Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
697

EDIKTUA, Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren eta Lan Autonomoaren zuzendariarena, Gizarte Ekonomiako laguntza batzuk itzularazteko prozeduren amaiera jakinaraztekoa.

Hona hemen Felipe Yarritu Diazek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren eta Lan Autonomoaren zuzendariak, eman duen

EDIKTUA

Aurrerago aipatzen diren itzulketa-espedienteen prozeduraren amaiera ezin izan da jakinarazi, espedientean dagoen helbidea okerra delako, eskatzaileak helbidea aldatu eta jakinarazpen-ondoriotarako horren berri eman ez duelako edo beste kausa batzuk egon direlako. Hori dela eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritakoa betez. Interesatuei jakinarazten zaie, jasotako laguntzarako eskubidea kendu dien ebazpena eman dela ediktu honetan aipatzen den zerrendan jasotako Dekretu nahiz agindu laguntza-emaileen babesean. Horregatik, laguntza itzuli egin beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari; bi hilabete izango dituzte horretarako, egintza hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Espediente horiek interesdunen eskuragarri daude, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren eta Lan Autonomoaren Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Gasteiz).

Ebazpen horrek ez du administrazioko bidea amaitzen. Horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordeari, hilabeteko epean, egintza hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala aginduta dago, 4/1999ko Legearen idazkeraren arabera (lege honek 30/1992 Legea aldatu zuen), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 48. eta 114. artikuluetan eta bateragarrietan.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 14a.

Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren eta Lan Autonomoaren zuzendaria,

JOSÉ FELIPE YARRITU DÍAZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana