Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

ESS Bilbao Partzuergoa
644

IRAGARKIA, ESS Bilbao Partzuergoarena, zerbitzu-kontratu hau esleitzeko dena: «ESS Bilbao Partzuergoaren partikula-azeleratzailearen tunela eraikitzeko proiektua idaztea eta obra zuzentzea».

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: ESS Bilbao Partzuergoa. Bizkaiko Teknologia Parkea. Laida Bidea, 207 B eraikina, beheko solairua, 48160 Derio. Telefonoa: +34 94 607 66 20. Faxa: +34 94 607 66 21.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erosketa eta Plangintza Atala.

c) Espediente-zenbakia: 006/11.

2.- Kontratuaren ezaugarriak. ESS Bilbao Partzuergoaren partikula-azeleratzailearen tunela eraikitzeko proiektua idaztea eta obra zuzentzea.

a) Loteak: ez.

b) Entregatzeko lekua: Partzuergoak Derion duen egoitza.

c) Entregatzeko epea:

Proiektua idazteko: berrogeita bi (42) egun natural.

Obra zuzentzeko: sei (6) hilabete, gutxi gorabehera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 210,00 euro (BEZik gabe).

% 18ko BEZa (37.800 euro).

Guztira, 247.800 euro.

Balio zenbatetsia: 210.000 euro (BEZik gabe).

5.- Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: ESS Bilbao Partzuergoa.

b) Helbidea: Bizkaiko Teknologia Parkea. Laida bidea, 207 B eraikina, beheko solairua.

c) Herria eta posta-kodea: 48160 Derio.

d) Telefonoa: +34 94 607 66 20.

e) Telefaxa: +34 94 607 66 21.

f) E-maila: compras@essbilbao.org.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko otsailaren 22a, 14:00ak.

7.- Kontratatzailearen profila: http://essbilbao.org:8080/ESSBilbao

8.- Kontratistaren berariazko eskakizunak: pleguetan zehaztutakoak.

9.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko otsailaren 22a, 14:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: ESS Bilbao Partzuergoa.

2) Helbidea: Bizkaiko Teknologia Parkea. Laida bidea, 207 B eraikina, beheko solairua.

3) Herria eta posta-kodea: 48160 Derio.

d) Aldaerak onartzea: ez.

10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: ESS Bilbao Partzuergoa.

b) Helbidea: Bizkaiko Teknologia Parkea. Laida bidea, 207 B eraikina, beheko solairua.

c) Herria: 48160 Derio.

d) Eguna: 2011ko martxoaren 14a (balio-iritziak) eta 2011ko martxoaren 21a (ponderazio automatikoa).

e) Ordua: 10:00ak (balio-iritziak). 12:00ak (ponderazio automatikoa).

11.- Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.

12.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Derio, 2011ko urtarrilaren 12a.

Partzuergoaren Proiektuaren Taldeko zuzendaria.

Izenpea eskuordetzan emanda.

Erosketa eta Kontratazioko zuzendaria,

JAVIER CALVIÑO POLO.


Azterketa dokumentala