Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
635

ERABAKIA, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, Gipuzkoako Ospitalez kanpoko Osasun Mentala izena aldatu eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea izena jartzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren estatutu sozialetako 4. artikuluan xedatutakoaren arabera Administrazio Kontseiluak zerbitzu organizazioen izena alda dezake. Hala ere, EHAAn argitaratu ostean, modu egokian jakinarazi beharko zaie Ondare Zuzendaritzari eta zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuan arautzen den Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroari, izen aldaketaren berri izan dezaten.

Xedapen horiek oinarri, Administrazio Kontseiluko lehendakariak egun Gipuzkoako Ospitalez kanpoko Osasun Mentala deritzon zerbitzu-erakundeari izena aldatu eta «Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea» izena jartzea proposatu du. Horrela, Bizkaian eta Araban izenak aldatzeko egindako prozesua osatu egingo da, batasun terminologikoa erdieste aldera.

Proposamena ikusita, Administrazio Kontseiluak

ERABAKI DU:

Lehenengoa.- Gipuzkoako Ospitalez kanpoko Osasun Mentala egungo izenaren ordez, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea izena erabiltzea.

Bigarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, dagozkion ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala