Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
632

EBAZPENA, 2010eko abuztuaren 4koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Papelera de Amaroz SA enpresak Legorretako (Gipuzkoa) udalerrian sustatutako paperaren fabrikazio-instalazioaren ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena zehazten duena eta instalazio horretarako ingurumeneko baimen bateratua ematen duena.

AURREKARIAK.

2008ko abuztuaren 11n, Papelera de Amaroz SA enpresak, Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari Legorretako udalerrian papera fabrikatzeko proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-prozeduraren izapideak egiten hastea eskatu zion, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean eta Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Testu Bateginari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

2008ko azaroaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazio eta Kontrolerako Zuzendaritzak txostena eskatu zien hainbat erakunderi, ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren norainokoa eta xehetasun-maila zehaztearren. Zehazki, honako erakundeei eskatu zaie aipatu txostena: Osasun Sailari, Kultura Sailari, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari, horiek guztiak Eusko Jaurlaritzakoak, Kulturako Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari, biak Gipuzkoako Foru Aldundiko zuzendaritza nagusiak, Kantaurialdeko Ur Konfederazioari eta Legorretako Udalari.

2008ko abenduaren 23an, Papelera de Amaroz SA enpresak Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena zuela, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Legorretako (Gipuzkoa) udalerrian papera fabrikatzeko instalaziorako. Eskaerarekin batera ondorengo agiri teknikoak erantsi ziren:

Legorretan (Gipuzkoa) Amaroz paper-fabrikaren instalazioaren proiektu teknikoa eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa.

2009ko otsailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazio eta Kontrolerako Zuzendaritzak txostena egin zuen, ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren norainokoa eta xehetasun-maila zehaztuz.

Beranduago, proiektuaren eta Sestaoko hirigintza-plangintzaren arteko bateragarritasunari buruz Legorretako Udalak 2009ko otsailaren 27an eginiko txostena gehitu zitzaion espedienteari.

Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2009ko ekainaren 2an eta azaroaren 17an; espedientea 2010eko otsailaren 17an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2010eko martxoaren 24an emandako ebazpen bidez, jendaurrean jartzea adostu zen 30 egun baliodunen apean, Papelera de Amaroz SA enpresak sustatutako proiektua eta ingurumenean duen eraginaren azterlana, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2010eko apirilaren 21ean. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2010eko maiatzaren 16an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian.

Informazioa jendaurrean jartzeko epea amaitu ostean, instalaziotik gertuen dauden etxebizitzetako bizilagun-talde batek alegazio-idazkia aurkeztu duela egiaztatu da. Bertan, zarata eta usainei inguruan, jarduerak sortzen dituen eraginak murrizteko beharrezko neurri babesle eta zuzentzaileak har daitezen eskatzen da.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17., 18. eta 19. artikuluek xedatutakoa betez, 2010eko ekainaren 3an Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Legorretako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zuzendaritzari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Osasun Sailari, eta Kantaurialdeko Ur Konfederazioari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2010eko ekainaren 21ean, sustatzaileari informazioa jendaurrean jartzeko epean jasotako alegazioak helarazi zitzaizkion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen garapen eta exekuziorako Araudiaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2010eko uztailaren 21ean, Proposamen hau egiteko ingurumen-organoak aurrez eskaturiko azalpen osagarriak aurkeztu zituen sustatzaileak, bai eta bizilagunek aurkezturiko alegazioen erantzuna ere.

2010eko uztailaren 30ean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Papelera de Amaroz SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa gehituta.

2010eko abuztuaren 3an, Papelera de Amaroz SA enpresak idatzia bidali zuen aipatu enpresari Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak bidalitako ebazpen-proposamenaren zirriborroaren edukia esplizituki onartzen zuela esanez.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren, uztailaren 1eko 16/2002 Legea, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa, garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duenaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzekoa den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatutako den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi dira. Papelera de Amaroz SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: ibilgura isurtzeko baimena, hondakinak sortzekoa, isuri atmosferikoen baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. Aipatutako 29. artikulu horrek dioenez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan, jarduera sailkatuen erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera arautzen da. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Papelera de Amaroz SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira honako hauen txostenak: Legorretako Udala; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusia eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia; Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako Zuzendaritza, Kultura Ondarearen Zuzendaritza eta Osasun Saila, eta Kantaurialdeko Ur Konfederazioa.

Bestalde, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren, Euskal Herriko Ingurumena Babestekoaren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dute nahitaez Legearen 1. eranskinean jasota egon eta Euskal Autonomia Erkidegoan burutu nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenarekin amaitzen da, direlako proiektuak gauzatzeko edo, behar denean, baimentzeko, emango den ebazpenaren aurretik egingo dena.

Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikulua aplikatuz, autonomia-erkidegoek ahaleginak egingo dituzte ingurumeneko baimen bateratuaren barruan dauden ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko erkidegoko araudian ageri diren jarduerak edota beste figura batzuk sartzeko, betiere horrelakorik eska badaiteke, eta horretarako eskumena autonomia-erkidegoari badagokio.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aurreikuspenak betez, Ingurumen Organoak neurriak hartu ditu ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio arloko jarduerak ingurumeneko baimen bateratuko prozeduraren barruan txertatzeko. Alde horretatik, prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen ondorio guztiak modu integratu batean aztertu dira, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako ingurumeneko arauen ikuspegitik, proiektuaren bideragarritasuna zehazteko. Integrazio hori garbi islatzen da ingurumeneko baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurretik proiektuaren gainean egiten den balioespen orokorrean. Ebazpen honetan sartuta dago aipatutako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozesua. Horretarako, proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egiten du bere lehenengo atalean, eta, ingurumen-ondorioetarako soilik, aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin bat.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikatzekoa den legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2001eko abenduko BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Pulp and Paper Industry» txostenaren edukia kontuan hartu da.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamenaren zirriborro bat sinatu eta Papelera de Amaroz SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Organo honek du ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena eta ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskumena, abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak, xedatutakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2010eko uztailaren 30ean emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, proiektuen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina onartzen duena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluaziorako Erregelamendua onartzen duena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Papelera de Amaroz SA enpresak, Legorretako udalerrian, sustatutako papera fabrikatzeko proiektuaren Ingurumenaren Gaineko Eraginaren aldeko Adierazpena egitea eta Ebazpen honen Hirugarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.

Bigarrena.- Legorretako udalerriko N-1 Errepide Nazionaleko 26. zenbakian egoitza soziala duen eta IFK: A-20017919 zenbakia duen Papelera de Amaroz SA enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematea Legorretako udalerrian papera fabrikatzeko, ebazpen honen hirugarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 6.1.b) kategorian, Eguneko 20 tona papera eta kartoi produzitzeko gaitasuna duten instalazioak».

Instalazioetan burutzen diren jarduerak hainbat etapetan egiten dira. Prozesuaren lehen etapa orea jaso eta biltegiratzea da. Horretarako, helize-irabiagailuak dituen 300 m3-ko tina dute. Biltegiratze-tinan soltean iristen den orea eta prozesuan berreskuratutako urak nahasten dira. Gainera, orea lehortasunean % 90 duten zamatan ere iristen da eta pulperren gunean biltegiratzen da.

Jarraian, pulpeatu edo orearen desintegratu egiten da pulperretan edo irabiagailudun andel metalikoetan. Halaber, prozesuan berreskuratutako urak gehitzen dira.

Prozesuaren hurrengo etapan orea fintzen da, diskoen fintzean. Findutako orea makina-buruko tinatan gordetzen da eta haietatik elikatzen dira paper-makinak. Aurretik, ordea, kaltzio karbonatoa, kola eta almidoi kationikoa, bai eta prozesuan berreskuratutako urak ere, eransten zaizkio. Halaber, orria paper-makinetan osatu aurretik, orea arazten da. Etapa horretan oreak izan ditzakeen lohitasunak ezabatzen dira (hondar xehea, axala, eta abar) horretarako dauden arazgailu zentrifugoetan eta SP motako arazgailuan.

Orea prestatu ostean, bi paper-makinatara eramaten da (M-5 eta M-6). Paper-makina bakoitzaren zati hezea honako elementu hauek osatzen dute: fabrikazio-mahaiak -ore urtua jaso eta azpialdean ezarritako kutxa xurgatzaileen bidez ehunarekin ura ateratzen da-; eta zilindro xurgatzaileak -huste eta prentsatze bidez ura kentzen da-.

Bestalde, paper-makina bakoitzaren zati lehorrean zilindro lehortzaileen bateria dago. Bertan, aurrelehortegia -paperezko orria lehortzen den lekua-, size-press eremua -paperezko orriari almidoia eransten zaio-, atzelehortegia eta arrabolen bidez paperezko orria leuntzeko gailua daude.

Azkenik, paperezko orria bobinatze-eremura bideratzen da. Bertan, bobina ama lortzen da, ondoren, bezeroak eskatutako neurrien arabera, bobina txikiagotan mozteko.

Urtero 87.100 tona inguru paper ekoizteko gaitasuna du.

Ekoizpen-prozesuan erabiltzen diren energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta gasolioa dira. Gas naturala kogenerazio-instalazioan erabiltzen da, instalazioa hornitzen duen ur-lurruna eta Iberdrolaren sare orokorrera bideratzen den argindarra ekoizteko. Gainera, Iberese enpresak kudeatutako beste kogenerazio-instalazio batetik ur-baporea jasotzen du instalazioak, eta saretik, energia elektrikoa.

Hala, kogenerazio-zentralak 16,41 MW-ko potentzia termikoko galdara bat eta 22,24 MW-ko potentzia termikoko bapore-turbina bat ditu.

Bestalde, mantentze-orgetan gasolioa erabiltzen da erregai gisa.

Udal saretik hartutako ura (2.200 m3/urteko) higiene-erabilerarako da: dutxak eta aldagelak, eta giza kontsumorako. Oria ibaiko hartune-ura (urtean 2.500.000 m3 baino zertxobait gehiago) orea desintegratzeko, disoluzioak prestatzeko, lurruna sortzeko eta paper-makinetako zirkuituak aldizka garbitzeko erabiltzen da.

Enpresan sortutako efluenteak honela sailkatzen dira: industria-urak, materialen zamalanetarako eta prozesuko eremuetatik datozen euri-urak eta bulegoetako higienerako erabiltzeko urak. Horiek, tratamendu biologikoko instalaziora eramaten dituzte, isurketa-puntu bakar batetik Oria ibaira isuri aurretik. Gainera, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren saneamendu integraleko sarera konektatu beharreko erabilera higienikorako ur-isurketa txiki bat dago.

Sortutako igortze atmosferikoak kogenerazio-instalazioko gas naturaleko turbinarekin eta lurrun-galdara konbentzionalarekin bat datoz. Gainera, paperezko orria lehortzeko prozesuetan sei ateratze daude (paper-makina bakoitzean lehortzeko sailaren aurrekoa eta ondorengoa) eta beste bi foku ez sistematiko olioen xurgaketari eta kogenerazio-instalazioaren by-passari lotuak.

Bestalde, instalazioan sortutako hondakin arriskutsu nagusiak instalazioaren zerbitzu orokorrei lotuak daude eta, zehazki, substantzia arriskutsuak gorde dituzten metalezko eta plastikozko ontziei. Hondakin ez-arriskutsuen artean berriz, araztegiko lohiak, eta papera eta kartoia daude. Hondakin horiek zerbitzu orokorretako eta hondakin-uren arazketa-prozesuetatik jasotzen dira.

2001eko abenduko «Reference Document on Best Available Techniques in the Pulp and Paper Industry» BREF europarrean aditzera ematen diren teknika eskuragarrienen artean egokienak uraren kontsumoa murrizteko teknikak dira, besteak beste: prozesuko ura birziklatzeko teknika; zirkuituetako mugak edo desabantailak kontuan hartuko dituen uraren kudeaketarako sistema; ur zurien eta ur klarifikatuen sistema orekatua; ur-kontsumo murriztua duten muntaiak, diseinuak eta makinak erabiltzea; hozteko sistemako eta estankotasun-itxituretako ur garbiak bildu eta berrerabiltzeko teknika; eta sortutako hondakin-uren isurketa banatua egitea. Era berean, Papelera de Amaroz SA enpresak hondakin-uren tratamendu biologikorako instalazio bat du, hondakin-urak isurtzeari lotutako eragina murrizteko. Gainera, ur iragazien tratamendu-sistema bat ere badu. Sistema horrek bi flotazio-zelula ditu ur iragazietan aurki daitezkeen ehunak bereizteko. Airera egindako isurketak gutxitzera bideratutako Teknika Erabilgarri Onenei dagokienez honako hauek nabarmentzen dira: energetikoki eraginkorrak diren teknologiak erabiltzea, galdara laguntzaileen errekuntza-baldintzak kontrolatzea eta NOx-ko emisioak murrizteko erregailu bereziak instalatzea, bai eta sufrean baxuak diren gas edo erregaiak erabiltzea SO2-ko emisioak murrizteko.

Hirugarrena.- Papelera de Amaroz SA enpresak Legorretako udalerrian sustatutako papera fabrikatzeko instalazio berriaren proiektua burutzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Papelera de Amaroz SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluak aipatzen duen epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita. Sustatzaileak gutxienez hilabete bat lehenago jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari proiektuko lanak noiz hasiko diren.

C) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

C.1.- Instalazioaren diseinu eta funtzionamendurako baldintza orokorrak.

C.1.1.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.1.1.1.- Baldintza orokorrak.

Papera fabrikatzeko instalazioa diseinatu, ekipamenduz hornitu, eraiki eta ustiatzean, atmosferara egingo diren igorpenak ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isurtze ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

C.1.1.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Papelera de Amaroz, SAko instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

9-D (olioen xurgaketari lotuta) eta 10-D (kogenerazio-instalazioko by-passa) fokuen garaiera, diametroa eta UTM koordenatuen berri emango da.

C.1.1.3.- Isurtzeko muga-balioak.

Atmosferara isurtzen diren gai poluitzaileak ondorengo balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauei dagozkie: 273 K-eko tenperatura eta 101,3 kPa-eko presioa, gas lehorra eta aurreko taulan adierazitako erreferentziazko oxigeno-portzentajea.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurketarako muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

C.1.1.4.- Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute Ebazpen honen C.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Agindua (Industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa) bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. Hala eta guztiz ere, L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez direnean, baina L1 eta L2ren gutxieneko distantzia 2D eta 0,5D baino txikiagoa denean, hurrenez hurren, laginketa-puntua egokia dela ulertuko da; dena dela, laginketa-puntuaren egokitasuna baimendutako kontrol-erakunde (BKE) batek egindako txosten baten bidez justifikatu behar da.

L1 e" 8D eta L2 e" 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliozkotasuna justifikatzea eskatuko da.

Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).

C.1.2.- Saneamendu-sare ngusira eta ibilgura isurtzeko baldintzak.

C.1.2.1.- Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Paperaren eta kartoiaren fabrikazioa.

Jarduera-taldea: Papera.

Mota-taldea-EJSN: 2-14-17.12.

Isurketa-puntua Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea Arroa Ingurune hartzailearen kategoria Isurketa-puntuaren UTM koordenatuak

1 Prozesuko eta materialen zamalaneko eremuetako euri-urak Oria ibaia Oria I X: 569.052

Y: 4.770.432

Ponpetako itxitura mekanikoetako urak, makinako landutako ur iragaziak, makinako ur iragaziak. Zirkuituen garbiketa eta arazketa-prozesua purgatzea

Bulegoetako zerbitzu higienikorako urak

Gainera, ekoizpen-nabeko zerbitzu higienikoetatik datozen hondakin-urak dituen 2. isurketa dago. Ur horren isurketa ezin da arrora egin eta beraz, Oria ibaian behera ezkerraldean dagoen Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren saneamendu-sarearen kolektorera isuri beharko dira.

Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko dizkio 2. isurketa horren gehienezko emari eta bolumenei buruzko datu zehatzak.

C.1.2.2.- Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

1. isurketa: tratamenduko instalazioko efluentea.

Orduko puntako emaria 288 m3/h (80 l/s)

Eguneko batez besteko bolumena 6.890 m3

Urteko gehienezko bolumena 2.273.660 m3

C.1.2.3.- Isurtzeko muga-balioak.

Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

1. isurketa: tratamenduko instalazioko efluentea.

Parametroak Eguneko gehieneko karga Batez besteko kontzentrazio baliokidea Gehienezko kontzentrazio puntuala

pH 5,5-9,5 unitate

DBO5 158 kg/egun 22 mg/l 40 mg/l

OEK 504 kg/egun 70 mg/l 125 mg/l

Solido esekiak 252 kg/egun 35 mg/l 60 mg/l

Aluminioa guztira 1,0 mg/l

AOX 1,0 mg/l

Tenperatura: 3 ºC-ko igoera beheko ibilguan.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, sustatzaileak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek baldintza honetan berariaz aipatutako substantzien isurketak bakarrik hartzen ditu barne eta, batez ere, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da, abuztuaren 2ko Urei buruzko 29/1985 Legearen Atariko, I, IV, V, VI eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duena.

2. isurketa: Ekoizpen-nabeko osasun-erabilerako urak.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioko kolektorera doazen isurketak erregulatzeko araudian adierazitako mugak eta baldintzak bete beharko ditu.

C.1.2.4.- Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako elementu eta prozesu hauek barne hartuko dituen tratamendu biologikorako sistema izango dute funtsean:

- MP5 ponpatze-putzua, 200 m3-ko gaitasunarekin: 5. paper-makinaren urak jasotzen ditu eta homogeneizazio-putzura bidali. Irabiagailuak, mailaren kontrola eta bulkatzean emari-neurgailua ditu.

- MP6 ponpatze-putzua: 6. paper-makinaren urak jasotzen ditu eta homogeneizazio-putzura bidali.

- Homogeneizazio-putzua eta ponpaketa: 500 m3-ko andela da, irabiagailua, ultrasoinuen bidezko garaiera-neurtzailea eta tratatu beharreko bulkatze-hodian emari-neurgailu elektromagnetikoa ditu.

- Ohantze mugikorreko erreaktore biologiko zirkularra, 400 m3-ko bolumenduna, hodi zulatudun parrilla eta haizagailu bat dituena aireztapenerako. Elikagaiak gehituko dira urea eta azido fosforikoaren dosifikazioaren bidez.

- Arraspen bigarren dekantagailu angeluzuzena malutatzailea. gehituz.

- Tratatutako uraren hauspo-biltegia, ibilgura isuri aurretik.

- Lohien tratamendua: Dekantagailuko lohien purgatze-andela izango du, ultrasoinuen bidezko maila-kontrolarekin eta irabiagailua eta maila-kontrola izango dituen biltegiratze- eta homogeneizazio-andelarekin. Deshidratazioa mekanikoki egingo da prentsa-iragazki bat eta bi zentrifugadorerekin.

- Kontingentziak dituzten uren tratamendua: Ekoizpen-aldaketen uneetan, garbiketetan, etab. urak oso kargatuak edo koloreztatuak badaude, 900 m3-ko gaitasuna duten hauspo-biltegietan bildu eta erregulatuko dira, irabiagailudun andel edo tina zaharrak erabiliz. Ur horiek, aurrez, 50 m3/h-ko gaitasuneko ontzidian tratatuko dira. Ontzidiko urak tratamendura eramango dira MP5-aren ponpatze-putzuaren bidez eta lohiak lohi-biltegira eramango dira.

Lohien deshidratazioaren jario-urak, derrigorrez, tratamendu-burura eramango dira.

Bulegoetako zerbitzu higienikorako urak araztegira ponpatuko dira.

Arrastreak izan ditzaketen kaltzio karbonatoko biltegiratze eta manipulazioaren ondoko eremuko euri- eta garbiketa-urak bildu eta araztegira bideratuko dira.

Gainezkaldiak izan ditzakeen «pulper»aren guneko euri-uren konexioa kondenatuko da.

Pabiloi zaharra zeharkatzen duen lurrazpiko estoldaren ibairako irteeran horma bat egingo da eta egon litezkeen olioak eta jarioak ponpatuko dira jaso edo tratatzeko.

Egon daitezkeen zerbitzuko aire-konpresoreek galdarak purgatzean sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez, ondoren, fabrikako hondakin-uren saretik araztegira lotzeko.

Ibaiko ekarpeneko uren tratamendurako instalazioko iragazkiak purgatu eta garbitzerakoan sortutako urak, galdaren hondakin-urekin, konpresoreetako ur oliogabetuekin eta desmineralizaziokoekin batera, tratamendura eramango dira MP5 ponpatze-putzuaren bidez.

Ekarpeneko uren tratamendurako dekantagailuaren lohiak araztegiko lohi-lineara eramango dira, batera tratatu ahal izateko. Debekatua dago dekantagailu horretatik ibilgura edozein isurketa egitea.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Papelera de Amaroz SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Kutxeta bat jarriko da isurketa araztua kontrolatzeko; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxeta Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko da.

Kasu honetan, efluenteak kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

Neurketarako tokiko adierazlea duen emari-neurgailua eta neurri puntual, eguneroko eta metatutakoen datuen kudeaketa informatizatua, azken kutxetan edo emari ebakuatuen adierazgarri izan daitekeen tratamendu-lerroko edozein puntutan koka daiteke.

Egunero lagin integratuak hartzeko gailu automatikoa.

Halaber, ekoizpen-nabeko erabilera higienikoko urak kolektore orokorrera hartunea egin aurretik kontrol-kutxeta eskuragarria izango da.

C.1.2.5.- Isurien kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiko (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honako hau da isurien kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:

(IKK): Isurketen kontrol-kanona = B x Pu.

Pu = Po x Km.

Km = K2 x K3 x K4.

Honela ulertuta.

B = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isuriaren kontroleko prezio unitarioa.

Po = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

K2 = Koefizientea, isurketaren ezaugarrien arabera.

K3 = Koefizientea, isurketaren kutsadura-mailaren arabera.

K4 = Koefizientea, ingurune hartzailearen kalitatearen arabera.

1. isurketa: tratamenduko instalazioko efluentea:

B: Bolumena:

Po: Hondakin-ura: Industriala

K2: 2 mota

K3: Tratamendu egokia

K4: Kategoria-eremua: I B = 2.273.660 m3/urte

Po = 0,03005 euro/m3

K2 = 1,09

K3 = 0,5

K4 = 1,25

Km = 1,09 x 0,5 x 1,25 = 0,681250.

Pu = 0,681250 x 0,03005 = 0,020472 euro/m3.

Isurien Kontrol Kanona = 0,02047 x 2.273.660 = 46.541,82 euro/urtea.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurien kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Isurketen kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (TRLAren 113.7 artikulua).

C.1.3.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak apirilaren 21eko 10/1998 Legean, hondakinei buruzkoan, eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiarekin, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenarekin, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin, hondakinak zabortegian utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenarekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ustekabeko jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da. Ebazpen honen eraginkortasunaren adierazpenaren aurretik, sustatzaileak 2. eraikineko lehen solairuan jarriko den hondakin-biltegiaren eremuari buruzko informazio zehatza bidaliko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Legorretako Udalean.

C.1.3.1.- Hondakin arriskutsuak.

a) Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

1. Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

- 1. hondakina: «Metalezko ontzi kutsatuak».

Identifikazioa: A20017919/201679/1/1.

Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41/51//H5//A801//B0019.

HEZ: 15 01 10.

Urtean sortutako kantitatea: 900 kg.

Instalazioko erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira eta palet bilkortuetan gordetzen dira baimendutako kudeatzaileak jaso aurretik.

- 2. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontziak».

Identifikazioa: A20017919/201679/1/2.

Hondakinaren kodea: Q5//R5//S36//C41/51//H5//A801//B0019.

HEZ: 15 01 10.

Urtean sortutako kantitatea: 3.400 kg.

Instalazioko erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira eta palet bilkortuetan gordetzen dira baimendutako kudeatzaileak jaso aurretik.

- 3. hondakina: «Erabilitako olioa».

Identifikazioa: A20017919/201679/1/3.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C5//H5/6//A801//B0019.

HEZ: 130205.

Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

Instalazioko mantentze orokorreko azpiprozesuan sortzen da. Bertan, makineriako olioa berriz ezarri, pilak eta bateriak aldatu eta beste hainbat lan egiten dira. Baimendutako kudeatzaileak jaso aurretik 1.000 litroko askatan gordetzen da.

- 4. hondakina: «Fluoreszenteak».

Identifikazioa: A20017919/201679/1/4.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A801//B0019.

HEZ: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: 60 kg.

Instalazioko mantentze orokorreko azpiprozesuan sortzen da. Bertan, makineriako olioa berriz ezarri, pilak eta bateriak aldatu eta beste hainbat lan egiten dira. Baimendutako kudeatzaileak jaso aurretik bidoi eta kutxatan gordetzen dira.

- 5. hondakina: «Pilak».

Identifikazioa: A20017919/201679/1/5.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C7//H14//A802//B0019.

HEZ: 160604.

Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

Instalazioko mantentze orokorreko azpiprozesuan sortzen da. Bertan, makineriako olioa berriz ezarri, pilak eta bateriak aldatu eta beste hainbat lan egiten dira. Baimendutako kudeatzaileak jaso aurretik ontzi komertzialetan gordetzen dira.

- 6. hondakina: «Bateria erabiliak».

Identifikazioa: A20017919/201679/1/6.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A801//B0019.

HEZ: 160601.

Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

Instalazioko mantentze orokorreko azpiprozesuan sortzen da. Bertan, makineriako olioa berriz ezarri, pilak eta bateriak aldatu eta beste hainbat lan egiten dira. Baimendutako kudeatzaileak jaso aurretik kutxatan gordetzen dira.

- 7. hondakina: «Erabilitako xurgatzaileak».

Identifikazioa: A20017919/201679/1/7.

Hondakinaren kodea: Q5//D13//S40//C41/51//H5//A801//B0019.

HEZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 2.400 kg.

Xurgatzaileak eta ehunak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira. Baimendutako kudeatzaileak jaso aurretik 1.000 litroko askatan gordetzen da.

- 8. hondakina: «Edukiontziak. Plastiko-ontziak».

Identifikazioa: A20017919/201679/1/8.

Hondakinaren kodea: Q5//R5//S36//C41/51//H5//A801//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 840 kg.

Instalazioko erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira. Metatu egiten dira baimendutako kudeatzaileak jasotzen dituen arte.

Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izen eta kodifikazioa hondakinaren egoera eta ezaugarrien arabera ezartzen da, baimenaren izapidetze-markoan dokumentatuta. Nahiz eta zenbait kodek aldaketa batzuk izan ditzaketen, beste batzuk oinarrizko izaera dute eta beraz, ekoizpen-jardueran zehar ezin dute aldaketarik izan. Horiek hondakin-mota eta osagaiak definitzen dituzte eta ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuko I. eranskinean jasotzen dira zehaztasunez, bai eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuko I. eranskinean jasotzen diren horiek sortzen dituen jarduera eta prozesua ere. Kudeaketa-bideetan hierarkizazio egokia egiaztatzeko eta Hondakinen Kudeaketarako Estrategia Komunitarioan zein Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2010 Ingurumen Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, Organo honek hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotzen den informazioa baliozkotzat jo beharko du dagokion baimendutako kudeatzaileak aurrez eskatuta. Egiaztapenak garrantzi berezia izango du berreskuratu edo baliotzeko kudeaketa-operaziorako kode baten arabera aurrez kudeatutako hondakinen onarpen-agirietan ezabatze- eta baztertze-kodeak baliozkotzat jotzeko eskaera egiten den kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen duenaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak hartu beharko dira kontuan. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziak itxita egongo dira kudeatzaileari eman arte, jarioagatik edo lurrunketagatik edukia galtzea saihesteko.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.

e) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete gora biltegiratu.

f) Hondakinak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz hustu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehea egin beharko da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Papelera de Amaroz SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Papelera de Amaroz SA enpresak industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko eta elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pila eta metagailuen hondakinek, pila eta metagailuei eta horien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Kudeatzaile baimenduak egindako onarpen-agiria izateari, aurretiazko jakinarazpena egiteari eta kontrolerako eta jarraipenerako agiria betetzeari buruzko neurriak ez dituzte bete beharko kudeaketa-sistema bateratuen kudeaketa-azpiegiturara entregatutako hondakinek, edo udal-hondakinekin eta gaika bildutako izaera berekoekin bateratu daitezkeenekin batera kudeatzeko udal-erakundeetara entregatutakoek, betiere dagokion udal-erakundearen aldetik entrega hori egiaztatzen baldin bada. Entrega horiek udal-erakundeei egin izanaren egiaztagiriak bost urtez gorde beharko dira gutxienez.

Edonola ere, atal honen n) idatz-zatian definitutako hondakinak sortzeari buruzko kontrol-erregistroak sortutako ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinen kopuruak jasoko ditu.

k) Papelera de Amaroz SA enpresak poliklorobifeniloak dituzten edo izan ditzaketen gailuak dituen bitartean, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan eta hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak.

l) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Papelera de Amaroz SA enpresak era horretako substantzia erabilirik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparatuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

m) Papelera de Amaroz SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

n) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko ondorengo aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

o) Aurreko f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m) eta n) idatz-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Papelera de Amaroz SA enpresak otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.1.3.2.- Hondakin ez-arriskutsuak.

a) Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak honako hauek dira:

Hondakinaren izena EHZ kodea Zein prozesuri lotuta Zenbatetsitako ekoizpena

Lohiak 030311 Efluenteen tratamendua 695.750 kg

Papera eta kartoia 191201 Makina, bobinatzeko makina, ebakigailua, bidalketak eta bulegoak 203.000 kg

Paletak 200138 Bidalketak 28.600 kg

Plastikoa/Zumitza 070213 Pulper, bidalketak 800 kg

Big-bag zakuak 150109 Makina 1.970 kg

Alanbrea/txatarra 200140 Pulper 44.100 kg

Edukiontziak 150102 Prozesu orokorrak 2.500 kg

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati eman behar zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezingo dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek egindako onarpen-agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Papelera de Amaroz SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

e) Halaber, hondakinak zabortegietan utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

g) Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) idatz-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

C.1.4.- Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Papelera de Amaroz SA enpresak ebazpen honetako E atalean jasotako neurriak (ezohiko jardunean aplikatzeko prebentzioari eta jarduketari buruzkoak), eta ebazpen honetako C.1.3 atalean jasotako neurriak (hondakinak biltegiratzeari buruzkoak) hartuko ditu.

Gainera, instalazioa abian jarri ondoren, edozein arrazoirengatik lurzoruak hondeatzea eragingo duten obrak aurreikusten direnean, induskatu behar diren materialak karakterizatu behar dira sor daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzeko eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehazteko. Karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako helmuga zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira material horiek atera aurretik, lanak onartu ahal izateko. Azterketa eta onarpena, hala badagokio, ebazpen honetako G atalean jasotako aldaketa-erregimenaren esparruan egingo dira.

C.1.5.- Zaratari buruzko baldintzak.

Papelera de Amaroz SA enpresak beharrezko neurriak hartuko ditu instalazioak kanpoko ingurumenera urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren III. eranskineko B1 taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak ez transmititzeko. Errege Dekretu horren bidez, azaroaren 17ko 37/2003 Legea, zaratari buruzkoa, arau horren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutako zonabanatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez garatzen da. Muga-balio horiek ondorengoak dira:

Gune akustiko mota Zarata-indizeak

LK,d (eguna) LK,e (arratsaldea) Lk,n (gaua)

e) Gehienbat osasun, irakaskuntza eta kulturarako erabilera duten eta kutsadura akustikoaren aurkako babes berezia behar duten lurraldeko sektoreak 50 50 40

a) Gehienbat bizitegi-erabilera duten lurraldeko sektoreak 55 55 45

d) Gehienbat c) puntuan aurreikusitakoa ez den erabilera tertziarioko erabilera duten lurraldeko sektoreak 60 60 50

c) Gehienbat jolas eta ikuskizunerako erabilera duten lurraldeko sektoreak 63 63 53

b) Gehienbat industria-erabilera duten lurraldeko sektoreak 65 65 55

Egoitza mugakideak egonez gero, egoitza horien erabileraren arabera, instalazioak ezingo du III. eranskineko B2 taulan ezarritako muga-balioak (aipatutako urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutakoak) baino zarata-maila handiagoa transmititu.

Ezarritako zarata-immisioen muga-balioak errespetatzen direla kontuan hartuko da, aipatu IV. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, ondorengoa betetzen dutenean:

- Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

- Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-etan gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

- Lkeq, Ti adierazlean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-etan gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

Nolanahi ere, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.2 artikulua aplikatuz, eta Papelera de Amaroz SA enpresak eginiko neurri zuzentzaileen ezartze-proposamena ikusita, denboraldi baterako salbuespen gisa hartuko da zarataren muga-balioak betetzea eta betebeharra indarrean jarriko da Ebazpen hau jaulki eta bi urtera. Aipatutako epean, instalazioak honako zarata-muga hauekin funtzionatu ahal izango du:

Gune akustiko mota Zarata-indizeak

LK,d (eguna) LK,e (arratsaldea) Lk,n (gaua)

e) Gehienbat osasun, irakaskuntza eta kulturarako erabilera duten eta kutsadura akustikoaren aurkako babes berezia behar duten lurraldeko sektoreak 60 60 50

a) Gehienbat bizitegi-erabilera duten lurraldeko sektoreak 65 65 55

d) Gehienbat c) puntuan aurreikusitakoa ez den erabilera tertziarioko erabilera duten lurraldeko sektoreak 70 70 60

c) Gehienbat jolas eta ikuskizunerako erabilera duten lurraldeko sektoreak 73 73 63

b) Gehienbat industria-erabilera duten lurraldeko sektoreak 75 75 65

Ezarritako zarata-immisioen muga-balioak errespetatzen direla kontuan hartuko da, aipatu IV. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, ondorengoa betetzen dutenean:

- Urteko batez besteko balio bakar batek ez ditu ezarritako balioak gainditzen.

- Eguneko balio bakar batek ez ditu 3 dB-tan ezarritako balioak gainditzen.

- Neurtutako Lkeq, Ti indizeko balio bakar batek ez ditu 5 dB-tan ezarritako balioak gainditzen.

D) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

D.1.- Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

a) Papelera de Amaroz SA enpresak botatzen dituen poluitzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

Fokua Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna

1 Gas naturaleko turbina CO 3 urte (KEB)

NOx

2 Lurrun-galdara CO 3 urte (KEB)

NOx

Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde (BKE) batek egin beharko ditu, eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Baimendutako kontrol erakundeen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko dute. Nolanahi ere, isurien kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzara.

b) Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoak, 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, bai sustatzaileak (autokontrola) nola BKEak egindakoak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute gutxienez 5 urtez.

D.2.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Isuritako uraren kalitatea kontrolatzeko ondoren adierazitako analitikak egingo dira:

Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol-mota

1 Tratamendu-sistemaren efluentea: pH, OEK, solido esekiak, solido jalkigarriak, emaria Egunerokoa Barnekoa

pH, OEK, solido esekiak, DBO5, aluminioa guztira, AOX Hilerokoa Kanpokoa

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikulua) egin eta egiaztatuko du, eta goiko taulan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, Ebazpen honetako C.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.

e) Parametroak analizatzeko «Standard Methods For The Examination Of Water And Wastewater» en (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioan) normalizatutako metodoetakoren bat erabiliko da, edo «ASTM Water and Environmental technology»ren azken edizioko 11. saileko metodoren bat. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera metodo egokiena hautatuko da. Egun erabiltzen diren metodoen bestelakoak diren analisi-metodoak erabil daitezke, kutsatzaileen kontzentrazioa modu egokiagoan definitzeko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

f) Sustatzaileak hilero igorriko dizkio eguneroko barneko kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari.

g) Kontrolen emaitza guztiak euskarri informatikoan jasoko dira, kalkulu-orri edo datu-base gisa.

h) Gainera, benetan isuri den urteko bolumenaren estimazioa egingo da eta aipatu bolumenaren asteroko erregistroa egingo da emari-neurgailuaren datuen arabera, ARM/1312/2009 Aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz. Aipatu datuak, uneoro, Administrazioaren eskura egongo dira egiaztatu ahal izateko.

i) Maiztasun berarekin, gorabeheren adierazpen bat igorriko da, efluentearen ezaugarriek baimenduekiko izan ditzaketen desbiderapenei, horien kausei eta horiek zuzentzeko hartutako neurriei buruzkoa.

j) Lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian adierazitako gai arriskutsuak dauden ala ez biltzen duen adierazpena igorriko du sustatzaileak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

D.3.- Instalazioak bertako uretan izango duen eraginaren kontrola.

Urtean behin neurtuko da adierazle biologiko hori. Horrenbestez, agorraldia iristean komunitate bentonikoen osaera, ugaritasuna eta dibertsitatea zehaztuko dira, IBMWP eta IASPT adierazle biotikoen bitartez. Aurretik, kanpainen eta aurreikusitako metodologiaren deskribapen zehatza igorriko da.

Isurketak ingurune hartzailean izan duen eraginaren inguruko ondorioen txostena egingo da, isurketaren uretan gora eta uretan behera, aipatu adierazleen datu konparatiboetan oinarrituta.

D.4.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

D.5.- Zarataren kontrola.

a) Ebazpen hau jaulki eta bi urtera, Ebazpen honen C.1.5 atalean jasotako isurketaren balio-mugen aldi baterako salbuespenaren epea bete ostean, ebaluazio berri bat egingo da Lk,d, Lk,e eta Lk,n adierazle akustikoen kalkulu-metodoen bidez, ezarritako neurri zuzentzaileak nahikoak direla eta behin betiko isurketaren balio-mugak betetzen direla egiaztatzeko.

b) Zarata kontrolatzeko, Lkeq, Ti adierazle akustikoaren ebaluazioa egingo da, jarduera garatzen den lursaileko kanpo-neurketen bidez, kanpoan antzemandako zarataren ikuspuntutik, kaltegarriena den eremuan.

c) Neurketa bidezko ebaluazioak, Enacek laginketa espazial eta tenporalerako akustikaren esparruan izendatutako entsegu-laborategiek egingo dituzte. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak, eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek landutako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatza egin beharko du, eta proposamen horren barruan neurketa-metodoak modu xehatuan adierazi beharko ditu, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako prozedurei jarraituz, zonabanatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokionez. Proposamen hori Ebazpen honetako D.7 atalean aipatzen den Ingurumena Zaintzeko Programaren testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

D.6.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena ikuskatzeko programaren barruko analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

D.7.- Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

E) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

E.1.- Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sor litezkeen isurtze eta hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

Produktua aldatzeko geldialdietan, abiaraztean eta garbiketetan zehar, isurketan kargak murrizteko neurri bereziak hartuko dira.

E.2.- Jarduera uztea.

Jarduera, honako hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (21.1 paper-orea, papera eta kartoiaren fabrikazioaren epigrafea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Papelera de Amaroz SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

E.3.- Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Gasolioak, paper-ehunak eta produktu kimikoak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira. Zolen diseinuak efluenteak drainatzeko eta biltzeko gailuak izango ditu, kutsatzaileak ingurunera sakabanatzeko bideak saihestearren.

b) Biltegiratzeko tokian.

Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

c) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; halaber, ezarritako neurrien funtzionamendua egokia izan beharko da. Ihesak daudenean lurzorua (eta dagokionean, urak) babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak. Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapenerako eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua (eta dagokionean, urak) kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar), eta ikuskapenerako eta kontrolerako sistemen egoera ona bermatzeko neurriak gehituko dira.

Araztegia ustiatzeko protokolo edo eskuliburu bat jasoko da, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.

Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko noizbehinkako garbiketa-lanetan; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak sakabanatzea saihestu beharko du prozedurak.

f) Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

g) Jarduketa, gorabeheraren bat gertatuz gero.

Ingurunean eragin negatibo esanguratsuak izan ditzaketen gorabeherak edo ezohiko jardunen aurrean jarduketa-protokolo bat izan beharko da. Protokoloak, gutxienez, gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu gerta daitekeen ustezko gorabehera edo ezohiko jardun bakoitzarentzat:

- Jarraitu beharreko jarduketak, hurrengo atalean zehazten den jakinarazpena agintariei egitea barne.

- Jarduketen sekuentzia.

- Jarduketa bakoitzaren pertsona arduraduna(k).

Ustekabeko isurketaren kasuan, isurketa berehala geldiaraziko da.

Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Gorabehera gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak (nolanahi ere, neurri zuzentzaile edo atxikitzaile aproposak hartu ondoren beti) gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari. Jakinarazpena, gutxienez, ondoko alderdiak adieraziz egin beharko da:

- Gertakari mota.

- Jatorriak eta arrazoiak (unean zehaztu daitezkeenak).

- Berehala ezarritako neurri zuzentzaileak edo euspen-neurriak.

- Sortutako ondorioak.

- Hala badagokio, epe laburrera aurreikusitako ekintzak.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo isuriren bat egonez gero, SOS Deiak-i eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

- Gertakari mota.

- Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

- Iraupena.

- Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina jaso beharko dira, eraginaren analisia barne.

- Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

- Eragindako kalteen balioespena.

- Hartutako neurri zuzentzaileak.

- Irregulartasuna berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

- Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Era berean, sustatzaileak instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

i) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

j) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

F) Isurien inbentarioa.

Urtean behin Papelera de Amaroz SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen-Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainontzeko informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa bete egiten dela.

G) Instalazioaren aldaketak.

Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak, 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Halaber, proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

Laugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honen hirugarren ataleko ondoko puntuetan ezarritako baldintzak betetzen direla:

C.1.1.2.- Foku ez-sistematikoen datuak.

C.1.2.1.- Emarien datuak eta isurketa-puntuaren koordenatuak (2. isurketa).

C.1.3.- Hondakinak biltegiratzearen xehetasuna.

C.1.3.1.f eta C.1.3.2.d.- Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak.

C.1.3.1.n eta C.1.3.2.f.- Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-ereduak.

D.1.b.- Isuri atmosferikoen erregistro-eredua.

D.3.- Ingurune hartzailea kontrolatzeko kanpainen eta metodologiaren deskribapena.

D.7.- Ingurumena ikuskatzeko programari buruzko agiri bategina.

E.1.- Isurketa eta hondakinen balioespena gelditzeko eta abiarazteko eragiketetan.

E.3.b.- Biltegiratze-instalazioen ziurtagiria.

E.3.c.- Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua.

E.3.d.- Mantentze-lanen eta gorabeheren erregistro-eredua.

E.3.e.- Kubetak husteko protokoloa.

E.3.j.- Suteen aurkako araudia betetzen delako ziurtagiria.

Atal honetako baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Bosgarrena.- Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Behin epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratuko da.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Seigarrena.- Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 261. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Artikulu horiek betetzeaz gain, ebazpen honen baldintzak, ingurumena zaintzeko programan jasotakoak barne, aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero, eta betiere behar bezala justifikatzen baldin badira. Halaber, ofizioz aldatu ahal izango dira, egoera hauetan:

- Araudi berria indarrean sartzea.

- Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berriei egokitzeko beharra, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

- Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzak edo sor daitezkeen ingurumenaren gaineko eraginei lotuta ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileetan akatsen bat egiaztatzen duten oharrak.

Zazpigarrena.- Papelera de Amaroz SA enpresak Ebazpen honen xede den inprimatu eta idazteko papera fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zortzigarrena.- Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

- Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako laugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

- Papelera de Amaroz SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

- Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Halaber, ibilgura isurtzeko baimena baliogabetu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiko 263. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen diren baldintzetan.

Bederatzigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinaraztea Papelera de Amaroz SA enpresari, Legorretako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamaikagarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 4a.

Ingurumeneko sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.


Azterketa dokumentala