Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
682

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2010eko azaroaren 8koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena; honen bidez, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2011ko azterketa arruntetarako deialdia egiten da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako akatsak antzeman dira Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2010eko azaroaren 8ko Ebazpenean (2011ko urtarrilaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 19. zenbakia), zeinaren bidez, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2011ko azterketa arruntetarako deialdia egiten baita. Beraz, honako hau zuzendu behar da:

Deialdiko lehenengo oinarrian, 6. puntuan, 2011/429 (4/7) orrialdean, euskarazko testuan, honako hau dioenean

«- 5. deialdia, 2011ko azaroan: 2011ko azaroaren 17tik 24ra bitartean, biak barne»,

Honako hau esan behar du:

«- 5. deialdia, 2011ko azaroan: 2011ko urriaren 17tik 24ra bitartean, biak barne»,


Azterketa dokumentala