Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
676

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Rosario» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.

Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gutxitzeko baimena eskatuz Barakaldoko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Rosario» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuko erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai honetan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio 2011-2012 ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gutxitzeko:

Kode zenbakia: 48000939.

Izen espezifikoa: «Nuestra Señora del Rosario».

Titularra: Fundación Educativa Francisco Coll.

Helbidea: Burtzeña plaza, 7.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gutxitzea.

Ikastetxearen hemendik aurrerako osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. Zikloan: 3 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

- Haur Hezkuntzako 2. Zikloan: 6 unitate, 138 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntza: 10 unitate, 250 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 6 unitate, 180 ikaspostutarako edukiera.

2. artikulua.- Agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari dagokienez, indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Eskolaren titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.

Bigarrena.- Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala