Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
687

EDIKTUA, 1494/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba mugatuak eskatuta, 1494/09 prozedura arrunta bideratu da Elevalift SLren aurka (judizio arrunta). Bada, prozedura horretan epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza hauek baitira:

142/10 EPAIA

Epailea: Pablo Díez Noval.

Lekua: Bilbao.

Eguna: bi mila eta hamarreko uztailaren hogeita seia.

EPAITZA

Baietsi egin da Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatibak Elevalift SLren aurka aurkeztutako demanda, eta horregatik:

1.- Suntsitutzat deklaratzea 2007ko azaroaren 28an Euskadiko Kutxaren eta Elevalift SLren artean egindako finantza-errentamenduaren kontratua (6700343915 zk.).

2.- Demandatuari agintzen zaio Euskadiko Kutxari berehala itzultzeko bere jabetzako ibilgailua, finantza-errentamenduaren kontratuaren xede izan dena; ibilgailu industriala da, Ford Connect markakoa (modeloa: Van 200S TCDI 75 CV).

3.- Demandatua kondenatzen da auzi-jartzaileari 2.496,28 euro ordaintzera, zor dituen eta ordaindu ez dituen kuotak direla-eta. Eta zigor modura, ondoko zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen da: ebazpena eman eta auzi-jartzaileari ondasuna itzuli bitartean igarotzen den hilabeteko edo hilabete-zatiko, mugaeguneratutako azken kuotaren zenbateko berbera, zeharkako zergarik gabe.

4.- Demandatua kondenaten dut berandutze-interesak ordaintzera, kontratu bidez hitzartutakoaren arabera.

5.- Demandatua kondenatzen da prozedura honetan sortutako kostu judizialak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau esku hartu duten alderdiei. Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epean eta epaitegi honetan, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4707 0000 00 1494 09 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Ebazpen honen bidez, behin betiko epaituz, auzialdi honetan hau erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean entzunaldi publikoa egiten ari zelarik, eman zuen epaile-magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Eta Elevalift SL demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko uztailaren hogeita zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala