainfinantzaketa hori saihesteko.

Bederatzigarrena.- Hitzarmenaren jarraipen-batzordearen osaera eta egitekoak.

Organo sustatzaileak Jarraipen Batzordea eratzeko unean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 7. artikuluak ezarritakoa izango du kontuan: «Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan».

Hala, haren partaide izango dira, alde batetik, UBko Hizkuntzalaritza Departamentuko zuzendaria edo horrek izendatutako pertsona eta, beste aldetik, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, berak izendatutako pertsona bat eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

Batzorde horren egitekoa izango da hitzarmena sustatzea, beraren jarraipena egitea eta, oro har, informazioa trukatzea, helburuak hobeto betetzeko.

Batzordearen funtzionamendu-araubidetzat joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen- II. tituluaren II. kapitulua.

Hamargarrena.- Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.

Hitzarmen hau administratiboa da; beraz, berau interpretatu eta garatzeko, administrazioaren araubide juridikora joko da.

Hitzarmen hau betetzerakoan sor litezkeen interpretazio-auziak hasiera batean jarraipen-batzordeak konponduko ditu; hura egon ezean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioenari helduko zaio.

Hamaikagarrena.- Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honen indarraldia 2010-2011 ikasturte akademikorako izango da, hau da, 2010eko irailaren 15etik 2011ko irailaren 14ra arte. Irakasle laguntzailearen kontratua hitzarmena amaitzen den data berean iraungiko da.

Hamabigarrena.- Iraungitzea.

Hitzartutako epea amaitzen denean hitzarmena iraungitzat joko da. Bestela ere iraungi ahal izango da, alderdietako batek hitzarmenaren amaiera iragarrita. Horretarako, amaitutzat jo baino gutxienez bi hilabete lehenago formalki jakinarazi beharko dio beste alderdiari.

Hamahirugarrena.- Euskal Herriko Administrazio Orokorraren partaidetza egokitzea.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak sortu eta arautu zuen Etxepare Euskal Institutua, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dena, euskara eta euskal kultura EAEtik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Halaber, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza- eta jarduera-araudia onartu zuen 88/2008 Dekretuaren (EHAA, 2008ko ekainaren 13, 112. zk.) laugarren xedapen gehigarriak xedatu du Institutuaren helburuekin lotura zuzena duten programa guztiak Institutuak kudeatuko dituela. Ondorioz, hitzarmen honen bidez finantzatzen den programa Institutuaren helburuetan sar daitekeela kontuan hartuz, Etxepare Euskal Institutuak kudeatuko du, Institutu hori martxan jarri bezain pronto.

Hamalaugarrena.- Hitzarmenaren hizkuntzak.

Hitzarmen hau Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan eta katalanez idatzi da, eta hiru hizkuntzotan balio bera du.

Hitzartutakoarekin adostasuna adierazteko eta dena jasota gera dadin, alderdi egilesleek dokumentu hau izenpetzen dute goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Bartzelonako Unibertsitateko errektorea,

DÍDAC RAMÍREZ SARRIÓ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 27KO 10/2011 EBAZPENAREN II. ERANSKINA

UNIVERSITAT DE VALENCIAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA SINATZEKO, UNIBERTSITATE HORRETAN EUSKAL HIZKUNTZA ETA KULTURAREN EZAGUTZA SUSTATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 30a.

BILDURIK:

Alde batetik, María Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.

Beste aldetik, D. Esteban Morcillo Sánchez jauna, Universitat de València, Estudi Generaleko (aurrerantzean UVEG) errektorea.

PARTE HARTZEN DUTE:

Lehenengoak, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta ordez, Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 29an eman zion eskumenaz.

Bigarrenak, UVEGen izenean eta ordez.

ADIERAZTEN DUTE:

UVEGek helburu sozialen artean du bere baliabideekin hainbat kulturaren garapena bultzatzea, besteak beste, euskal kulturarena, eta euskararen eremuko unibertsitateetako ikasleen arteko trukaketa erraztea, bai orain arteko lankidetza hitzarmenen bitartez (Sócrates edo Erasmus, kasurako) bai beste hitzarmen berri batzuen bitartez.

Arte- eta kultura-alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuan.

Izan nahi dituzten harreman instituzionalen baitan eta euskal hizkuntza, literatura eta kulturaren alorreko elkarlan pedagogiko eta ikerkuntzakoa finkatzeko, 2005eko ekitaldian alde biek erabaki zuten unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturako lektore-lanpostu bat ezartzea. Esperientzia positiboa izan zenez, ondorengo ikasturteetan programari jarraipena eman zitzaion, eta geroztik arrakastaz garatu da. Ondorioz, alderdi biek konpromisoa 2010-2011 ikasturterako berrestea erabaki dute, agiri honetan zehazten diren baldintzetan.

Ondorioz, dagozkien eskumen-araudia eta prozedura onartuta, parte hartzaileek elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko behar besteko gaitasun legezkoa aitortzen diote. Hona

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmenaren helburua.

Eusko Jaurlaritzaren eta UVEGen arteko lankidetza-hitzarmen honen helburua da euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza euskararen eremura baino haratago eramatea, beste herri batzuek gure kulturaren alderdirik esanguratsuenak ezagut ditzaten eta dituzten ezagutza horiek sakontzeko modua izan dezaten.

Bigarrena.- Jarduerak.

UVEGeko Filologia Fakultatean Euskal Hizkuntza eta Kulturako ikasketak egiteko da lankidetza hau, baita gai horiekin lotutako eta Unibertsitatearen jardunean ohikoak diren beste jarduera batzuk garatu, sustatu eta zabaltzeko ere, hala nola, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta abarrekoak antolatzeko.

Jarduera horien barruan, egin beharreko lankidetzaren oinarrizko helburutzat jotzen da UVEGek euskarazko lektore-postuari jarraipena ematea; programa hori modu egokian garatu baita 2004-2005 ikasturtetik aurrera.

Datuak edota komunikazioak partekatu edo trukatzeko, UVEGek Ikasketa Errektoreordearen bitartez jardungo du; Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, berriz, Euskara Sustatzeko zuzendariaren/Hizkuntza Politikarako sailburuordearen bitartez edo horrek izendatzen duen pertsonaren bitartez.

Hirugarrena.- Euskara sustatzeko neurriak.

I.- Aurreko klausulan adierazitakoak betetzeko, UVEGek honako hauek egiteko konpromisoa hartzen du:

a) Unibertsitatean euskara eta euskal kulturako lektore-postua sustatzen jarraituko du. Lektorearen lana, batik bat, diziplina hura irakastea izango da, baita sustapenerako eta promoziorako jarduerak egitea ere, euskararen ezagutza zabaltzeko.

b) Lektore-postuaren titularra lanaldi partzialeko irakasle bisitari moduan kontratatuko du, Unibertsitateko estatutuek eta indarrean duten legediak diotenaren arabera. Horretarako, UVEGeko Filologia Fakultateko dekanatua lektoretzaren koordinazioaz arduratuko da eta beharrezkoa den informazioa trukatuko du, jarraipena egiteko.

c) Neurri egokiak hartuko ditu, ahal dela behintzat, euskararen ezagutza UVEGen eskaintza akademikoan ager dadin.

d) Dokumentu honetako bosgarren klausulan aurreikusten diren gainerako jarduerak beteko ditu.

II.- UVEGek konpromisoa hartzen du publizitatea, berdintasuna, meritua eta kapazitatea bermatuko dituen prozesu baten bidez aukeratzeko lektorea. Nolanahi ere, lanpostuaz jabetzeko beharrezkoa den titulazioa izan beharko du pertsona horrek. Irakasle bisitari modura kontratatu baino lehen, horretarako jarraitutako prozesua jakinaraziko dio UVEGek Eusko Jaurlaritzari, bai eta izangaien zerrenda nahiz hautaketa prozesuan erabilitako irizpideak ere.

Laugarrena.- Lektorea.

Lektoreak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Irakasle bisitari modura kontratatua izateko beharrezko lege-baldintzak beteko ditu. Horretarako, lizentziatua edo goi-mailako titulazioa izan beharko du, hizkuntzatan espezializatua, Unibertsitatean ezar daitezkeen xedapenak hausten ez badira, behintzat. Horretarako, lektoretzaren hasieran hirugarren zikloko ikasketak eta doktoretza egiten ari diren ikasleak lehenetsiko dira, hitzarmen honen helburuek zehazten dituzten jakintza arloen barruan. Kontratuaren iraupena ikasturte batekoa izango da.

b) Lektoreak bere egitekoari egokitutako obligazioak bete beharko ditu, baita Unibertsitateak berak egozten dizkionak ere. Era berean, trebakuntzarekin jarraitu ahal izango du.

c) Astean 12 orduko lanaldia izango du. Ordu horietatik sei Euskal Filologiako ezagutza arloko gaiak azaltzeko izango dira eta beste sei, tutoretzarako, ikasleei laguntzeko eta klausula honetako d) eta e) ataletan jasotzen diren gainerako helburuak betetzeko, agintaritza akademikoekin bat etorrita.

d) Era berean, euskal kulturaren nahiz literaturaren inguruko mintegiak eta ikastaroak antolatuko ditu eta irakaskuntza- eta ikerketa-lanak egingo ditu, baita Euskal Filologiako ikasketen funtzionamenduarekin lotutako jarduera administratiboak ere.

e) Euskal hizkuntza eta kultura sustatzeko jarduera osagarriak bultzatuko ditu.

Bosgarrena.- Ekarpenak.

I.- Proiektua aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak honako ekarpen hauek egiteko konpromisoa hartzen du:

a) Euskara-lektoreari aholkularitza didaktikoa eskainiko dio eta beharrezko material eta baliabide didaktiko, linguistiko eta kulturalak emango dizkio, egin behar dituen jarduerak egiten laguntzeko.

b) Lektoretzari eusteko diru-ekarpena egingo du, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan urtero era horretako jardueretarako aurreikusitako diru-izendapen egokiak badaude. Diru-ekarpen hori egiteak ez du inola ere ekarriko lektoreak lan- edo administrazio-harremanik izatea Eusko Jaurlaritzarekin.

II.- UVEGek:

a) Lektorearen esku jarriko du beharrezkoa den ekipamendua (ikasgela, ordenagailua, programan ikastaroa iragartzea) eta bere trebakuntzan ere lagunduko dio.

b) Lektoreari lan-kontratua egingo dio eta horren arabera ordainduko dio.

III.- 2010-2011 ikasturteko hitzarmen hau indarrean den aldirako Eusko Jaurlaritzak egingo duen diru-ekarpena bost mila ehun eta berrogeita bost da (5.145) eurokoa, urteka honela banatuta:

2010 2011

Eusko Jaurlaritza 1.227 euro 3.918 euro

Valentziako Unibertsitatea 1.227 euro 3.917 euro

IV.- Eusko Jaurlaritzak Valentziako Unibertsitateari egin beharreko ordainketak honela mamituko dira:

- Lehen hiruhilekoari dagokion zatia: hitzarmena sinatu eta gero.

- Bigarren seihilekoari dagokion zatia: seihilekoaren hasieran, beti ere lehen ordainketa behar bezala justifikatu bada. Horretarako, dagokion helburuarekin egindako ordainketen fakturak edo agiri ofizialak (originalak zein fotokopia konpultsatuak) aurkeztuko dira.

V.- Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza izango da hitzarmenaren eta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekarpenen erakunde kudeatzailea.

VI.- Hitzarmena amaitzen den ekitaldiaren azken seihilekoan justifikatuko dira programaren garapena eta ikasturtearen bigarren seihilekoaren kopuruak, horretarako, gastuen faktura originalak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, diru-kopuruak ezarritako helbururako erabili direla justifikatzeko. Ordainketen justifikazioarekin batera, irakurleen programak unibertsitatean izan duen kostu osoaren balantzea ere aurkeztu beharko da.

VII.- Kontratua amaitu baino lau hilabete lehenago dagokion Zentroak eta Sailak bertan dagoen irakurleak egin duen lanari buruzko ebaluazio-txosten bat bidaliko du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzara. Gainera, txosten horretan ikasturteari buruzko memoria bat erantsiko da, irakurletzaren barruan egin diren ekintzak zehaztuz (emandako klaseak, matrikulazioa, ekintza kulturalak eta parte-hartzaileak).

Irakurlearen kontratua luzatzeko, aipatutako ebaluazio-txostenak aldekoa izan beharko du.

Txostena aldekoa ez balitz, kontratatzeko gehienezko epea agortu balitz, edota dagoen irakurleari kontratua luzatu beharrean, beste irakurle bat kontratatzea egokia litzatekeela erakusten duten arrazoiak baleude, unibertsitatea hitzarmena sinatzen duen beste erakundearekin harremanetan jarriko da maiatzaren 31 baino lehen, hurrengo ikasturteari begira beharrezkoak diren izapideak egiteko, unibertsitatera bidali behar den irakurle berria aukera dadin.

Hala ere, kontratua luzatu ahal izango da hurrengo irakurlearen hautaketa amaitzeko egin beharreko tramite guztiak bukatu arte, euskara eta euskal kulturako ikastaroetan bete behar duen irakaskuntza-lanaren jarraipena bermatuta gera dadin.

Seigarrena.- Ezagutzen ziurtagiria.

Unibertsitatean ematen diren euskara-mailen ezagutza-probak antolatzeko eta horien ziurtagiriak emateko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak dagokien erakundeekin akordioak sustatuko ditu. Edonola ere, probok antolatzen eta zabaltzen lagunduko du Unibertsitateak, eta antolatzeko beharrezkoak diren lokalak eta baliabideak jarriko ditu. Hori horrela dela ere, Unibertsitateak ere euskal hizkuntza eta kulturako klaseetan izandako parte-hartzea egiaztatuko du eskura dituen baliabideak erabilita.

Zazpigarrena.- Hitzarmena ez betetzea.

Zehaztutako obligazioak edota beste xedapen batek orokorrean ezinbestekotzat ezartzen duen beste edozein baldintza bete ezean, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako dirua eta horren legezko korrituak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Legegintza Dekretuaren -Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen Legegintza Dekretuaren- arabera.

Era berean, hitzarmena ez betetzat joko da Valentziako Unibertsitateak ukatu egiten badu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoak nahiz Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, bere fiskalizazio-zereginak betetzeko, hitzarmen honen inguruan eskatutako informazioa.

Eusko Jaurlaritzak hitzartutakoa betetzen ez badu, Valentziako Unibertsitateak hitzarmena salatu ahal izango du eta eskubidea izango du dokumentu honen bidez Eusko Jaurlaritzak salaketa-eguna arte konprometituta dituen diru-kopuruak jasotzeko.

Zortzigarrena.- Laguntzen bateragarritasuna.

Hitzarmen honen babesean egiten diren ekarpenak bateragarriak dira Valentziako Unibertsitateak helburu berarekin jaso dezakeen beste edozein diru-laguntzarekin, baina ez da onartuko proiektua gainfinantzatzea.

Proiektua gainfinantzatuko balitz, sinatzaileen diru-ekarpenak eta horien partidak bidezkoa den neurrian murriztuko dira, gainfinantzaketa hori saihesteko.

Bederatzigarrena.- Hitzarmenaren jarraipen-batzordea.

Organo sustatzaileak Jarraipen Batzordea eratzeko unean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 7. artikuluak ezarritakoa izango du kontuan: «Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan».

Jarraipen-batzorde bat osatuko da. Haren partaide izango dira, alde batetik, UVEGeko Ikasketa erretoreordea eta Filologia Fakultateko dekanoa eta, bestetik, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, horrek izendatutako zuzendaria eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

Batzorde horren egitekoa izango da hitzarmena sustatzea, beraren jarraipena egitea eta, oro har, informazioa trukatzea, helburuak hobeto betetzeko.

Batzordearen funtzionamendu-araubidetzat joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen- II. tituluaren II. kapitulua.

Hamargarrena.- Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.

Hitzarmen hau administratiboa da; beraz, berau interpretatu eta garatzeko, administrazioaren araubide juridikora joko da.

Hitzarmen hau betetzerakoan sor litezkeen interpretazio-auziak hasiera batean jarraipen-batzordeak konponduko ditu; hura egon ezean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioenari helduko zaio.

Hamaikagarrena.- Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honek sinatzen den momentutik ikasturte akademikoaren amaierara arte balio izango du.

Hamabigarrena.- Iraungitzea.

Hitzartutako epea amaitzen denean, hitzarmena iraungitzat joko da. Bestela ere iraungi ahal izango da, alderdietako batek hitzarmenaren amaiera iragarrita. Horretarako, amaitutzat jo baino gutxienez bi hilabete lehenago formalki jakinarazi beharko dio beste alderdiari.

Hamahirugarrena.- Euskal Herriko Administrazio Orokorraren partaidetza egokitzea.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak sortu eta arautu zuen Etxepare Euskal Institutua, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dena, euskara eta euskal kultura EAEtik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Halaber, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza- eta jarduera-araudia onartu zuen 88/2008 Dekretuaren (EHAA, 2008ko ekainaren 13, 112. zk.) laugarren xedapen gehigarriak xedatu du Institutuaren helburuekin lotura zuzena duten programa guztiak Institutuak kudeatuko dituela. Ondorioz, hitzarmen honen bidez finantzatzen den programa Institutuaren helburuetan sar daitekeela kontuan hartuz, Etxepare Euskal Institutuak kudeatuko du, Institutu hori martxan jarri bezain pronto.

Hamalaugarrena.- Hitzarmenaren hizkuntzak.

Hitzarmen hau Euskal Autonomia Erkidegoko eta Valentziako Autonomia Erkidegoko hiru hizkuntza ofizialetan idatzi da, eta hiruretan balio bera du.

Hitzartutakoarekin adostasuna adierazteko eta dena jasota gera dadin, alderdi egilesleek dokumentu hau izenpetzen dute goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Valentziako Unibertsitateko errektorea,

ESTEBAN MORCILLO SÁNCHEZ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 27KO 10/2011 EBAZPENAREN III. ERANSKINA

TXILEKO UNIBERTSITATEAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA SINATZEA, UNIBERTSITATE HORRETAN SUSTATZEKO EUSKAL HIZKUNTZA ETA KULTURA EZAGUTZEA

Vitoria-Gasteizen, 2010eko apirilaren 14an.

BILDURIK:

Alde batetik, María Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.

Bestetik, Iñigo Díaz Cuevas, Txileko Unibertsitateko Gai Akademikoetako errektoreordea.

PARTE HARTU DUTE:

Lehendabizikoak Eusko Jaurlaritzaren izenean eta haren ordezkari izanik, ondoko Gobernu Kontseiluak ezartzen dizkion ahalmenekin bat: 2010eko apirilaren 13an.

Bigarrenak Txileko Unibertsitatearen izenean eta haren ordezkari izanik.

ADIERAZI DUTE:

Txileko Unibertsitateak egiten dituen gizarte-lanen artean, baliabide propioekin kulturak garatzen laguntzea dagoela eta kultura horietako bat euskara dela. Era berean, euskararen eremuko unibertsitateekin ikasleen trukaketa errazten duela, lankidetza-hitzarmen berrien zein lehendik dauden hitzarmenen markoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Sailak sortzeko, deuseztatzeko eta aldatzeko, eta haien funtzioak nahiz jarduteko eremuak zehazteko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuarekin bat, bai eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuarekin ere, beste jarduera batzuen artean, Kultura Sailari egokitzen zaizkion jarduerak honakoak dira: jarduera artistikoei eta kulturalei nahiz horiek zabaltzeari dagozkionak, baita euskara sustatzearen ingurukoak ere.

Alde biek izan nahi dituzten harreman instituzionalen baitan eta euskal hizkuntza, literatura eta kulturaren alorreko elkarlan pedagogiko eta ikerkuntzakoa finkatzeko, 2005eko ekitaldian erabaki zuten Unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturari buruzko irakurletza ezartzea. Ikasturte horretatik hona programa oso modu egokian garatu denez, honen bitartez programari jarraipena eman nahi diote eta ahaleginak bateratu, 2010 ikasturtean ere ezaguera horiek Unibertsitate hartan sustatzen segitzeko.

Dagozkien eskumen eta prozedura arauak onartuta, bi aldeek beharrezkoa duten legezko ahalmena aitortzen diote elkarri dokumentu hau sinatzeko. Dokumentu honek ondoko klausulak izango ditu:

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmenaren helburua.

Eusko Jaurlaritzaren eta Txileko Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmen honen helburua euskara eta euskal kulturaren ezagutza euskararen eremutik kanpo eramaten jarraitzea da, beste herri batzuek gure kulturaren alderdirik esanguratsuenak ezagut ditzaten, eta dituzten ezagutza horiek sakontzeko modua izan dezaten.

Bigarrena.- Egin beharreko jarduerak.

Planteatutako lankidetza euskara eta euskal kultura ikasketak egitea da Txileko Unibertsitateko Graduaurreko Saileko Trebakuntza Orokorreko unitatean, baita gai horiekin lotutako beste jarduera batzuk garatzea, sustatzea eta zabaltzea ere; hala nola, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta abarrekoak antolatzea.

Adierazitako jardueren barruan, egin beharreko lankidetzaren oinarrizko helburu gisa zehazten da Txileko Unibertsitateak irakurle programari jarraipena ematea, eta horren inguruan adierazitako jarduerak egitea.

Datuak edota komunikazioak partekatzea edo trukatzea eskatzen duten jarduerak egin ahal izateko, unibertsitateak Txileko Unibertsitateko Gai Akademikoetarako errektoreordearen bidez egingo du, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, berriz, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen edo berak izendatutako pertsonaren bitartez.

Hirugarrena.- Euskara sustatzeko neurriak.

Txileko Unibertsitateak, aurreko klausulak adierazitakoarekin bat, ondoko jarduerak egiteko konpromisoa hartuko du:

a) Unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurletza sustatzea. Irakurlearen lana, batik bat, diziplina hura irakastea izango da, baita sustapenerako eta promoziorako jarduerak egitea ere, horri buruzko ezagutza zabaltze aldera.

b) Irakurle postuaren titularra irakasle moduan hartzea, unibertsitateko estatutuek eta indarrean duten legediak dioenarekin bat. Horretarako, unibertsitateko arduradun akademiko bat irakurletza bere gain hartzeaz arduratuko da, eta beharrezkoa den informazioa trukatzeaz arduratuko da jarraipena egin ahal izateko.

c) Euskararen ezagutza sustatzeko egokiak iruditzen zaizkion neurriak hartzea, ahal dela behintzat, unibertsitatean ematen dituzten ikasketetan.

d) Prestakuntza Orokorreko Ikastaroetan (CGT) euskara eta euskal kulturako ikastaroak eskaini, euskarri informatikoan.

e) Irakurlea publizitatea, berdintasuna, meritua eta kapazitatea bermatuko dituen prozesu baten bidez aukeratzea. Pertsona horrek beti izango ditu beharrezko gaitasun akademikoak postu horren ardura hartzeko. Kontratatu aurretik, Txileko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzari jakinarazi egingo dio zein prozedura jarraitu duen, baita parte-hartzaileen zerrenda eta aukeraketa egiteko erabilitako irizpideak ere.

f) Dokumentu honetako bosgarren klausulan aurreikusten diren gainerako jarduerak betetzea.

Laugarrena.- Irakurlea.

Irakurleak ondoko parametroak hartuko ditu kontuan egin beharreko lana egiteko:

a) Txileko Unibertsitateak eskatutako titulazioa izan beharko du dokumentu honetan adierazitakoarekin bat emango zaizkion zereginak egin ditzan. Horretarako, unibertsitate horretan aplika daitezkeen xedapenak urratzen ez baldin baditu behintzat, goi-mailako titulazioa izan beharko du, eta hizkuntzetan espezializatua izan beharko da. Irakurletzaren hasieran hirugarren zikloko ikasketak eta doktoretza egiten ari diren ikasleei emango zaie lehentasuna, hitzarmen honen helburuek zehazten dituzten jakintza arloen barruan.

b) Irakurleak bere egitekoari egokitutako obligazioak bete beharko ditu, baita unibertsitateak berak egotziko dizkionak ere. Era berean, trebakuntzarekin jarraitu ahal izango du.

c) Euskal hizkuntza eta kultura eskolak emango ditu Txileko Unibertsitateko Graduaurreko Saileko Trebakuntza Orokorreko Unitatean. Astean 1:30 eskola ordu izango dira, dagokion autoritate akademikoekin bat.

d) Gainera, Prestakuntza Orokorreko Ikastaroa emango du. Guztira 12 ordu izango dira, dagokion programan zehaztutakoaren arabera.

e) Tutoretza lanak egingo ditu Prestakuntza Orokorreko Ikastaroetan (CGT) parte hartzen duten ikasleekin, euskararekin edo/eta euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak direnean.

f) Euskara eta euskal kultura sustatzeko jarduera osagarriak sustatuko ditu, hala nola, euskara, euskal kultura nahiz literaturaren inguruko mintegiak, ikerketak etab.

Bosgarrena.- Ekarpenak.

I.- Eusko Jaurlaritzak ondoko ekarpenak egiteko konpromisoa hartu du proiektua garatzeko:

- Aholkularitza didaktikoa emango dio eta beharrezko material eta baliabide didaktiko, linguistiko eta kulturalak emango dizkio euskara irakurleari egin behar dituen jarduerak egiten laguntze aldera.

- 2010eko ikasturte akademikorako lau mila berrehun eta hogeita lau (4.224) euroko diru-laguntza emango du.

II.- Txileko Unibertsitateko Graduarreko Saileko Trebakuntza Orokorreko unitateak:

- Irakurletzak funtzionatzeko gastuak bere gain hartuko ditu (argia, material suntsikorra...).

- Irakurlearen esku ipiniko du beharrezkoa den ekipamendua (ikasgela, bulegoa, ordenagailua, programan ikastaroa iragartzea) eta trebakuntzan lagundu egingo dio.

- Gainera, posible den guztietan, seihilekoan behin ikastaro berezia finantzatuko du Euskal Filologiaren esparruan.

III.- Eusko Jaurlaritzaren ekarpena unibertsitate onuradunaren izenean ordainduko zaio zuzenean irakurle-lanak egiteko aukeratutako pertsonari. Ordainketa ondoren zehaztuko den prozeduraren arabera egingo da:

- Lehenengo ordainketak Eusko Jaurlaritzaren ekarpenaren % 20 hartuko du (844,80 euro), eta aurrerakin gisa ordainduko da behin hitzarmena sinatu eta gero eta Unibertsitateak pertsona hautatuaren datuak egiaztatu ondoren.

- 1.689,60 euroko bi ordainketa egingo dira 2010eko ekainean bata, eta irailean bestea. Ordainketa horietako bakoitzak ekarpenaren % 40 hartuko du.

- Bigarren eta hirugarren ordainketak egiteko, Unibertsitateak nahitaezkoa izango du organo kudeatzaileari komunikazio bat bidaltzea, non egiaztatuko den irakurleak Unibertsitatean egin duen lana bat datorrela bi aldeen artean hitzartutakoarekin, alegia hitzarmena zuzen betetzen ari dela, eta aurreko ordainketak behar bezala justifikatu direla.

- Ordainketak irakurlearen banku-kontuan egingo dira zuzenean, behin aurreko ataletan ezarritakoak bete direla egiaztatu eta gero.

IV.- Dagokion zenbatekoa jatorrizko fakturak nahiz konpultsatutako kopiak aurkeztuta justifikatu beharko da; guztia ere, ordainketa horiek hitzarmen honen helburuarekin bat etorrita egin direla justifikatze aldera.

Programaren garapen osoa justifikatu egin beharko da irakurle lana bukatu eta hurrengo ekitaldiko otsailaren 28a baino lehen. Hala, dagokion urteko irakurletza programaren kostu osoaren balantzea aurkeztuko da, eta bertan ikasturtean zehar egiaztatutako gastuak ez ezik, jasotako beste edozein diru-sarrera nahiz programaren garapenean eragin dezaketen bestelako gorabehera ekonomikoak ere zehaztuko dira. Gainera, irakurleak memoria bat bidali beharko du egin diren jarduerak, izandako ikasle kopurua eta aplikazio maila adieraziz.

V.- Hitzarmen honen eta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekarpenen kudeatzaile gisa Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza zehazten da.

Seigarrena.- Ezagutzen ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskararen inguruan lortutako ezagutza-maila egiaztatzeko beharrezkoa den materiala unibertsitatearen esku ipintzeko konpromisoa hartzen du. Alde horretatik, helduen euskalduntze alorrean eskumena dutenek ikasleen mailak egiaztatu ahal izan ditzaten beharrezkoak diren jarduerak sustatuko ditu, Euskadin diren irizpideak eta parametroak aintzat harturik. Edonola ere, unibertsitateak aipatutako probak antolatzen eta zabaltzen lagunduko du, eta antolatzeko beharrezkoak diren lokalak eta baliabideak ipiniko ditu. Unibertsitateak euskal hizkuntza eta kultura eskolek duten parte-hartzea egiaztatuko du, eskura dituen baliabideak erabilita.

Zazpigarrena.- Zehaztutakoak betetzen ez dituzten kasuak.

Aipatutako obligazioak zein beste xedapen batek, oro har, derrigor bete beharrekotzat jotzen duen beste edozein bete ezean, Euskadiko Diruzaintza Nagusiari jasotako zenbatekoak nahiz haietatik sortutako legezko interesak itzuli beharko dizkio, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuak aurreikusten dituzten baldintzetan eta aurreikusitakoarekin bat.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Administrazio Publiko Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoak nahiz Herri Kontuen Euskal Epaitegiak unibertsitateari eskatutako informazio guztia unibertsitateak eman ezean, aurretik zehaztutakoa ez dutela bete iritziko da. Litekeena da informazio hori unibertsitateari eskatzea hitzarmen honi dagokien zerga-auziak betetzeko garaian.

Eusko Jaurlaritzak zehaztutakoa ez balu beteko unibertsitateak hitzarmen hau salatu ahal izango luke. Era berean, unibertsitateak eskubidea izango luke, hala eskatuz gero, Eusko Jaurlaritzak hitzarmenaren exekuzio garaitik konprometitutako zenbatekoak jasotzeko.

Zortzigarrena.- Laguntzen bateragarritasuna.

Hitzarmen honen babesean egiten diren ekarpenak bateragarriak dira Unibertsitateak helburu berarekin jaso ditzakeen beste edozer diru-laguntzarekin, nahiz eta proiektuaren gainfinantzaketa ez duten onartuko.

Proiektuaren gainfinantzaketa gertatzen bada, hitzarmena sinatu duten aldeen ekarpenetan dagokien murrizketa egingo da kopuruaren aldetik, eta ezarritako partidatik kenduko da aipatutako gainfinantzaketa saihesteko.

Bederatzigarrena.- Hitzarmenaren jarraipen batzordea.

Organo sustatzaileak Jarraipen Batzordea eratzeko unean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 7. artikuluak ezarritakoa izango du kontuan: «Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan».

Hala, batzordea Txileko Unibertsitateak izendatutako ordezkari batek, Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Orokorrak izendatutako ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, horretarako izendatutako zuzendariak eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako lantalde teknikoko kide batek osatuko dute.

Batzorde horren funtzioa hitzarmena sustatzea eta haren jarraipena egitea izango da, eta oro har, informazioa trukatzea, hitzarmenaren helburuak ahalik eta ondoen bete ahal izateko.

Batzordearen funtzionamendu erregimena Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoen eta Prozedura Administratibo Komunen gaineko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. kapituluko II. tituluan zehaztutakoak arautuko du.

Hamargarrena.- Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.

Aipatutako hitzarmena administratiboa da; interpretatzeko eta garatzeko, aplikagarria den antolamendu juridiko administratiboak arautzen du.

Hitzarmen hau exekutatzeko garaian plantea daitezkeen interpretazio auziak hasiera batean jarraipen batzordeak konponduko ditu; hura egon ezean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioenari helduko zaio.

Hamaikagarrena.- Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen denetik 2010eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, hau da, akademikoa amaitu arte.

Hamabigarrena.- Iraungitzea.

Hitzartutako epearen iraungipenaz aparte, aipatutako hitzarmena bi aldeetatik edozeinek salatuta konpon liteke, eta agertutako beste aldeei modu formalean jakinarazi beharko zaie eraginkortasuna baino gutxienez bi hilabete lehenago.

Hamahirugarrena.- Euskal Herriko Administrazio Orokorraren partaidetza egokitzea.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak sortu eta arautu zuen Etxepare Euskal Institutua, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dena, euskara eta euskal kultura EAEtik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Halaber, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza- eta jarduera-araudia onartu zuen 88/2008 Dekretuaren (EHAA, 2008ko ekainaren 13, 112. zk.) laugarren xedapen gehigarriak xedatu du Institutuaren helburuekin lotura zuzena duten programa guztiak Institutuak kudeatuko dituela. Ondorioz, hitzarmen honen bidez finantzatzen den programa Institutuaren helburuetan sar daitekeela kontuan hartuz, Etxepare Euskal Institutuak kudeatuko du, Institutu hori martxan jarri bezain pronto.

Hamalaugarrena.- Hitzarmenaren hizkuntzak.

Hitzarmen hau Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan dago idatzita.

Hitzartutakoarekin adostasuna adierazteko eta guztia ere jasota gera dadin, alderdi egileek dokumentu hau izenpetuko dute goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.

Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Txileko Unibertsitateko

Gai Akademikoetako errektoreordea,

IÑIGO DÍAZ CUEVAS.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 27KO 10/2011 EBAZPENAREN IV. ERANSKINA

TXILEKO PONTIFICIA UNIVERSIDAD CATÓLICAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA SINATZEN DUENA, UNIBERTSITATE HORRETAN EUSKAL HIZKUNTZA ETA KULTURAREN EZAGUTZA SUSTATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.

BILDURIK:

Alde batetik, María Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.

Bestetik, José Luis Samaniego Aldazabal jauna, Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateko Letretako Fakultateko dekanoak

PARTE HARTU DUTE:

Lehendabizikoak Eusko Jaurlaritzaren izenean eta haren ordezkari izanik, ondoko Gobernu Kontseiluak ezartzen dizkion ahalmenekin bat: 2010eko apirilaren 13an.

Bigarrenak Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitatearen izenean eta haren ordezkari izanik.

ADIERAZI DUTE:

Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitatea, egiten duten gizarte lanarekin bat, baliabide propioekin kulturen garapenari ekarpena egin nahi dion erakundea dela; horien artean, euskara. Era berean, ikasleen trukea errazten duela euskararen domeinu linguistikoa duten unibertsitateekin lankidetza-hitzarmenen aldetik; nola lehendik diren hitzarmenak, hala berriak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Sailak sortzeko, deuseztatzeko eta aldatzeko, eta haien funtzioak nahiz jarduteko eremuak zehazteko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuarekin bat, bai eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuarekin ere, beste jarduera batzuen artean, Kultura Sailari egokitzen zaizkion jarduerak honakoak dira: jarduera artistikoei eta kulturalei nahiz horiek zabaltzeari dagozkionak, baita euskara sustatzearen ingurukoak ere.

Alde biek, izan nahi dituzten harreman instituzionalen baitan eta euskal hizkuntza, literatura eta kulturaren alorreko elkarlan pedagogiko eta ikerkuntzakoa finkatzeko, 2005eko ekitaldian erabaki zuten Unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturari buruzko lektoregoa ezartzea. Ikasturte horretatik hona programa oso modu egokian garatu denez, honen bitartez programari jarraipena eman nahi diote eta ahaleginak bateratu, 2010 ikasturtean ere ezaguera horiek Unibertsitate hartan sustatzen segitzeko.

Dagozkien eskumen eta prozedura arauak onartuta, bi aldeek beharrezkoa duten legezko ahalmena aitortzen diote elkarri dokumentu hau sinatzeko. Dokumentu honek ondoko klausulak izango ditu:

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmenaren helburua.

Eusko Jaurlaritzaren eta Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitatearen arteko Lankidetza Hitzarmen honen helburua euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza euskararen eremura baino haratago eramaten jarraitzea da, beste herri batzuek gure kulturaren alderdirik esanguratsuenak ezagut ditzaten, eta dituzten ezagutza horiek sakontzeko modua izan dezaten.

Bigarrena.- Egin beharreko jarduerak.

Planteatutako lankidetza euskal hizkuntza eta kultura ikasketak egitea da Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateko Letretako Fakultatean, baita gai horiekin lotutako beste jarduera batzuk garatzea, sustatzea eta zabaltzea ere; hala nola, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta abarrekoak antolatzea.

Adierazitako jardueren barruan, egin beharreko lankidetzaren oinarrizko helburu gisa zehazten da Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateak lektore programari jarraipena ematea, eta horren inguruan adierazitako jarduerak egitea.

Datuak edota komunikazioak partekatzea edo trukatzea eskatzen duten jarduerak egin ahal izateko, unibertsitateak Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateko Letretako Fakultateko errektorearen bidez egingo du. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, berriz, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen edo berak izendatutako pertsonaren bitartez.

Hirugarrena.- Euskara sustatzeko neurriak.

Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateak, aurreko klausulak adierazitakoarekin bat, ondoko jarduerak egiteko konpromisoa hartuko du:

a) Unibertsitatean euskal hizkuntza eta kultura lektore postuaren irudia sustatzea. Lektorearen lana, batik bat, diziplina hura irakastea izango da, baita sustapenerako eta promoziorako jarduerak egitea ere, euskararen ezagutza zabaltze aldera.

b) Lektore postuaren titularra irakasle moduan hartzea, unibertsitateko estatutuek eta indarrean duten legediak dioenarekin bat. Horretarako, unibertsitateko arduradun akademiko bat lektoregoa bere gain hartzeaz arduratuko da, eta beharrezkoa den informazioa trukatzeaz arduratuko da jarraipena egin ahal izateko.

c) Euskararen ezagutza sustatzeko egokiak iruditzen zaizkion neurriak hartzea, ahal dela behintzat, unibertsitatean ematen dituzten ikasketetan.

d) Lektorea publizitatea, berdintasuna, meritua eta kapazitatea bermatuko dituen prozesu baten bidez aukeratzea. Pertsona horrek beti izango ditu beharrezko eskumen akademikoak postu horren ardura hartzeko. Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateak, kontratatu aurretik, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi egingo dio zein prozedura jarraitu duen, baita parte-hartzaileen zerrenda eta aukeraketa egiteko erabilitako irizpideak ere.

e) Dokumentu honetako bosgarren klausulan aurreikusten diren gainerako jarduerak betetzea.

Laugarrena.- Lektorea.

Adierazitako lektore-zereginak egingo dituen pertsonak ondoko parametroak hartuko ditu kontuan egin beharreko lana egiteko:

a) Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateak eskatutako titulazioa izan beharko du dokumentu honetan adierazitakoarekin bat emango zaizkion zereginak egin ditzan. Horretarako, unibertsitate horretan aplika daitezkeen xedapenak urratzen ez baldin baditu behintzat, goi-mailako titulazioa izan beharko du, eta hizkuntzetan espezializatua izan beharko da. Lektoregoaren hasieran hirugarren zikloko ikasketak eta doktoretza egiten ari diren ikasleei emango zaie lehentasuna, hitzarmen honen helburuek zehazten dituzten jakintza arloen barruan.

b) Lektorego postua beteko duen pertsonak haren egitekoari egokitutako obligazioak bete beharko ditu, baita unibertsitateak berak egotziko dizkionak ere. Era berean, trebakuntzarekin jarraitu ahal izango du.

c) Euskal hizkuntza eta kultura eskolak emango ditu Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateko Letretako Fakultatean. Astean 4,5 eskola ordu izango dira, dagokion autoritate akademikoekin bat.

d) Euskal hizkuntza eta kultura sustatzeko jarduera osagarriak sustatuko ditu, hala nola mintegiak eta euskal kulturaren nahiz literaturaren inguruko ikastaroak bai eta irakaskuntza eta ikerketa jardunak ere.

Bosgarrena.- Ekarpenak.

I.- Eusko Jaurlaritzak ondoko ekarpenak egiteko konpromisoa hartu du Proiektua egin ahal izateko:

- Aholkularitza didaktikoa emango dio eta beharrezko material eta baliabide didaktiko, linguistiko eta kulturalak emango dizkio euskara lektoreari egin behar dituen jarduerak egiten laguntze aldera.

- 2010eko ikasturte akademikorako hamar mila zortziehun eta hirurogeita hamabi (10.872) euro emango du.

II.- Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateko Letretako departamentuak:

- Lektoregoak funtzionatzeko gastuak bere gain hartuko ditu (argia, material suntsikorra...).

- Lektorearen esku ipiniko du beharrezkoa den ekipamendua (ikasgela, bulegoa, ordenagailua, programan ikastaroa iragartzea) eta trebakuntzan lagundu egingo dute.

- Gainera, posible den guztietan, seihilekoan behin ikastaro berezia finantzatuko du Euskal Filologiaren esparruan.

III.- Aurreikusten den Eusko Jaurlaritzaren ekarpena unibertsitate onuradunaren izenean ordainduko dio zuzenean lektore-lanak egiteko aukeratutako pertsonari. Ordainketa ondoren zehaztuko den prozeduraren arabera egingo da:

- Lehenengo ordainketak Eusko Jaurlaritzaren ekarpenaren % 20 hartuko du (2.174,40 euro), eta aurrerakin gisa ordainduko da behin hitzarmena sinatu eta gero eta Unibertsitateak pertsona hautatuaren datuak egiaztatu ondoren.

- 4.348,80 euroko bi ordainketa egingo dira 2010eko ekainean bata, eta irailean bestea. Ordainketa horietako bakoitzak ekarpenaren % 40 hartuko du.

- Bigarren eta hirugarren ordainketak egiteko, Unibertsitateak nahitaezkoa izango du organo kudeatzaileari komunikazio bat bidaltzea, non egiaztatuko den lektoreak Unibertsitatean egin duen lana bat datorrela bi aldeen artean hitzartutakoarekin, alegia hitzarmena zuzen betetzen ari dela, eta aurreko ordainketak behar bezala justifikatu direla.

- Ordainketak lektorearen banku-kontuan egingo dira zuzenean, behin aurreko ataletan ezarritakoak bete direla egiaztatu eta gero.

IV.- Dagokion zenbatekoa jatorrizko fakturak nahiz konpultsatutako kopiak aurkeztuta justifikatu beharko da; guztia ere, ordainketa horiek hitzarmen honen helburuarekin bat etorrita egin direla justifikatze aldera.

Programaren garapen osoa justifikatu egin beharko da lektore lana egin eta hurrengo ekitaldiko otsailaren 28a baino lehen. Hala, dagokion urteko lektorego programaren kostu osoaren balantzea aurkeztuko da, eta bertan ikasturtean zehar egiaztatutako gastuak ez ezik, jasotako beste edozein diru-sarrera nahiz programaren garapenean eragin dezaketen bestelako gorabehera ekonomikoak ere zehaztuko dira. Gainera, lektoreak memoria bat bidali beharko du egin diren jarduerak, izandako ikasle kopurua eta aplikazio maila adieraziz.

V.- Hitzarmen honen eta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekarpenen eskumena duen dependentzia gisa Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza zehazten da.

Seigarrena.- Ezagutzen ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak unibertsitatearen esku ipintzeko konpromisoa hartzen du euskaraz lortutako ezagutza zein aplikazio maila neurtzeko egin behar diren proba akreditatzaileetarako beharrezkoa den materiala. Alde horretatik, helduen euskalduntze alorrean eskumena dutenek ikasleen mailak egiaztatu ahal izan ditzaten beharrezkoak diren jarduerak sustatuko ditu, Euskadin diren irizpideak eta parametroak aintzat harturik. Edonola ere, unibertsitateak aipatutako probak antolatzen eta zabaltzen lagunduko du, eta antolatzeko beharrezkoak diren lokalak eta baliabideak ipiniko ditu. Unibertsitateak euskal hizkuntza eta kultura eskolek duten parte-hartzea egiaztatuko du, eskura dituen baliabideak erabilita.

Zazpigarrena.- Zehaztutakoak betetzen ez dituzten kasuak.

Aipatutako obligazioak edota beste xedapen batek, oro har, derrigor bete beharrekoa dela zehazten duen beste kasuren bat bete ezean, Euskadiko Diruzaintza Nagusiari jasotako zenbatekoak nahiz haietatik sortutako legezko interesak itzuli beharko dizkio, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuak aurreikusten dituen baldintzetan eta aurreikusitakoarekin bat.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Administrazio Publiko Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoak nahiz Herri Kontuen Euskal Epaitegiak unibertsitateari eskatutako informazio guztia unibertsitateak eman ezean, aurretik zehaztutakoa ez dutela bete iritziko da. Litekeena da informazio hori unibertsitateari eskatzea hitzarmen honi dagokien zerga-auziak betetzeko garaian.

Eusko Jaurlaritzak zehaztutakoa ez balu beteko unibertsitateak hitzarmen hau salatu ahal izango luke. Era berean, unibertsitateak eskubidea izango luke, hala eskatuz gero, Eusko Jaurlaritzak hitzarmenaren exekuzio garaitik konprometitutako zenbatekoak jasotzeko.

Zortzigarrena.- Laguntzen bateragarritasuna.

Hitzarmen honen babesean egiten diren ekarpenak bateragarriak dira Unibertsitateak helburu berarekin jaso ditzakeen beste edozer diru-laguntzarekin, nahiz eta proiektuaren gainfinantzaketa ez duten onartuko.

Proiektuaren gainfinantzaketa gertatuko balitz, hitzarmena sinatu duten aldeen ekarpenei bidezko partida kendu egingo zaie, baita egoki iritzitako zenbatekoak ere, aipatutako gainfinantzaketa saihesteko.

Bederatzigarrena.- Hitzarmenaren jarraipen batzordea.

Organo sustatzaileak Jarraipen Batzordea eratzeko unean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 7. artikuluak ezarritakoa izango du kontuan: «Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan».

Hala, jarraipen batzordea Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateak izendatutako ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, horretarako izendatutako zuzendariak eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako lantalde teknikoko kide batek osatuko dute.

Batzorde horren funtzioa hitzarmena sustatzea eta haren jarraipena egitea izango da, eta, oro har, informazioa trukatzea dituzten helburuak ahalik eta ondoen bete ahal izateko.

Batzordearen funtzionamendu erregimena Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoen eta Prozedura Administratibo Komunen gaineko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. kapituluko II. tituluan zehaztutakoak arautuko du.

Hamargarrena.- Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.

Aipatutako hitzarmena administratiboa da; interpretatzeko eta garatzeko, aplikagarria den antolamendu juridiko administratiboak arautzen du.

Hitzarmen hau exekutatzeko garaian plantea daitezkeen interpretazio auziak hasiera batean jarraipen batzordeak konponduko ditu; hura egon ezean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioenari helduko zaio.

Hamaikagarrena.- Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen denetik 2010eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, hau da, ikasturte akademikoa amaitu arte.

Hamabigarrena.- Iraungitzea.

Hitzartutako epearen iraungipenaz aparte, aipatutako hitzarmena bi aldeetatik edozeinek salatuta konpon liteke, eta agertutako beste aldeei modu formalean jakinarazi beharko zaie eraginkortasuna baino gutxienez bi hilabete lehenago.

Hamahirugarrena.- Euskal Herriko Administrazio Orokorraren partaidetza egokitzea.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak sortu eta arautu zuen Etxepare Euskal Institutua, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dena, euskara eta euskal kultura EAEtik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Halaber, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza- eta jarduera-araudia onartu zuen 88/2008 Dekretuaren (EHAA, 2008ko ekainaren 13, 112. zk.) laugarren xedapen gehigarriak xedatu du Institutuaren helburuekin lotura zuzena duten programa guztiak Institutuak kudeatuko dituela. Ondorioz, hitzarmen honen bidez finantzatzen den programa Institutuaren helburuetan sar daitekeela kontuan hartuz, Etxepare Euskal Institutuak kudeatuko du, Institutu hori martxan jarri bezain pronto.

Hamalaugarrena.- Hitzarmenaren hizkuntzak.

Hitzarmen hau Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan dago idatzita.

Hitzartutakoarekin adostasuna adierazteko eta guztia ere jasota gera dadin, alderdi egileek dokumentu hau izenpetuko dute goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.

Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateko Letretako Fakultateko dekanoa,

JOSÉ LUIS SAMANIEGO ALDAZABAL.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 27KO 10/2011 EBAZPENAREN V. ERANSKINA

VALPARAÍSOKO UNIBERTSITATEAREKIN HITZARMEN BAT IZENPETZEKO BAIMENA EMATEKO DENA, EUSKAL HIZKUNTZAREN ETA KULTURAREN EZAGUERA SUSTATZEKO UNIBERTSITATE HORREN EREMUAN

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 30a.

BILDURIK:

Alde batetik, María Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.

Bestetik, Aldo Salvador Valle Acevedo jauna, Valparaisoko Unibertsitateko errektorea, helbidea Errazuriz etorbidea, 1834 zk., Valparaiso (Txile) duena.

PARTE HARTU DUTE:

Lehendabizikoak Eusko Jaurlaritzaren izenean eta haren ordezkari izanik, ondoko Gobernu Kontseiluak ezartzen dizkion ahalmenekin bat: 2010eko ekainaren 29an.

Bigarrenak Valparaísoko Unibertsitatearen izenean eta haren ordezkari gisa. Valparaisoko Unibertsitatea ordezkatzeko izaera juridikoa jasota dago Hezkuntzako 359 Dekretu Gorenean (2008ko ekainaren 16koa).

ADIERAZI DUTE:

Valparaísoko Unibertsitatea, egiten duten gizarte lanarekin bat, baliabide propioekin kulturen garapenari ekarpena egin nahi dion erakundea dela; horien artean, euskara. Era berean, ikasleen trukea errazten duela euskararen domeinu linguistikoa duten unibertsitateekin lankidetza-hitzarmenen aldetik; nola lehendik diren hitzarmenak, hala berriak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Sailak sortzeko, deuseztatzeko eta aldatzeko, eta haien funtzioak nahiz jarduteko eremuak zehazteko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuarekin bat, bai eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuarekin ere, beste jarduera batzuen artean, Kultura Sailari egokitzen zaizkion jarduerak honakoak dira: jarduera artistikoei eta kulturalei nahiz horiek zabaltzeari dagozkionak, baita euskara sustatzearen ingurukoak ere.

Alde biek, izan nahi dituzten harreman instituzionalen baitan eta euskal hizkuntza, literatura eta kulturaren alorreko elkarlan pedagogiko eta ikerkuntzakoa finkatzeko, 2005eko ekitaldian erabaki zuten Unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturari buruzko lektoregoa ezartzea. Ikasturte horretatik hona programa oso modu egokian garatu denez, honen bitartez programari jarraipena eman nahi diote eta ahaleginak bateratu, 2010 ikasturtean ere ezaguera horiek Unibertsitate hartan sustatzen segitzeko.

Dagozkien eskumen eta prozedura arauak onartuta, bi aldeek beharrezkoa duten legezko ahalmena aitortzen diote elkarri dokumentu hau sinatzeko. Dokumentu honek ondoko klausulak izango ditu:

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmenaren helburua.

Eusko Jaurlaritzaren eta Valparaísoko Unibertsitatearen arteko Lankidetza Hitzarmen honen helburua euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza euskararen eremura baino haratago eramaten jarraitzea da, beste herri batzuek gure kulturaren alderdirik esanguratsuenak ezagut ditzaten, eta dituzten ezagutza horiek sakontzeko modua izan dezaten.

Bigarrena.- Egin beharreko jarduerak.

Planteatutako lankidetza euskal hizkuntza eta kultura ikasketak egitea da Valparaísoko Unibertsitateko Sail Akademikoan, baita gai horiekin lotutako beste jarduera batzuk garatzea, sustatzea eta zabaltzea ere; hala nola, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta abarrekoak antolatzea.

Adierazitako jardueren barruan, egin beharreko lankidetzaren oinarrizko helburu gisa zehazten da Valparaísoko Unibertsitateak lektore programari jarraipena ematea, eta horren inguruan adierazitako jarduerak egitea.

Datuak edota komunikazioak partekatzea edo trukatzea eskatzen duten jarduerak egin ahal izateko, unibertsitateak Valparaísoko Unibertsitateko errektorearen bidez egingo du, eta. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, berriz, Hizkuntza Politikarako sailburuaren edo berak izendatutako pertsonaren bitartez.

Hirugarrena.- Euskara sustatzeko neurriak.

Valparaísoko Unibertsitateak, aurreko klausulak adierazitakoarekin bat, ondoko jarduerak egiteko konpromisoa hartuko du:

a) Unibertsitatean euskal hizkuntza eta kultura lektore postuaren irudia sustatzea. Lektorearen lana, batik bat, diziplina hura irakastea izango da, baita sustapenerako eta promoziorako jarduerak egitea ere, euskararen ezagutza zabaltze aldera.

b) Lektore postuaren titularra irakasle moduan hartzea, unibertsitateko estatutuek eta indarrean duten legediak dioenarekin bat. Horretarako, unibertsitateko arduradun akademiko bat lektoregoa bere gain hartzeaz arduratuko da, eta beharrezkoa den informazioa trukatzeaz arduratuko da jarraipena egin ahal izateko.

c) Euskararen ezagutza sustatzeko egokiak iruditzen zaizkion neurriak hartzea, ahal dela behintzat, unibertsitatean ematen dituzten ikasketetan.

d) Lektorea publizitatea, berdintasuna, meritua eta kapazitatea bermatuko dituen prozesu baten bidez aukeratzea. Pertsona horrek beti izango ditu beharrezko eskumen akademikoak postu horren ardura hartzeko. Valparaísoko Unibertsitateak, kontratatu aurretik, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi egingo dio zein prozedura jarraitu duen, baita parte-hartzaileen zerrenda eta aukeraketa egiteko erabilitako irizpideak ere.

e) Dokumentu honetako bosgarren klausulan aurreikusten diren gainerako jarduerak betetzea.

Laugarrena.- Lektorea.

Adierazitako lektore-zereginak egingo dituen pertsonak ondoko parametroak hartuko ditu kontuan egin beharreko lana egiteko:

a) Valparaísoko Unibertsitateak eskatutako titulazioa izan beharko du dokumentu honetan adierazitakoarekin bat emango zaizkion zereginak egin ditzan. Horretarako, unibertsitate horretan aplika daitezkeen xedapenak urratzen ez baldin baditu behintzat, goi-mailako titulazioa izan beharko du, eta hizkuntzetan espezializatua izan beharko da. Lektoregoaren hasieran hirugarren zikloko ikasketak eta doktoretza egiten ari diren ikasleei emango zaie lehentasuna, hitzarmen honen helburuek zehazten dituzten jakintza arloen barruan.

b) Lektorego postua beteko duen pertsonak haren egitekoari egokitutako obligazioak bete beharko ditu, baita unibertsitateak berak egotziko dizkionak ere. Era berean, trebakuntzarekin jarraitu ahal izango du.

c) Euskal hizkuntza eta kultura eskolak emango ditu Valaparaísoko Unibertsitateko Sail Akademikoan. Astean 1:30 eskola ordu izango dira, dagokion autoritate akademikoekin bat.

d) Euskal hizkuntza eta kultura sustatzeko jarduera osagarriak sustatuko ditu, hala nola mintegiak eta euskal kulturaren nahiz literaturaren inguruko ikastaroak bai eta irakaskuntza eta ikerketa jardunak ere.

Bosgarrena.- Ekarpenak.

I.- Eusko Jaurlaritzak ondoko ekarpenak egiteko konpromisoa hartu du Proiektua egin ahal izateko:

- Aholkularitza didaktikoa emango dio eta beharrezko material eta baliabide didaktiko, linguistiko eta kulturalak emango dizkio euskara lektoreari egin behar dituen jarduerak egiten laguntze aldera.

- 2010eko ikasturte akademikorako bi mila ehun eta hogeita lau (2.124) euroko diru-laguntza emango du.

II.- Valparaísoko Unibertsitateko Sail Akademikoak:

- Lektoregoak funtzionatzeko gastuak bere gain hartuko ditu (argia, material suntsikorra...).

- Lektorearen esku ipiniko du beharrezkoa den ekipamendua (ikasgela, bulegoa, ordenagailua, programan ikastaroa iragartzea) eta trebakuntzan lagundu egingo dute.

- Gainera, posible den guztietan, seihilekoan behin ikastaro berezia finantzatuko du Euskal Filologiaren esparruan.

III.- Aurreikusten den Eusko Jaurlaritzaren ekarpena unibertsitate onuradunaren izenean ordainduko dio zuzenean lektore-lanak egiteko aukeratutako pertsonari. Ordainketa ondoren zehaztuko den prozeduraren arabera egingo da:

- Lehenengo ordainketak Eusko Jaurlaritzaren ekarpenaren % 20 hartuko du (424,80 euro), eta aurrerakin gisa ordainduko da behin hitzarmena sinatu eta gero eta Unibertsitateak pertsona hautatuaren datuak egiaztatu ondoren.

- 849,60 euroko bi ordainketa egingo dira 2010eko ekainean bata, eta irailean bestea. Ordainketa horietako bakoitzak ekarpenaren % 40 hartuko du.

- Bigarren eta hirugarren ordainketak egiteko, Unibertsitateak nahitaezkoa izango du organo kudeatzaileari komunikazio bat bidaltzea, non egiaztatuko den lektoreak Unibertsitatean egin duen lana bat datorrela bi aldeen artean hitzartutakoarekin, alegia hitzarmena zuzen betetzen ari dela, eta aurreko ordainketak behar bezala justifikatu direla.

- Ordainketak lektorearen banku-kontuan egingo dira zuzenean, behin aurreko ataletan ezarritakoak bete direla egiaztatu eta gero.

IV.- Dagokion zenbatekoa jatorrizko fakturak nahiz konpultsatutako kopiak aurkeztuta justifikatu beharko da; guztia ere, ordainketa horiek hitzarmen honen helburuarekin bat etorrita egin direla justifikatze aldera.

Programaren garapen osoa justifikatu egin beharko da lektore lana egin eta hurrengo ekitaldiko otsailaren 28a baino lehen. Hala, dagokion urteko lektorego programaren kostu osoaren balantzea aurkeztuko da, eta bertan ikasturtean zehar egiaztatutako gastuak ez ezik, jasotako beste edozein diru-sarrera nahiz programaren garapenean eragin dezaketen bestelako gorabehera ekonomikoak ere zehaztuko dira. Gainera, lektoreak memoria bat bidali beharko du egin diren jarduerak, izandako ikasle kopurua eta aplikazio maila adieraziz.

V.- Hitzarmen honen eta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekarpenen eskumena duen dependentzia gisa Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza zehazten da.

Seigarrena.- Ezagutzen ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak unibertsitatearen esku ipintzeko konpromisoa hartzen du euskaraz lortutako ezagutza zein aplikazio maila neurtzeko egin behar diren proba akreditatzaileetarako beharrezkoa den materiala. Alde horretatik, helduen euskalduntze alorrean eskumena dutenek ikasleen mailak egiaztatu ahal izan ditzaten beharrezkoak diren jarduerak sustatuko ditu, Euskadin diren irizpideak eta parametroak aintzat harturik. Edonola ere, unibertsitateak aipatutako probak antolatzen eta zabaltzen lagunduko du, eta antolatzeko beharrezkoak diren lokalak eta baliabideak ipiniko ditu. Unibertsitateak euskal hizkuntza eta kultura eskolek duten parte-hartzea egiaztatuko du, eskura dituen baliabideak erabilita.

Zazpigarrena.- Zehaztutakoak betetzen ez dituzten kasuak.

Aipatutako obligazioak edota beste xedapen batek, oro har, derrigor bete beharrekoa dela zehazten duen beste kasuren bat bete ezean, Euskadiko Diruzaintza Nagusiari jasotako zenbatekoak nahiz haietatik sortutako legezko interesak itzuli beharko dizkio, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuak aurreikusten dituen baldintzetan eta aurreikusitakoarekin bat.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Administrazio Publiko Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoak nahiz Herri Kontuen Euskal Epaitegiak unibertsitateari eskatutako informazio guztia unibertsitateak eman ezean, aurretik zehaztutakoa ez dutela bete iritziko da. Litekeena da informazio hori unibertsitateari eskatzea hitzarmen honi dagokien zerga-auziak betetzeko garaian.

Eusko Jaurlaritzak zehaztutakoa ez balu beteko unibertsitateak hitzarmen hau salatu ahal izango luke. Era berean, unibertsitateak eskubidea izango luke, hala eskatuz gero, Eusko Jaurlaritzak hitzarmenaren exekuzio garaitik konprometitutako zenbatekoak jasotzeko.

Zortzigarrena.- Laguntzen bateragarritasuna.

Hitzarmen honen babesean egiten diren ekarpenak bateragarriak dira Unibertsitateak helburu berarekin jaso ditzakeen beste edozer diru-laguntzarekin, nahiz eta proiektuaren gainfinantzaketa ez duten onartuko.

Proiektuaren gainfinantzaketa gertatuko balitz, hitzarmena sinatu duten aldeen ekarpenei bidezko partida kendu egingo zaie, baita egoki iritzitako zenbatekoak ere, aipatutako gainfinantzaketa saihesteko.

Bederatzigarrena.- Hitzarmenaren jarraipen batzordea.

Organo sustatzaileak Jarraipen Batzordea eratzeko unean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 7. artikuluak ezarritakoa izango du kontuan: «Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan».

Hala, jarraipen batzordea Valparaísoko Unibertsitateak izendatutako ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, horretarako izendatutako zuzendariak eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako lantalde teknikoko kide batek osatuko dute.

Batzorde horren funtzioa hitzarmena sustatzea eta haren jarraipena egitea izango da, eta, oro har, informazioa trukatzea dituzten helburuak ahalik eta ondoen bete ahal izateko.

Batzordearen funtzionamendu erregimena Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoen eta Prozedura Administratibo Komunen gaineko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. kapituluko II. tituluan zehaztutakoak arautuko du.

Hamargarrena.- Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.

Aipatutako hitzarmena administratiboa da; interpretatzeko eta garatzeko, aplikagarria den antolamendu juridiko administratiboak arautzen du.

Hitzarmen hau exekutatzeko garaian plantea daitezkeen interpretazio auziak hasiera batean jarraipen batzordeak konponduko ditu; hura egon ezean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioenari helduko zaio.

Hamaikagarrena.- Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen denetik 2010eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, hau da, akademikoa amaitu arte.

Hamabigarrena.- Iraungitzea.

Hitzartutako epearen iraungipenaz aparte, aipatutako hitzarmena bi aldeetatik edozeinek salatuta konpon liteke, eta agertutako beste aldeei modu formalean jakinarazi beharko zaie eraginkortasuna baino gutxienez bi hilabete lehenago.

Hamahirugarrena.- Euskal Herriko Administrazio Orokorraren partaidetza egokitzea.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak sortu eta arautu zuen Etxepare Euskal Institutua, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dena, euskara eta euskal kultura EAEtik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Halaber, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza- eta jarduera-araudia onartu zuen 88/2008 Dekretuaren (EHAA, 2008ko ekainaren 13, 112. zk.) laugarren xedapen gehigarriak xedatu du Institutuaren helburuekin lotura zuzena duten programa guztiak Institutuak kudeatuko dituela. Ondorioz, hitzarmen honen bidez finantzatzen den programa Institutuaren helburuetan sar daitekeela kontuan hartuz, Etxepare Euskal Institutuak kudeatuko du, Institutu hori martxan jarri bezain pronto.

Hamalaugarrena.- Hitzarmenaren hizkuntzak.

Hitzarmen hau Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan dago idatzita.

Hitzartutakoarekin adostasuna adierazteko eta guztia ere jasota gera dadin, alderdi egileek dokumentu hau izenpetuko dute goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.

Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Valparaísoko Unibertsitateko errektorea,

ALDO SALVADOR VALLE ACEVEDO.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 27KO 10/2011 EBAZPENAREN VI. ERANSKINA

BERLINEKO FREIE UNIBERTSITATEAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA SINATZEKO, UNIBERTSITATE HORRETAN EUSKAL HIZKUNTZA ETA KULTURAREN EZAGUTZA SUSTATZEKO

Vitoria-Gasteiz/Berlin, 2010eko irailaren 29a.

BILDURIK:

Alde batetik, Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.

Beste aldetik, Dr. Werner Väth irakaslea, Freie Universität Berlingo bigarren presidenteordea.

PARTE HARTZEN DUTE:

Lehenengoak, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta ordez, Gobernu-batzordeak 2010eko irailaren 28an eman zizkion ahalmenak baliatuta.

Bigarrenak, Freie Universität Berlin-en izenean eta haren ordez.

ADIERAZTEN DUTE:

Berlingo Freie Universität-ek (aurrerantzean Unibertsitatea) helburu sozialen artean du bere baliabideekin hainbat kulturaren garapena bultzatzea, besteak beste euskal kulturarena, eta euskararen eremuko unibertsitateetako ikasleen arteko trukaketa erraztea, bai orain arteko lankidetza hitzarmenen bitartez (Erasmus, kasurako) bai beste hitzarmen berri batzuen bitartez.

Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuan.

Izan nahi dituzten harreman instituzionalen baitan, alde biek indarrak batzea erabaki dute, euskal hizkuntza, literatura eta kulturaren alorreko ikasketak sustatzeko eta garatzeko unibertsitatean.

Horretarako, bi aldeek 2010-2011ko neguko seihilekoan eta 2011ko udako seihilekoan zehar (hau da, 2010eko urriaren 1etik 2011ko irailaren 30era) programa garatzen jarraitzeko konpromisoa berrestea erabaki dute, behean ezarritako terminoetan.

Ondorioz, dagozkien eskumen-araudia eta prozedura onartuta, parte hartzaileek elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko behar besteko gaitasun legezkoa aitortzen diote. Hona hemen

KLAUSULAK

1.- Hitzarmenaren helburua.

Hitzarmen honen helburua da euskara eta euskal kulturako ikasketak garatzea unibertsitatean.

Gainera, programaren bidez gai horien gaineko jarduerak sustatzen eta zabaltzen saiatuko dira unibertsitatean (mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak...).

Hitzarmenaren helburua gauzatzeko, Unibertsitateak Filologia Erromanikoaren Institutuko zuzendariaren bitartez jardungo du, eta Kultura Sailak Euskara Hizkuntza Politikarako sailburuordearen edo berak izendatutako pertsonaren bitartez.

2.- Euskara-ikasketak onartzea.

Unibertsitateak euskarako ikasketen onarpena bultzatzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, ahaleginak egingo ditu eskaintzen dituzten ikasketen planetan sar daitezen eta ikasketa agirietan ager dadin. Gainera, euskara aintzakotzat hartuko du Hizkuntzalaritzaren Diziplina Arteko Zentroaren «Europako hizkuntzak. Egiturak - Garapena - Konparazioa» jarduera-markoan.

3.- Betearaztea.

Alde biek Euskara eta euskal kulturako irakurletza sustatzeko konpromisoa hartzen dute, eta bere egitekoa izango da, batetik, jakintzagai horiek irakastea, eta bestetik, ezagutza sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak burutzea.

Halaber, gai horiek irakasteko pertsona egokia (aurrerantzean: irakaslea) izendatzeko konpromisoa ere hartzen du. Irakasleak lizentziatura edo goi-mailako titulua edukiko du, eta hizkuntzetan aditua izango da. Euskal Filologiako lizentziatura dutenak lehentasuna izango dute. Irakaslearen hautaketak alde bien oniritzia jaso beharko du.

Unibertsitateak irakasleari «Lehrkraft für besondere Aufgaben» motako kontratua egingo dio BAT IIa (Bundesangestelltentarif) kontuan harturik. Jarduna astero 19,25 ordukoa izango da eta kontratuaren iraupena 24 hilabetekoa, gehienez ere.

Unibertsitateko ikasketa-arduradun bat arduratuko da koordinazioaz, eta jarraipena egiteko behar den informazio-trukea mantenduko du.

4.- Informazioa.

Unibertsitateak, irakaslearen bidez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari irakasgaien programa eta egindako lanaren memoria emango dio urte akademiko bakoitzaren amaieran.

Dokumentu horiek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ezarritako ereduei jarraituz beteko dira, eta bietan garatutako jarduerei, izandako parte-hartzaileei eta aplikazio-mailari buruzko informazio guztia jasoko da (emandako klaseak, matrikulazioa, ekintza kulturalak eta parte-hartzaileak).

Gainera, unibertsitateak izendatutako arduradun akademikoak (ikus 3) urteko memoriaren ebaluazioa egingo du.

Irakurlearen kontratua luzatzeko, aipatutako ebaluazio-txostenak aldekoa izan beharko du.

Txostena aldekoa ez balitz, kontratatzeko gehienezko epea agortu balitz, edota dagoen irakurleari kontratua luzatu beharrean, beste irakurle bat kontratatzea egokia litzatekeela erakusten duten arrazoiak baleude, unibertsitatea hitzarmena sinatzen duen beste erakundearekin harremanetan jarriko da maiatzaren 31 baino lehen, hurrengo ikasturteari begira beharrezkoak diren izapideak egiteko, unibertsitatera bidali behar den irakurle berria aukera dadin.

Hala ere, kontratua luzatu ahal izango da hurrengo irakurlearen hautaketa amaitzeko egin beharreko tramite guztiak bukatu arte, euskara eta euskal kulturako ikastaroetan bete behar duen irakaskuntza-lanaren jarraipena bermatuta gera dadin.

Edozein kasutan, kontratazio-epea ezin da 24 hilabete baino luzeagoa ezin daiteke izan, hitzarmen honen hirugarren klausulan jasotakoarekin bat etorriz.

5.- Ekarpenak.

5.1.- Eusko Jaurlaritzak irakaskuntzarekin jarraitzeko urteroko diru-ekarpena egingo du. Horrek ez du inola ere ekarriko irakasleak lan- edo administrazio-harremanik izatea Eusko Jaurlaritzarekin.

5.2.- Unibertsitateak beharrezkoa den ekipamendua (ikasgela, ordenagailua, programan ikastaroa iragartzea) jarriko du irakaslearen esku.

Eusko Jaurlaritzak eta unibertsitateak, aurrekontuetan erabilgarri duten kopuruaren arabera, euskara eta euskal kulturako irakurletzari jarraipena emateko behar diren kopuruak zehaztuko dituzte urtero.

Beharrezkoa bada, unibertsitateak Kultura Sailari idatziz jakinaraziko dio bere aldetik egingo duen ekarpena.

5.3.- 2010-2011 ikasturterako, Eusko Jaurlaritzak 26.100 euroko diru-ekarpena egingo du, BAT IIa motako tarifaren % 50, hain zuzen. Diru-laguntza urteka honela banatuko da:

2010 2011

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila 8.700 euro 17.400 euro

Eusko Jaurlaritzak Freie Universität Berlini egin beharreko ordainketak honela mamituko dira:

- 2010eko ekitaldiari dagokion ordainketa hitzarmena sinatu eta gero egingo da.

- 2011 ekitaldiari dagokion ordainketa, 2011ren hasieran, beti ere lehen ordainketa behar bezala justifikatu bada.

5.4.- Ordainketari dagokion kopurua eta programaren garapena 2011ko abenduaren 31 baino lehen justifikatuko dira.

Horretarako, unibertsitateak ikasturte akademikoan jasotako diru-laguntzen kostu osoaren balantzea aurkeztu beharko du.

Diru-kopuruak ezarritako helbururako erabili direla justifikatzeko, gastuen faktura originalak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira.

5.5.- Kultura Saileko hizkuntza Politikarako Sailburuordetza izango da hitzarmenaren eta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekarpenen erakunde kudeatzailea.

6.- Hornidura bibliografikoa eta aholkularitza didaktikoa.

Jaurlaritzako Kultura Sailak unibertsitateari euskara eta euskal kulturaren inguruko material bibliografikoa bidaltzen badio, unibertsitateak bere gain hartuko du fondo bibliografiko horiek zaintzeko ardura, guztiak katalogatuz eta ikasleen, irakasleen zein ikerlarien eskura jarriz.

Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak aholkularitza didaktikoa emango die irakasleei, goian aipatutako irakaskuntza-jarduera garatzen laguntzeko.

7.- Ezagutzen ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzak euskara-ezagutzen probak landu eta eskuratuko dizkio Unibertsitateari, adosten diren mailetakoak hain zuzen, eta dagozkion ziurtagiriak emango ditu.

Edonola ere, probok antolatzen eta zabaltzen lagunduko du Unibertsitateak, eta antolatzeko beharrezkoak diren lokalak eta baliabideak jarriko ditu. Hori horrela dela ere, Unibertsitateak ere euskal hizkuntza eta kulturako klaseetan izandako parte-hartzea egiaztatuko du eskura dituen baliabideak erabilita.

8.- Hitzarmena ez betetzea.

Hitzarmen honetan zehaztutakoak edo nahitaez bete beharreko beste xedapen orokorren bat bete ezean, idatziz ohartaraziko zaio dagokionari bere eginbeharrak bete ditzan.

Hala ere, alde horrek oinarrizko eginbeharrak betetzen ez baditu, hitzarmena indargabetu daiteke, idatziz eta epe-mugarik gabe.

Oinarrizko betebeharrak nahita bete ezean, Freie Universität Berlin Unibertsitatea behartuta egongo da jasotako diru-laguntza eta horren legezko korrituak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak diotena betetzeko.

Itzuliko den diru-kopurua bete ez diren baldintzen araberakoa izango da.

9.- Laguntzen bateragarritasuna.

Hitzarmen honen babesean egiten diren ekarpenak bateragarriak dira Unibertsitateak helburu berarekin jaso dezakeen beste edozein diru-laguntzarekin, baina ez da onartuko proiektua gainfinantzatzea.

Proiektua gainfinantzatuko balitz, sinatzaileen diru-ekarpenak eta horien partidak bidezkoa den neurrian murriztuko dira, gainfinantzaketa hori saihesteko.

10.- Hitzarmenaren jarraipen-batzordearen osaera eta eginkizunak.

Organo sustatzaileak Jarraipen Batzordea eratzeko unean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 7. artikuluak ezarritakoa izango du kontuan: «Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan».

Hala, batzorde hori honako hauek osatuko dute: alde batetik, Filologia Erromanikoaren Institutuko zuzendariak eta institutu horrek berak izendatutako irakasle edo langile arduradun batek, eta, bestetik, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, berak izendatutako zuzendariak eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari batek.

Batzorde horren egitekoa izango da hitzarmena sustatzea, beraren jarraipena egitea eta, oro har, informazioa trukatzea, helburuak hobeto betetzeko.

Batzordearen funtzionamendu-araubidetzat joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen- II. tituluaren II. kapitulua.

11.- Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.

Hitzarmen hau administratiboa da; beraz, berau interpretatu eta garatzeko, administrazioaren araubide juridikora joko da.

Hitzarmen hau betetzerakoan sor litezkeen interpretazio-auziak hasiera batean jarraipen-batzordeak konponduko ditu; hura egon ezean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak- dioenari helduko zaio.

12.- Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmena sinatzen denean jarriko da indarrean eta 2011ko udako seihilekoa amaitu arte balio izango du.

Arrazoi garrantzitsu bat tarteko, hitzarmena indargabetu daiteke, eperik gabe.

Unibertsitatearen iritziz, bereziki garrantzitsua da horretarako Eusko Jaurlaritzak bosgarren klausulan finkatutako diru-ekarpena osorik ez egitea, nahiz eta horri buruzko ohartarazpena egin Jaurlaritzari.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, aldiz, bereziki garrantzitsua da horretarako Unibertsitateak oinarrizko eginbeharrak osorik ez betetzea, nahiz eta idatziz horri buruzko ohartarazpena egin Unibertsitateari, zortzigarren klausulan ezarritakoa betetzeko.

Halaber, arrazoi garrantzitsutzat joko da Unibertsitatearen partetik ukatzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, euren fiskalizazio-lanetan, hitzarmen honetako elkarlanari buruz eskatutako informazioa.

13.- Euskal Herriko Administrazio Orokorraren partaidetza egokitzea.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak sortu eta arautu zuen Etxepare Euskal Institutua, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dena, euskara eta euskal kultura EAEtik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko.

Halaber, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza- eta jarduera-araudia onartu zuen 88/2008 Dekretuaren (EHAA, 2008ko ekainaren 13, 112. zk.) laugarren xedapen gehigarriak xedatu du Institutuaren helburuekin lotura zuzena duten programa guztiak Institutuak kudeatuko dituela.

Ondorioz, hitzarmen honen bidez finantzatzen den programa Institutuaren helburuetan sar daitekeela kontuan hartuz, Etxepare Euskal Institutuak kudeatuko du, Institutu hori martxan jarri bezain pronto.

14.- Hitzarmenaren hizkuntzak.

Hitzarmen hau Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan (euskara eta gaztelania) eta alemanez idatzi da, eta hiruretan balio bera du.

Hitzartutakoarekin adostasuna adierazteko eta dena jasota gera dadin, alderdi egilesleek dokumentu hau izenpetzen dute goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Freie Universität Berlingo bigarren presidenteordea,

WERNER VÄTH.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 27KO 10/2011 EBAZPENAREN VII. ERANSKINA

BRIMINGHAM-GO UNIBERTSITATEAREKIN HITZARMEN BAT IZENPETZEKO BAIMENA EMATEKO DENA, UNIBERTSITATE HORREN EREMUAN EUSKAL HIZKUNTZAREN ETA KULTURAREN EZAGUERA SUSTATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 30a.

BILDURIK:

Alde batetik, María Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.

Beste aldetik, Martin Stringer jauna, Fakultateko jarduneko dekanoa.

PARTE HARTZEN DUTE:

Lehenengoak, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta ordez, Gobernu-batzordeak 2010eko ekainaren 29an eman zizkion ahalmenak baliatuta.

Bigarrenak, Birminghameko Unibertsitatearen izenean eta ordez.

ADIERAZTEN DUTE:

Birminghameko Unibertsitateak helburu sozialen artean du bere baliabideekin hainbat kulturaren garapena bultzatzea, besteak beste euskal kulturarena, eta euskararen eremuko unibertsitateetako (EHU) ikasleen arteko trukaketa erraztea, orain arteko lankidetza-hitzarmenen bitartez (Sócrates edo Erasmus, kasurako) bai beste hitzarmen berri batzuen bitartez.

Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuan.

Ondorioz, dagozkien eskumen-araudia eta prozedura onartuta, parte hartzaileek elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko behar besteko gaitasun legezkoa aitortzen diote. Hona

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmenaren helburua.

Eusko Jaurlaritzaren eta Birminghameko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmen honen helburua euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza euskararen eremura baino haratago eramaten jarraitzea da, beste herri batzuek gure kulturaren alderdirik esanguratsuenak ezagut ditzaten, eta dituzten ezagutza horiek sakon ditzaten.

Bigarrena.- Jarduerak.

Birminghameko Unibertsitateko Hizkuntza, Kultura, Artearen Historia eta Musika Fakultatean Euskara eta Euskal Kulturako ikasketak egiteko da lankidetza, baita gai horiekin lotutako eta unibertsitatearen jardunean ohikoak diren beste jarduera batzuk garatu, sustatu eta zabaltzeko ere; hala nola, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta abarrekoak antolatzeko.

Birminghameko Unibertsitateak Euskarako Programari jarraipena emango dio, programa hori era egokian garatzen jarraitzeko 2010-2013 ikasturteetan.

Datuak edota komunikazioak partekatzeko edo trukatzeko, Birminghameko Unibertsitateak Ikasketa Hispanikoen Saileko zuzendariaren bitartez jardungo du; Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, berriz, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen edo horrek izendatutako pertsonaren bitartez.

Hirugarrena.- Euskara sustatzeko neurriak.

I.- Aurreko klausulan adierazitakoak betetzeko, Birminghameko Unibertsitateak honako hauek egiteko konpromisoa hartzen du:

a) Euskara eta Euskal Kulturako Irakurleen programa sustatzen jarraituko du, batik bat diziplina hura irakasteko eta sustapenerako eta promoziorako jarduerak garatzeko, euskararen ezagutza zabaltzeko.

b) Programaren titularra irakasletzat hartuko du, Unibertsitateko estatutuek eta indarrean duten legediak dioenarekin bat. Horretarako, Birminghameko Unibertsitateko arduradun akademiko bat programaren koordinazioaz arduratuko da, eta beharrezkoa den informazioa trukatuko du jarraipena egiteko.

c) Neurri egokiak hartuko ditu Birminghameko Unibertsitatean irakasten diren edo ezarriko diren karreren eskaintza akademikoan euskararen ezagutza, ahal den neurrian behintzat, ager dadin.

d) Dokumentu honen bosgarren klausulan aurreikusten diren gainerako jarduerak beteko ditu.

II.- Birminghameko Unibertsitateak konpromisoa hartzen du publizitatea, berdintasuna, meritua eta kapazitatea bermatuko dituen prozesu baten bidez aukeratzeko irakaslea. Edonola ere, lanpostuaz jabetzeko beharrezkoa den titulazioa izan beharko du pertsona horrek.

Laugarrena.- Irakaslea.

Irakasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Dokumentu honetan ezartzen zaizkion betebeharrak egiteko Birminghameko Unibertsitateak eskatzen duen titulazioa eduki beharko du. Horretarako, hirugarren zikloko ikasketak eta doktoretza egiten ari diren ikasleak lehenetsiko dira, hitzarmen honen helburuek zehazten dituzten jakintza arloen barruan.

b) Irakasleak bere egitekoari egokitutako obligazioak bete beharko ditu, baita Unibertsitateak berak egozten dizkionak ere. Era berean, trebakuntzarekin jarraitu ahal izango du.

c) Euskara eta euskal kultura irakatsiko ditu astean 12 orduz, Birminghameko Unibertsitateko Hizkuntzen Kultura, Artearen Historia eta Musika Fakultatean, dagozkion agintaritza akademikoekin bat etorrita.

d) Era berean, euskal kulturaren nahiz literaturaren inguruko mintegiak eta ikastaroak antolatuko ditu eta irakaskuntza- eta ikerketa-lanak egingo ditu, baita Euskal Filologia ikasketen funtzionamenduarekin lotutako jarduera administratiboak ere.

e) Euskal hizkuntza eta kultura sustatzeko jarduera osagarriak bultzatuko ditu.

Bosgarrena.- Ekarpenak.

I.- Proiektua aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak honako ekarpen hauek egiteko konpromisoa hartzen du:

- Aholkularitza didaktikoa emango du eta beharrezko material eta baliabide didaktiko, linguistiko eta kulturalak lagako dizkio euskara-irakasleari, klaseak eman ditzan.

- Programa eusteko diru-ekarpena egingo du, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan urtero era horretako jardueretarako aurreikusitako diru-izendapen egokiak badaude. Horrek ez du inola ere ekarriko irakasleak lan- edo administrazio-harremanik izatea Eusko Jaurlaritzarekin.

- Birminghameko Unibertsitatean euskara eta euskal kultura ikasi duen ikasleren bat Erasmus bekarekin balego Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzak euskaltegi batean matrikulatzeak dakarren kostua ordainduko dio ikasle horri.

Ekarpenak Birminghameko Unibertsitateri ordainduko zaizkio, horretarako adierazten duen kontu korrontean.

II.- Birminghameko Unibertsitateko Ikasketa Hispanikoen Sailak:

- Beharrezkoa den ekipamendua (ikasgela, ordenagailua, programan ikastaroa iragartzea) jarriko du irakaslearen esku eta trebatzen lagunduko dio.

- Irakasleari lan-kontratua egingo dio eta horren arabera ordainduko dio.

- Gainera, ahal den neurrian, Euskal Filologiaren esparruko ikastaro osagarri bat finantzatuko du.

III.- 2010-2013 ikasturteko hitzarmen hau indarrean den aldirako Eusko Jaurlaritzak egingo duen diru-ekarpena ehun eta hogeita lau mila eta zortziehun (124.800) eurokoa da, urteka honela banatuta:

Annual paym. 2010 2011 2012 2013

2010-2011 13.800 27.800

2011-2012 13.800 27.800

2012-2013 13.800 27.800

Guztira 13.800 41.600 41.600 27.800

IV.- Eusko Jaurlaritzak Birminghameko Unibertsitateari egin beharreko ordainketak honela mamituko dira:

- Lehen ordainketak urteari dagokion kopuruaren % 50 hartuko du. 2010ari dagokiona hitzarmena sinatu eta hurrengo hilabetearen barruan egingo da, eta hurrengo urteetan martxoaren 31 baino lehen.

- Bigarren ordainketak gainerako % 50a hartuko du, eta gauzatu ahal izateko emandako diru-laguntza osoa aldez aurretik justifikatu beharko da, gastuen faktura originalen edo fotokopia konpultsatuen bidez. Dokumentazio hori ekarpena egin den urtea amaitu eta hurrengo urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da. Gainera, Unibertsitateak azalpen-memoria igorri beharko du garatutako jardueren berri emanez, eta ekitaldiari dagozkion ekarpenak zertan erabili diren azalduz.

V.- Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza izango da hitzarmenaren eta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekarpenen erakunde kudeatzailea.

VI.- Ekarpena egin den ekitaldiaren azken seihilekoan justifikatuko dira ikasturte bakoitzaren bigarren seihilekoari dagozkion diru-ekarpenak eta ikasturte horretako programaren garapena. Horretarako, batetik, egiaztatu egin beharko da diru-ekarpenak zuten helbururako erabili direla, gastuen faktura originalak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuta; bestetik, Birminghameko Unibertsitateak azalpen-memoria igorri beharko du garatutako jardueren, izandako parte-hartzaileen eta aplikazio-mailaren berri emateko (emandako klaseak, matrikulazioa, ekintza kulturalak eta parte-hartzaileak). Azkenik, Birminghameko Unibertsitateak irakasle-programaren kostu osoaren balantzea ere aurkeztu beharko du.

Irakurlearen kontratua luzatzeko, aipatutako ebaluazio-txostenak aldekoa izan beharko du.

Txostena aldekoa ez balitz, kontratatzeko gehienezko epea agortu balitz, edota dagoen irakurleari kontratua luzatu beharrean, beste irakurle bat kontratatzea egokia litzatekeela erakusten duten arrazoiak baleude, unibertsitatea hitzarmena sinatzen duen beste erakundearekin harremanetan jarriko da maiatzaren 31 baino lehen, hurrengo ikasturteari begira beharrezkoak diren izapideak egiteko, unibertsitatera bidali behar den irakurle berria aukera dadin.

Hala ere, kontratua luzatu ahal izango da hurrengo irakurlearen hautaketa amaitzeko egin beharreko tramite guztiak bukatu arte, euskara eta euskal kulturako ikastaroetan bete behar duen irakaskuntza-lanaren jarraipena bermatuta gera dadin.

Seigarrena.- Ezagutzen ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak materiala eskuratuko dio Unibertsitateari, euskararen aplikazio-maila eta euskara-maila egiaztatzeko probak egiteko. Halaber, egin beharreko guztia egingo du helduen euskalduntzean eskumena duten erakundeek maila horiek egiazta ditzaten Euskadin indarrean dauden baldintza beretan. Nolanahi ere, Unibertsitateak ere proba horiek antolatzen eta zabaltzen lagunduko du, eta probok egiteko behar diren toki eta baliabideak jarriko ditu. Hori horrela dela ere, Birminghameko Unibertsitateak ere euskal hizkuntza eta kulturako klaseetan izandako parte-hartzea egiaztatuko du eskura dituen baliabideak erabilita.

Zazpigarrena.- Hitzarmena ez betetzea.

Zehaztutako obligazioak edota beste xedapen batek orokorrean ezinbestekotzat ezartzen duen beste edozein baldintza bete ezean, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako dirua eta horren legezko korrituak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren -Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen Legegintza Dekretuaren- arabera.

Era berean, hitzarmena ez betetzat joko da Birminghameko Unibertsitateak ukatu egiten badu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoak nahiz Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, bere fiskalizazio-zereginak betetzeko, hitzarmen honen inguruan eskatutako informazioa.

Eusko Jaurlaritzak hitzartutakoa betetzen ez badu, Birminghameko Unibertsitateak hitzarmena salatu ahal izango du eta eskubidea izango du dokumentu honen bidez Eusko Jaurlaritzak salaketa-eguna arte konprometituta dituen diru-kopuruak jasotzeko.

Zortzigarrena.- Laguntzen bateragarritasuna.

Hitzarmen honen babesean egiten diren ekarpenak bateragarriak dira Birminghameko Unibertsitateak helburu berarekin jaso dezakeen beste edozein diru-laguntzarekin, baina ez da onartuko proiektua gainfinantzatzea.

Proiektua gainfinantzatuko balitz, sinatzaileen diru-ekarpenak eta horien partidak bidezkoa den neurrian murriztuko dira, gainfinantzaketa hori saihesteko.

Bederatzigarrena.- Hitzarmenaren jarraipen-batzordea.

Organo sustatzaileak Jarraipen Batzordea eratzeko unean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 7. artikuluak ezarritakoa izango du kontuan: «Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan».

Hala, batzorde hori honako hauek osatuko dute: alde batetik, Birminghameko Unibertsitateko Hizkuntza, Kultura, Artearen Historia eta Musika Fakultateko zuzendariak (edo horrek izendatutako pertsonak), eta Ikasketa Hispanikoen Saileko irakasle-ondoko batek; eta bestetik, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, horrek izendatutako zuzendari batek eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari batek.

Batzorde horren egitekoa izango da hitzarmena sustatzea, beraren jarraipena egitea eta, oro har, informazioa trukatzea, helburuak hobeto betetzeko.

Batzordearen funtzionamendu-araubidetzat joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen- II. tituluaren II. kapitulua.

Hamargarrena.- Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.

Hitzarmen hau administratiboa da; beraz, berau interpretatu eta garatzeko, administrazioaren araubide juridikora joko da.

Hitzarmen hau betetzerakoan sor litezkeen interpretazio-auziak hasiera batean jarraipen-batzordeak konponduko ditu; hura egon ezean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioenari helduko zaio.

Hamaikagarrena.- Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen denean jarriko da indarrean eta 2010-2011, 2011-2012 eta 2012-2013 ikasturte akademikoetan indarrean egongo da, zehazki 2013ko uztailaren 31 arte.

Hamabigarrena.- Iraungitzea.

Hitzarmena iraungitzat joko da hitzartutako epea amaitzen denean. Bestela ere iraungi ahal izango da, alderdietako batek hitzarmenaren amaiera iragarrita. Horretarako, amaitutzat jo baino gutxienez bi hilabete lehenago formalki jakinarazi beharko dio beste alderdiari.

Hamahirugarrena.- Euskal Herriko Administrazio Orokorraren partaidetza egokitzea.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak sortu eta arautu zuen Etxepare Euskal Institutua, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dena, euskara eta euskal kultura EAEtik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Halaber, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza- eta jarduera-araudia onartu zuen 88/2008 Dekretuaren (EHAA, 2008ko ekainaren 13, 112. zk.) laugarren xedapen gehigarriak xedatu du Institutuaren helburuekin lotura zuzena duten programa guztiak Institutuak kudeatuko dituela. Ondorioz, hitzarmen honen bidez finantzatzen den programa Institutuaren helburuetan sar daitekeela kontuan hartuz, Etxepare Euskal Institutuak kudeatuko du, Institutu hori martxan jarri bezain pronto.

Hamalaugarrena.- Hitzarmenaren hizkuntzak.

Hitzarmen hau Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta ingelesez idatzi da, eta hiruretan balio bera du.

Hitzartutakoarekin adostasuna adierazteko eta dena jasota gera dadin, alderdi egilesleek dokumentu hau izenpetzen dute goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.

Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Birminghameko Unibertsitateko jarduneko dekanoa,

MARTIN STRINGER.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 27KO 10/2011 EBAZPENAREN VIII. ERANSKINA

HELSINKIKO UNIBERTSITATEAREKIN HITZARMEN BAT IZENPETZEKO, UNIBERTSITATE HORREN EREMUAN EUSKAL HIZKUNTZAREN ETA KULTURAREN EZAGUTZA SUSTATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 30a.

BILDURIK:

Alde batetik, María Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.

Beste aldetik, Arto Mustajoki jauna, Hizkuntza Modernoen Saileko burua.

PARTE HARTZEN DUTE:

Lehenengoak, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta ordez, Gobernu-batzordeak 2010eko ekainaren 29an eman zizkion ahalmenak baliatuta.

Bigarrenak, Helsinkiko Unibertsitatearen izenean eta ordez.

ADIERAZTEN DUTE:

Helsinkiko Unibertsitateak helburu sozialen artean du bere baliabideekin hainbat kulturaren garapena bultzatzea, besteak beste euskal kulturarena, eta euskararen eremuko unibertsitateetako ikasleen arteko trukaketa erraztea, bai orain arteko lankidetza-hitzarmenen bitartez (Sócrates edo Erasmus, kasurako) bai beste hitzarmen berri batzuen bitartez.

Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuan.

Izan nahi dituzten harreman instituzionalen baitan eta euskal hizkuntza, literatura eta kulturaren alorreko elkarlan pedagogiko eta ikerkuntzakoa finkatzeko, 2005eko ekitaldian alde biek erabaki zuten unibertsitate horretan Euskara eta Euskal Kulturako Programa bat ezartzea. Programa hori arrakastaz garatu da 2005-2006 ikasturtetik gaur arte, horregatik alderdi biek 2010-2011 ikasturterako konpromisoa berrestea erabaki dute, agiri honetan zehazten diren baldintzetan.

Ondorioz, dagozkien eskumen-araudia eta prozedura onartuta, parte hartzaileek elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko behar besteko gaitasun legezkoa aitortzen diote. Hona

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmenaren helburua.

Eusko Jaurlaritzaren eta Helsinkiko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmen honen helburua euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza euskararen eremura baino haratago eramaten jarraitzea da, beste herri batzuek gure kulturaren alderdirik esanguratsuenak ezagut ditzaten, eta dituzten ezagutza horiek sakon ditzaten.

Bigarrena.- Jarduerak.

Helsinkiko Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultatean Euskara eta Euskal Kulturako ikasketak egiteko da lankidetza, baita gai horiekin lotutako eta unibertsitatearen jardunean ohikoak diren beste jarduera batzuk garatu, sustatu eta zabaltzeko ere; hala nola, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta abarrekoak antolatzeko.

Adierazitako jardueren barruan, egin beharreko lankidetzaren oinarrizko helburu gisa zehazten da Helsinkiko Unibertsitateak Euskarako Programari jarraipena ematea, programa hori era egokian garatzen jarraitzeko 2010-2011 ikasturtean.

Datuak edota komunikazioak partekatzeko edo trukatzeko, Helsinkiko Unibertsitateak Hizkuntza Iberorromanikoen katedradunaren bitartez jardungo du; Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, berriz, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen edo horrek izendatutako pertsonaren bitartez.

Hirugarrena.- Euskara sustatzeko neurriak.

I.- Aurreko klausulan adierazitakoak betetzeko, Helsinkiko Unibertsitateak honako hauek egiteko konpromisoa hartzen du:

a) Euskara eta Euskal Kulturako Programa sustatzen jarraituko du Unibertsitateak, batik bat diziplina hura irakasteko eta sustapenerako eta promoziorako jarduerak garatzeko, euskararen ezagutza zabaltzeko.

b) Programaren titularra irakasletzat hartuko du, Unibertsitateko estatutuek eta indarrean duten legediak dioenarekin bat. Horretarako, Helsinkiko Unibertsitateko arduradun akademiko bat programaren koordinazioaz arduratuko da, eta beharrezkoa den informazioa trukatuko du jarraipena egiteko.

c) Neurri egokiak hartuko ditu Helsinkiko Unibertsitatean irakasten diren edo ezarriko diren karreren eskaintza akademikoan euskararen ezagutza, ahal den neurrian behintzat, ager dadin.

d) Dokumentu honen bosgarren klausulan aurreikusten diren gainerako jarduerak beteko ditu.

II.- Helsinkiko Unibertsitateak konpromisoa hartzen du publizitatea, berdintasuna, meritua eta kapazitatea bermatuko dituen prozesu baten bidez aukeratzeko irakaslea. Edonola ere, lanpostuaz jabetzeko beharrezkoa den titulazioa izan beharko du pertsona horrek.

Laugarrena.- Irakaslea.

Irakasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Dokumentu honetan ezartzen zaizkion betebeharrak egiteko Helsinkiko Unibertsitateak eskatzen duen titulazioa eduki beharko du. Horretarako, hirugarren zikloko ikasketak eta doktoretza egiten ari diren ikasleak lehenetsiko dira, hitzarmen honen helburuek zehazten dituzten jakintza arloen barruan.

b) Irakasleak bere egitekoari egokitutako obligazioak bete beharko ditu, baita Unibertsitateak berak egozten dizkionak ere. Era berean, trebakuntzarekin jarraitu ahal izango du.

c) Astean 4 eskola-ordu emango ditu Helsinkiko Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultatean, dagozkion agintaritza akademikoekin bat etorrita.

d) Era berean, euskal kulturaren nahiz literaturaren inguruko mintegiak eta ikastaroak antolatuko ditu eta irakaskuntza- eta ikerketa-lanak egingo ditu, baita Euskal Filologia ikasketen funtzionamenduarekin lotutako jarduera administratiboak ere.

e) Euskal hizkuntza eta kultura sustatzeko jarduera osagarriak bultzatuko ditu.

Bosgarrena.- Ekarpenak.

I.- Proiektua aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak honako ekarpen hauek egiteko konpromisoa hartzen du:

- Aholkularitza didaktikoa emango du eta beharrezko material eta baliabide didaktiko, linguistiko eta kulturalak lagako dizkio euskara-irakasleari, klaseak eman ditzan.

- Programa eusteko diru-ekarpena egingo du, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan urtero era horretako jardueretarako aurreikusitako diru-izendapen egokiak badaude. Horrek ez du inola ere ekarriko irakasleak lan- edo administrazio-harremanik izatea Eusko Jaurlaritzarekin.

Ekarpenak Unibertsitateri ordainduko zaizkio, horretarako adierazten duen kontu korrontean.

II.- Helsinkiko Unibertsitateko Hizkuntza Erromanikoen Sailak:

- Beharrezkoa den ekipamendua (ikasgela, ordenagailua, programan ikastaroa iragartzea) jarriko du irakaslearen esku eta trebatzen lagunduko dio.

- Irakasleari lan-kontratua egingo dio eta horren arabera ordainduko dio.

- Gainera, ahal den neurrian, Euskal Filologiaren esparruko ikastaro osagarri bat finantzatuko du.

III.- 2010-2011 ikasturteko hitzarmen hau indarrean den aldirako Eusko Jaurlaritzak egingo duen diru-ekarpena bost mila eta berrehun (5.200) eurokoa da, urteka honela banatuta:

2010 2011

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila 2.600 euro 2.600 euro

IV.- Eusko Jaurlaritzak Helsinkiko Unibertsitateari egin beharreko ordainketak honela mamituko dira:

- Lehen hiruhilekoari dagokion zatia, behin Hitzarmena sinatu ondoren.

- Bigarren seihilekoari dagokion zatia, horren hasieran, beti ere lehen ordainketa behar bezala justifikatu bada. Horretarako, dagokion helburuarekin egindako ordainketen fakturak edo agiri ofizialak (originalak zein fotokopia konpultsatuak) aurkeztuko dira.

V.- Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza izango da hitzarmenaren eta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekarpenen erakunde kudeatzailea.

VI.- Hitzarmena amaitzen den ekitaldiaren azken seihilekoan justifikatuko dira diru-ekarpenak eta programaren garapena. Horretarako, batetik, egiaztatu egin beharko da diru-ekarpenak zuten helbururako erabili direla, gastuen faktura originalak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuta; bestetik, Unibertsitateak azalpen-memoria igorri beharko du garatutako jardueren, izandako parte-hartzaileen eta aplikazio-mailaren berri emateko (emandako klaseak, matrikulazioa, ekintza kulturalak eta parte-hartzaileak). Azkenik, Helsinkiko Unibertsitateak irakasle-programaren kostu osoaren balantzea ere aurkeztu beharko da.

Irakurlearen kontratua luzatzeko, aipatutako ebaluazio-txostenak aldekoa izan beharko du.

Txostena aldekoa ez balitz, kontratatzeko gehienezko epea agortu balitz, edota dagoen irakurleari kontratua luzatu beharrean, beste irakurle bat kontratatzea egokia litzatekeela erakusten duten arrazoiak baleude, unibertsitatea hitzarmena sinatzen duen beste erakundearekin harremanetan jarriko da maiatzaren 31 baino lehen, hurrengo ikasturteari begira beharrezkoak diren izapideak egiteko, unibertsitatera bidali behar den irakurle berria aukera dadin.

Hala ere, kontratua luzatu ahal izango da hurrengo irakurlearen hautaketa amaitzeko egin beharreko tramite guztiak bukatu arte, euskara eta euskal kulturako ikastaroetan bete behar duen irakaskuntza-lanaren jarraipena bermatuta gera dadin.

Seigarrena.- Ezagutzen ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak materiala eskuratuko dio Unibertsitateari, euskararen aplikazio-maila eta euskara-maila egiaztatzeko probak egiteko. Halaber, egin beharreko guztia egingo du helduen euskalduntzean eskumena duten erakundeek maila horiek egiazta ditzaten Euskadin indarrean dauden baldintza beretan. Nolanahi ere, Unibertsitateak ere proba horiek antolatzen eta zabaltzen lagunduko du, eta probok egiteko behar diren toki eta baliabideak jarriko ditu. Hori horrela dela ere, Helsinkiko Unibertsitateak ere euskal hizkuntza eta kulturako klaseetan izandako parte-hartzea egiaztatuko du eskura dituen baliabideak erabilita.

Zazpigarrena.- Hitzarmena ez betetzea.

Zehaztutako obligazioak edota beste xedapen batek orokorrean ezinbestekotzat ezartzen duen beste edozein baldintza bete ezean, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako dirua eta horren legezko korrituak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren -Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen Legegintza Dekretuaren- arabera.

Era berean, hitzarmena ez betetzat joko da Helsinkiko Unibertsitateak ukatu egiten badu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoak nahiz Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, bere fiskalizazio-zereginak betetzeko, hitzarmen honen inguruan eskatutako informazioa.

Eusko Jaurlaritzak hitzartutakoa betetzen ez badu, Helsinkiko Unibertsitateak hitzarmena salatu ahal izango du eta eskubidea izango du dokumentu honen bidez Eusko Jaurlaritzak salaketa-eguna arte konprometituta dituen diru-kopuruak jasotzeko.

Zortzigarrena.- Laguntzen bateragarritasuna.

Hitzarmen honen babesean egiten diren ekarpenak bateragarriak dira Helsinkiko Unibertsitateak helburu berarekin jaso dezakeen beste edozein diru-laguntzarekin, baina ez da onartuko proiektua gainfinantzatzea.

Proiektua gainfinantzatuko balitz, sinatzaileen diru-ekarpenak eta horien partidak bidezkoa den neurrian murriztuko dira, gainfinantzaketa hori saihesteko.

Bederatzigarrena.- Hitzarmenaren jarraipen-batzordea.

Organo sustatzaileak Jarraipen Batzordea eratzeko unean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 7. artikuluak ezarritakoa izango du kontuan: «Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan».

Hala, batzorde hori honako hauek osatuko dute: alde batetik, Helsinkiko Unibertsitateko Hizkuntza Iberorromanikoen katedraduna eta Departamentu horrek izendatutako irakasle bat, eta, bestetik, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, horrek izendatutako zuzendari bat eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

Batzorde horren egitekoa izango da hitzarmena sustatzea, beraren jarraipena egitea eta, oro har, informazioa trukatzea, helburuak hobeto betetzeko.

Batzordearen funtzionamendu-araubidetzat joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen- II. tituluaren II. kapitulua.

Hamargarrena.- Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.

Hitzarmen hau administratiboa da; beraz, berau interpretatu eta garatzeko, administrazioaren araubide juridikora joko da.

Hitzarmen hau betetzerakoan sor litezkeen interpretazio-auziak hasiera batean jarraipen-batzordeak konponduko ditu; hura egon ezean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioenari helduko zaio.

Hamaikagarrena.- Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honek sinatzen den ikasturte akademikoaren amaierara arte balio izango du, sinatu den unetik hasita.

Hamabigarrena.- Iraungitzea.

Hitzarmena iraungitzat joko da hitzartutako epea amaitzen denean. Bestela ere iraungi ahal izango da, alderdietako batek hitzarmenaren amaiera iragarrita. Horretarako, amaitutzat jo baino gutxienez bi hilabete lehenago formalki jakinarazi beharko dio beste alderdiari.

Hamahirugarrena.- Euskal Herriko Administrazio Orokorraren partaidetza egokitzea.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak sortu eta arautu zuen Etxepare Euskal Institutua, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dena, euskara eta euskal kultura EAEtik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Halaber, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza- eta jarduera-araudia onartu zuen 88/2008 Dekretuaren (EHAA, 2008ko ekainaren 13, 112. zk.) laugarren xedapen gehigarriak xedatu du Institutuaren helburuekin lotura zuzena duten programa guztiak Institutuak kudeatuko dituela. Ondorioz, hitzarmen honen bidez finantzatzen den programa Institutuaren helburuetan sar daitekeela kontuan hartuz, Etxepare Euskal Institutuak kudeatuko du, Institutu hori martxan jarri bezain pronto.

Hamalaugarrena.- Hitzarmenaren hizkuntzak.

Hitzarmen hau Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta ingelesez idatzi da, eta hiruretan balio bera du.

Hitzartutakoarekin adostasuna adierazteko eta dena jasota gera dadin, alderdi egilesleek dokumentu hau izenpetzen dute goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.

Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Helsinkiko Unibertsitateko

Hizkuntza Modernoen Saileko burua,

ARTO MUSTAJOKI.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 27KO 10/2011 EBAZPENAREN IX. ERANSKINA

BRNO HIRIKO MASARYK UNIBERTSITATEAREKIN (TXEKIAR ERREPUBLIKA) HITZARMEN BAT IZENPETZEKO BAIMENA EMATEN DUENA. HELBURUA: EUSKAL HIZKUNTZAREN ETA KULTURAREN EZAGUERA SUSTATZEA UNIBERTSITATE HORREN EREMUAN

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 30a.

BILDURIK:

Alde batetik, María Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.

Beste aldetik, D Josef Krob jauna, Masaryk Unibertsitatearen Letren Fakultateko dekanoa,

PARTE HARTU DUTE:

Lehenengoak, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta ordezkari legez, Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 29an hartutako Erabakiak ematen dion eskumenaz.

Bigarrenak, Masaryk Unibertsitatearen izenean eta haren ordezkari legez.

ADIERAZI DUTE:

Masaryk Unibertsitateak helburu sozialen artean du bere baliabide propioen bitartez hainbat kulturaren garapena bultzatzea, besteak beste, euskal kulturarena, eta euskararen eremuko unibertsitateetako ikasleen arteko trukaketa erraztea, bai orain arteko lankidetza hitzarmenen bitartez (Sócrates edo Erasmus, kasurako) bai beste hitzarmen berrien bitartez.

Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuan.

Alde biok indarrak bildu nahi dituzte elkarrekin Unibertsitatean ikasketak bultzatzeko eduki nahi dituzten harreman instituzionalen baitan eta euskal hizkuntza, literatura eta kulturaren alorreko elkarlan pedagogiko eta ikerkuntzakoa finkatzeko, 2006-2007 ikasturtean unibertsitate horretan euskal hizkuntza eta kulturari buruzko irakurletza ezarri zen, eta geroztik ikasketok arrakastaz garatzen ari dira. Orain arteko esperientzia positiboa izan denez, 2010-2011 ikasturtean ere programari jarraipena ematea erabaki da, euskara eta euskal kultura Unibertsitate hartan sustatzen segitzeko.

Ondorioz, dagozkien eskumen-araudia eta prozedura onartuta, parte hartzaileek elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko behar besteko

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmenaren helburua.

EAEko Administrazio Orokorraren eta Masaryk Unibertsitatearen (MU) arteko lankidetza-hitzarmen honen helburua da euskal hizkuntza eta literatura euskararen eremua baino ematea, beste herri batzuek gure kulturaren alderdirik esanguratsuenak ezagut ditzaten, eta dituzten ezagutza horiek sakontzeko modua izan dezaten.

Bigarrena.- Egin beharreko jarduerak.

Planteatutako lankidetza euskal hizkuntza eta kultura ikasketak egitea da MUko Letren Fakultatean, baita gai horiekin lotutako eta unibertsitatearen jardunean ohikoak diren beste jarduera batzuk garatzea, sustatzea eta zabaltzea ere; hala nola, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta abarrekoak antolatzea.

Adierazitako jardueren barruan, egin beharreko lankidetzaren oinarrizko helburu gisa zehazten da MUk euskara irakurle postua ezartzea; irakurle postu horren inguruan, adierazitako jarduerak egingo dira.

Datuak edota komunikazioak partekatzea edo trukatzea eskatzen duten jarduerak egiteko, MUk Hizkuntza Erromanikoen Departamentuaren arduradunaren bidez jardungo du; Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, berriz, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen edo berak izendatutako pertsonaren bitartez.

Hirugarrena.- Euskara sustatzeko neurriak.

I.- Aurreko klausulak adierazitakoarekin bat, MUk jarduerak hauek egiteko konpromisoa hartuko du:

a) Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle postua bultzatzen jarraitzea. Irakurlearen lana, batik bat, diziplina hura irakastea izango da, baita sustapenerako eta promoziorako jarduerak egitea ere, euskararen ezagutza zabaltzeko.

b) Irakurle postua beteko duena irakasletzat jotzea, Unibertsitatearen estatutuek eta indarrean dagoen legediak diotenarekin bat. Horretarako, Unibertsitateko ikasketa-arduraduna irakurletzaren koordinatzeaz arduratuko da, eta beharrezkoa den informazioa trukatzeaz arduratuko da jarraipena egin ahal izateko.

c) Egokiak iruditzen zaizkion neurriak hartzea, ahal dela behintzat, euskararen ezagutza MUk eskaini edo aurrera begira sortzen dituen karreretan.

d) Hitzarmen honen bosgarren klausulan aurreikusten diren gainerako jarduerak betetzea.

e) Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Masaryk Unibertsitateak bere gain hartzen dute irakurle postua beteko duen pertsona hautatzeko konpromisoa; horretarako erabiliko den prozedurak publizitatea, berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna bermatuko ditu. Dena den, lanpostuari dagozkion ikasketa-titulazioak izan beharko ditu titularrak.

Laugarrena.- Irakurlea.

Hona, irakurle jarduteko, bete beharreko parametroak:

a) Masaryk Unibertsitateak eskatutako titulazioa izatea, hitzarmen honen arabera ezartzen zaizkion zereginak betetzeko. Irakasle bisitari modura kontratatua izateko beharrezko lege-baldintzak beteko ditu. Horretarako, lizentziatua edo goi mailako titulazioa hizkuntzatan espezializatua izan beharko du, MUren erregelamendua hausten ez badu behintzat. Horretarako, irakurletzaren hasieran hirugarren zikloko ikasketak eta doktoretza egiten ari diren ikasleei emango zaie lehentasuna, hitzarmen honen helburuek zehazten dituzten jakintza arloen barruan.

b) Irakurle postua beteko duen pertsonak haren egitekoari egokitutako obligazioak bete beharko ditu, baita unibertsitateak berak egotziko dizkionak ere. Era berean, trebakuntzarekin jarraitu ahal izango du.

c) Euskarara eta euskal kulturako 10 klase-ordu emango ditu astean Masaryk Unibertsitatearen Letren Fakultatean, dagokion agintaritza akademikoarekin bat etorrita.

d) Era berean, euskal kulturaren nahiz literaturaren inguruko mintegiak eta ikastaroak antolatuko ditu, eta irakaskuntza eta ikerketa jardunak ere egingo ditu, baita Euskal Filologia ikasketen funtzionamenduarekin lotutako aktibitate administratiboak ere.

e) Euskal hizkuntza eta kultura sustatzeko jarduera osagarriak sustatuko ditu.

Bosgarrena.- Ekarpenak.

I.- Proiektua gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzak ekarpen hauek egiteko konpromisoa hartu du:

a) Aholkularitza didaktikoa emango dio eta beharrezko material eta baliabide didaktiko, linguistiko eta kulturalak emango dizkio euskara-irakurleari egin behar dituen jarduerak egiten laguntze aldera.

b) Irakurletzari eusten laguntzeko ekarpen ekonomikoa egingo du. Ekarpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan urtero antzeko jardueretarako aurreikusitako gastuarekin bat etorri beharko da. Ekarpen horrekin, batetik, irakurlearen soldata ordainduko da, eta, bestetik, bulegoaren alokairuan eta ohiko gastuetan lagunduko da. Horrek ez du inola ere ekarriko irakasleak lan- edo administrazio-harremanik izatea Eusko Jaurlaritzarekin.

c) Eusko Jaurlaritzak, Masaryk Unibertsitatearen bitartez, irakurleari bidaia gastuak ordainduko dizkio. Horretarako, irakurleak dagozkion fakturak edo bidaia-txartelak aurkeztu beharko ditu.

II.- Masaryk Unibertsitatearen Letren Fakultateak:

a) Irakurlearen esku ipiniko du beharrezkoa den ekipamendua (ikasgela, bulegoa, ordenagailua, programan ikastaroa iragartzea) eta trebakuntzan lagundu egingo dute.

b) Letren Fakultateak ostatua eskuratzeko aukera eskainiko dio.

c) Urtero diru-ekarpena egingo du irakurletza finkatzeko.

d) Bestetik, ahal dela, seihileko bakoitzean ikastaro gehigarri bat finantzatuko du euskal filologiaren alorrean.

III.- Hitzarmen hau 2010-2011 ikasturtean egongo da indarrean eta denboraldi horretan Eusko Jaurlaritzak hamasei mila eta bostehun (16.500) euroko diru-ekarpena egingo du, urteka honela banatuta:

2010-2011 ikasturtea 2010 2011

E. Jaurlaritza Kultura Saila 16.500 euro 5.500 euro 11.000 euro

Masaryk Unibertsitatea 2.600 euro

Emandako kopuruaren barruan 500 euro aurreikusten dira ekintza osagarriak antolatzeko edo/eta eskoletarako material osagarria erosteko (hitzaldiak, euskararen eguna, pelikulak, etab.).

IV.- Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza izango da hitzarmen honen eta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekarpenen kudeaketa-bulegoa.

V.- Eusko Jaurlaritzak MUri ordainduko dizkion diru-kopuruak honela gauzatuko dira:

- 2010. urteari dagokion ordainketa: hitzarmena sinatu eta gero.

- 2011. urteari dagokion ordainketa: urte horren hasieran, beti ere aurrekoa behar bezala justifikatu bada. Horretarako, dagokion helbururako egindako ordainketen fakturak edo egiaztagiri ofizialak (originalak zein fotokopia konpultsatuak) aurkeztuko dira.

VI.- Bigarren ordainketa lehenengoa bezalaxe justifikatuko da hitzarmenaren indarraldia amaitzen den ekitaldiaren abenduaren 31 baino lehenago, horretarako, gastuen faktura originalak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, diru-kopuruak ezarritako helbururako erabili direla justifikatzeko. Ordainketen justifikazioarekin batera, MUk irakurleen programak unibertsitatean izan duen kostu osoaren balantzea ere aurkeztu beharko du.

VII.- Kontratua amaitu baino lau hilabete lehenago dagokion Zentroak eta Sailak bertan dagoen irakurleak egin duen lanari buruzko ebaluazio-txosten bat bidaliko du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzara. Gainera, txosten horretan ikasturteari buruzko memoria bat erantsiko da, irakurletzaren barruan egin diren ekintzak zehaztuz (emandako klaseak, matrikulazioa, ekintza kulturalak eta parte-hartzaileak).

Irakurlearen kontratua luzatzeko, aipatutako ebaluazio-txostenak aldekoa izan beharko du.

Seigarrena.- Ezagutza-agiria.

Aplikazio-mailaren eta euskararen ezagutza-mailaren proba egiaztatzaileak antolatzeko, Unibertsitateari materiala eskuratzeko konpromisoa hartzen du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Horren haritik, eginbideak egingo ditu helduen euskalduntzean eskumena duten herri-administrazioek maila horiek egiaztatu ahal izan ditzaten Euskadin indarrean dauden baldintza beretan. Edonola ere, Unibertsitateak parte hartuko du proba horiek antolatzen eta sustatzen; halaber, proba horiek antolatzeko behar diren tokiak eta bestelako baliabideak jarriko ditu. Hori guztia gorabehera, euskal hizkuntza eta kulturaren klaseetan parte hartu izana egiaztatuko du unibertsitateak, eskura dituen baliabideak erabilita.

Zazpigarrena.- Hitzarmena ez betetzea.

Zehaztutako obligazioak edota bete beharreko beste baldintzaren bat beste xedapen batek, oro har, hala ezartzen duelako bete ezean, jasotako zenbatekoak eta horiek sortutako interes legalak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretua betetzeko; eta dekretuok aurreikusten dituzten baldintzetan itzuliko dira.

Era berean, hitzarmena betetzen ez dela ulertuko da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoak nahiz Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, fiskalizazio-funtzioaz baliatuta, unibertsitateari hitzarmen honek aipatzen duen lankidetzaren gaineko informaziorik eskatu eta horrek ematen ez badu.

Eusko Jaurlaritzak zehaztutakoa betetzen ez badu, unibertsitateak hitzarmen hau salatu ahal izango du eta eskubidea izango du hitzarmen hau beteta salaketa-eguna arte konprometituta dauden kopuruak jasotzeko.

Zortzigarrena.- Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Hitzarmen honen babesean egiten diren ekarpenak bateragarriak dira Unibertsitateak helburu berarekin jaso ditzakeen beste edozein diru-laguntzarekin, nahiz eta proiektuaren gainfinantzaketarik ez den onartuko.

Proiektua gainfinantzatuko balitz, gainfinantzaketa ekiditeko, alde sinatzaileen ekarpenak dagokien neurrian murriztuko dira bidezko partidatik.

Bederatzigarrena.- Hitzarmenaren jarraipen-batzordea.

Organo sustatzaileak Jarraipen Batzordea eratzeko unean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 7. artikuluak ezarritakoa izango du kontuan: «Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan». Hala, batzorde hori honako hauek osatuko dute:

Alde batetik, Masaryk Unibertsitateko Hizkuntza Erromanikoen Departamentuko arduraduna eta Departamentu horrek izendatzen duen irakasle arduradun bat, eta, beste aldetik, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, berak izendatutako zuzendaria eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

Batzorde horren funtzioa hitzarmena sustatzea eta haren jarraipena egitea izango da eta, oro har, informazioa trukatzea, dituzten helburuak ahalik eta ondoen betetzeko.

Batzordearen funtzionamendu erregimena arautuko du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluak.

Hamargarrena.- Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.

Hitzarmen hau administratiboa da; interpretatzeko eta garatzeko, administrazioaren ordenamendu juridikoa aplikatuko da.

Hitzarmen hau exekutatzeko garaian plantea daitezkeen interpretazio auziak hasiera batean jarraipen batzordeak konponduko ditu; hura egon ezean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioenari helduko zaio.

Hamaikagarrena.- Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen denean jarriko da indarrean, eta ikasturte akademikoa amaitzearekin batera iraungiko da.

Hamabigarrena.- Iraungitzea.

Hitzartutako epearen iraungipenaz aparte, aipatutako hitzarmena bi aldeetatik edozeinek salatuta konpon liteke, eta agertutako beste aldeei modu formalean jakinarazi beharko zaie eraginkortasuna baino gutxienez bi hilabete lehenago.

Hamahirugarrena.- Euskal Herriko Administrazio Orokorraren partaidetza egokitzea.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak sortu eta arautu zuen Etxepare Euskal Institutua, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dena, euskara eta euskal kultura EAEtik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Halaber, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza- eta jarduera-araudia onartu zuen 88/2008 Dekretuaren (EHAA, 2008ko ekainaren 13, 112. zk.) laugarren xedapen gehigarriak xedatu du Institutuaren helburuekin lotura zuzena duten programa guztiak Institutuak kudeatuko dituela. Ondorioz, hitzarmen honen bidez finantzatzen den programa Institutuaren helburuetan sar daitekeela kontuan hartuz, Etxepare Euskal Institutuak kudeatuko du, Institutu hori martxan jarri bezain pronto.

Hamalaugarrena.- Hitzarmenaren hizkuntzak.

Hitzarmen hau Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan eta txekieraz idatziko da. Hizkuntza guztietan balio bera izango du.

Hitzartutakoarekin adostasuna adierazteko eta guztia jasota gera dadin, alderdi egileek dokumentu hau izenpetzen dute goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Masaryk Unibertsitatearen Letren Fakultateko dekanoa,

JOSEF KROB.


Azterketa dokumentala