Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
641

IRAGARKIA, Bizkaiko Lurralde Historikoan kokaturiko eraikin judizialak mantentzeko zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: KBN C02/038/2010).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia eta Herri Administrazio Saileko Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/038/2010.

2.- Kontratuaren helburua.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Bizkaiko Lurralde Historikoan kokaturiko eraikin judizialak mantentzea.

c) Loteak: bai, bi.

1. Lotea: Bilboko erakin judizialaka (Albia, Barroeta, Buenos Aires eta Ibáñez Bilbao).

2. Lotea: Bizkaiko gainontzeko erakin judizialak (Balmaseda, Barakaldo, Durango, Gernika-Lumo eta Getxo).

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: lizitazio-iragarkia 2010eko irailaren 15ean bidali zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera; 2010eko urriaren 2ko BOEn, 239. zenbakian, eta 2010eko irailaren 20an kontratatzailearen profilean argitaratu zen.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, hainbat irizpide kontuan hartuta.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: Lizitazioko goreneko aurrekontua edo, kasua bada, gutxi gorabeherako gastua milioi bat ehun eta hamaika mila eurokoa da (1.111.000), betiere honakoa banaketarekin:

1. Lotea: 513.559,32 euro + 92.440.68, BEZari dagozkionak; guztira, 606.000 euro.

2. Lotea: 427.966,10 euro + 77.033,90 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 505.000 euro.

5.- Behin betiko esleipena.

a) Eguna: 2010eko abenduaren 13a.

b) Kontratista: Cofely España SAU.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: esleipenaren guztizko zenbatekoa hauxe da: bostehun eta berrogeita zazpi mila ehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (547.157,75).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 17a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala