Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
631

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 23koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena zehazten duena eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresari (Donostia-San Sebastián) ingurumeneko baimen bateratua ematen diona, hondakinen baliotze energetikoaren proiekturako.

AURREKARIAK

2008ko ekainaren 24an, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak, Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari Donostiako udalerrian hondakinen baliotze energetikoaren proiekturako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-prozeduraren izapideak egiten hastea eskatu zion, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean eta Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Testu Bateginari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

2008ko uztailaren 9an, Eusko Jaurlaritzako orduko Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazio eta Kontrolerako Zuzendaritzak txostena eskatu zien hainbat erakunderi, ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren norainokoa eta maila zehaztearren. Zehazki, honako erakundeei eskatu zitzaien txostena: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Kultura Saila, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Energia eta Meategien Zuzendaritza, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza eta Uraren Euskal Agentziari; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusi, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusi, Errepide Zuzendaritza Nagusi, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusi eta Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiari; bai eta Donostiako Udalari ere.

2009ko apirilaren 6an, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena zuela, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Donostiako (Gipuzkoa) udalerrian hondakinen baliotze energetikoaren jarduerarako. Eskaerarekin batera, Donostiako Udalak emandako aldeko hirigintza-txostena eta agiri tekniko hauek aurkeztu zituen:

- Gipuzkoako hondakinen kudeaketa-zentroko proiektu teknikoa eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa.

2009ko apirilaren 20an, Eusko Jaurlaritzako Igurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena eskatu zien hainbat erakunderi, sustatzaileak aurkeztutako agiriak nahikoa ziren ala ez adieraz zezaten. Zehazki, honako erakundeei eskatu zitzaien txostena: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Kultura Saila, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Energia eta Meategien Zuzendaritza, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza eta Uraren Euskal Agentziari; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusi, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusi, Errepide Zuzendaritza Nagusi, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusi eta Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiari; bai eta Donostiako Udalari ere.

2009ko abuztuaren 18an eta irailaren 25ean, ingurumen organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2009ko azaroaren 6an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2009ko azaroaren 9an emandako ebazpen bidez, jendaurrean jartzea adostu zen 30 egun baliodunen apean, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak sustatutako proiektua eta ingurumenean duen eraginaren azterlana, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2009ko azaroaren 16an eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2009ko azaroaren 17an argitaratu zen. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2009ko azaroaren 29an eta abenduaren 15ean, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian.

Aipatutako jendaurrean jartzeko izapide-garaian, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean hainbat idazki jaso ziren jendaurrean jartzeko izapide-garaia luzatzeko eskatuz. Eskaera horiek aintzat hartuta, Ingurumeneko sailburuordeak 2009ko abenduaren 14an emandako ebazpenaren bidez Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak sustatutako proiektua jendaurrean jartzeko izapide-garaia luzatzea adostu zuen; eta hala argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zein Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, biak 2009ko abenduaren 28an eta auzokideei jakinarazi zitzaien.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, zenbait alegazio daudela egiaztatu da, eta ingurumen organo honek horri buruz egin dituen gogoetak I. eranskinean jaso dira.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17, 18 eta 19. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak, 2010eko urtarrilaren 26an, txostena eskatu zien honako erakunde hauei: Donostiako Udalari; Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritza Nagusi, Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusi, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusi, Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusi eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari; Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza, Natur Ondarearen Zuzendaritza, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza, Energia eta Meategien Zuzendaritza eta Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritzari; eta Kantaurialdeko Ur Konfederazioari. Jasotako emaitza espedientean agertzen dena da.

2010eko martxoaren 18an, sustatzaileari informazioa jendaurrean jartzeko epean jasotako alegazioak helarazi zitzaizkion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen garapen eta exekuziorako Araudiaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2010eko martxoaren 31n, sustatzaileak ingurumen-organoak aurrez eskatutako argibide osagarriak aurkeztu zituen, Ebazpen honen proposamena prestatzearren.

2010eko apirilaren 16an, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresaren esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa gehituta.

2010eko apirilaren 23an, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak idatzia bidali zuen aipatu enpresari Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak bidalitako ebazpen-proposamenaren zirriborroaren edukia esplizituki onartzen zuela esanez.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarri eta ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzeko den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era beran, indarrean dagoen araudian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi izan dira. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakinen kudeaketarako baimena, ibilgura isurtzeko baimena, saneamendu-sistema bateratura isurtzeko baimena, isuri atmosferikoen baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. Aipatutako 29. artikulu horrek dioenez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan, jarduera sailkatuen erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera arautzen da.

Transkribatutako aginduak aplikatuz, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusi, Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusi, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusi, Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusi eta Errepide Zuzendaritza Nagusiaren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza, Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Energia eta Meategien Zuzendaritza, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzaren, Uraren Euskal Agentziaren eta Kantaurialdeko Ur Konfederazioaren txostenak.

Bestalde, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dute nahitaez Legearen 1. eranskinean jasota egon eta Euskal Autonomia Erkidegoan burutu nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenarekin amaitzen da, direlako proiektuak gauzatzeko edo, behar denean, baimentzeko, emango den ebazpenaren aurretik egingo dena. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa ere aplikatzekoa da urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren, proiektuen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko legearen testu bateginari buruzkoaren I. eranskinean jasotako proiektuei.

Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikulua aplikatuz, autonomia-erkidegoek ahaleginak egingo dituzte ingurumeneko baimen bateratuaren barruan dauden ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko erkidegoko araudian ageri diren jarduerak edota beste figura batzuk sartzeko, betiere horrelakorik eska badaiteke, eta horretarako eskumena autonomia-erkidegoari badagokio.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aurreikuspenak betez, ingurumen organoak neurriak hartu ditu ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio arloko jarduerak ingurumeneko baimen bateratuko prozeduraren barruan txertatzeko. Alde horretatik, prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen ondorio guztiak modu integratu batean aztertu dira, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako ingurumeneko arauen ikuspegitik, proiektuaren bideragarritasuna zehazteko. Integrazio hori garbi islatzen da ingurumeneko baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurretik proiektuaren gainean egiten den balioespen orokorrean. Proposamenean bezala, Ebazpen honetan sartuta dago aipatutako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozesua. Horretarako, proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egiten du bere lehenengo atalean, eta, ingurumen-ondorioetarako soilik, aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin bat.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzeko den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki Europako Batzordearen BREF agiri hauen edukia hartu da kontuan: «Reference Document on Best Available Techniques in the Waste Incineration» eta «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries», biak 2006ko abuztukoak eta, modu osagarrian, honako hauek: «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems», 2001eko abendukoa eta «Reference document on the application of Best Available Techniques for Energy Efficiency» 2009ko otsailekoa. Gainera, araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan, bereziki, hondakinen errausketari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretua aplika daiteke.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamenaren zirriborroa sinatu eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Organo honek du ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena eta ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskumena, abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak xedatutakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2010eko apirilaren 16an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina onartzen duena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluaziorako Erregelamendua onartzen duena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak, Donostiako udalerrian, sustatutako hondakinen baliotze energetikoaren proiektuaren Ingurumenaren Gaineko Eraginaren aldeko Adierazpena egitea eta Ebazpen honen Hirugarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.

Bigarrena.- Donostiako udalerriko Portuetxe, 16-5. solairuan egoitza soziala duen eta IFK: A-20970208 duen Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresari Donostiako udalerrian hondakinen baliotze energetikoaren instalazio berrirako Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Ebazpen honen Hirugarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.2 kategorian jasota dago, Orduko 3 tona baino gehiagoko ahalmena duen udal-hondakinak errausteko instalazioak izenburupean.

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa enpresa, Donostiako udalerriko Arzabaleta eremuan (Zubieta auzoa) kokatuko da 323.000 m²-ko lursailean. Instalaziora sartzeko kontrol-sistemak erradioaktibitatea antzemateko gailua izango du mutur batean eta hiru baskulen (sarrerako, irteerako eta itzulgarriaren) bi aldeetan.

Instalazioak honako hondakinak jasoko ditu:

- Etxeko hondakinen (hemendik aurrera, EH) hondar-zatiak.

- Etxeko hondakinekin pareka daitezkeen industria-, merkataritza- eta erakunde-hondakinen (hemendik aurrera, Etpaimeh) hondar-zatiak.

- Hondakin-uren arazketa-estazioetako lohi lehortuak (hemendik aurrera, HUA), gutxienez % 90 gai lehorduna.

- Lehen mailako hondakinen birziklapen eta konpostak sortutako bigarren mailako hondakinak.

Hondakinen tratamendua hiru unitate nagusitan egingo da:

- Aurre-tratamendu biologiko-mekaniko edo biolehorketarako instalazioa: EHen hondar-zatiak prozesatuko ditu, hondakinen biodegradagarriena den zatia aerobikoki deskonposatzeko eta bero gisa askatutako energia hezetasuna lurruntzeko eta, beraz, hondakina lehortzeko, erabiltzeko helburuarekin. Hala, baliotze energetikora bideratutako hondakinen kopurua murrizten da eta hondakinaren bero-ahalmena areagotzen da.

Prozesuak oinarrizko fase hauek ditu: hondakinak jaso eta gutxienez guztira 4.814 m3-ko ahalmena duen zuloan biltegiratzea, birrintzea 25-30 t/o-ko ahalmeneko hiru birringailuren bidez, biolehorketa, finketa (metalak bereizi eta berreskuratzea), baliotze energetikorako instalazioa elikatzea uhal garraiatzaile kapsulatuen bidez, isuri atmosferikoen tratamendua, bioiragazki bidez eta hondakin-uren tratamendua.

Bioiragazki-sistema ezarriko da, lau haizagailu zentrifugorekin, jaso eta birrintzeko eraikineko airea xurgatzeko, 15.000 Nm3/o-ko gaitasun unitarioa dutenak, eta 50 haizagailu zentrifugorekin, biolehorketa ataleko airea xurgatzeko (biolehorketa-sektore bakoitzerako haizagailu bat), 4.000 Nm3/o-ko gaitasun unitarioa dutenak. Sistemak bi bioiragazki izango ditu, eraikinaren estalkian kokatuta, guztira 200.000 Nm3/o-ko gaitasunarekin. Bioiragazkiak estali egingo dira isurketak tximinia batera bideratzeko eta beraz, isurketa-foku konfinatu bihurtuko da.

Finketa-sailak bi xurgatze-sistema berdin izango ditu, 25.000 m3/o-ko gaitasun unitarioa duen mahuka-iragazki baten bidez hautsa ezabatzeko. Airea atmosferara ebakuatuko da bi tximiniaren bidez.

Biolehorketa-instalazioko efluente likidoak sortzeko puntuak honako hauek izango dira:

- Zuloan, birrinketan eta biolehorketan sortutako lixibiatuak.

- Bioiragazkietan sortutako lixibiatuak.

Lixibiatuak hainbat kolektoreren bidez jaso eta, lurrazpiko hodi baten bidez, lixibiatuen andelera bideratzen dira, ondoren biolehorketa-prozesura berbideratzeko.

Instalazioak EHen 205.000 t/u hondar-zati tratatzeko ahalmena izango du. Instalazioaren operazio normala (funtzionamenduaren puntu izendatua) 170.000 t/u-rekin egingo da.

- Baliotze energetikorako instalazioa: errausketaren bidez Etpaimehen hondar-zatiak, HUAen lohi lehorrak eta EHen hondar-zatien aurre-tratamendu biologiko-mekanikoan eta gaika jasotako hondakinen birziklapen eta konpostaren tratamenduan sortutako bigarren mailako hondakinak tratatuko dira. Errekuntza-energia elektrizitate bihurtuz aprobetxatuko da.

Instalazioa honako elementuen arabera diseinatu da:

- Bi errausketa-lerro oso, baporea sortu eta gasak arazteko gaitasunarekin.

- Turboalternadore bat, bai eta lehen aipatutako prozesu-lerroetan sortutako baporea prozesatzeko beharrezko instalazio osagarri guztiak ere (45 bar, 400 ºC).

- Errautsak egokitzeko instalazioa, 10 eta 12 t/o arteko gaitasunarekin, gutxi gorabehera astean 5 txandatan funtzionatuko duena, txanda bakoitzean 6,5 orduz.

Ikuspuntu operatibotik, baliotze energetikorako instalazioa honako prozesu-arlotan banatuko da: hondakinak hartu eta biltegiratzea, gutxienez 9.022 m3-ko gaitasunarekin. Ondoren, zubi-garabi bidez, hondakinak labeetan kargatzen dira. Errausketa-sistema berdinak diren bi errauste-labez osatzen da. Labe bakoitzaren gehienezko gaitasun unitario termikoa etenik gabe 55,9 MW-koa da eta gaitasun unitario mekaniko baliokidea 16,25 t/o-koa (2.960 kcal/kg baino gutxiago hondakinen bero-ahalmenerako). Labean sortutako beroa berreskuratze-galdararantz garraiatzen da eta tratamendu termikorako lerro bakoitzak, 115.000 Nm3/o inguruko diseinu-gaitasuna duten gasak arazteko lerro independiente bat du.

Labeak, gas naturala eta gasolioaren errekuntzarako alboko erregailuak ditu (dualak), eta haien funtzioa errekuntza egonkortzea eta hondakinen ekarpen termikoa lurrun asearen sorkuntza gehienezko mugaraino osatzea da. Erregailu horiek labearen abiaraztean funtzionatuko dute diseinuaren tenperaturara iritsi arte eta, edozer gauzagatik, labearen tenperatura 850 ºC-tatik jaisten denean. Erregailuen guztizko potentzia labearen gehienezko gaitasun termikoaren % 60ren baliokidea da, hau da, gutxi gorabehera, 33,6 MW termiko labe bakoitzeko. Erabilitako erregaia gas naturala izango da eta, horren hornidurarik ez dagoenean soilik pasako da gasolioa erabiltzera.

Gasen arazketa-prozesuak hainbat elementu ditu: egokitze-erreaktorea, bertan kaltzio hidroxidoa injektatzen da konposatu azidoak eta ikatz aktiboa deskonposatzeko, galdararen gasetara dioxina eta furano eta metal astunen adsortziorako; SCR sistema NOx-a deuseztatzeko, hautazko murrizte katalitikoaren prozesuaren bidez, eta bertan, amoniakodun nitrogeno oxidoen erreakzioa eraginkorki egin liteke tenperatura baxuetan katalizatzaile egokiarekin. Azkenik, erreaktorearen irteerako gasak mahuka-iragazki batean tratatzen dira. Irteerako gas-emaria 120.000 Nm3/o ingurukoa izango da (gas hezeei dagokiena) eta isurketa 150 ºC inguruko tenperaturan egingo da.

Hondakin-uren isuriei dagokienez, fluxu hauek sortuko dira:

- Zepak itzaltzeko bideen gainezkabidea; aldi baterako izaera duen efluentea, prozesuko uraren biltegian jasoko dena berrerabiltzeko.

- Galdaretarako uraren desmineralizazio-plantaren efluenteak: ioi-elkartrukeko ohantzeak birsortzeko prozesuan sortuak eta instalazioko prozesuko uren biltegira bidaliak berrerabili ahal izateko.

- Galdara purgatzea: prozesuko uren biltegira bidalia berrerabili ahal izateko.

- Hondakinen zuloko lixibiatuak: putzuan eta laberako ponpeatuetan errausteko jasoak.

- Tratamenduko eta zepa-zahartzapenerako instalazioa: baliotze energetikoko instalaziotik datozen zepak tratatuko ditu. Instalazioak % 15 - % 20-ko hezetasuna duten 80.000 t/a zepa tratatzeko gaitasuna izango du. Horretarako, 48 t/o-ko lerroa dago.

Zepen zahartzapenerako dagoen azalera 2.840 m²-koa da. Horrek baliotze energetikoko instalazioaren 2 lerroetan sortzen diren zepak biltegiratzeko aukera eskainiko du 12 astetan.

Prozesua 5 egunez zepak lehortzean datza, ondoren metalak (burdina eta ez-burdina) bereizi eta tamainaren arabera sailkatzeko. 40 mm edo gutxiagoko granulometria duten zepa-zatia zahartzapen-nabean banatzen da eta handik, zahartzapen-aldia amaitzean, zepa zahartuen biltegiratze-gunera garraiatzen dira. 40 mm baino gehiagoko granulometria duen zatia ezin baliotu daitekeen erreus gisa hartu eta hondakindegira bidaltzen da.

Zepak biltegiratzen diren bitartean, tratatu aurretik eta zahartzapen-prozesuan zehar, lixibiatuak sortzen dira. Lixibiatu horiek jaso eta prozesuko uren biltegira bideratzen dira berrerabiltzeko.

Gainera, instalazioak ondoko instalazio osagarriak izango ditu:

- Paketatze eta balen aldi baterako biltegiratze-instalazioa: baliotze energetikorako instalazioa geldirik badago eta biolehorketa-instalazioa martxan, hondakin biolehortua paketatu egingo da. 45 t/o-ko gaitasun unitarioa duten 2 prentsa eta 25 bala/o-ko gaitasun unitarioa duten 2 fardo-makina ditu. Balen aldi baterako biltegiak 3.460 m²-ko azalera izango du.

- Ur beroa sortzeko sistema/Kogenerazioa: ur beroa kogenerazio-instalazioaren bidez sortuko da, batezbesteko 1.450 kWt-ko eskaera termikoa eta gehienez 4.000 kW-ko eskaera termikoa erantzuteko gaitasuna duten gas-motosorgailuekin.

- % 90eko gai lehorra duten huako lohi lehorrak jaso eta biltegiratzeko instalazioa: gutxienez 40 m3-ko gaitasuna duten bi jasotze-toberaz eta bakoitzak 250 m3-ko gaitasun erabilgarria duten lohi lehorrak biltegiratzeko bi zulo zilindrikoz osatua.

- Instalazio fotovoltaikoa: honako elementuak ditu: kristal anitzeko zelula 1.500 modulu fotovoltaiko inguru, opakuak, hiru inbertsore, bakoitza 100 kW-ko potentzia izendatukoa, horiei loturiko babesgarriak eta energia-kontadorea. Eguzki-esparruko potentzia piko instalatua 335,5 kWp-koa izango da eta urtean 305,8 MWh/urte-ko ekoizpen elektrikoa aurreikusten da.

Instalazio osorako instalatutako guztizko potentzia garbia 15.586,3 kW-koa izango da, biolehorketa-instalazioari 4.146,3 kW dagozkio, baliotze energetikoaren instalazioari 8.700 kW, tratamenduko eta zepen zahartzapeneko instalazioari 600 kW, instalazio osagarriei 865 kW eta eremu eta zerbitzu komunei 1.275 kW.

Instalazioan bertan sortutako energia elektrikoa erabiliko da (urteko kontsumo estimatua 34.280 MWh-koa), baliotze energetikorako instalazioaren, lohi lehorrak hartu eta biltegiratzeko instalazioaren eta ur beroa sortzeko sistemaren funtzionamendurako. Halaber, sareko energia elektrikoa erabiliko da (urteko kontsumo estimatua 22.033 MWh-koa), biolehorketa-instalazioarako, zepen tratamendu eta zahartzapenerako instalaziorako, paketatu eta fardoak egiteko instalaziorako, baliotze energetikoko instalazioaren abiarazte eta geldiunerako eta eremu eta zerbitzu komunetarako. Halaber, gasolioa kontsumituko da (gutxi gorabehera 134.920 l/urte-ko kontsumoa) makina mugikorren funtzionamendurako eta gas naturaleko back-up-erako, larrialdi egoeratan; eta gas naturala (gutxi gorabehera 84.000 MWh-ko kontsumoa) baliotze energetikoko instalazioko erregailu osagarrietan, NOx-a deuseztatzeko SCR sisteman, ur beroa sortzeko sisteman eta larrialdietarako energia-horniketarako.

Ur-kontsumo nagusia uraren birzirkulazioari esker aseko da, egunean 142 m3 inguru (sortutako hondakin-uren % 94 birzirkulatzen da). Kontsumitzen den gainerako ura horniketa-sare orokorretik hartuko da eta urteko sareko kontsumoa gutxi gorabehera 33.733 m3-koa izango da. Halaber, ur-kontsumoaren zati txikiagoa bat gainazaletako euri-uretatik eta jariatzeetatik aprobetxatuko da.

Instalazioan sortuko diren isuri atmosferikoak isuri sistematikoko bederatzi fokuenak izango dira. Foku horiek honako elementuei lotutakoak dira: bioiragazkiei lotutako tximiniari eta biolehorketa-instalazioko arazte-ataleko mahuka-iragazkien bi tximiniei, baliotze energetikoko instalazioko lerro bakoitzeko gasak arazteko sistemaren bi tximiniei, kogenerazio-instalaziora lotutako gas-motosorgailuen ihes-gasen bi hodiei eta back-up sistemako galdaren ihes-gasen beste bi hodiei. Halaber, instalazioak hiru foku ez sistematiko ditu, gasoliozko multzo elektrogenoaren ihes-gasen hodiari eta amoniakoa biltegiratzeko andelen bi haizatzeei dagozkienak.

Sortutako hondakin-uren fluxuei dagokienez, instalazio bakoitzari lotutakoez gain, instalazio osoan komunak diren ondorengo fluxuak sortuko dira: instalazioa garbitzeko urak, dekantazioa egin eta olioak bereizi ostean berrerabiliko direnak, eta ur sanitarioak, saneamenduko kolektore publikora isuriko direnak (Añarbeko Uren Mankomunitatea). Halaber, estalki eta gainazaleko isurketetako euri-ur garbiak, bai eta bide eta aparkalekuetatik kutsadura eraman dezaketen euri-urak ere, ibilgura isuri aurretik (Arkaitz ubidea), dekantatu eta oliogabetzen duen multzo baten bidez tratatuko dira (gehiegizkoarentzat by-pass-arekin).

Hondakin arriskutsu nagusienak baliotze energetikoko instalazioan gasak araztean sortuko dira eta galdara-labeko tobera eta ukondoetan jasotako errauts hegakorrak, egokitze - kontaktu-erreaktoreko dorre-multzoaren azpian jasotako gasen tratamenduko hondakinak eta mahuka-iragazkien toberetan jasotakoak dira. Gainera, instalazioaren mantentze-lanetan beste hondakin arriskutsu batzuk sortuko dira. Instalazioan sortzen diren hondakin ez-arriskutsuak oinarrian baliotze-prozesuaren, zepak, bereziki, eta metalak bereizteko prozesuaren ondorioz sortutakoak dira.

Jarduerak, Teknika Erabilgarri Onenak (TEO) izan daitezkeen ondoko instalazio eta ekipoak barneratzen ditu, teknika erabilgarri onenei buruzko erreferentziazko agirien (BREF) arabera («Reference Document on Best Available Techniques for Waste Incineration» eta «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatment Industries», biak 2006ko abuztukoak, eta, osagarri gisa, «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems», 2001eko abendukoa eta «Reference document on the application of Best Available Techniques for Energy Efficiency» 2009ko otsailekoa):

a) Sartzen diren hondakinen kudeaketari dagokionez: hondakinen biltegiratze-denbora murriztu eta kudeatu, hondakina masan biltegiratzeko guneetako eta hondakinen aurre-tratamendurako guneetako usainen isurketak murriztu, bi guneetan errekuntzarako hartutako airearen erabileraren bidez, errauste-labean. Halaber, hondakinen ezaugarri kimiko eta fisikoen arabera hondakinen biltegiratzea bereizi eta hondakin heterogeneoen aurre-tratamendua, eta metal ferriko eta ez-ferrikoen erauzketa eta berreskurapenerako teknikak erabili.

b) Atmosferara botatzen diren isuriei dagokienez: errekuntza-ganberan airearen sarrera ez-kontrolatua gutxitu, labe eta galdararen geometria optimizatzeko fluxuen dinamika-ereduak eta errekuntza hobetzeko errekuntzako aire-injekzioa erabili, SCR sistemaren eraginkortasuna hobetzeko erreaktiboaren injekzio-puntuak optimizatu, bai eta bero-ahalmen baxuko hondakinak tratatzeko instalazioaren bero berreskuratuarekin errekuntzako airea aurrez berotzea ere. Halaber, martxan jartzeko eta gelditzeko erregailu osagarriak erabiltzea ere aurreikusten da, bai eta labearen dimentsioak maximizatzea ere (errekuntzako bigarren mailako ganberak barne hartuz) gasaren egonaldi eta tenperaturaren konbinazio eraginkorra emateko, errakuntza-erreakzio osoak lortzeko asmoz, eta «on-line» (operazioan) eta «off-line» (geldialdietan) galdaren arazketarako teknika-konbinazioa erabiltzea, bai eta errekuntza-gasen tratamendurako sistema orokorra erabiltzea ere. SCR erabiliko da NOx murrizteko, mahuka-iragazkiak partikulak murrizteko eta NOx murrizteko neurri primarioak, NOx-aren sorkuntza murrizteko, SCRekin batera. Besteak beste, dioxina eta furanoen isurketak gutxituko dira SCR eta mahuka-iragazkiak erabiliz, isurketak eta errekuntza-prozesua kontrolatuz eta ikatz aktiboa edo beste adsorbatzaile eraginkor batzuk erabiliko dira PKDD/F eta Hg-ren adsortziorako.

c) Uretara botatzen diren isuriei dagokienez: instalazioko hondakin-uren birzirkulazioa eta berrerabilpena optimizatuko da eta drainatzeko eta estalkietako urak ere hartzen dituen euri-uren tratamendu eta deskargarako sistema bereiziak erabiliko dira.

d) Sortzen diren hondakinen kudeaketari dagokionez: tekniken konbinazio egokia aplikatuko da hondakin-errautsetan % 3 p/p baino gutxiagoko eta tipikoki % 1 eta 2 p/p arteko KOG balioak lortzeko. Bereizita kudeatuko dira errauts hegakorren eta errekuntza-gasen tratamendu-sistemaren hondakinen hondoko zepak, hondoko zepak kutsa ez daitezen, bai eta berreskuratzeko duen ahalmena hobetzeko ere. Halaber, hondoko zepak tratamendu lehorraren bidez tratatuko dira: bahetzea, metalak berreskuratzea eta 12 astez zahartzapena.

e) Halaber, beste TEO batzuen ezarpena azpimarratu behar da, hala nola: hondakinak balatan biltzea (tipikoki ondoren errausteko) edo, bestela, biltegiratzeko prestatzea, egon daitezkeen usainak, intsektuen hedapena, suteak edota lixibiatuak kontrolatu ahal izateko eta ondoko emaitza altuenak lortzea: a) Urteko batezbestekoa gutxienez 0,6 - 1,0 MWh elektrizitate hondakin-tona bakoitzeko (tonako batez beste 4,2 MWh BBA baten oinarrituta), edo b) instalazio osoaren elektrizitate-eskaera (urteko batezbestekoa), aurre-tratamendua eta hondakinak in situ tratatzeko operazioak barne (hala dagokionean). Gainera, instalazioaren eskaera energetikoa murriztuko da eta instalazioan elektrizitatearen (hondakinen aurre-tratamendua edo tratamendua baztertuz) tratatutako hondakinen tona bakoitzeko 0,2 MWh baino gutxiagoko batezbesteko eskaera lortzea (hondakin-tona bakoitzeko 4.2 MWh-ko batezbesteko BBAn oinarritua).

Halaber, Ebazpen honek bestelako baldintzak ezartzen ditu, errekuntzan giltzarri diren irizpide eta parametroak identifikatu eta errekuntzaren errendimendu ezin hobea lortzeko egokiak diren mugetan, haiek mantendu, kontrolatu eta monitorizatzeko kontrol automatikoko sistema bat erabiltzera bideratutakoak.

Hirugarrena.- Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak Donostiako udalerrian sustatutako hondakinak baliotzeko proiektuaren exekuziorako ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.

A) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak erantzukizun zibileko asegurua egin beharko du, gutxienez 600.000 eurokoa, baimendu den jarduera dela-eta hirugarren pertsonei edo haien ondasunei egin diezazkiekeen kalteak eta hondatutako ingurumena konpontzearen eta berreskuratzearen kostuak ordaindu ahal izateko.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezio indizearen arabera (KPI) handituz.

B) Administrazioarekiko harremanen arduradunari buruz emandako datuetan aldaketarik badago, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak aldaketa horien berri emango du Ingurumen Sailburuordetzan.

C) Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluak aipatzen duen epea bi urtekoa izango da, Ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita. Ondorio horietarako, sustatzaileak proiektua gauzatzen hasteko aurreikusitako data jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez hilabete lehenago.

D) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak sustatutako hondakinen baliotze energetikorako proiektuari buruz Ebazpen honetan aztertzen diren jarduketak hauek dira: proiektuaren instalazioak dauden lur zatiaren esparruan garatzen direnak, eta esparru horretatik kanpo garatzen diren beste batzuk, hori eraiki eta abian jartzeko beharrezkoak direnak, eta beraz, horretatik ezin bereizizkoak. Hauek dira aipatutako jarduketak:

1.- Sarbideak.

2.- Linea elektrikoak.

3.- Hartunea edateko uraren sarera.

4.- Efluenteak isurtzeko beharrezko hodiak.

5.- Gasbidea.

Ebazpen honek arautzen duen prozedurak instalazioari atxikitako azpiegitura horiek sortutako eraginak kontuan hartu ditu, aurreikusitako trazaduren egokitasuna, lurren okupazioa eta ingurumen-balioak aztertuz, eta baita azpiegitura horien ezaugarri orokorrak eta horiek burutzean aplikatzekoak diren neurri zuzentzaileak ere.

Aipatu jarduketa horien benazko baimeneko prozedura zehatzen emaitza kaltetu gabe, atal honetan aipatutako azpiegituren exekuziorako beharrezko agiri teknikoek honako azterketa hauek izan beharko dituzte: proposamenaren ingurumeneko eragin zehatzaren azterketa, konponbide gisa pentsatu zitezkeenen artean aukeratutako konponbidearen justifikazioa eta ingurumenaren gaineko eraginen prebentzio, zuzentze eta kontrolerako beharrezko neurri zehaztuak eta baita, edonola ere, eragindako esparruen ingurumena berritzeko neurriak ere, pisten eta obra-eremurako sarbideen irekiera barne. Nolanahi ere, gutxienez Ebazpen honen E.1 atalean jasotako neurri orokor aplikagarriak hartuko dira.

E) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

Proiektua burutzeko aurreikusitako aurrekontua eta baldintza-agiria Ebazpen honetan ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumenaren jagoletza programa burutzeko obra-unitateekin eta prezioekin osatu beharko dira.

E.1.- Instalazioa eraikitzeko baldintza orokorrak.

E.1.1.- Ingurumena babesteko neurriak.

Gipuzkoako Mendiei buruzko urriaren 20ko 7/2006 Foru Arauan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko zenbait landare-espezieren babesa xedatzen duen urtarrilaren 16ko 4/1990 Foru Dekretuan xedatutakoa aplikatzearen aurka jo gabe, honako neurriak hartuko dira:

a) Obrak eta lurzoruaren okupazioa ekartzen duten eragiketa osagarriak proiektuaren mugen barruan garatuko dira. Guneak obra-materialekin okupatzea eta makinek eta ibilgailuek muga horietatik kanpo zirkulatzea ahalik eta gehien murriztuko da.

Esparru horretatik kanpo ustekabeko eraginak sortuz gero, zuzentzeko eta leheneratzeko neurri egokiak aplikatuko dira, aurrez Ebazpen honen E.1.11 atalean adierazitako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

b) Obrarako sarbideak, makinak gordetzeko guneak, obretako etxolak, obrako materialak, landare-lurrak eta hondakinak aldi batean pilatzeko guneak proiektatzerakoan, ingurumenean ahalik eta kalte gutxiena sortzeko irizpidea izango da kontuan. Obrak hasi aurretik, aurreko alderdiak xehetasunez adierazten dituen mugaketa egingo da kartografian.

Aipatutako obra-gune osagarriak kontratistak egokitu beharko ditu, garatu nahi diren jarduerek ingurumenean sor ditzaketen eraginak gutxitzearren.

Gune horien mugak eta ezaugarriak obra-zuzendaritzak onartu beharko ditu, aurrez Ebazpen honen E.1.11 atalean adierazitako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

c) Zuzeneko okupaziorik aurreikusten ez den guneetan bertako zuhaitz eta landaredia sasiz garbitzea saihestu beharko da. Horretarako, mantendu eta zaindu beharreko landarediaren eremua zehatz mugatu eta balizatu beharko da, proiektu teknikoaren eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketaren «Neurri babesleak, zuzentzaileak obra-fasean» PX010-1 Planoan adieraziak. Kontserbatu behar diren zuhaitzak behar bezala babestuko dira sustrai-sisteman kolpeak eta eraginak ekiditeko. Jarduketa horiek Ebazpen honetako E.1.11 atalean ezarritako ingurumen-aholkularitzak berariaz ezarritakoak izango dira.

d) Arkaitz ubideko ibilgu berriaren desbideratze eta egokitzapen-lanak ahalik eta denbora-tarte txikienean burutzeko programatu eta sinkronizatuko dira. Geratzen den bideratze-saila landaretu litezkeen ibaiertz eta aldeekin burutuko da.

e) Makinak dauden ur-bideetan zehar pasatzea ekidingo da. Bidegurutzeak, ezinbesteko direnean, fabrika-obren eraikuntza aurreikusten den guneetan barna egingo dira.

f) Proiektuak erasandako ubideen bide-zorren eremua aldi baterako edo modu iraunkorrean okupatzea saihestuko da zuzenean okupatzen ez diren zatietan; ubideak eta bere morrontza-eremua ahalik eta baldintza naturalenetan geratu beharko dira, betegarririk, itxiturarik eta bere funtzioa eragotziko duten bestelako okupaziorik gabe.

E.1.2.- Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

a) Eraikuntza-fasea xehekiak drainatze-sarera isurtzea minimizatuz egin beharko da. Horretarako, ura bideratzeko tresnak eta solido esekiak atxikitzeko sistemak proiektatu eta egingo dira, horietan obren ondoriozko ur kutsatua biltzeko. Halaber, isuri aurretik, instalazioaren sarbiderako proiektatu den tunelaren hondeaketan sortzen diren efluenteak jaso eta tratatu egingo dira.

Aipatu gailu horiek solidoen atxikipen optimoa bermatzeko beharrezko kalkulu hidraulikoen arabera dimentsionatuko dira eta, hala badagokio, isurketa lokalizatua eta indarrean dagoen araudiari dagozkion uraren parametro fisiko-kimikoen arabera bermatzeko. Jalkin dekantatuak noizean behin jaso eta beren izaeraren arabera kudeatuko dira.

Aipatu sistema horiek kokapen zehatza eta dimentsioak Ebazpen honen E.1.12 atalean adierazitako lan-programan jasoko dira.

b) Obraren makina-parkearentzat bereizitako azalera eta horren mantentze-eremua drainatze naturaleko saretik isolatuko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango ditu, lurzorua eta ura olio eta erregaien eraginaren ondorioz kutsa daitezen saihesteko. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ez dira baimenduko adierazitako eremuetatik kanpo.

E.1.3.- Hauts-isuriak gutxitzeko neurriak.

a) Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza burutuko da, bai obrek erasandako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Pistak eta aldi baterako soil egongo diren eremuak ureztatzeko sistema bat egongo da.

b) Obra-guneetako irteeran ibilgailuak garbitzeko instalazioak izango dira, solidoen atxikipen-sistemara konektatuak. Gailu horien ezaugarriak, eta kokaleku zehatza eta bildutako uren kudeaketa, Ebazpen honen E.1.12 atalak aipatzen dituen agirietan jaso beharko dira.

E.1.4.- Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.

a) Nabea eraikitzeko garaian ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanean ezarritako neurri multzoa aplikatuko da, makineriak, lan-ordutegiak eta zarata sortzen duten ekintza guztiak murrizteko bete behar dituzten baldintzei dagokienez.

b) Zonakatze akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluak xedatutakoaren arabera, obra-garaian erabilitako makinek aire zabaleko erabilera duten makinen soinu-emisioei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako preskripzioak bete beharko dituzte, eta bereziki, aplikatzea dagokienean, kanpoan erabiltzen diren hainbat makinek ingurumenean sortutako zarata arautzen duen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa eta arau osagarriak bete beharko dituzte.

c) Hondeaketa-lanetan leherketak egitea beharrezkoa bada, UNE 22-381-93 araua bete beharko da, hartara, proiektuak eragiten duen esparruan dauden eraikin eta instalazioetan erregistratzen diren bibrazioek ezarritako mugak ez gainditzeko.

Aire-uhinaren presioak ez du 128 dB (L) balioa gaindituko, etxebizitzen fatxada agerikoenean.

Sustatzaileak obra-eremutik gertu bizi diren biztanleei informazio pertsonalizatua emateko sistema bat eskainiko du, leherketek eragindako bibrazioen eta aire-uhinaren ondorioak murrizteko eta kontrolatzeko aurreikusi diren neurriak guztiek ezagutu ditzaten.

E.1.5.- Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obretan sortutako hondakinak eta obra-lekuak, paketatzeak, erreuseko lehengaiak eta garbiketa-kanpaina prestatzeko eragiketetan sortutako hondakinak, hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira.

b) Obran sortutako hondakin guztiak, horien baliotzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakin-baliotzaile baimendu bati zuzenean edo zeharka igorri beharko zaizkio. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta aurrez horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.

c) Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duenean aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira. Horri dagokionez, eraikitze-proiektuak eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko azterlan bat hartuko du barne, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuaren 4.1.a) artikuluan ezarritako edukiarekin.

d) Zabortegira eramateko hondakinak, hondakinak zabortegian utzita ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren arabera eta hondakinak zabortegian utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira. Hondakin horiek Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiaren arabera karakterizatuko dira. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira, 16. artikuluarekin eta 1999/31/EEE Zuzentarauaren II. eranskinarekin bat.

e) Jardueraren soberako materialak har ditzaketen betelanek otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.

f) Materialak betelanetan uztea material horien eduki kutsagarriak otsailaren 4ko 1/2005 Legearen, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoaren I. eranskinean jasotako EBA-A ebaluazio-balio adierazleen azpitik badaude bakarrik baimenduko da.

g) Edozein inguruabarrengatik sortutako lur-soberakin guztiak edo zati bat sustatzaileak proposatutako helmugan ezin hartu balira, eta soberakin-andelak eraiki behar balira, betelanen proiektua idatzi behar litzateke, eta horren edukia otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegian utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak zehaztutakora egokituko da, eta baldintza hauek beteko ditu gainera:

1.- Aurreikusitako sarbideak, lehendik zeudenak edo egin beharrekoak.

2.- Gordailu bakoitzaren gehienezko hedadura seinaleztatzea.

3.- Andel guztietarako paisaia-leheneratze berezituaren diseinua.

h) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak, maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzkoa, betearazteko erregelamendua onartzen duenak, 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileari eman arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute. Etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

i) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Hondakinak kudeatzeko araudia betetzea errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Sistema horiek lan horien arduradunek kudeatuko dituzte, horiek izango baitira langileek sistemak zuzen erabiltzearen arduradunak. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

Aurrekoaren haritik, berariazko eremu bat egokituko da olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak, etab. bezalako hondakin arriskutsuak biltegiratzeko instalazio estaliak jartzeko, eta horietatik bereiz, hondakin ez-arriskutsu eta geldoetarako berariazko edukiontziak jarriko dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, edukia jarioagatik edo lurrunketagatik galtzea saihesteko. Era berean, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak, eta abar) ezarriko dira obran zehar eta izaeraren arabera bereiziko dira. Hori guztia, aipatutako garbigunean aldi baterako biltegiratu aurretik egingo da.

k) Obretan sortutako hondakinen ingurumeneko jarraipenaren txosten ulergarria egin beharko da, eta txosten horrek, indarrean dagoen legeriak jasotzen dituen hondakinen kontrolerako, jarraipenerako eta onarpenerako agiriak jaso beharko ditu.

E.1.6.- Betetze-materialak erabiltzeko baldintzak.

Lubetak eta urbanizazio-betetzeak exekutatzeko betetze-materialak behar izanez gero, ondoko hauek soilik erabiliko dira:

1.- Obra honen edo ingurukoen hondeaketan sortutako materialak, lehen aipatutako otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean jasotako EBA-A ebaluazio-balio adierazleen azpitik badaude bakarrik baimenduko dira.

2.- Eraikuntza eta eraispeneko hondakinen baliotzetik datozen agregakin sekundarioak.

3.- Arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko zepa beltzak, aurrez baliotze-prozesu bat igaro dutenak, otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan ezarritako baldintzetan. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoan arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko zepa beltzak baliotu eta ondoren erabiltzeari buruzkoa da. Kasu honetan, une oro urpean egoten diren tokietan uztea saihestuko da, eta beste material geldo natural edo obren estrados-eremuetako betelanetan erabiliko dira.

4.- Agregakin naturalak.

E.1.7.- Kultura ondarea babesteko neurriak.

a) Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatutakoa kaltetu gabe, obretan zehar arkeologia-izaerako aztarnarik aurkituko balitz, berehala jakinaraziko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari, horrek behar diren neurriak har ditzan.

b) Lasartetik Usurbilera, Zubieta zeharkatuz doan bidearen kasuan, Done Jakue Bideko Monumentu Multzoan babestu beharreko ibilbide gisa jasoa, bere horretan utzi beharko da, bidearen jarraitutasuna eta bere ingurumen-ezaugarriak gordez.

c) Halaber, Olaiko eta Arkutxa trikuharriei dagokienez, Andatza estazio megalitikoan, ekainaren 24ko 137/2003 Dekretuan xedatutako babes-erregimena jarraituko da.

E.1.8.- Nekazaritza-balio altua duten lurrak babesteko neurriak.

Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzaren 2010eko otsailaren 19ko txostenaren edukiarekin bat eginez, sustatzaileak zehaztasunez aztertuko du instalaziora sartzeko azpiegitura berriak nekazaritza-balio altua duten lurretan izango duen eragina, neurri babesle eta zuzentzaile osagarriak definitzeko aukera eskainiz, Eaeko Nekazaritza eta Basozaintza Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren hasierako onarpen-dokumentuko V. kapituluan jasotakoaren arabera.

E.1.9.- Paisaia-integrazioa.

Obrek erasandako guneen lehengoratze-proiektua, sustatzaileak aurkeztutako proiektu tekniko eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketaren «Ekologia, estetika eta paisaia antolatzeko proiektua» izeneko 4. eranskinean jasotakoaren arabera burutuko da.

Aurrekoaren kaltetan izan gabe, ondoko neurri babesle eta zuzentzaile osagarriak hartuko dira:

a) Obrak erasandako gune guztiak lehengoratuko dira, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketan agertzen ez badira ere lanak bukatzean aldaketa jasan duten guneak barne. Ingurumena berritzeak landare-estalkia izateko moduko espazio guztiak birlandatzea barne hartuko du urbanizatu gabeko guneetan izandako eraginen kasurako eta urbanizatutako lorezaintza-elementuen birjartzea.

b) Lur-mugimenduetan zehar, landare-lurra modu bereizian kendu, metatu eta zabalduko da, erasandako espazioak lehengoratzeko eta landare-estalkia jartzeko lanak erraztearren. Landare-estalkia jartzeko lanetan erabiliko den landare-lurra modu egokian biltegiratuko da, betiere berau trinkotzea, modu desegokian pilatzea eta euria egiten duenean manipulatzea saihestuz.

c) Landare inbaditzaileak, hala nola, Robinia pseudoacacia, Fallopia japonica, Cortaderia selloana, zabaltzea eragozteko ekintzak burutuko dira. Zentzu horretan, landare-estalkia leheneratzeko lanetan erabilitako lurren jatorria kontrolatu beharko da bereziki. Edozein modutan, ez dira erabiliko aurreko puntuan aipatutako espeziek kutsatuta egon daitezkeen lurrak.

d) Leheneratzea egin eta ondorengo bi urteetan mantentze-lanak egingo dira: azaletik aitzurtu, ongarritu, ureztatu eta hutsarteak bete.

E.1.10.- Garbiketa eta obra-akabera.

Obra amaitu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotza egingo da, eta proiektuaren eragin-eremua obra-soberakinez guztiz garbi geratu beharko da. Egin daitezkeen eraispen, enkofratu-kentze eta oro har, garbiketa-lanen hondakinak Ebazpen honen E.1.5 atalean xedatutakoaren arabera gunetik kendu eta kudeatuko dira.

E.1.11.- Ingurumenari buruzko aholkularitza.

Obra amaitu arte eta horren berme-aldian zehar, obra-zuzendaritzak ingurumenaren, eta oro har, neurri babesle eta zuzentzaileen inguruan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Gai horiei buruz baldintza-agiriak esleitzen dizkion funtzioekin lotutako obra-zuzendaritzaren ebazpenak aholkularitza hori egiten duten adituek txostena egin aurretik eman beharko dira.

E.1.12.- Lan-programa diseinatzea.

Obrak hasi aurretik, kontratistak ekintza-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek Ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira, eta obra-zuzendaritzak espresuki onetsi beharko ditu, aurreko atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak aurrez txostena eginda, eta lanak burutzeko programan txertatuko dira.

a) Kokapenari buruzko xehetasunak eta kontratistaren instalazioen guneak eta hondakinak aldi baterako biltegiratzekoak, Ebazpen honen E.1.1 eta E.1.5 ataletan aurreikusitakoaren arabera.

b) Ingurumen-intereseko guneen balizaje-plana, okupazio zuzena aurreikusten ez den guneetan, Ebazpen honen E.1.1 atalean jasoa.

c) Ur-eroanbideen sareen eta solido esekiak atxikitzeko Ebazpen honen E.1.2 atalean aurreikusitako gailuen xehetasunak eta kokapena.

d) Ibilgailuak garbitzeko Ebazpen honen E.1.3 atalean aurreikusitako gailuen xehetasunak eta kokapena.

e) Obretan sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko plana, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuaren, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duenaren 5.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

E.1.13.- Jardunbide egokien kontrola obren garapenean zehar.

Obrak garatu bitartean jardunbide egokien kontrol bat egingo da, arreta berezia jarriz eragindako azalerari eta ingurune naturalaren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiak atxikitzeko gailuen funtzionamenduari, hautsa eta zarata egiteari, eta Ebazpen honetan adierazitako beste alderdi batzuei.

E.1.14.- Obra-amaierako txostena.

Sustatzaileak obra-amaierako txosten bat igorri beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Obretan zehar sortutako gorabeheren berri eman beharko da bertan, eta Ebazpen honetan eta ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-mailaren berri ere eman beharko da.

Txosten horretan proiektua burutzean sartutako aldaketa zehatzak, izan badira, zehazki dokumentatu beharko dira, horien ingurumen-ondorioen aldetik justifikatuz. Eraikitze-fasean zehar garatutako ingurumena zaintzeko programaren emaitzak eta hondeaketako materialen helmuga zehatza ere jasoko dira, horien kuantifikazioari eta karakterizazioari buruzko datuak barne.

E.2.- Hondakinak jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

E.2.1.- Hondakin onargarriak.

Instalazioan tratatzeko onar daitezkeen hondakinak atal honetan jasotakoak soilik izango dira.

Hondakin-mota EHZ kodea Labearen ahalmenaren ehunekoa

Parke eta lorategietako hondakinak; hondakin biodegradagarriak 20 02 01 % 80-100

Etxeko jatorria duten hiri-hondakinen (EH) edo pareka daitezkeen hondakinen (Etpaimeh) nahasketa 20 03 01

Azoketako hondakinak 20 03 02

Bide-garbiketako hondakinak 20 03 03

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten hondakinak soilik onartuko dira:

- Udalak edo aurrez tokiko erakundeak baimendutako kudeatzaile pribatuak jasotako hiri-hondakinak.

- Bide publikoak, gune berdeak, aisialdi-guneak eta hondartzak garbitzerakoan Udalak edo aurrez tokiko erakundeak baimendutako kudeatzaile pribatuak jasotako hondakinak.

Ondoren zerrendatutako hondakinak onargarriak izango dira, horiek onartu aurretik behar bezala justifikatzen bada horien baliotze materiala edo horien energia-aprobetxamendua ez den beste baliotze bat teknika, ekonomia edo ingurumenaren aldetik ez dela bideragarria.

Hondakin-mota EHZ kodea Labearen ahalmenaren ehunekoa

Birziklatzera bideratutako papera eta kartoia sailkatzetik sortutako hondakinak 03 03 08 % 0-8

Hiri-hondakinen uren tratamenduaren lohiak, gai lehorra % 90 edo gehiago dutenak. 19 08 05 % 0-12

Hiri-hondakinen konpost-instalazioetan konpostatu ez den zatia 19 05 01 % 0-8

Hiri-hondakinen birziklapen-instalazioetako erreusa 19 12 01 % 0-8

19 12 04

19 12 07

19 12 08

19 12 10

Etxeko jatorria duten edo pareka daitezkeen hondakinen birziklapen, konposta eta ontzi-hondakinen bereizketa eta sailkapenerako operazioetako erreusak soilik onartuko dira. Halaber, paper-industrietan birziklapenera bideratutako paper eta kartoiaren sailkapen-operazioetako erreusak ere onartuko dira.

Edonola ere, debekatuta dago hondakin arriskutsuak erraustea.

Fabrikan tratatuko den hondakin onargarri berri bakoitzarekin, langileak hasierako karakterizazio bat egingo du, hori errauste-instalazioan tratatzeko aukera egiaztatzearren. Ingurumen Sailburuordetza honen berariazko onespena eskatu beharko du fabrikan hondakin berri bat tratatzeko, eta eskaera horretan egindako karakterizazioaren emaitzak sartu beharko ditu, eta baita hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamen bat ere, eta hala badagokio, partida bakoitza hartu aurretik analizatu behar direnena. Halaber, beharrezkoa balitz, onarpen-protokolorako nahitaezko zehaztapenak jasoko dira. Aurreko paragrafoetan berariaz adierazitako kasuetan, horien baliotze materialaren ezinezkotasuna ere justifikatuko da.

Hondakin zehatz bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak onespenaren egiaztagiria igorriko dio titularrari, onespenaren baldintzak ezartzen dituena.

Hala eta guztiz ere, salbuespen gisa, ingurumen-organoak, ingurumeneko baimen bateratuan onargarri gisa jasotakoak ez diren hondakin ez-arriskutsuak aldi baterako instalazioan onartzeko baimena eman dezake, egoera juridiko edo administratibo bereziengatik edo osasun- edo ingurumen-larrialdi egoeragatik, ezin direnean berrerabilpen- edo birziklatze-operazioen bidez tratatu.

E.2.2.- Hondakinen sarrera-kontrola.

a) Instalazioa martxan dagoen bitartean, bertara iristen diren hondakinak kontrolatu behar dira, hondakin horiek Ebazpen honen baldintzen arabera plantan onargarriak direla egiaztatu dadin.

b) Industria jatorria duten sailak, nola tamaina handiko hondakinen eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen erreusak, aztertu egingo dira plantan har daitezkeen hondakin-mota diren erabakitzeko.

Helburu horretarako, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioak jasotzen duen hondakinak onartzeko protokoloa ezarriko da. Protokolo horrek honako jarduketak jasotzen ditu:

1.- Hondakinaren hasierako karakterizazioa plantan tratatzea aurreikusiko den hondakin-mota berri bakoitzerako egin beharko da, bertan tratamendu-aukera frogatzeko helburuarekin.

2.- Plantako eragileak, hondakin horiek onartzen dituela erakutsiko duen agiri bat beteko du; agiri horretan, hondakinak onartzeko zein baldintza bete behar diren, eta plantan onartuko den sail bakoitzean aztertu behar direnak zehaztuko dira.

3.- Hondakinak plantan jasotzeko unean, aurreko agirian jasotako onarpen-baldintzak egiaztatzea. Hori guztia sarrera-kontroleko dokumentu batean erregistratuko da.

4.- Kasu guztietan, instalazioan hondakin-mota horren onarpen-protokoloak egiaztapen-zerrenda edo «check list» bat jasoko du, instalazioaren sarreran tratatzeko agertzeko aukera duten hondakinen zerrenda zabal eta zehatzarekin. Hondakin-mota horiek onartzeko betebehar eta berme desberdinak dituzten hiru kategoriatan sailkatuko dira: hondakin onargarriak edo protokoloko zerrenda berdekoak, onartu ezin diren hondakinak edo protokoloko zerrenda gorrikoak eta onarpen zalantzagarria duten hondakinak edo protokoloko zerrenda laranjakoak.

c) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak honako datu hauek jasoko dituen agiri-erregistroa izan beharko du:

1.- Onartu eta balioztatutako hondakinak (hileroko laburpena): onartu eta balioztatutako hondakinen jatorria eta kantitatea, hondakinaren jatorria (enpresa eta prozesu ekoizlea, jatorria etxekoa edo komertziala ez baldin bada), eta hondakina garraiatuko duen enpresa.

2.- Baztertutako hondakinen (denbora errealean + hileroko laburpena) alderdi hauek: onarpen-irizpideak ez betetzeagatik baztertutako hondakinen kopurua, baztertutako hondakinaren enpresa ekoizlea, hondakina baztertzeko arrazoia eta baztertutako hondakinaren azken helmuga.

3.- Prozesua (hileroko laburpena): baliotzea (tona/ordua), hondakin guztien kantitatea eta balioztatutako hondakin baimendu mota bakoitzaren kantitatea, eta sortutako hondakinen helmuga eta gertakariak.

Hiru hilabetean behin, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak erregistro horren kopia bidali behar dio Ingurumen Sailburuordetzari.

d) Ondoren errauste-labeak elikatuko dituzten eta etxeko jatorria duten hondakinen hondar-zatiaren aurre-tratamendu mekaniko-biologikoan sortutako bigarren mailako hondakinen kasuan, hondakinen sarrera gutxienez urtean behin kontrolatzeaz gain, halogenuro organikodun substantziak (kloroan adieraziak) eta bero-ahalmena (behekoa eta goikoa) zehaztuko dira lagin adierazgarri baten gainean. Bero-ahalmenaren datua baliotze energetikoko plantaren ustiaketaren datu energetikoen informazioarekin kontrastatuko da.

Birziklatzeko aukerak ebaluatu asmoz, gutxienez urtean behin etxeko hondakinen (EH) eta orotariko jatorria duten eta etxeko hondakinekin pareka daitezkeen industria-, merkataritza- eta erakunde-hondakinen (ETPAIMEH) konposizioaren analisia egingo da. Informazio hau kontuan hartuko da lagin adierazgarriaren konposizioa zehazteko orduan, goian adierazitako ezaugarriak urtean behin zehaztu ahal izateko.

E.2.3.- Hartutako hondakinak biltegiratzea.

a) Instalazioak, hondakin-balak paketatzeko eta aldi baterako biltegiratzeko instalazioa izango du eta hondakinen horniduraren eta hondakinen errekuntzarako labe-galdarara egindako elikaduraren arteko erregulazio-sistema gisa funtzionatuko du. Erregulazio honetan, kontuan hartu beharko dira mantentze-lanen ondorioz gerta daitezkeen geldialdiak, luzeak nahiz laburrak izan, nola matxuren ondorioz sor daitezkeen geldialdiak. Ahal bada, plantara hondakin gutxien iristen den garaietan programatuko dira geldialdiak. Gainera, biolehorketarako zein baliotze energetikorako instalazioetako hondakinak hartzeko zuloek ere funtzio hori beteko dute.

b) Biltegiratzeko ahalmen osoa ez da zama guztia duela, baliotze energetikoko instalazioa 15 egunez funtzionamenduan izatearena baino txikiagoa izango.

c) Hondakinak hartzeko zuloak, bai eta paketatze-instalazioa sakonunean mantenduko dira, usainak eta hautsa kanpora irten ez daitezen. Sakonune hori, esparruko airea xurgatuz lortuko da eta baliotze energetikoko eta paketatzeko instalazioetako hondakinak hartzeko zuloaren kasuan, aire hori galdara-labean errekuntzarako aire primario gisa erabiliko da. Biolehorketako instalazioko harrera/trituratze eremuan xurgatutako airea aipatu instalazioko estalkian dauden bi bioiragazkietara bideratuko dira.

d) Labeak martxan ez daudenean eta bere atmosfera sakonunean mantentzeko zuloaren nabetik xurgatutako airea kontsumituko duen inolako errekuntza-lanik egiten ari ez denean, usain txarrak kanpora irtetea saihestuko duen sistema izan beharko da.

E.3.- Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

E.3.1.- Baldintza orokorrak.

Hondakinen errausketari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuko 10.d artikuluak ezarritakoa betez, instalazioaren kudeaketaz espresuki arduratuko den pertsona bat egongo da, baliotze energetikoaren instalazioen jarduna eta kudeaketaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizun zibil eta penal posibleak kontuan hartu gabe. Pertsona arduradunari buruzko honako datuak jakinarazi behar zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari: izen-abizenak, helbidea eta titulazioa.

E.3.2.- Labearen jardunerako baldintzak.

a) Errauste-instalazioa honako ezaugarri betez diseinatu, ekipatu, eraiki eta ustiatuko da: errekuntzarako azken aire-injekzioaren ostean, baldintza kaltegarrienetan ere, gutxienez bi segundoz prozesuak sortutako gasen tenperatura 850 ºC arte modu kontrolatu eta homogeneoan igoko da, errekuntza-ganberaren barne-paretatik gertu neurtuta.

b) Suak, gas natural eta gasolio bidezko errekuntzarako alboko erregailu dualak izango ditu. Lehentasunez erabiliko den erregaia gas naturala izango da eta, hori ez dagoenean, automatikoki erregailuak gasolioa kontsumitzera pasako dira. Alboko erregailuak automatikoki jarriko dira martxan ondoko kasuetan:

- Errekuntza-gasen tenperatura, errekuntzarako azken aire-injekzioaren ostean, 850 ºC-tik behera jaisten denean.

- Instalazioaren abiatu eta gelditzeko operazioetan zehar, errekuntza-ganberan erraustu ez diren hondakinak dauden bitartean operazio horietan uneoro 850 ºC-ko tenperaturari eusteko.

- CO kontzentrazioak 80mg/m3-ko gainditzen badu (onartutako CO-ren muga-balioaren % 80, ordu bakoitzean lortutako batezbesteko balio gisa neurtuta) 5 minutuko epearen gainetik eta 90 mg/m3 gainditzen badu.

c) Tobera elikatuko duten hondakinak grabitatearen ondorioz labe-galdarara erori behar dira, hodi baten bidez. Hori gertatzen den bitartean, hodia etengabe beteta egongo da, kanpoaldearekiko estankotasuna ziurtatu ahal izateko, eta labea isolatzen duten eta zaborrak elikatzea eragozten duten itxiturak izango ditu. Pistoi-dosifikatzaile batek labearen parrillako hondakinen elikaduraren erritmoa erregulatuko du.

d) Errekuntzaren parrillak, gainean duen hondakin-geruza etengabeko mugimenduan mantenduko du, buxadurak saihesteko eta hondakin guztien errekuntza osoa ziurtatzeko.

e) Labe-galdarak honako egoeretan hondakinen elikadura eragotziko duen sistema automatikoa izango du:

1.- Martxan jartzea, 850 ºC-ko tenperaturara iritsi arte.

2.- Edozein arrazoi dela-eta, labea aipatu tenperaturara iristen ez bada.

3.- Ebazpen honetan ezarritako etengabeko kontrolek, Ebazpen honetan bertan ezarritako atmosferara egindako isurketen muga-balioren bat gainditzen dela erakusten badute.

f) Aurreko atalean xedatutakoaren kaltetan izan gabe, Isurketarako muga-balioak gainditzen badira, ohiz kanpoko funtzionamendu-baldintzetan bada ere, instalazioak ezingo ditu hondakinak erraustu lau orduz segidan baino epe luzeagoan. Gainera, urte batean egoera horretan jardutearen iraupena 60 ordu baino txikiagoa izango da.

g) Instalazioa honako errausketa-mailak lortzeko moduan ustiatuko da: zepen eta etxeko errautsen guztizko karbono organikoa % 3 baino txikiagoa izatea, edo, txandaka, sutan duen galera gaiaren pisu lehorraren % 5 baino txikiagoa izatea.

E.3.3.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

E.3.3.1.-Baldintza orokorrak.

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresaren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Errauste-instalazioa diseinatu, ekipatu, eraiki eta ustiatzerakoan baldintza hau beteko da: ihes-gasen kasuan, ez dituzte hondakinen errausketari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren V. eranskinean xedatutako isurketen muga-balioak gaindituko eta ingurumeneko airearen kalitatearen ebaluazioa eta kudeaketa arautzen dituen urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuan sufre dioxidoari, nitrogeno dioxidoari, nitrogeno oxidoei, partikulei, berunari, bentzenoari eta karbono monoxidoari buruz xedatutakoa hartuko da kontutan.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isurtze ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta horien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta zainduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

E.3.3.2.-Fokuak identifikatzea.

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresaren instalazioak ondorengo isurtze-fokuak izango ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

Foku zk. Fokuaren izena Garaiera (m) Diametroa (m) Katalogazioa UTM koordernatuak

Taldea X Y

1 Bioiragazkien tximinia 20 (*) 2,18 (*) A 577961 4790060

2 1. arazte-saileko mahuka-iragazkiko tximinia 15,5 0,74 B 578049 4790028

3 2. arazte-saileko mahuka-iragazkiko tximinia 15,5 0,74 B 578052 4790035

4 Gasak arazteko sistemako tximinia (1. errauste-lerroa) 50 2 A 577918 4789848

5 Gasak arazteko sistemako tximinia (2. errauste-lerroa) 50 2 A 577921 4789847

6 1. kogenerazio-instalazioko gas-motosorgailuetako ihes-gasen hodia 46 0,40 B 577960 4789919

7 2. kogenerazio-instalazioko gas-motosorgailuetako ihes-gasen hodia 46 0,40 B 577962 4789918

8 1. kogenerazio-instalazioko back-up sistemako galdaretako ihes-gasen hodia 46 0,55 B 577960 47899180

9 2. kogenerazio-instalazioko back-up sistemako galdaretako ihes-gasen hodia 46 0,55 B 577961 4789917

10-D Gasolioko multzo elektrogenoko ihes-gasen hodia 46 0,48 - 577960 4789917

11-D Amoniakoa 1. biltegiratze-andeleko haizatzea 0,4 0,4 - 577938 4789975

12-D Amoniakoa 2. biltegiratze-andeleko haizatzea 0,4 0,4 - 577940 4789980

(*) Bioiragazkien tximiniaren datuak estimatuak dira. Ebazpen hau jaulki eta 6 hilabeteko epean, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari, tximinien altuera desberdinak kontutan hartuz, horien kota optimoa zorroztasunez zehazteko aukera eskainiko duen azterketa olfatometrikoa aurkeztuko dio onar dezan.

Gainera, baliotze energetikoko instalazioan partikulen isurtze barreiatuak sortzen dira etenkako erregimenean deskarga-prozesuan eta erregimen jarraituan gas-arazketako kaltzio hidroxido, ikatz aktibo eta hondakinen zuloetan biltegiratzerakoan. Halaber, zepen tratamendu eta zahartzapenean zehar, partikula jalkigarriak sortzen dira etenkako erregimenean deskarga-plataforman.

E.3.3.3.- Isurtzeko muga-balioak.

Isurtze atmosferikoek isurtzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

A) 1, 2, 3, 6, 7, 8 eta 9 fokuak:

Fokuak Substantziak Isurketarako muga-balioa

1 Guztizko partikulak 30 mg/Nm3

Karbono Organikoaren Guztizkoa (KOG) 50 mg/Nm3

Azido sulfhidrikoa (H2S) 5 mg/Nm3

Amoniakoa (NH3) 15 mg/Nm3

Usainak 1.000 UOE/Nm3

2 eta 3 Guztizko partikulak 10 mg/Nm3

6 eta 7 Nitrogeno oxidoak (NOx) 500 mg/Nm3 (*)

Karbono monoxidoa (CO) 1.000 mg/Nm3 (*)

Sufre dioxidoa (SO2) 300 mg/Nm3 (*)

Karbono Organikoaren Guztizkoa (KOG) 20 mg/Nm3 (*)

8 eta 9 Nitrogeno oxidoak (NOx) 200 mg/Nm3 (*)

Karbono monoxidoa (CO) 50 mg/Nm3 (**)

Sufre oxidoa (SO2) 5 mg/Nm3 (**)

(*) Oxigenoa % 5era.

(**) Oxigenoa % 3ra.

Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurketarako muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei dagokienez (KOG gisa neurtuak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5eko faktoretik gora gainditzen ez badu.

B) 4 eta 5. fokuak. Gasak arazteko sistemako tximiniak (1 eta 2. errauste-lerroak):

Foku horien isurketarako muga-balioak honakoak dira:

a) Eguneko batez besteko balioak:

Substantziak Isurketarako muga-balioa

Guztizko partikulak 10 mg/Nm3

Konposatu Organikoak Karbono Organikoaren Guztizko (KOG) bezala adierazita 10 mg/Nm3

Hidrogeno kloruroa (HCl) 10 mg/Nm3

Hidrogeno fluoruroa (HF) 1 mg/Nm3

Sufre dioxidoa (SO2) 50 mg/Nm3

Nitrogeno monoxidoa (NO) eta nitrogeno dioxidoa (NO2), nitrogeno dioxido gisa adierazita 70 mg/Nm3

b) Ordu-zatiko batez besteko balioak:

Substantziak Isurtzeko muga-balioak

% 100 A % 97 B (*)

Guztizko partikulak 30 mg/Nm3 10 mg/Nm3

Konposatu Organikoak Karbono Organikoaren Guztizko (KOG) bezala adierazita 20 mg/Nm3 10 mg/Nm3

Hidrogeno kloruroa (HCl) 60 mg/Nm3 10 mg/Nm3

Hidrogeno fluoruroa (HF) 4 mg/Nm3 2 mg/Nm3

Sufre dioxidoa (SO2) 200 mg/Nm3 50 mg/Nm3

Nitrogeno monoxidoa (NO) eta nitrogeno dioxidoa (NO2), nitrogeno dioxido gisa adierazita 140 mg/Nm3 70 mg/Nm3

c) Gas edo lurrun egoeran dauden metalen isurketarako batez besteko balioak, gutxienez 30 minutu eta gehienez 8 orduko laginketa-aldian barrena neurtuta:

Substantziak Isurketarako muga-balioa

Kadmioa eta honen konposatuak, kadmio gisa adierazita (Cd)

Talioa eta honen konposatuak, talio gisa adierazita (Tl) Guztira: 0,05 mg/Nm3

Merkurioa eta bere konposatuak, merkurio gisa (Hg) adierazita 0,05 mg/Nm3

Antimonioa eta honen konposatuak, antimonio gisa adieraziak (Sb)

Artsenikoa eta honen konposatuak, artseniko gisa adieraziak (As)

Beruna eta honen konposatuak, berun gisa adieraziak (Pb)

Kromoa eta honen konposatuak, kromo gisa adieraziak (Cr)

Kobaltoa eta honen konposatuak, kobalto gisa adierazita (Co)

Kobrea eta honen konposatuak, kobre gisa adierazita (Cu)

Manganesoa eta honen konposatuak, manganeso gisa adierazita (Mn)

Nikela eta honen konposatuak, nikel gisa adierazita (Ni)

Banadioa eta bere konposatuak, banadioan (V) adierazita Guztira: 0,5 mg/Nm3

d) Dioxinen eta furanoen isurketen guztizko batez besteko balioak, maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinaren araberako baliokidetasun toxikoaren kontzeptua erabiliz kalkulatuta eta gutxienez 6 ordu eta gehienez 8 orduko laginketa-aldian barrena neurtuta:

Substantziak Isurketarako muga-balioa

Dioxinak eta furanoak 0,1 ng-eq/Nm3

e) Karbono monoxidoaren (CO) kontzentrazioen isurketen muga-balioak (martxan jarri edo gelditzeko aldiak alde batera utzita):

1.- 50 mg/m3 errekuntza-gasa, eguneroko batez besteko balio gisa kalkulatua.

2.- 150 mg/m3 errekuntza-gas, gutxienez neurketa guztien % 95-ean, 10 minuturo kalkulatutako batez besteko balio gisa; edo, 100 mg/m3 errekuntza-gas neurketa guztietan, 24 orduko edozein alditan ordu-zatiko batez besteko balio gisa kalkulatuta.

f) Amoniako-isurketen muga-balioak, gutxienez 30 minutu eta gehienez 8 orduko laginketa-aldian barrena neurtuta:

Substantziak Isurketarako muga-balioa

Amoniakoa (NH3) 10 mg/Nm3

Atmosferara isurtzeko muga-balioak betetzen direla ulertuko da, ezarritako laginketa-epean zehar neurtutako batez besteko balioetako bakar batek ere, ez badu isurtzeko muga-balioa gainditzen.

g) Baldintza normalizatuetako mugak bete beharko dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 Kpa-ko presioa eta guztira oxigenoaren eta gas lehorraren % 11ko edukia.

h) Hondakinak errausteari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren 17. artikuluaren arabera, atmosferara isurketak egiteko muga-balioak betetzen direla kontuan hartuko da, ondorengo baldintzak errespetatzen direnean:

1.- Eguneroko batez besteko balioek a) paragrafoan ezarritako isurketarako muga-balioak gainditzen ez badituzte eta urte osoan zehar, eguneroko batez besteko muga-balioen % 97ak, aurreko e).1 atalean ezarritako isurketarako muga-balioak gainditzen ez baditu.

2.- Ordu-zatiko batez besteko balioek b) paragrafoko A zutabeko isurketarako muga-balioak gainditzen ez badituzte, edo bestela, hala dagokionean, urtean barrena ordu-erdiroko batez besteko balioen % 97-ak aurreko b) ataleko B zutabeko isurketarako muga-balioak gainditzen ez baditu.

3.- Metal pisutsu eta dioxina eta furanoentzat ezarritako laginketa-aldian barrena, batez besteko balioek aurreko c) eta d) ataletan ezarritako isurketarako muga-balioak gainditzen ez badituzte.

4.- Aurreko e).2 atalean ezarritakoa betetzen denean.

i) Ordu-zatiko batez besteko balioak eta 10 minutuko batez besteko balioak benetako jardun-denboran zehaztuko dira, hondakinak errausten ari ez badira, martxan jartzeko eta gelditzeko aldiak alde batera utzita. Kalkulua, hondakinak errausteari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren III. eranskineko 3. atalean adierazten den konfiantza-tartearen balioa kendu ondoren lortuko da. Eguneroko batez besteko balioak, baliotutako batez besteko balio horietatik aurrera abiatuta zehaztuko dira.

E.3.3.4.- Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute Ebazpen honen E.3.3.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 e 8D eta L2 e 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliozkotasuna justifikatzea eskatuko da.

Era berean, sarbide, plataforma, baranda-kontu eta abarretan, eta tximiniak eta isurtzeko hodiak egokitzeko gaietan, kontuan izan beharko da isuriak etengabe neurtzeko sistemak kalibratzeko Sailburuordetza honek eginiko instrukzio teknikoan ezarrita dagoena (IT-DPECA-EA-IPPC-09); ikuskarientzako segurtasun-bermea izan beharko dute.

Deskarga-prozesuan eta gas-arazketako kaltzio hidroxido, ikatz aktibo eta hondakinen zuloetan biltegiratzerakoan partikulen isurtze barreiatuak gutxitzeko helburuarekin, mahuka-iragazkiak instalatuko dira neurri zuzentzaile gisa.

E.3.4.- Ibilgura isurtzeko baldintzak.

E.3.4.1.- Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: lohien tratamendua.

Jarduera-taldea: energia eta ura.

Mota-taldea-EJSN: 1-1-40.10 «Energia elektrikoaren ekoizpena».

Prozesuaren fase desberdinetan sortutako efluenteak bere osotasunean berriz erabiliko dira; ez da aurreikusten efluente horien isurketarik. Ur horren biltegiratzearen efluentea soilik horren mantentze-operazioetan sor daiteke eta, kasu horretan, efluente hori saneamendu-sarera isuriko da (Añarbeko Uren kolektorera). Kolektore horretara ur sanitarioak ere bideratuko dira.

Beraz, instalaziotik ibilgura eginiko isurketa bakarra kutsadura herrestan ekar dezaketen euri-uren bidezkoa izango da:

Isurketa - jatorria Hondakin-ur mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea Arroa Ingurune hartzailearen kategoria Isurketa-puntuaren UTM koordenatuak

1 Kutsatzaileak izan ditzaketen euri-urak Bide eta aparkamenduak Arkaitza ubidea Oria I X: 578057

Y: 4790196

E.3.4.2.- Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

Puntako emaria 360 l/s

Eguneko batez besteko bolumena 33 m3

Urteko batez besteko bolumena 12.060 m3

E.3.4.3.- Isurtzeko muga-balioak.

Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

Parametroak Isurtzeko muga-balioak

pH 5,5 - 9,5

Solido esekiak (SE) 35 mg/l

Oxigeno-eskari kimikoa (OEK) 35 mg/l

Olioak eta koipeak 10 mg/l

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren bestelako substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren gai arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I, IV, V, VI eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko eta hidraulikoari buruzko Erregelamendua onartzen duena, aldatzen da.

E.3.4.4.- Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazteko instalazioak edo industria-instalazio guztien hondakin-urak tratatzeko neurri zuzentzaileak, sustatzaileak emandako agiriei egokituko zaie eta oinarrian, ondorengo elementuak barne izango dituzte:

a) Estalki eta gainazaleko isurketetako euri-ur garbiak:

Euri-ur garbiak tratatzeko sistema izango du, arbastatzea eta ondorengo dekantazioa oinarri izango dituena.

b) Kutsadura arrasta dezaketen euri-urak:

Kutsadura arrasta dezaketen bideetako euri-urak tratatuko dituen 540 m3-ko hidrokarburoko dekantagailu-bereizgailu bat izango dute, gehienez 360 l/s-ko emariarekin eta honako datuak hartuko dira kontutan hori sortzeko: isurketa-arroa (2,88 ha); 50 mm/h-ko ordu-prezipitazioa, urte beteko birgertatze-aldi baterako estimatua zaparradaren iraupenaren kontzentrazio-denbora berarekin (kD >10 min) eta 0,90eko isurketa-koefizientea. Emari hori oinarri hartuta, orduko intentsitate handiagoa duten eurientzat (zaparrada handiak), sistemak gehiegizko emaria arintzeko modua (by-pass) izango du, diluzio handia eta garbiketaren eragina dutenez, garbi gisa hartzen diren euri-urak isuriko dituena.

Ur dekantatuak berreskuratu egingo dira erabilitako uren 1000 m3-ko biltegira bideratuz. Biltegi hori beteko balitz, urek prozesuko urak biltzeko 1.000 m3-ko biltegira egingo lukete gainezka. Prozesuan urteko berreskuratze-tasa dekantagailu-koipegabetzailearen efluentearen % 70 aurreikusten da, ubidera, 360 l/s baino gehiagoko emariak dituzten ezohiko zaparraden ondorioz andelak eta by-passak betetzen direnean euri-uren soberakinak soilik isuriz.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Honela, aurreikusitako neurri zuzentzaileek eskatutako mugak betetzea bermatzen ez badute, neurri gehigarriak ezarri beharko dira. Hala nola, erreaktiboak modu kontrolatuan gehitzen dituen tratamendu fisiko-kimikoa, solidoen dekantazio egokia ahalbidetzeko.

Azken isurketa baimendurako, kontrol-puntu bat jarriko da ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatua eta laginak hartzeko hala egin behar dela uste denean, Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 251 eta 252 artikuluetan xedatutakoaren arabera. Kontroleko puntu horrek hustutako bolumenak neurtzeko gailua izan beharko du isurketaren ezaugarrien arabera aplikatu beharrekoa, ARM/1312/2009 Aginduaren 7. artikuluan jasotakoaren arabera. Bestalde, euren funtzionamenduak aipatu Aginduaren 7. eta 8. artikuluetan zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.

Derrigorrezkoa izango da Parshall/Venturi emari-neurgailu bat jartzea efluentearen emaria kontrolatzeko.

E.3.4.5.- Isurien kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, hauxe da isurien kontrol-kanona:

(IKK): Isurien kontrol-kanona = B x Pu.

Pu = Po x km.

Km = K2 x K3 x K4.

Honela ulertuta:

B = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Po = Oinarrizko prezioa m3-ko, isurketaren izaeraren arabera ezarrita.

Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

K4 = Ingurune hartzailearen ingurumeneko kalitatearen araberako koefizientea.

1 isurketa: kutsatuta egon daitezkeen euri-urak.

B: Bolumena:

Po: Hondakin-ura: Hirikoa/Industriakoa

K2: 1. mota

K3: Tratamendu egokia

K4: Kategoria-eremua: I B = 12.060 m3/ urteko

Po = 0,03005 euro/m3

K2 = 1,0

K3 = 0,5

K4 = 1,25

Km = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,62500.

Pu = 0,03005 x 0,625000 = 0,01878 euro/m3.

Isurien Kontrol-kanona = 0,01878 x 12.060 = 226,49 euro/urte.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurien kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Isurketen kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (ULTBren 113.7. artikulua).

E.3.5.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak apirilaren 21eko 10/1998 Legean, hondakinei buruzkoan, eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da, autokudeaketa bidez edo balioztagune baimendu batera eramanda. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiarekin, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenarekin, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin, hondakinak zabortegian utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenarekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ustekabeko jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Sustatzaileak adierazitako hondakinak ondorengo ataletan jaso dira.

E.3.5.1.- Hondakin arriskutsuak.

a) Adierazitako hondakin arriskutsuak:

● 1 Prozesua: Baliotze Energetikoa.

- 1 hondakina: gasen arazketa-hondakinak (RP).

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /1/1.

Hondakinaren kodea: Q9//D9//S28//C24//H5//A931//B9208.

HEZ: 190107.

Urtean sortutako kantitatea: 14.700 t/urte lehorrak, eta 20.100 t/urte egokitzapenetik.

Baliotze energetikoko instalazioan gasak araztean sortzen dira; galdara-labeko tobera eta ukondoetan jasotako errauts hegakorrak, egokitze - kontaktu-erreaktoreko dorre-multzoaren azpian jasotako gasen tratamenduko hondakinak eta mahuka-iragazkien toberetan jasotakoak dira. Tratatu gabeko errautsak bi zulo zilindrikotan biltegiratzen dira eta errautsak egokitzeko instalaziora bideratzen dira. Bertan, hezetu, trinkotu eta big-bagetan ontziratzen dira. Horiek berariazko biltegiratze-lekura eramaten dira eta baimendutako kudeatzaileak jasotzen ditu.

● 2 Prozesua: Zerbitzu orokorrak.

- 1 hondakina: Olio lubrifikatzaile erabilia.

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /2/1.

Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H5,14//A931//B0019.

HEZ: 130205.

Urtean sortutako kantitatea: 14.500 l.

Turbina eta motosorgailuei olioa aldatzerakoan sortzen dira mantentze-operazioetan; klorodun gabeko olioak dira. Andel horizontalean gordetzen da kudeatzaile baimenduak jaso arte.

- 2 hondakina: Gai arriskutsuekin kutsatutako xurgatzaileak, mahuka-iragazkiak, garbiketa-trapuak eta babesteko arropak.

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /2/2.

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/51//H5//A241//B9711.

HEZ: 15 02 02.

Urtean sortutako kantitatea: 290 kg.

Mantentze-lanetan sortzen da, hala nola, makina eta ekipoen garbiketan, makinen lubrifikazioan, motor eta bonbak koipeztatzerakoan, besteak beste. Besteak beste, olio, koipe eta pinturak bezalako gai arriskutsuekin kutsatutako xurgatzaileak, iragazteko materialak, garbiketa-trapuak eta babesteko arropak dira. 200 litroko bidoi homologatuetan jasotzen da, kopuru txikian sortutako hondakinen biltegiratze-eremuan kokatuak.

- 3 hondakina: Bateriak.

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /2/3.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8// A931 //B0019.

HEZ: 16 06 01.

Urtean sortutako kantitatea: 40 kg.

Erabilitako bateriak aldatzeko operazioetan sortzen da; erabilitako bateriak dira eta horien osagai garrantzitsuenak berun eta elektrolitozko konposatuak dira (azido sulfuriko soluzioa). 1.000 kg-ko PEAD edukiontzi homologatuetan jasotzen da, kopuru txikian sortutako hondakinen biltegiratze-eremuan kokatuak.

- 4 hondakina: Ontzi kutsatuak.

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /2/4.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5/14// A931 // B0019.

HEZ: 15 01 10.

Urtean sortutako kantitatea: 350 kg.

Gai arriskutsuak izan dituzten ontziak dira; gai arriskutsuen hondarrak dituzten edo horiekin kutsatuta dauden metal, plastiko, beira edo material konposatuzko ontziak dira. Gai horiek olioak, koipeak, pintura, erreaktiboak edo produktu kimikoak izan daitezke. 1 m3-ko big-bagetan jasotzen dira, kopuru txikian sortutako hondakinen biltegiratze-eremuan kokatuak.

- 5 hondakina: Laborategiko produktu kimikoak.

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /2/5.

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C23/41//H5//A931 //B0019.

HEZ: 16 05 06.

Urtean sortutako kantitatea: 240 kg.

Laborategiko analisiak egiterakoan sortzen da. Gai arriskutsuak dituzten laborategiko produktu kimikoak dira. 60 litroko bidoi homologatuetan jasotzen da, kopuru txikian sortutako hondakinen biltegiratze-eremuan kokatuak.

- 6 hondakina: Lanpara eta hodi fluoreszenteak.

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /2/6.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A931//B0019.

HEZ: 20 01 21.

Urtean sortutako kantitatea: 150 kg.

Argien mantentze- eta aldatze-operazioetan sortzen da; erabilitako lanpara eta hodi fluoreszenteak dira eta nagusiki gas geldo bat eta merkuriozko lurrun metalikoak dituen beirazko hodi edo erraboil batez osatzen da. Kartoizko kaxetan jasotzen da, kopuru txikian sortutako hondakinen biltegiratze-eremuan kokatuak.

- 7 hondakina: Olio-iragazkiak.

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /2/7.

Hondakinaren kodea: Q6//R12//S40//C51//H5//A931//B0019.

HEZ: 16 01 07.

Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.

Makinetako eta ibilgailuetako olio-iragazkien mantentze- eta aldatze-lanetan sortzen da. Hondar-olio kopuru txikia duten erabilitako olio-iragazkiak dira. 200 litroko plastikozko bidoi homologatuetan jasotzen da, kopuru txikian sortutako hondakinen biltegiratze-eremuan kokatuak.

- 8 hondakina: Pilak.

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /2/8.

Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C10/16/22//H14//A931//B0019.

HEZ: 16 06 03.

Urtean sortutako kantitatea: 1 kg.

Pila agortuak birjartzean sortzen da; merkurioa duten pila erabilik dira. Kartoizko kaxetan jasotzen da, kopuru txikian sortutako hondakinen biltegiratze-eremuan kokatuak.

- 9 hondakina: Hondakin-olioak.

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /2/9.

Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H5/6//A931//B0019.

HEZ: 13 08 99.

Urtean sortutako kantitatea: 3.000 l.

Instalazioen mantentze-lanetan sortzen da. Metal astunak eta sulfuroak bezalako gai arriskutsuz kutsatutako erabilitako olio mineral eta sintetikoak dira. 200 litroko bidoi homologatuetan jasotzen da, kopuru txikian sortutako hondakinen biltegiratze-eremuan kokatuak.

- 10 hondakina: Mahuka-iragazkiak.

Identifikazioa: A20970208/ NIMA /2/10.

Hondakinaren kodea: Q9//D15//S40//C24//H5//A931//B0019.

HEZ: 15 02 02.

Urtean sortutako kantitatea: 1,06 t.

Mahuka-iragazkien mahukak mantendu, kendu eta aldatzeko lanetan sortzen da; gasen arazketako hondakinez bustitako PTFE, beira-zuntz, poliamida, aramida edo Rytonezko mahukak dira. 1 m3-ko big-bagetan jasotzen da, kopuru txikian sortutako hondakinen biltegiratze-eremuan kokatuak.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen duenaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak hartu beharko dira kontuan. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziak itxita egongo dira kudeatzaileari eman arte, jarioagatik edo lurrunketagatik edukia galtzea saihesteko.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute. Etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

e) Hondakin arriskutsuak denbora ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko eta elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

Kasu honetan, kudeatzaile baimenduak egindako onarpen-agiria izateari, aurretiazko jakinarazpena egiteari eta kontrolerako eta jarraipenerako agiria betetzeari buruzko neurriak ez dituzte bete beharko kudeaketa-sistema bateratuen kudeaketa-azpiegiturara entregatutako hondakinek, edo udal-hondakinekin eta gaika bildutako izaera berekoekin bateratu daitezkeenekin batera kudeatzeko udal-erakundeetara entregatutakoek, betiere dagokion udal-erakundearen aldetik entrega hori egiaztatzen baldin bada.

Nolanahi ere, hondakinak sortzeko kontrol-erregistroan sortutako ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinen kantitateak adieraziko dira.

k) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

l) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

m) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

n) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko ondorengo aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

p) Aurreko f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

q) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

E.3.5.2.- Hondakin ez-arriskutsuak.

a) Adierazitako hondakin ez-arriskutsuak:

Hondakinaren izena EHZ kodea Zein prozesuri lotuta Zenbatetsitako ekoizpena (t/urtea)

Metal ferrikoak 19 12 02 Araztea 3.050

Burdinarik gabeko metalak 19 12 03 Araztea 1.500

Bioiragazkien ohantze erabilia 19 05 99 Airearen tratamendua 1.300

Zepa zahartuak 19 01 12 Zepen zahartzapen-tratamendua 68.600

Rechazo tratamiento escorias 19 01 12 2.400

Zepetatik bereizitako gai ferrikoak 19 01 02 3.800

Zepetatik bereizitako gai ez ferrikoak 19 12 03 900

Euri-ur garbi eta zikinen eta prozesuko uren dekantazioan sortutako hondakinak 19 08 02 Euri-ur garbi eta zikinen eta prozesuko uren arazketa 135,25

Euri-ur zikin eta prozesuko uretatik olioak eta koipeak bereiztean sortutako hondakinak 19 08 09 Euri-ur zikinen eta prozesuko uren arazketa 18

Papera eta kartoia 20 01 01 Zerbitzu Orokorrak 2,7

Plastikoak 20 01 39 6,3

Inprimagailuaren tonerra 08 03 18 Zerbitzu Orokorrak 0,5

b) Zepa zahartuei eta zepen tratamenduko erreusei dagokienez, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebakuatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin horiek arriskutsuak direla ezartzen bada, Ebazpen honetako E.3.5.1. atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, horiek derrigorrezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

f) Halaber, hondakinak zabortegietan utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

g) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

h) Aipatutako e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta g) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

E.3.6.- Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak Ebazpen honetako G atalean jasotako neurriak (ezohiko jardunean aplikatzeko prebentzioari eta jarduketari buruzkoak), eta Ebazpen honetako E.3.5 atalean jasotako neurriak (hondakinak biltegiratzeari buruzkoak) hartuko ditu.

Gainera, instalazioa abian jarri ondoren, edozein arrazoirengatik lurzoruak hondeatzea eragingo duten obrak aurreikusten direnean, induskatu behar diren materialak karakterizatu behar dira sor daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzeko eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehazteko. Karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako helmuga zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira material horiek atera aurretik, lanak onartu ahal izateko. Igorpen eta onarpen hori, hala badagokio, Ebazpen honetako I atalean jasotako aldaketa-erregimenaren esparruan egingo dira.

E.3.7.- Zaratari buruzko baldintzak.

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko proposatutako neurriak ezartzeaz gain, merkataritza-etxe horrek beharrezko neurriak hartuko ditu instalazioak kanpoko ingurumenera B1 taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak ez transmititzeko. Taula urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren, azaroaren 17ko 37/2003 Legea, zaratari buruzkoa, garatzen duen III. eranskinean dago, arau horren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutako zonabanatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez. Muga-balio horiek ondorengoak dira:

Gune akustiko mota Zarata-indizeak

LLK,d (eguna) LLK,e (arratsaldea) LLk,n (gaua)

e) Gehienbat osasun, irakaskuntza eta kulturarako erabilera duten eta kutsadura akustikoaren aurkako babes berezia behar duten lurraldeko sektoreak 50 50 50

a) Gehienbat bizitegi-erabilera duten lurraldeko sektoreak 55 55 45

d) Gehienbat c) puntuan aurreikusitakoa ez den erabilera tertziarioko erabilera duten lurraldeko sektoreak 60 60 50

c) Gehienbat jolas eta ikuskizunerako erabilera duten lurraldeko sektoreak 63 63 50

b) Gehienbat industria-erabilera duten lurraldeko sektoreak 65 65 55

Egoitza mugakideak egonez gero, egoitza horien erabileraren arabera, instalazioak ezingo du III. eranskineko B2 taulan ezarritako muga-balioak (aipatutako urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutakoak) baino zarata-maila handiagoa transmititu.

Ezarritako zarata-immisioen muga-balioak errespetatzen direla kontuan hartuko da, aipatu IV. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako hau betetzen dutenean:

- Urteko batez bestekoek ez dituzte gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

- Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-etan gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

- Lkeq, Ti adierazlean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-etan gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

Ebazpen hau eman eta hamabi hilabeteko gehienezko epean, aurkeztutako eragin akustikoaren azterketa gainbegiratu behar da, instalazioaren proiektu xehea kontutan hartuta, aurreikusitako irekidura eta sareten azken datuekin, itxitura-materialekin, fokuen kokalekuarekin eta potentzia akustikoekin, ezarritako muga-balioak betetzen direla egiaztatzeko eta beharrezkoa balitz neurri zuzentzaile gehigarriak ezartzeko.

E.3.8.- Usainei buruzko baldintzak.

Usainak sortzea ekiditeko, hondakinak hartzeko zulo eta eremuak, bai eta paketatze-instalazioa sakonunean mantenduko dira, usainak kanpora irten ez daitezen. Sakonune hori, esparruko airea xurgatuz lortuko da eta baliotze energetikoko eta paketatzeko instalazioetako hondakinak hartzeko zuloaren kasuan, aire hori galdara-labean errekuntzarako aire primario gisa erabiliko da. Harrera/trituratze eremuko eta biolehorketa-ataleko gaseztatutako isurketak hartu eta biolehorketa-instalazioko estalkian kokatutako bi bioiragazkietara bideratzen dira.

Paketatzeko instalazioko biltegiratze-hobiak, hustuketa-nabeak eta biltegiratze-eremuak ez diren lekuetan ez dira hondakinak pilatuko.

F) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

F.1.- Kontrolak labearen jardunean.

a) Etengabe neurtuko dira prozesuaren ondorengo parametroak: errekuntza-ganberaren barruko hormatik gertu dagoen tenperatura, oxigeno-kontzentrazioa, presioa, tenperatura-emaria eta jario-gasen uraren lurruna. Errekuntzaren tenperaturaren neurgailua bikoiztuta egongo da, matxurak gertatuz gero jarduna bermatu ahal izateko. Isurketak aztertu aurretik laginketaren jario-gasak lehortzen direnean, ez da beharrezkoa izango uraren lurruna etengabe neurtzea.

b) Xurgapen-dorrearen gasen irteeran, tenperatura kontrolatzeko sistema mantenduko da.

c) Errausketa kontrolatzeko azken belaunaldiko gailuak (labean infragorrizko kamerak edo ultrasoinuen neurgailuak) ezartzearen bideragarritasuna aztertu beharko da, BREF erreferentzia-txostenean gomendatzen den moduan.

F.2.- Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

a) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

Fokua Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna

1 Bioiragazkien tximinia Guztizko partikulak, KOG, HCl, HF, H2S, NH3, Usaina Sei hilean behin, jarduneko lehen 24 hilabeteetan eta, hurrengoetan, urtean behin

2 eta 3 Arazte-saileko mahuka-iragazkiko tximinia (1 eta 2) Partikula esekiak Urtero

4 eta 5 Gasak arazteko sistemako tximiniak (1 eta 2. errauste-lerroa) Partikulak guztira, HCl, HF, KOG, SO2, NOx, CO, Hg, O2, emaria, tenperatura, presioa eta hezetasuna Jarraikia

Amoniakoa Bi hilean behin, jarduneko lehen 12 hilabeteetan eta, hurrengoetan, hiru hilean behin

PKDD eta PKDF

Metal astunak: Cd, Tl, Hg, Sb, As, Pb, Cr, Co, Cu, Mn, Ni, V

Partikulak guztira, HCl, HF, COT, CO, NOx eta SO2 Urtero

6 eta 7 Kogenerazio-instalazioko gas-motosorgailuetako ihes-gasen hodia (1 eta 2) NOx eta CO Hiru urtean behin

8 eta 9 Kogenerazio-instalazioko back-up sistemako galdaretako ihes-gasen hodia (1 eta 2) NOx eta CO Hiru urtean behin

10-D Gasolioko multzo elektrogenoko ihes-gasen hodia NOx, CO eta SO2 Hasierako neurketa

11-D eta 12-D Amoniakoa % 25ean biltegiratze-andeleko haizatzea (1 eta 2) Amoniakoa Hasierako neurketa

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde (BKE) batek egin beharko ditu, eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Baimendutako kontrol erakundeen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko dute. Nolanahi ere, isurien kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzara.

c) Usainen neurketa olfatometria dinamikoaren bidez usainaren kontzentrazioa zehazten duen UNE-EN 13725 arauan xedatutakoaren arabera egingo da.

d) Neurtzeko teknikak 4. eta 5. fokuetarako.

1.- Atmosfera kutsatzen duten substantzien kontzentrazioak modu adierazgarrian neurtuko dira.

2.- Kutsatzaile guztien laginketa eta analisia, horien artean dioxinak eta furanoak, eta neurtzeko sistema automatikoak kalibratzeko erreferentziako neurketa-metodoak CEN arauen arabera egingo dira.

CEN araurik ez badago, ISO arauak, arau nazionalak, nazioarteko arauak edo bestelako metodoak erabiliko dira, egiaztatuta daudenak eta kalitate zientifiko baliokidea duten datuak eskuratzea bermatuko dutenak.

3.- Edozein neurketaren % 95eko konfiantza-tarteen balioek, eguneko isurtzeko muga-balioetan, ez dituzte isurtzeko muga-balio hauen portzentajeak gaindituko:

- Karbono monoxidoa: % 10.

- Sufre dioxidoa: % 20.

- Nitrogeno dioxidoa: % 20.

- Guztizko partikulak: % 30.

- Karbono organikoa guztira: % 30.

- Hidrogeno kloruroa: % 40.

- Hidrogeno fluoruroa: % 40.

e) Etengabe monitorizatzea 4 eta 5. fokuetan.

Honako elementuak etengabe neurtu beharko dira: partikulak, HCl, HF, KOG, CO, NOx, SO2, Hg, O2, emaria, tenperatura, presioa eta hezetasuna.

Halaber, edozein gertakariren aurrean enpresak ezaugarri berak dituen beste ekipo bat izan beharko du bi fokuetan. Horrela, parametroetako baten neurketa-datuak galduko balira, 4 ordu baino gutxiagoan neurketa-ekipoa ordezkatuko litzateke. Ondorioz, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak ekipo guztiek mantentze, kalibratze eta konexio baldintza egokiak dituztela ziurtatu beharko du.

Neurtzeko sistema jarraikiak «Isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko ditu.

Etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

Sustatzaileak neurtzeko sistema jarraikia prebentziozko mantentze-lanen plan bati jarraituz zaindu beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko dituena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

Neurtzeko sistema jarraikiaren funtzionamendu edo mantentze-lan okerrak direla-eta egun batean ordu-zatiko batez besteko 5 baliotik gora baliodunak ez badira, egun hori baliogabetu egingo da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak beharrezko neurriak hartu beharko ditu kontrol-sistema jarraikiaren fidagarritasuna hobetzeko.

Segidako 15 egunetik gora neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe badago edo gaizki badabil, BKEen bidez etengabe neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 eguneko maiztasunaz, gorabehera hasten den egunetik kontatzen hasita, eta neurtzeko sistema jarraikiak zuzen jardun arte.

Neurtzeko sistema jarraikiaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharko da urtero, «Igorpen atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa»-n adierazitako ereduaren arabera.

f) Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotuak erabilita, eta 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzkoak, 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, etab. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

F.3.- Immisio atmosferikoak kontrolatzea.

Instalazioaren inguruko airearen kalitate-kontrolak egingo dira, neurketa-gelen bidez etengabe, zein neurketa-kanpainen bidez.

Neurketa-kanpainek jardunaldiaren aurretik neurketa-programa osoa izango dute, baliotze energetikoko instalazioa abiarazi baino lehenago gutxienez 18 hilabetetan zehar, instalazioa jardunean dagoenean airearen kalitatearen bilakaera erkatzeko aukera eskain dezan.

Ebazpen hau eman eta sei hilabeteko epean, sustatzaileak jarduerak inguruan duen eraginaren jarraipena egiteko proposamena landu eta Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztuko du, bertan onartzeko. Proposamenean lanak hasi aurreko fasea eta lanen fasea barne hartuko dira eta proposatzen diren neurketa-gelen kokapenaren azterketa bat eta horien mantentzerako plan bat ere bai.

Neurtu beharreko parametroak, gutxienez, honakoak izango dira: etengabean, NOx, partikulak, HCl, KOG, SO2, eta O3 eta, noizean behin, HF eta metal astunak.

F.4.- Uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Lanak hasi aurretik, Arkaitz eta Latxaga ubideetako uren kalitate fisikokimiko eta biotikoaren kontrola egingo da, lanak egiten diren bitartean uren kalitatea erkatzeko erreferentzia-balioak eduki ahal izateko.

b) Lanen fasean, proiektu teknikoan eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketan jasotako proposamena jarraituz, Arkaitz eta Latxaga ubideetako uren kalitatearen kontrola egingo da hilero. Halaber, astero, dekantagailuen irteeran uren kalitatearen kontrola egingo da.

c) Funtzionamendu-fasean isuritako uraren kalitatea kontrolatzeko ondoren adierazitako analitikak egingo dira:

Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol-mota

1 Kutsatzaileak izan ditzaketen euri-urak pH, OEK, solido esekiak, olioak eta koipeak Hilean behin, jarduneko lehen urtean eta, ondoren, sei hilabetean behin Kanpokoa

Kontrol bakoitza «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren 255. artikulua) parametro baimendu bakoitzaren gainean, eta baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, E.3.4.3 ataleko parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

Parametroak analizatzeko «Estándar Methods For The Examination Of Water And Wastewater-en» (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioan) ageri diren normalizatutako metodoetakoren bat erabiliko da, edota ASTM Water and Environmental technology»-ren azken edizioko 11. sekzioan ageri den metodoren bat. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera metodo egokiena hautatuko da. Egun erabiltzen diren metodoen bestelakoak diren analisi-metodoak erabil daitezke, kutsatzaileen kontzentrazioa modu egokiagoan definitzeko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko epean.

Gainera, sustatzaileak isurketaren urteko bolumenaren estimazio eta erregistroa egin eta datu horiek bidaltzera derrigortua dago.

Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

F.5.- Zarata eta bibrazioen kontrola.

F.5.1.- Kontrolak obra-fasean.

Hondeaketa-lanetan lehergairik erabili behar bada, eragindako bibrazioak eta aire-uhina neurtuko dira leherketa-puntutik gertu dauden bizitegi-eraikinetan, jardueretan eta azpiegituretan, betiere UNE 22-381-93 Arauak eskatzen badu.

F.5.2.- Kontrolak funtzionamendu-fasean.

a) Lkeq, Ti adierazle akustikoaren ebaluazioa egingo da, jarduera garatzen den lursaileko kanpo-neurketen bidez, kanpoan antzemandako zarataren ikuspuntutik, kaltegarriena den eremuan, hiru hilean behin. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

b) Neurketa bidezko ebaluazioak, Enacek laginketa espazial eta tenporalerako akustikaren esparruan izendatutako entsegu-laborategiek egingo dituzte. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak, eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek landutako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

F.6.- Instalazioaren inguruan osagai biotiko eta abiotikoetan kutsagarri-mailen kontrola.

Plantaren inguruan metatu daitezkeen kutsagarri atmosferikoen mailak egiaztatuko dira, lurrean, uretan, tokiko nekazaritza-produktuetan eta landareetan metal astun (Pb, Cr, Cu, Zn, Ni, As, Cd, Hg), dioxina eta furanoen laginketa- eta analisi-kanpainak eginez (zuhaixka- edo zuhaitz-formako landareak barne hartuko dira, eta bioakumulazioko fenomenoak izan ditzaketen ehunak aztertuko dira).

Jardunaren aurreko egoera zehazteko, neurketak egingo dira hiru hilean behin, instalazioa abiarazi baino lehenago gutxienez 18 hilabetetan zehar. Landaretzari buruzko laginketak egiteko garai egokiena, deposizio atmosferikoak eta sustrai-xurgapenak lagindu beharreko kutsagarrien antzemate frogagarriagorako aukera eskaintzen duen garaia izango da. Garai hori udaberriaren amaiera izan daiteke; hori dela eta, sei neurketetako bat aipatu garaian egingo da. Laginketa-kanpaina horren ezaugarriak aurreko paragrafoan adierazitakoen antzekoak izango dira horiek egiaztatu ahal izateko.

Dioxina eta furanoen zehaztapena EPA 1613 araua jarraituz egingo da: erauzketa, gasen kromatografiaren arazketa eta azterketa bereizmen handiko masen espektrometriarekin.

Horretarako, Ebazpen hau eman eta sei hilabeteko epean, sustatzaileak laginketa-kanpainen inguruko proposamen zehatz bat aurkeztuko dio Ingurumen Sailburuordetzari onar dezan. Proposamen horretan, laginketa-lekuak eta laginak hartzeko eta aurreikusitako parametro bakoitzerako azterketa egiteko metodologia zehaztuko dira.

F.7.- Jardueraren adierazleak.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak proposamen zehatz bat egingo du, jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egiteko urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko. Proposamena Ebazpen honen F.9 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

F.8.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ebazpen honen hainbat ataletan ezarritakoaz gain, bidalketa urtean behin egingo da, beti martxoaren 30a baino lehen, eta ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostena aurkeztu beharko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

F.9.- Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan ezarritako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

G) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

G.1.- Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Lantegia gelditzeko eta abian jartzeko eragiketei eta programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sor ditzakeen isuriak eta hondakinak balioetsi beharko ditu enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena egin beharko du.

Energia sortzeko sistema gelditzerakoan, hondakinen errausketa geldiarazteko proposatutako epea teknikoki justifikatuko duten agiriak aurkeztu beharko dira.

Planta gelditzen denean, hondakinen balen zulo eta biltegiratze-guneari esker, hondakinen hornikuntza eta instalazioaren funtzionamenduaren arteko desberdintasunak egokituko dira, mantentze-lanen ondoriozko aldiak eta denbora laburreko geldialdiak barne.

Geldialdi luzeak hondakin gutxien sortzen den aldietan programatuko dira.

Planta gelditzen den aldietan soberan geratu diren hondakin ez-arriskutsuak onartzen dituen hondakinen baimendutako kudeatzaileak egindako konpromiso-agiria, Ingurumen Sailburuordetzari igorri beharko zaio.

G.2.- Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea, eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

G.3.- Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Dokumentazioan jasotako proposamenaren ez-ohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriei eta jarduneko baldintzei kalterik egin gabe, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira:

a) Besteak beste, azidoak eta hondakin arriskutsuak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezakeenez, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira. Zolen diseinuak efluenteak drainatzeko eta biltzeko gailuak izango ditu, kutsatzaileak ingurunera sakabanatzeko bideak saihestearren.

b) Biltegiratzea.

Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

c) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; halaber, ezarritako neurrien funtzionamendua egokia izan beharko da. Ihesak daudenean lurzorua (eta dagokionean, urak) babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapenerako eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua (eta dagokionean, urak) kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar), eta ikuskapenerako eta kontrolerako sistemen egoera ona bermatzeko neurriak gehituko dira.

Era berean, dekantagailu-koipegatzeak mantentze-lan egokiak izango ditu, garbitu eta bertan metatutako lohiak eta flotagarriak aldiro kenduz, eta horiek kudeatzeko beharrezko maiztasunaz erretiratuko dira, isurketaren kalitatea arriskuan jartzeko moduko mailetan pilatzea saihesteko.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; bertan, ingurumenean negatiboki eragin dezaketen produktuen jarioak sakabanatzea saihestu beharko da.

f) Jarduketa, gorabeheraren bat gertatuz gero.

Ingurunean eragin negatibo esanguratsuak eragin ditzaketen gorabeherak edo ezohiko jardunen aurrean jarduketa-protokolo bat izan beharko da. Protokoloak, gutxienez, gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu gerta daitekeen ustezko gorabehera edo ezohiko jardun bakoitzarentzat:

- Jarraitu beharreko jarduketak, hurrengo atalean zehazten den jakinarazpena agintariei egitea.

- Jarduketa bakoitzaren pertsona arduraduna.

- Istripuz gertatutako isurketaren kasuan, isurketa berehala geldiaraziko da.

Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

g) Gorabehera gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari. Jakinarazpena, gutxienez, ondoko alderdiak adieraziz egin beharko da:

- Gertakari mota.

- Jatorria eta arrazoiak.

- Sortutako ondorioak.

- Zuzentzeko edo egoerari eusteko hartutako neurriak.

- Jarduketak egiteko epeak.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Donostiako Udalean.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo isuriren bat egonez gero, SOS Deiaki eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

- Gertakari mota.

- Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

- Iraupena.

- Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

- Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

- Eragindako kalteen balioespena.

- Hartutako neurri zuzentzaileak.

- Prebentziozko neurriak, berriro gerta ez dadin.

- Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Era berean, sustatzaileak instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

h) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

i) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

H) Isurien inbentarioa.

Urtean behin Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, datu pertsonalak babesteari buruzkoaren aginduak betetzen direla.

I) Instalazioaren aldaketak.

Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak, 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Halaber, proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Legearen Testu Bateginari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

J) Agiriak bidaltzea.

Ebazpen honetako aurreko idatz-zatietan xedatutakoaren arabera, sustatzaileak ondoko agiri hauek Ingurumen Sailburuordetzara igorri beharko ditu:

- Sei hilabeteko epean, Ebazpen hau ematen denetik kontatuta, azterketa olfatometrikoa eta bioiragazkien tximiniaren altuera, Ebazpen honen E.3.3.2 atalean xedatutakoa jarraituz.

- Hamabi hilabeteko epean, Ebazpen hau ematen denetik kontatuta, instalazioaren proiektu zehatza kontutan hartuta azterketa akustikoaren berrikuspena, Ebazpen honen E.3.7 atalean xedatutakoa jarraituz.

- Sei hilabeteko epean, Ebazpen hau ematen denetik kontatuta, airearen kalitatean jarduerak duen eraginaren jarraipen-proposamena, Ebazpen honen F.3 atalean xedatutakoa jarraituz.

- Sei hilabeteko epean, Ebazpen hau ematen denetik kontatuta, osagai biotiko eta abiotikoen laginketa-kanpainen proposamena, Ebazpen honen F.6 atalean xedatutakoa jarraituz.

Laugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honen hirugarren ataleko ondoko puntuetan ezarritako baldintzak betetzen direla:

A) Erantzukizun zibileko asegurua.

E.1.8.- Nekazaritza-balio altua duten lurren azterketa zehatza eta horiek babesteko neurriak.

E.1.14.- Obra-amaierako txostena.

E.2.2.c.- Kudeatutako hondakinak erregistratzeko eredua.

E.3.2.e.- Ezohiko egoeretan labea elikatzea eragotziko duen sistema automatikoaren ezaugarriak.

E.3.5.1.f eta E.3.5.2.e.- Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak.

E.3.5.1.n eta E.3.5.2.g.- Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-ereduak.

F.1.c.- Errausketa kontrolatzeko azken belaunaldiko gailuak ezartzeko bideragarritasun-azterketa.

F.2.e.- Etengabe monitorizatzea 4. eta 5. fokuetan, kalibrazio-protokoloa barne hartuz.

F.2.f.- Isuri atmosferikoen erregistro-eredua.

F.3.- Eragiketa aurreko kanpainaren emaitzak.

F.6.- Eragiketa aurreko kanpainaren emaitzak.

F.7.- Jardueraren adierazleen jarraipenerako proposamena.

F.9.- Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

G.1.- Isurketa eta hondakinen balioespena gelditzeko eta abiarazteko eragiketetan eta kudeaketa eta tratamendurako proposamena.

G.3.b.- Biltegiratzeen ziurtagirien akreditazioa.

G.3.c.- Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua.

G.3.d.- Mantentze-lanen eta gorabeheren erregistro-eredua.

G.3.e.- Kubetak husteko protokoloa.

G.3.i.- Suteen aurkako araudia betetzen delako akreditazioa.

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko ditu «as built» proiektua eta baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Atal honetako baldintza horiek guztiak betetzeko 48 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori luza daiteke justifikatutako arrazoiak direla medio eta horretarako sustatzaileak aldez aurretik eskaera eginez gero.

Instalazioa ezingo da eraginkortasunez abiarazi ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela aitortu arte. Hala ere, proba-aldiko abiarazte-aldia onartuko da, gehienez bost hilabeteko iraupenarekin. Aldi horretan, besteak beste, neurri zuzentzaileen eraginkortasuna ez ezik, jarraiki neurtzeko sistemen lehen kalibrazioarena ere egiaztatuko da. Denboraldi horretan, Ebazpen honen F.2 eta F.5 atalean xedatutako neurketak burutuko dira, bai eta galdara-labeen errekuntza-baldintzen neurketa ere. Emaitza horiek, lehen aipatutako ikuskapen-bisita baino lehen bidaliko zaizkio Ingurumen sailburuordetzari. F.5 atalari dagozkion ebaluazioen (zarata) aurretik aurreikusitako immisioen modelizazioak egingo dira (Lk,d, Lk,e eta Lk,n adierazi akustikoen ebaluazioa), zarata-foku desberdinen isurketen datu errealak oinarri hartuta.

Bosgarrena.- Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Seigarrena.- Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 261. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Artikulu hori betetzeaz gain, Ebazpen honen baldintzak, ingurumena zaintzeko programan jasotakoak barne, aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero, eta betiere behar bezala justifikatzen baldin badira. Halaber, ofizioz aldatu ahal izango dira, egoera hauetan:

- Araudi berria indarrean sartzea.

- Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berriei egokitzeko beharra, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

- Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzak edo sor daitezkeen ingurumenaren gaineko eraginei lotuta ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileetan akatsen bat egiaztatzen duten oharrak.

Zazpigarrena.- Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak Ebazpen honen xede den jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zortzigarrena.- Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

- Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako laugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

- Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

- Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Halaber, ibilgura isurtzeko baimena baliogabetu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiko 263. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen diren baldintzetan.

Bederatzigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinaraztea Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresari Donostiako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamaikagarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 23a.

Ingurumeneko sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.

I. ERANSKINA

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak donostiako udalerrian sustatzen duen hondakinen baliotze energetikoko jarduerarako aurkeztutako proiektua eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketa jendaurrean jartzeko izapidean jasotako ingurumen edukiko alegazioei erantzuna.

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak Donostiako udalerrian sustatzen duen hondakinen baliotze energetikoko jarduerarako aurkeztutako proiektuaren ingurumeneko baimen bateratuaren eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren prozeduraren testuinguruan ingurumen-organoak eginiko jendaurrean jartzeko izapidean zehar 2.110 alegazio jaso dira. Alegazio horien guztien edukiak hiru eredu desberdinetan jaso dira.

Hurrengo ataletan egindako analisietan agerian geratuko den moduan, erreferentziako instalazioaren ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena eta ingurumeneko baimen bateratua egin ahal izateko, Ingurumen Sailburuordetza honek aurkeztutako alegazioetan adierazitako eta ingurumeneko baimen bateratu honen xede den instalazioari buruzko ingurumen-gai guztiak berrikusi ditu. Horrela, proiektuan jasotako neurri zuzentzaileak eta ingurumeneko baimen bateratuaren prozedura honen bidez osatutakoak instalazioak sor litzakeen ingurumenaren gaineko balizko eraginak minimizatzera bideratuta daude, teknika erabilgarri onenak aplikatuz, eta modu horretan, ingurumena bere osotasunean babestea lortze aldera.

Jarraian, aurkeztutako eskaera desberdinak kontutan hartu direla adierazten duten zehaztapenen laburpena eta dagozkien oharrak jaso ditugu:

Jendaurrean jartzeko epea luzatzea eskatzen da onartzen den gehienezko epea ezarriz, hilabeteko epea ez baita nahikoa txosteneko dokumentazio tekniko osoa aztertzeko eta alegazioak aurkezteko.

Ingurumen sailburuordearen 2009ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak Donostiako udalerrian sustatzen duen hondakinen baliotze energetikoko jarduerarako aurkeztutako proiektua eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa jendaurrean jartzeko epea luzatzea onartzen da. Hala, jendaurrean jartzeko epea 15 egun baliodunekin luzatu zen, 2009ko abenduaren 29tik aurrera kontatu beharrekoa. Guztira, jendaurrean jartzeko izapidea 45 egun balioduneko epean egin zen.

Jendaurrean jartzeko epea etetea eta proiektuaren eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren agiriak itzulitakoan berriz epea irekitzea eskatzen da, jendaurrean jarritako agiriak gaztelaniaz soilik baitaude.

Aplika daitekeen araudiak xedatzen duenez (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua eta Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra), proiektuaren eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren agiriak sustatzaileak aurkeztu behar ditu bere ingurumeneko baimen bateratuaren eskaerarekin batera. Sustatzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizial erabiltzeko duen eskubidea zehaztasunez aplikatuz, aipatu agiriak gaztelaniaz aurkeztu zituen.

Bestalde, Ingurumen Sailburuordetzak proiektua eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa jendaurrean jartzeko izapiderako aipatu araudian xedatutako baldintzak bete ditu sustatzaileak aurkeztutako agiriak jendaurrean jarriz. Izapidea burutu aurretik, agiri horiek, aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 12. artikuluan, zein aipatutako urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluan eta aipatutako otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 45. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen zituztela ziurtatu zen.

Proiektuaren eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren administrazio-izapideak bertan behera uztea edo kautelaz etetea eskatzen da.

Lehen aipatu bezala, sustatzaileak erreferentziazko espedientearen izapideak egiteko aplika daitekeen araudiak xedatutakoa betetzen duenez, ingurumen organoak izapideak egitea beste aukerarik ez du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan xedatzen denez, Administrazioa prozedura guztietan berariazko ebazpena ematera derrigortua baitago.

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpen ezkorra ematea, proiektuaren gauzatzea ez onartuz, eta txosten ezkorra eman eta ingurumeneko baimen bateratua ez ematea eskatzen da.

Burutu den ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorako prozeduran, proiektuaren ekintza desberdinek ingurunearen kalitatearen hainbat aldetan izan ditzaketen eraginen balorazioa egin da, aplika daitekeen arloko araudia, zein onarpen orokorreko azterketa teknikoak kontutan hartuz. Bereziki, Europako Batzordearen erreferentzia-agirien edukiak hartu dira kontutan: «Reference Document on Best Available Techniques for Waste Incineration» eta «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatment Industries», biak 2006ko abuztukoak eta, horien osagarri gisa, honako hauek: «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems», 2001eko abendukoa, eta «Reference document on the application of Best Available Techniques for Energy Efficiency» 2009ko otsailekoa. Arloko araudiei dagokienez, kasu honetan, bereziki aplikagarria da hondakinak errausteari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretua eta hori oinarri hartuta, besteak beste, proiektuak hondakinen errekuntza eraginkorra bermatzen duela egiaztatu da.

Hala, sustatzaileak ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko aurkeztu duen proiektuak instalazioaren funtzionamendurako indarrean dagoen araudiak xedatutako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu duenez, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpenak, zein ingurumeneko baimen bateratuak, aldekoak izan behar dute.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak indarrean dagoen Araudia zehatz-mehatz betearaz dezala eskatzen da, herrigunerik gabeko 2.000 metroko distantzia barne.

Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuari dagokionez, adierazi behar da, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen Xedapen indargabetzaile bakarrak indargabetu zuela. Hala eta guztiz ere, aipatu Araudia indarrean mantenduko da auziaren inguruan onartutako beste araurik ez duten autonomia-erkidegoetan eta hiri autonomoetan, aipatu legeak ematen ez diren bitartean.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, aipatutako otsailaren 27ko 3/1998 Legeak, gaian (jarduera sailkatuak) aplika daitekeen erregimen juridikoa xedatzen du eta aipatu erregimen horretan ez da bizileku diren guneekiko jarduerek errespetatu behar dituzten distantzien inguruan inolako baldintzarik aurreikusten eta horrelako erabaki bat, hala badagokio, lurralde eta hirigintzaren antolamendu-gaietan tokiko agintaritzak aitortutako eskuduntzen esparruan hartu behar dela ulertzen da.

Usurbilgo Udala, dagozkion ondorio legaletarako, herri-administrazio kaltetu gisa hartzeko eskatzen da.

Nahiz eta Usurbilgo udalerria instalazioaren kokaleku-gunearen ondoan egon, eta, beste modu batera izan ezin duen bezala, bere eremua instalazioaren ingurunearen azterketarako gune gisa hartu den, horrek ez du esan nahi Usurbilgo Udala administrazio kaltetu gisa har daitekeenik, instalazioa soilik Donostiako udalerrian kokatzen denez, administrazio hori baita erreferentziazko instalazioari aplika daitezkeen udal-eskuduntzen arduraduna.

Natura 2000 Sarearen eta Atxulondo-Abaloz Natur intereseko eremuaren gaineko eraginaren inguruko aurre-ebaluazioa egitea eskatzen da.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan proiektuak, instalaziotik 10 km-ko distantziara dauden Natura 2000 Sarean bildutako gune desberdinen gaineko eraginak berariaz aztertzen dira. Agiri horien ondorioz, baiezta daiteke xedatutako neurri zuzentzaileak aplikatu ostean, proiektua egikaritzeak ez dituela ingurune horretan kokatzen diren Natura 2000 Sareko guneen babeserako helburuak modu hautemangarrian kaltetuko.

Kontsiderazio horiek, Euskadiko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan jasotako Atxulondo-Abaloz natur intereseko eremuaren gaineko balizko eraginetara ere zabal daitezke, hurbil egonda ere, instalazioak ez baitu zuzenean kaltetzen eta instalazioa kokatzen den arro hidrografikoa ez den beste batean kokatzen baita. Eremu hori, halaber, proiektuaren ingurunearen azterketa-gunean kokatzen da.

Zubietako hiri-hondakinen errauskailu-proiektua baztertzea eta errauskailuaren luzamendua eskatzen da lehen udalerri berritzaileen gaikako bilketa eta birziklapen adierazleen bilakaera-mailaren azterketa logiko bat egin arte. Udalerri horiek honako hauek lirateke: Usurbil, Oiartzun eta Hernani.

Ingurumen organoak ez du horrelako erabakirik hartzeko eskuduntzarik, lehen adierazi bezala, administrazioa sustatzaileak proposatutako prozedura ebaztera derrigortuta baitago, sustatzaileak berak proposatu duen bezala.

Hondakinen ahalik eta murrizte, birziklatze eta berrerabilpen handiena sustatzea, eta hondakin organikoa tratatzeko konposta eta biometanizazioa baliotze energetikorako sistema gisa ezartzea eskatzen da. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Gipuzkoako Foru Aldundia beste kudeaketa-sistema batzuk ezar ditzan estutzea eskatzen da, ahalik eta prebentzio, konposta eta birziklapen handienera bideratuta, materiaren ziklo naturala ixteko aukera eskaintzen ez duten azpiegitura kutsagarriak baztertuz. GHHKPOaren helburuak berrikustea eta horiek hondakinen gaian klima aldaketaren aurkako euskal planera (2008-2012) egokitzea eskatzen da.

Eskatzen diren gaiak ez dira erreferentziazko proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren inguruko ebaluaziorako eta ingurumeneko baimen bateraturako izapideen xede. Gainera, proiektuaren maila gainditzen duten gaiak dira eta hondakinen arloko plangintzaren esparruan kokatu behar dira. Esparru horretan hartu behar dira hondakinen kudeaketa egokirako neurriak, orokorrak zein zehatzak.

Herritarren ongizatea eta osasuna babesteko elementuak modu parte-hartzaile eta independentean abiaraztea eskatzen da.

Erreferentziako instalazioarekin lotuta jarraitutako prozeduran, ingurumen organoaren jardunak ingurumenaren babes eraginkor eta osoa izan du helburu eta azken xedea aipatzen diren eskubideen babesa baino ez da (herritarren ongizatea eta osasuna). Kontuan izan behar da horixe dela, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea, hau da, atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, hondakinena barne; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat hartzen da.

Gainera, legeek xedatzen duten bezala, ingurumen organoaren jarduerak, instalazioari baimena eman aurretik informazioa jendaurrean jartzeko prozesuaren bidez herritarren parte-hartzea jaso du. Prozesu horretan, sustatzaileak aurkeztutako informazioa jarri da herritarren eskura, bai eta espezializatua ez den herritarrak hobeto ulertzeko laguntza teknikoa ere, aipatu informazioa non aurki zitekeen eta hori kontsultatzeko epea zein zen adieraziz, bai eta modu integratuan benazko baimenarekin batera doan ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorako prozeduraren eta ebazteko organo eskudunen eta alegazioak bidali beharreko organoen inguruko informazioa ere, horretarako ezarritako epea berariaz adieraziz, jasotako alegazioak zehaztasunez aztertuz eta, azkenik, txosten honetan egin bezala, aipatu azterketa horren emaitza jendaurrean jarriz.

Aurreko eskaerak ondoren laburbiltzen diren argumentuetan oinarritzen ziren eta horiei dagozkien oharrak gehitu dizkiegu:

1.- Prozedura eta eskumenen mailan.

2009ko azaroaren 9ko ebazpenak xedatutako jendaurrean jartzeko epearen baliogabetasuna, Proiektuaren izenburua eta edukia ez zetozelako bat. 2009-04-06 eskaera Hondakinen Kudeaketa Zentrorako Ingurumeneko Baimen Bateraturako da eta 2009ko azaroaren 9ko Ebazpenak hondakinen baliotze energetikoko jarduerarako proiektu eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaz hitz egiten du. Jendaurrean jarritako RESAren proiektuak Hondakinen Kudeaketa Zentro bat eraikitzeaz hitz egiten du. Gainera, Donostiako udalerriaz hitz egiten da Zubietako inguruaz beharrean.

Ingurumeneko sailburuordearen 2009ko azaroaren 9ko Ebazpenak, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak Donostiako udalerrian sustatzen duen hondakinen baliotze energetikoko jarduerarako aurkeztutako proiektua eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa jendaurrean jartzea onartu zuen eta agiri horiek, laburbilduz, sustatzaileak aurkeztutako proiektuaren xede nagusia jasotzen du «Hondakinak Kudeatzeko Zentroa» izeneko idazpuruan eta xede hori hondakinen baliotze energetikoa baino ez da. Agiri horiekin sustatzaileak ez du proiektu desberdin bat aurkeztu nahi, aitzitik, proiektuaren xedea bera argitu nahi du. Gainera, kontuan izan behar da Zentroan proposatutako jarduera desberdinen artean, hondakinen baliotze horren inguruan soilik dagoela ingurumenaren gaineko eraginaren inguruko ebaluaziopean eta ingurumeneko baimen bateratua lortzeko izapidepean.

Bestalde, jendaurrean jarritako agirietan, zalantzarik gabe, baimena behar duen instalazioaren objektu osoa zehazten du eta proiektua bere osotasunean deskribatzen du, ingurumenaren gaineko eraginak izan ditzaketen ekintza desberdinak aztertuz.

16/2002 Legearen 12. artikuluan adierazten den dokumentazioa bere osotasunean ez dagoenez, espedientea ezin da jendaurrean jarri 16/2002 Legearen 16. artikuluak xedatutakoa kontutan hartuta.

Alegazioak ez du zehazten dokumentazioa zergatik den osatugabea eta, lehen adierazi bezala, ingurumen organoak proiektua jendaurrean jarri zuen, aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 12. artikuluan, zein urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluan eta otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 45. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen zituela egiaztatu ostean.

Baliotze energetikoko instalazioaren proiektua baimenduko duen edo nahikoa estaldura emango dion aurretiazko plangintzarik eza. Proiektuaren Memorian esaten denez, memoria hori GHHKPOan, hori aldatu eta berrikusten duen Aurrerapen Dokumentuan eta Gipuzkoako hiri-hondakinen azpiegiturei buruzko Lurraldearen Arloko Planean (LAP) oinarritzen da. LAPa 2009ko uztailaren 21ean onartu zen, proiektuaren ingurumeneko baimen bateratuaren eskaeraren ostean. Bestalde, ez dago hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legeak xedatutako hondakinen plan autonomikorik eta beraz, baliteke errauskailua ez beharrezkoa izatea bere unean hartuko diren irizpideen arabera.

Sortzen dituen hondakinen kudeaketaren gaineko agintea udalerri bakoitzari dagokio. Beste erakunde batzuek, hala nola, Foru Aldundiak, Autonomia Erkidegoek edo Estatu-mailakoek edo erakunde pribatuek, hala nola, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SA enpresak, ezin dute udalerriaren borondatea derrigortu herritar horiek esplizituki baztertzen dituzten hondakinen kudeaketa-ereduak finantzatzera zigortuz. Hori da Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta, Andoain, Aduna, Zizurkil, Orio, Zarautz eta Donostiako udalerrien kasua.

Lehen adierazi bezala, alegazio diren gaiak ez dira erreferentziazko proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren inguruko ebaluaziorako eta ingurumeneko baimen bateraturako izapideen xede. Proiektuaren maila gainditzen duten gaiak dira eta hondakinen arloko plangintzaren esparruan kokatu behar dira. Esparru horretan hartu behar dira hondakinen kudeaketa egokirako neurriak, orokorrak zein zehatzak. Bestalde, gaiaren eskumenen banaketa legeetan dago xedatuta eta proiektua abiarazteak ez du aipatu eskumen horien ezer aldatzen.

Instalazioaren sailkapena ez da zuzena. Instalazioa jartzeko proposamenak ez du funtsik, hiri-hondakin solidoen baliotze-instalazioa izanik, «HONDAR zatiak, HUAko lohiak eta erregaien erreusak» errausteko asmoa badago, memoriaren 23. orrialdean adierazten denaren arabera. Hondakin horiek Toxikoak eta Arriskutsuak dira. Hala ere, instalazioa «b) idazpurua- Hondakin ez-arriskutsuak errausteko edo aipatu hondakinak tratamendu kimikoen bidez ezabatzeko instalazioak (75/442/EEE Zuzentarauaren HA eranskinaren D.9 idazpurua zehazten den bezala), egunean 100 tona baino gehiago ekoizteko gauza direnak». Sailkapen hori ez da zuzena.

Inola ere ez da hondakin arriskutsuen errausketa baimentzen instalazioan. Hondakin arriskutsu edo ez-arriskutsu izatea ez da kontu arbitrarioa bat, horri aplikatu beharreko araudiak ezartzen baitu. Araudi horren isla zuzenena Europako Hondakin Zerrenda dugu. Ingurumeneko baimen bateratuaren A.1.1 hirugarren atalean, instalazioan onar daitezkeen hondakinen zerrenda dator, beren EHZ (Europako Hondakin Zerrenda) kodeen eta horien tratamendu-portzentajearen zehaztapenekin. Honako hauek dira:

Hondakin-mota EHZ kodea Labearen ahalmenaren ehunekoa

Parke eta lorategietako hondakinak; hondakin biodegradagarriak 20 02 01 % 80-100

Parke eta lorategietako hondakinak; hondakin biodegradagarriak; lurrak eta harriak 20 02 02

Etxeko jatorria duten hiri-hondakinen (EH) edo pareka daitezkeen hondakinen (ETPAIMEH) nahasketa 20 03 01

Azoketako hondakinak 20 03 02

Bide-garbiketako hondakinak 20 03 03

Hondakin handiak 20 03 07

Birziklatzera bideratutako papera eta kartoia sailkatzetik sortutako hondakinak 03 03 08 % 0-8

Hiri-hondakinen uren tratamenduaren lohiak, gai lehorra % 90 edo gehiago dutenak. 19 08 05 % 0-12

Hiri-hondakinen konpost-instalazioetan konpostatu ez den zatia 19 05 01 % 0-8

Hiri-hondakinen birziklapen-instalazioetako erreusa 19 12 01 % 0-8

19 12 04

19 12 07

19 12 08

19 12 10

Halaber, aipatu atalean onar daitezkeen hondakinen onarpenerako baldintzak jasotzen dira eta argi zehazten da, edonola ere, debekatuta dagoela hondakin arriskutsuak erraustea.

Azterketak emandako eraginkortasun energetikoaren balioa 0,6552 da, baina 2008ko ekainaren 17an Europako Parlamentuak onartutako Hondakinen Zuzentarau Esparru berriaren arabera, instalazioa baliotze energetikokoa izateko balioa 0,65 da. Hau da, ez dago segurtasun-marjinarik, hondakinen konposizio hipotetikoan desbideratze, desbiderapenen bat badago, birzikla daitezkeen materialen birziklapen-portzentajea areagotzen delako edo 2009an gertatu bezala, krisi ekonomikoaren eraginez sortutako kopurua murrizten delako, instalazioak baliotze energetikokoa izateari utziko lioke edo baliotzekoa izaten jarraitzeko Gipuzkoatik kanpoko hiri-hondakinak inportatu beharko lirateke. Gainera, eraginkortasun energetikoaren justifikaziorako erabilitako hondakinen konposizioaren eta erabilitako BBAren balioak ez daude justifikatuta.

Errausketa-instalazioan eginiko hondakinen kudeaketarako operazioa baliotze-operazio gisa hartu behar da, Zuzentarau jakin batzuk baliogabetzen dituen hondakinei buruzko 2008ko azaroaren 19ko Europako Parlamentu eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutako baldintzak betetzen baititu. Bestalde, kontuan izan behar da aipatu errausketa-operaziorako eska daitezkeen baldintzak, isurketen muga-balioei eta neurri babesle eta zuzentzaileei eta ingurumena zaintzeko programari dagokienez, berdinak direla, baliotze-instalazioa edo ezabatzeko instalazioa izan.

2.- Arauak urratzea.

Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko legedian aurreikusitako herrigunetik 2000 metroko distantziaren urraketa. Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko Legedia onartzen duen azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretua Airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legeak baliogabetu zuen baina kasu honetan indarrean jarraitzen du kokalekuak aukeratzeko azterketa guztiak eta hartutako erabakiak 2007-12-17 baino lehenagokoak direnez, bere osotasunean horren inguruan Auzitegi Gorenaren Araudi eta doktrina aplikatu behar baitzaio.

Enpresa kokaleku horretan instalatzeak jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko legediaren 4. artikulua urratzen du eta hori dela eta, edozein instalazio-baimen edo edozein administrazio-baimen ukatu behar zaio. Alegazioak dio hainbat herrigune daudela 2000 m-ko erradioko zirkuluan.

Azaroaren 15eko 34/2007 Legeak jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko Legedia baliogabetzen badu ere, indarrean mantenduko da auziaren inguruan onartutako beste araurik ez duten autonomia-erkidegoetan eta hiri autonomoetan, aipatu legeak ematen ez diren bitartean. Alegazioa egin duen pertsonak ez du aurkitu azaroaren 15eko 34/2007 Legearen onarpenetik, Euskal Autonomia Erkidegoan industriak gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak direnean herrigune gertuenetik 2.000 metroko distantziara soilik kokatu daitezkeenaren inguruko gaia lantzen duen araudi berri onarturik.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/2008 Lege Orokorrean, jarduera sailkatuak arautzen dira, gutxieneko distantzia ordezka dezaketen neurri babeslerik aipatu gabe. Hori dela eta, ezinezkoa dela egiazta dezakegu jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko legediaren 4. artikuluan xedatzen den gutxieneko distantziaren arautik bereiztea.

Salbuespenezko bi mila metroko distantziaren lekapena ez litzateke kasu honetan aplikagarria, ez baitira jurisprudentziak exijitzen dituen salbuespenezko baldintzak ematen. Proiektua kokatzeko erabakiak ez du zerikusirik jurisprudentziak aurreikusitako salbuespenezko baldintzekin, soilik politikoa den adostasunaren ondorio baita, kokapen hori onar litekeen bakarra dela gomendatzen duten teknika-, hirigintza- edo lurralde-izaerako arrazoi edo baldintzarik alegatu edo egiaztatu gabe.

Alegazioa egin duen pertsonak adierazi bezala, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko Araudia onartzen duen azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretua baliogabetua dago eta Euskal Autonomia Erkidegoan, jarduera sailkatuen erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak arautzen du. Beraz, Euskadin ez da, aurretiazko premisa gisa, jarduera sailkatuak herriguneetatik distantzia jakin batera kokatzearen derrigortasunik. Eta hori guztia, hirigintza-gaietan aplika daitekeen araudian gara daitezkeen ekintzen kaltetan izan gabe, edonola ere, esparru horretan ezarri behar baitira industrien kokapenak.

Halaber, hori guztia ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren edo antzekoen berariazko teknikak aplikatu ostean, kasu bakoitzean ezar daitezkeen neurri babesleen kaltetan izan gabe. Ezin da ahaztu aipatu neurriak, hala nola, prozesurako sistema eraginkorrak edo «hodi amaiera» moduko neurri zuzentzaileak, isurketa kutsagarriak, arloko arauek, zein Europako erreferentziazko agiriek ezarritako atarien azpitik gutxitzea dute helburu eta, 2.000 metroko distantzia ezartzen duen neurri batek baino askoz ere modu eraginkorragoan bermatzen dute ingurunearen kalitatea eta, azken finean, herritarrentzako ingurumen-kalitatea.

Hondakinak kudeatzeko hierarkia urratzea. Proiektuak eta proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren azterketak ez dute Europako Parlamentu eta Batzordearen 2008ko azaroaren 19ko 2008/98/EE Zuzentarauko 4. artikuluan hondakinen hierarkiarako aurreikusitako lehentasunen ordena errespetatzen: a) prebentzioa; b) berrerabiltzeko prestatzea; c) birziklapena; d) beste baliotze-mota bat, adibidez, baliotze energetikoa, eta e) ezabatzea. Nahiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hondakinen Partzuergoak hondakinen kudeaketan hierarkiarekiko errespetua aldarrikatzen duten, hori ez da horrela, lehenik lehen mailei ekin beharko bailitzaieke (konposta, berrerabilpena, birziklapena -gai organikoa barne-) azkenekotik, hau da, baliotze energetikotik, hasi beharrean. Errausketa ez litzateke beharrezkoa izango hondakinen kudeaketarako hierarkia modu eraginkorrean beteko balitz.

Alegazioa egin duen pertsonak adierazitako argumentuak ez doaz proiektuaren ingurumeneko baimen bateratuaren izapideak egin eta ematearen aurka. Lehenik, adierazi behar da araututako prozedura bat dela eta hori amaitu ostean, dagokion baimena ematea besterik ez dagoela, beti ere, eskatzaileak horretarako Legeak xedatzen dituen baldintzak betetzen baditu. Zentzu horretan, adierazi behar da Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak bere instalazioa Zubietan (Donostia-San Sebastián) jartzeko ingurumeneko baimen bateratuaren eskaera egin duela eta, eskaerarekin batera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko araudian, zein ingurumenaren gaineko eraginaren azterketari buruzko araudian eskatutako informazio guztiak aurkeztu dituela. Bere aldetik, ingurumen organoak, araudi horretan xedatutako kontsulta, jendaurreko informazio eta entzunaldi izapideak burutu ditu. Halaber, ingurumen organoak zorroztasunez aztertu du sustatzaileak aurkeztutako informazioa, bai eta espedientean jasotako txosten eta alegazioak ere. Baimena eman aurretik, ingurumenaren gaineko eragin kritikorik ez dela antzematen eta ingurumeneko baimen bateratuaren oinarri informatzaile guztiak betetzen direla ziurtatu zen. Hain zuzen ere, honako hauek betetzen zirela ziurtatu zen: kutsadura prebenitzeko neurri egokiak hartzea, bereziki teknika erabilgarri onenak aplikatuz; hondakinen sorrera ekiditea edo, hori posible izango ez balitz, modu egokian kudeatzea, ingurumenean duten eragina ekidin edo ahalik eta gehien gutxitzeko; energia, ura, lehengaiak eta beste baliabide batzuk modu eraginkorrean erabiltzea; istripu larriak prebenitzeko beharrezko neurriak hartzea; eta, azkenik, instalazioaren ustiapena amaitzen denean edozein kutsadura-arrisku ekiditeko eta kokalekua behar bezala geratzeko beharrezko neurriak hartzea.

Aurreko guztiaz gain, esan behar da proiektua hondakinen tratamenduaren hierarkiarekin bat datorrela, aipatu hierarkian jasotako mailetako batean, hau da, baliotzean, eta, nolanahi ere, aipatu hierarkia betetzeko beharrezko neurriak hondakinen inguruko plangintzaren esparruan hartu behar direla.

Arreta eta prebentzioaren printzipioa eta Konstituzioaren 45. artikulua urratu dira, botere publikoen betebeharra baita baliabide naturalak zentzuz erabiltzea eta ingurumenaren gainean eragin gutxien duen konponbidea aukeratzea, ekintza horiek zuzendu behar dituen proportzionaltasun-printzipioa eta Hondakinei buruzko 10/1998 Legearen 12.1 artikulua aplikatuz. Proiektuak artikulu hori eta 2008ko Hondakinei buruzko Zuzentarauaren 13. artikulua urratzen ditu, ez baitu hondakinen kudeaketa giza osasuna arriskuan jarri gabe eta ingurumena kaltetu gabe egingo denik bermatzen. Halaber, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedapenak ere urratzen ditu. Instalazioak airearen kalitatearen gainean eragina izango du eta, beraz, baita eskualdeko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen gainean ere, eta elikadura-enpresak han kokatzea galaraziko du. Añorgan dagoen Cementos Rezola enpresak bere instalazioetan hondakin arriskutsuak erretzen dituenez, 4 km-ko distantzia baino gutxiagora hondakinen errausketarako bi instalazio jarri behar dituzte. Errauskailua biztanleria-dentsitate handiko hiri-ingurunean jarri behar da. Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako erakundeen kudeaketa, industria-instalazioen ikuskaritza eta kontrolari dagokionez, oso kritikagarria da. Proiektuak ez ditu nahikoa berme eskaintzen, ez baita kautelazko neurri gisa zientzialari-talde independente batek txostena egitea hartu.

Lehen adierazi bezala, ingurumen organoak zehaztasunez aztertu du proiektua ingurumenaren eta giza osasunaren babesaren ikuspuntutik, bereziki, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeko baldintza guztiak errespetatzen direla egiaztatuz. Sustatzaileak aurkeztutako agirien ondorioz eginiko kutsaduraren sakabanatzearen inguruko azterketen emaitzak eta zorrozki mugatutako kutsatzaileen kontzentrazioa duten gas-isurketak kontutan hartuta, instalazioaren ingurunean ez da airearen kalitatearen narriadurarik aurreikusten indarrean dagoen araudian xedatutako atarien azpitik. Beraz, ez nekazaritza-ustiapenetan, ez eta pertsonen osasunean ere, ez da eraginik aurreikusten, nahiz eta inguruneak biztanleria-dentsitate altua izan. Arauak ez du inola ere zientzialari independenteek eginiko txostena aurkeztea derrigortzen baina adieraz daiteke agiriak administrazio publikoko teknikoek aztertu dutela, hau da, aukeraketa-prozesu zorrotzen bidez beren gaitasun teknikoa frogatu behar izan duten tekniko independenteek aztertu dutela.

Informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legea urratu da, hain zuzen ere, lege horretako 3.2 artikulua. Parte-hartzea ez da modu eraginkor eta errealean bermatu, ez eta Aurrerapen Dokumentua edo LAParen informazioa ere, eta are gutxiago nahikoa denborarekin. Beraz, aipatu planen baliogabetasunak errauskailuaren proiektua baliogabetzen du.

Halaber, proiektuaren kasuan ere urratu da, azaroaren 17an alegazio-epea ireki bazen ere, agiriak ez baitziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian azaroaren 25era arte eskuragarri egon.

Informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 3.2 artikuluak herritarrek parte-hartze publikorako duten eskubidea arautzen du eta, erreferentziazko prozedurari dagokionez, herritarrek honako eskubide hau dutela aitortzen du: «aplika daitekeen araudian xedatutakoaren arabera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruz araudian araututako baimenak emateko,... ingurumenaren gaineko eraginaren azterketari buruzko araudian araututako ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenak emateko administrazio-jardunbide izapidetuetan modu eraginkor eta errealean parte-hartzea».

Izan ere, jarraitutako ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ebaluazioaren eta ingurumeneko baimen bateratuaren prozeduran, bertan publikoki parte hartzeko baldintza legal guztiak sobera bete dira. Hala, ingurumen organoak 45 eguneko epea eman dio jendaurreko informazioaren izapideari, Legeak eskatutako gutxienekoa baino gehiago. Denbora horretan zehar, herritarrek espediente osoa eskuratzeko aukera izan dute eta horretarako hiru puntu fisiko zeuden jarrita (bat Gasteizen eta bi Donostian) eta beste bat birtuala (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orria) sustatzaileak aurkeztutako agiri teknikoa aztertu ahal izateko. Agiriak berrikusi eta alegazioak aurkezteko epea 2009ko azaroaren 18tik eta 2010aren urtarrilaren 18ra luzatu zen eta, halaber, indarrean dagoen legediak xedatutako ondoko baldintza hauek bete ziren:

Jendaurrean informazioa jartzeko aldia, ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa barne, erabakia hartu baino lehen egin da, informazioa emateko aukera izan denean, honako gaiak barne hartuta:

a) Eskabidearen ebazpena ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-prozeduraren mende dago.

b) Ebazpena emateko organo eskudun gisa, Ingurumen Sailburuordetzaren identifikazioa, dagokion informazioa eman eta alegazioak jasotzeko, horretarako zehaztutako epearen berariazko adierazpenarekin.

c) Eskaeraren ebazpenaren izaera juridikoa: Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena eta ingurumeneko baimen bateratua.

d) Dagokion informazioa eskuratzeko datak eta lekuak, bai eta horretarako erabilitako bitartekoak.

e) Publikoaren parte-hartze modalitateak, hau da, jendaurrean jartzeko izapidetzea zela xedea.

Zentzu horretan, adierazi behar da, alegazioa egin duen pertsonak aipatzen dituen Aurrerapen Dokumentua eta Lurraldearen Arloko Plana (LAP) ez direla sustatzaileak emandako agirietakoak, ez eta prozedura hau ere, sustatzaileak ez baitu, inola ere, aurkezturiko informazioan txertatzeko betebeharra.

20.000 biztanle baino gehiagoko hirietan airearen kalitatearen berri ematera derrigortzen duen legezkotasunaren urratzea etengabea da. EAEko biztanleen % 90 inguru, airearen kalitatea eskasa duten inguruneetan bizi da. Ez da airearen kalitatearen neurketa-sail inprimatuen berri ematen. Sail horiek urterokoak izan beharko lukete eta ez, EAEn egiten den bezala, hiru edo sei hilabetekoak.

Alegazioa aurkeztu duen pertsonak adierazitako argumentuak ez dio, inola ere, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak Donostiako udalerrian sustatzen duen hondakinen baliotze energetikoko proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren eta ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurari erreferentziarik egiten, airearen kalitateari buruzko informazioa, ingurumenaren gaineko eraginaren azterketarako abiapuntu gisa gai garrantzitsua bada ere, ez baita proiektuaren sustatzailearen erantzukizuna. Zentzu horretan, argitu behar da sustatzaileak aurkeztutako kutsaduraren sakabanatzearen inguruko azterketan, beste modu batera izan ezin zuen bezala, Ingurumen Sailburuordetzak kudeatzen duen EAEko airearen kalitatea kontrolatzeko eta zaintzeko sarearen datuak hartu direla kontutan.

Proiektuak Gipuzkoako Hondakinen Lurraldearen Arloko Plana urratzen du, hain zuzen ere, Araudiaren eranskinean xedatutako puntuan: Artzabaletaren antolaketa, 1 eta 2. atalak derrigorrezkoak eta lotesleak direla kontutan hartuta. Hain zuzen ere, instalazioaren oinarri diren plataforma desberdinek hartuko duten kotei dagokienez.

Gipuzkoako Hiri Hondakinen Azpiegituretako Arloko Lurralde Planaren zehaztapenei dagokienez, ezin ahantz daiteke horiek lurralde-antolakuntzaren esparruan zehazten direla eta ez proiektu baten zehaztapen-eskalaren esparruan. Zentzu horretan adierazten du Planak berak hiri hondakinen herri azpiegiturak ezarri behar direnean, horiek eraikitzeko, honakoa adierazten duenean: aldez aurretik instalazioentzat baimen administratiboa eskuratzeko izapideak egitea, baita proiektu teknikoa onartua izatea ere sektore honetan indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz. Halaber, Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroa (GHKZ) abian jartzeko kontrolari dagokionez, aplika daitekeen legedia ingurumeneko baimen bateratuari dagokiona izango da, bere ingurumenaren gaineko eraginaren azterketarekin eta horrelako proiektu baten izapidetzeak behar dituen gainerako ingurumen-aldeekin batera.

Zentzu horretan, adierazi behar da, aipatutako Lurraldearen Arloko Planak bere Arautegiko 8. artikuluan xedatzen du dokumentuaren 1. eta 2. paragrafoek derrigortasuna eta izaera loteslea dutela Artzabaleta izeneko zonaren antolamendurako eta, azken buruan, izaera teknikoko eta ingurumeneko irizpideak zehaztu nahi ditu Artzabaleta izeneko zonarako aurreikusi den proiektua gauzatzeko zehaztapenak ezartzearren. Aitzitik, izaera lotesle hori ez da, inola ere, Zentroaren deskribapen xehatua jasotzen duen 3. atalera zabaltzen.

Hala, Lurraldearen Arloko Planak honakoa zehazten du: GHKZren hirigintza eremuan sartuko dira prozesu osoko zerbitzu laguntzaileak, N-1etik egingo den sarbidea eta eraikin multzoa hartuko duen zonako betelanak. Hirigintzaren eremu horrek 323.389 m² hartuko ditu. GHKZren plataforma hiru kotatan mailakatuko diren hainbat plataformetan eratuko da. Hiru kota horiek honakoak dira: 109, 115 eta 142 m.

Halaber, Planak honakoa xedatzen du: Artzabaletako antolaketa (GHKZ eta iristeko bidea) eskala egokian garatuko da, hau da, oinplantan zein profilean doituko da, bai ikuspuntu tekniko eta ekonomikotik begiratuz bai ingurumenaren arlotik begiratuz konponbiderik onena lortzeko.

Bestalde, sustatzaileak ingurumeneko baimen bateratuaren prozeduran aurkeztutako agirietan, GHKZ ezartzeko honakoa adierazten da: «GHKZren lurzatiak 323.389 m²-ko azalera hartzen du eta honela banatzen dira bere plataformak: +115 kota eta 54.840 m²-ko azalera duen plataforma, +109 kota eta gehienez 34.400 m²-ko azalera duen plataforma, eta +142 eta 14.815 m²-ko azalera duen plataforma».

Horregatik guztiagatik, konponbide onena lortzeko ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta ingurumenekotik beharrezko diren doikuntzen bidez eraikuntza-proiektuan lur-zatiaren behin betiko antolaketa alda daitekeenaren kaltetan izan gabe, ez da desadostasunik antzematen ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurarako aurkeztutako proiektuaren eta Gipuzkoako Hiri Hondakinen Azpiegituren Lurraldearen Arloko Planaren xedapenen artean.

Izapideak proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren eskaerari egiten dio erreferentzia, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuan arautua. Hala ere, jendaurrean jarritako agiriek adierazten dutenez, sustatzaileak eginiko eskaerak soilik uztailaren 1eko 16/2002 Legean aurreikusitako ingurumeneko baimen bateratuari egiten dio erreferentzia, hau da, proiektuaren izapideetan askoz beranduago egin beharreko fase bati dagokio. Aipatu Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, izapide hau hasiera-fase batean egin behar da, oraindik aukera guztiak irekiak daudenean. Proiektua bere zehaztasunetan erabat itxia dela egiaztatu da. Bestalde, proiektuaren lehen agiriari dagokionez, proiektuak eragiten dituen herri-administrazioei kontsultak egiteko izapidearen prozedura urratu dela egiaztatu da, proiektuak Usurbilgo udalerriari eragiten dionez, 1/2008 LEDaren 8 eta 9.3 artikuluekin bat etorriz, kontsultatu egin beharko bailitzaioke.

Burutu diren izapideak prozedura bakarrean jaso dituzte erreferentziazko proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren inguruko ebaluaziorako eta ingurumeneko baimen bateraturako izapideak. Eta hori guztia, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikulua aplikatuz, autonomia erkidegoek ahaleginak egingo baitituzte ingurumeneko baimen bateratuaren barruan dauden ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko Erkidegoko araudian ageri diren jarduerak edota beste figura batzuk sartzeko, betiere, horrelakorik eska badaiteke, eta horretarako eskumena autonomia erkidegoari baitagokio.

Beraz, jendaurrean jartzeko izapidea Legean xedatzen den bezala egin da, aukera egon baita ingurumeneko baimen bateratuaren eskaerari buruzko informazioa eskaintzeko. Izan ere, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak, bere hasierako ingurumeneko baimen bateratuaren eskaera 2009ko apirilaren 6an aurkeztu zuen. Aipatu eskaera ez zen 2009ko azaroaren 6ra arte kontutan hartu eta une horretan zehaztu zuen ingurumen organoak (Ingurumeneko sailburuordearen 2009ko azaroaren 9ko Ebazpena) jendaurrean jartzeko izapidearen hasiera.

Bestalde, lehen adierazi bezala, nahiz eta Usurbilgo udalerria instalazioaren kokalekuaren ondoan egon, horrek ez du esan nahi Usurbilgo Udala kaltetutako administrazio gisa har daitekeenik, izan ere, instalazioa Donostiako udalerrian soilik kokatuko litzatekeenez, azken administrazio hori da erreferentziazko instalazioari aplikatu beharreko udal-eskumenak izango lituzkeena.

Proiektuak ez du hirigintza-babesik, ez baita Donostiako Udalaren txostenik ageri, IBBen eskaeraren aurretik, 16/2002 Legearen 12.1.b) eta 15. artikuluetan xedatzen denaren arabera. Proposatutako proiektua gaur egun indarrean dagoen udalerriko HAPNaren aurkakoa eta bateraezina dela antzeman da, eta proiektuaren izapidearen aurretik zehaztuz, Plan Berezi baten idazketarekin, lurzoru eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 28.5 artikuluan xedatzen denaren arabera, Premiazko Neurriei buruzko 105/2008 Dekretuko 4.2 eta 4.3 artikuluekin lotuta.

Espedientean Donostiako Udalaren txostena dago, 2009ko martxoaren 6ko datarekin. Bertan, erreferentziako instalazioa zein lurretan jartzeko asmoa dagoen zehazten da eta indarrean dagoen HAPNean, lurzoru urbanizaezin gisa eta Landa Eremu Arrunt gisa jotzen dira. Halaber, indarrean dagoen HAPNaren erabileren sistematikaren arabera, bere erabilera «zerbitzu-azpiegituraren» erabilera gisa hartu behar dela adierazten da eta HAPNak zerbitzu-azpiegituren erabilerak eremu horietan baimendutako erabilerak direla horiek landa-eremuan ezartzeko beharrezko eta egokiak direnean eta «onura publiko» edo «gizarte-interes» gisa justifikatzen direnean. Baldintza horiek honako kasu honetan ematen dira. Beraz, ezarri nahi den erabilera udal plangintzarekin bat datorrela adierazten da. Bestalde, adierazi behar da, aipatu ezarpena berariaz jasotzen dela Donostiako HAPNaren berrikuspen-agirian eta berau, hasiera batean, 2008ko maiatzaren 19ko osoko bilkuran onartu zela.

Proiektuak ez du egungo eta etorkizuneko instalazioek herritarrengan eta giza osasunean dituen eraginaren gaineko azterketarik, ingurumeneko legedian xedatutako hedapen eta edukiarekin eta 9/2006 Legea, 85/337/EEE Zuzentaraua, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua eta 1131/1988 Errege Dekretua urratuz.

Lehenik, beharrezkoa da adieraztea kasu honetan ez dela plan eta programa jakin batzuk ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legea aplikatu behar, izapidearen xedea proiektu baten ingurumeneko ebaluazioa baita.

Erreferentziako proiektuaren ingurumenaren gainerako eraginaren azterketari dagokionez, gaiari buruzko araudiak ingurumenaren gaineko eraginaren azterketak, kasu bakoitzaren eta legearen arabera, proiektuaren eragin zuzen eta zeharkakoak modu egokian antzeman, deskribatu eta ebaluatuko dituela xedatzen du. Kaltetuak izan daitezkeen eta aztertu beharreko faktoreak honako hauek dira:

a) Gizakia, animaliak eta landareak.

b) Lurzorua, ura, airea, klima eta paisaia.

c) Ondare materialak eta ondare kulturala.

d) Lehen aipatutako faktoreen arteko elkarrekintza.

Zentzu horretan, adierazi behar da erreferentziazko proiektuak ez duela herritar eta giza osasunean eragin zuzenik, zeharkakoak baizik, gizakiaren eta, besteak beste, uraren, airearen eta lurzoruaren kalitatearen arteko loturaren bidez. Ingurumenaren gaineko eraginaren azterketan zorroztasunez hartu dira kontutan faktore horiengan eragina izan ditzaketen proiektuaren ekintza guztiak, berariaz sor daitezkeen balizko aldaketak aztertuz. Proiektuaren ezaugarriak direla eta, arreta berezia eskaini zaie galdara-labearen gas-isurketek airearen kalitatean izan ditzaketen eraginei.

Kasu honetan, hondakinen errausketari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretua eta ingurumeneko airearen kalitatearen ebaluazioa eta kudeaketa arautzen dituen urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuan sufre oxidoari, nitrogeno dioxidoari, nitrogeno oxidoei, partikulei, berunari, bentzenoari eta karbono monoxidoari buruz xedatutakoa derrigorrezko erreferentzia dira, horietako lehenak honako xedea baitu: «hondakinen errausketa eta baterako errausketako jarduerak zein neurritara egokitu behar diren zehaztea, jarduera horien ondorioz egon daitezkeen giza osasunarentzako arriskuak eta ingurumenaren gaineko eragin kaltegarriak ekidin edo mugatzeko». Bigarrenaren xedea, berriz, honakoa da: «giza osasunean eta ingurumenean bere osotasunean gai arautuek izan ditzaketen eragin kaltegarriak ekidin, prebenitu eta gutxitzea».

Aipatutako helburu horiek lortzeko, alde batetik, hondakinen errausketa eta baterako errausketarako instalazioen funtzionamendurako baldintzak eta betebeharrak ezartzen dira, bai eta kutsagarriak isurtzeko balio-mugak ere, horiek guztiak aplikatu eta errespetatuz. Bestalde, sufre dioxido, nitrogeno dioxido, nitrogeno oxido, partikula, berun, bentzeno eta karbono monoxidoen kontzentrazioari dagozkion balio-mugak eta abisu-atariak definitu eta ezartzen dira eta aipatu substantziekiko airearen kalitatearen ebaluazioa arautzen da.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan, zorrozki aztertzen dira, tximinian isurtzeko muga-balioak betetzea bermatuko duten beharrezko errausketa-baldintzak, zein isurketa horiek airearen kalitatean izan ditzaketen eraginak. Azterketa hori oinarri hartuta, inguruneko airearen kalitatea ebaluatzeko aztertzen diren parametro desberdinei dagokienez, ez da, inola ere, muga-balioak edota atariak gaindituko direla aurreikusten.

Ingurumen organoak, agiri osagarriak hainbatetan eskatu ostean, dokumentazio hori aplika daitekeen araudiaren baldintzekin bat datorrela egiaztatu da eta beraz, adieraz daiteke ez dagoela inolako lege-urraketarik, ez proiektu publiko eta pribatu jakin batzuk ingurumenean duten eraginen ebaluazioari buruzko 1985eko ekainaren 27ko Batzordearen 85/337/EEE Zuzentarauarena, ez eta proiektuen ingurumenaren gaineko ebaluazioari buruzko Legea onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua eta bere garapen-araudia ere.

3.- Ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren akatsak.

Ez dago beste aukera batzuen azterketa errealik. Ez GHHKPOak, ez Aurrerapen Dokumentuak, ez LAPak, ez dute beste aukera batzuen azterketa errealik. Proiektuak ingurumenaren gaineko eraginen ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 8ko 6/2001 Legean, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua exekutatzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuan, proiektuen ingurumenaren gaineko eraginen ebaluazio Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuan eta Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean xedatutakoa urratzen du. Aipatu arauetan aztertutako aukera desberdin nagusiak eta horietako bakoitzak izan ditzakeen eraginen azterketa jasoko dituela xedatzen da, bai eta hartutako erabakiaren arrazoi nagusien justifikazioa ere, ingurumenean izan ditzakeen eraginak kontutan hartuz. Gainera, ez da adierazten Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak aurrez IEAren zabaltasuna eta maila zehaztu dituenik. Ingurumenekoak eta beste aukerenak diren azterketak proiektuaren ondoren egindakoak dira. Ez da aukera desberdinen eta kokalekuen azterketa errealik izan. Ingurumen Sailburuordetzak Proiektuari onarpena eman izana ere ezin da kontuan hartu, aireari buruzko azterketaren ondorioak generikoak eta estereotipatuak baitira.

Proiektuak eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketak aurrez eztabaida politiko eta instituzionalaren prozesua oinarri hartuta aurrez aukeratutako kokalekuaren aukeraketa justifikatzen dute berriro. Aurrez eginiko eztabaida hori ez da irizpide teknikoen gainean hartu eta Gipuzkoan hondakin-kopuru gehien sortzen dituen udalerriarentzat den intereseko hirigintza-garapenen aurreikuspena gailendu zaio, ingurumenaren gaineko eragin txikiagoa duen kokalekuaren argumentuari. Proiektuan aipatzen den aukera desberdinen azterketak, 2004ko maiatzean Diputatuen Kontseiluak onartutakoak, ez du Artzabaleta izeneko eremua jasotzen. Aipatu azterketan proposatutako kokaleku egokiena «Aritzeta» zela zehaztu ostean, azkenean Artzabaleta aukeratu zen kokaleku «egokiena» bezala, baina azterketak ez du, inola ere, 2004ko maiatzean onartutako aukera desberdinen azterketaren sakontasun-maila bera, eta beraz, aurrez zehaztutako kokaleku bat aukeratu izana justifikatzeko burutu zela uste da.

Donostiako Udala Zubietaren goiko aldean kokatzearen alde agertu zenez, «Artzabaleta» eremu zehatzean kokatzea proposatu zen, beste kokaleku batzuk baztertuz, nahiz eta ingurumenaren aldetik egokiagoak izan zitezkeen. Horrek guztiak Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketa baliogabetzen du eta bere helburu nagusienak murrizten ditu.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan Gipuzkoako Hiri Hondakinen Azpiegiturei buruzko Lurraldearen Arloko Planean aztertutako beste kokaleku nagusien deskribapena jasotzen da, bai eta horietako bakoitzak eragin ditzakeen kalteena ere, eta azkenik aukeratutako kokalekua aukeratzeko argumentuen adierazpen xehatua egiten da.

Hala, aztertutako hogeita hamar kokalekuak baloratzeko kontuan hartu diren parametro desberdinak hiru alde nagusitan multzokatu dira: lurralde- eta hirigintza-egokitasuna, ingurumenaren gainerako eragina eta egokitasun tekniko-ekonomikoa. Hiru irizpideak batera baloratuz, kokaleku egokiena Artzabaleta da, Zubietaren goialdean, lurralde- eta hirigintza-egokitasunari dagokionez egokitasun ertaina-altua baitu, ingurumenaren gainerako eragina ertaina eta egokitasun tekniko-ekonomikoa oso altua adierazten baitu.

4.- Eragin orokorrak.

Proiektua baztertu egin behar da pertsonengan, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenetan, paisaian eta etorkizuneko hondakinen kudeaketa iraunkorrean, sistema hidrologikoan, landaredian, «Estenaga mendiko terrazak» izeneko interes geologikoko eremuan eta paisaian eragin kritikoa eta atzeraezina izango baitu, bai eta usainak eta nitrogeno oxidoa, bentzenoa, Bentxo(L)pirenoa, Dioxinak/Furanoak, Artsenikoa, Kadmioa eta Nikela, Sufre Dioxidoa, Gai Partikulatua (PM10 eta PM².5), CO, Ozonoa, metal astunak eta konposatu organikoak isurtzeagatik ere, horiek denak oso kutsakorrak baitira. Gainera, kontutan hartu behar dira gertuko etxebizitzekiko zarata eta isurketa kutsakorren eragin-eremu handiaren airearen azterketak berak aitortzen duena.

Lehen aipatu bezala, pertsonengan izan ditzakeen eraginaren ikuspuntutik, zorroztasunez aztertu da proiektua eta ez da espero airearen kalitate osasungarria baldintzatuko duten kutsagarrien atariak gainditzea. Eta hori, hain zuzen ere, isurketa kutsagarrien eragina eremu zabal batean aztertu ondoren. Zentzu horretan, argitu behar da «a priori» azterketa-eremu handia zehazteak ez duela esan nahi eraginak intentsitate berekoak izango direnik aztertutako puntu bakoitzean eta guztietan, eremu hori aukeratzearen arrazoia gai teknikoek baldintzaturiko irizpide estandarizatuak baitira, sor daitekeen edozein eragin esanguratsu baztertzeari begira, nahiz eta eremuak isurketa-puntutik erlatiboki urrun kokatu.

Horren ondorioz, pertsonengan eragin antzemangarriak egon daitezkeela baztertzeko aukera eskaintzen duten kutsagarrien barreiatze-azterketaren emaitzekin bat etorriz, halaber, ur, landaredi eta animaliengan antzeko eraginak ere bazter daitezke.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioak zarata eta usainek izan ditzaketen eraginen inguruko azterketa jasotzen du, bai eta aipatu eraginak gutxitzeari begirako neurri zuzentzaileen proposamena ere.

Hala, zonabanatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren arabera, instalazioaren ingurunean zarataren immisioa modelizatu da eta aipatu arauaren III. eranskinean muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak ez direla gainditzea aurreikusten egiaztatu da.

Usainak murrizteari dagokionez, hondakinak hartzeko zuloak, bai eta paketatze-instalazioa ere, sakonunean mantenduko dira, usainak eta hautsa kanpora irten ez daitezen. Sakonune hori, esparruko airea xurgatuz lortuko da eta baliotze energetikoko eta paketatzeko instalazioetako hondakinak hartzeko zuloaren kasuan, aire hori galdara-labean errekuntzarako aire primario gisa erabiliko da. Biolehorketako instalazioko harrera/trituratze eremuan xurgatutako airea aipatu instalazioko estalkian dauden bi bioiragazkietara bideratuko dira. Halaber, labea martxan ez dagoenean eta bere atmosfera sakonunean mantentzeko zuloaren nabetik xurgatutako airea kontsumituko duen inolako lanik egiten ari ez denean, usain txarrak kanpora irtetea saihestuko duen sistema izango da.

Bestalde, fluxu kutsagarriak isurtzeari dagokionez, horiek oso murritzak direla egiaztatu da, prozesuko uren guztizko berrerabilpena burutuko baita eta ez baita efluente horietatik eratorriko isurketarik aurreikusten. Ur horien biltegiratzearen efluentea soilik horren mantentze-operazioetan sor daiteke eta, kasu horretan, efluente hori saneamendu-sarera isuriko da (Añarbeko Uren kolektorera). Kolektore horretara ur sanitarioak ere bideratuko dira. Beraz, instalaziotik ibilgura egingo den isurketa bakarra bide eta aparkalekuetako euri-urena izango da eta horiek, Arkaitza ubidera isuri aurretik dekantagailu-koipegabetze bidez tratatuko dira.

Paisaiari dagokionez, kontutan izan behar da instalazioa bat datorrela ibarrarekin eta beraz, inguruneko muino eta mendi-mazelek ikusmen-eremutik babesten dutela. Behatzaile gehien izan dezaketen puntuak aztertu dira eta honakoa ondorioztatu da: Usurbilgo zenbait kokapen eta angelutatik, iparraldean urrunen dauden inausketak eta betelanak soilik izango dira ikusgai.

«Estenaga Mendiko Terrazak» izeneko interes geologikoko eremuan izan dezakeen eragina sarrera-bidea eraikitzeak sortuko du, eremu horretako zati txiki batetik pasatzen baita. Okupazioa marjinala da, babestuen dagoen ekialdeko punturik urrunena babestua utziz; gainera, neurri orekatzaile gisa, eremuaren interes zientifiko didaktikoari balioa gehitzea aurreikusten da eta beraz, eragina bera ez da esanguratsua.

Proiektuaren arabera, giza osasunerako oso arriskutsuak diren substantziak isuriko dira. Hondakin oso heterogeneoak tratatuko dira eta beraz, isurketak ere oso heterogeneoak izango dira. Isurketetan legedian jasotzen direnak baino askoz ere substantzia gehiago izango dira. Konposatu Organiko Iraunkorrak ezabatzeko Stockholmeko Hitzarmenean (aipatu Hitzarmena aplikatzeko Plan Nazionalean egokituta) jasotako substantzia arriskutsu asko azpimarratu behar dira: PCDD, PCDF, HCB, PCBak eta PAHak.

Errauskailuekin lotutako azterketa askok adierazten dutenez, osasunarentzat kaltegarria da horrelako industriak jartzea. Errauskailuen inguruan bizi diren edo horietan lan egiten duten pertsonen osasunarentzat dauden arriskuak zerrendatzen dira. Horien artean honako hauek daude: tumore gaiztoak, elikagaien bidezko transmisio arriskutsuak, sortzetiko malformazioak, haurrengan hormona-asaldurak, heriotza-tasa orokorraren areagotzea eta biriketako asaldurak.

Sail ekonomikoak ezarri behar dira azterketa epidemiologiko konparatuak egiteko, bai eta aurreikusitako kokalekutik hamar kilometroko eremuan gas toxikoak arnastu eta elikagaik eta ura hartzeak eragin ditzakeen gaixotasunen iraunkortasunari buruzkoak ere, errauskailua abiarazi aurretik eta ondoren.

Kasu honetan, interes berezikoa da 79/117/EEE Zuzentaraua aldatzen duen eta kutsatzaile organiko iraunkorrei buruzko 2004ko apirilaren 29ko Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 850/2004 Araudia (EE). Araudi horretan, bertako IV. eranskinean jasotako edozein substantzia (kutsatzaile organiko iraunkorrak) duten hondakinak edo horiekin kutsatuta daudenak, arauaren V. eranskinaren 1. atalean adierazi bezala ezabatu edo baliotuko direla adierazten da justifika ezin den atzerapenik gabe, hala, kutsatzaile organiko iraunkorraren edukia suntsitu edo, gainerako hondakin eta isurketak kutsatzaile organiko iraunkorrik gabekoak bihurtzen dituen aldaketa egin dela bermatzeko.

Hala, aipatu araudiko V. eranskinean, errausketa, kutsatzaile organiko iraunkorrak modu eraginkor batean ezabatzeko gai den ezabatze- eta baliotze-operazioetako baten gisa onartzen da. Operazioa, noski, aipatu kutsatzaileak erabat erretzea bermatzeko ezarritako baldintzetan burutu behar da, hau da, errekuntzarako azken aire-injekzioaren ostean, baldintza kaltegarrienetan ere, gutxienez bi segundoz prozesuak sortutako gasen tenperatura 850 ºC arte modu kontrolatu eta homogeneoan igoko da, errekuntza-ganberaren barne-paretatik gertu neurtuta. Zentzu horretan, gogorarazi behar da Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresaren instalazioak hondakinen errekuntza aipatu baldintzetan egingo dela bermatzeko beharrezko elementuak izango dituela. Elementu horiek honako hauek dira: erregai fosilezko oinarria duten erregailu osagarriak (lehentasunez gas naturala) eta hondakinak labera elikatzeko katigamendu bat, horien sarrera automatikoki etengo duena edozein arrazoirengatik aipatu baldintzak ematen ez badira.

Ondorioz, hondakinak errausteko operazio bat baimentzeko beharrezko baldintzak, gaur egun lehen baino askoz ere zorrotzagoak dira eta beraz, konposatu organiko iraunkorreko isurketak sortu beharrean, hiri-hondakinetan agertzen direnean horiek erabat ezabatzen laguntzen du. Ezin dira konparatu osasunarentzat sor ditzakeen arriskuak zaharkituak dauden instalazioetan eginiko hondakinen errausketak, horietan ez baita erabateko errekuntza lortzen, azken belaunaldiko instalazioen sor ditzakeenekin.

Bestalde, azterketa epidemiologikoak egitea, batez ere, osasun-administrazioari dagokio, herritarren osasunari buruzko datuak behar baitira eta datu horiek aipatu administrazioak soilik izan baititzake. Ez da egingarria Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU bezalako enpresa batek instalaziotik gertu bizi diren herritarren gaixotasunen prebalentziari buruzko datuak jaso ahal izatea.

Proiektuak Kiotoko helburuak betetzea oztopatzen du. Ibilgailuen joan-etorriak hilean 4.358 kamioitan areagotuko da instalazioaren ingurunean eta horrek CO2 isurketak areagotuko ditu. Gainera, instalazioan ere berotegi-efektua duten gas horiek ere isuriko dira (karbono dioxidoa, nitrogeno oxidoak, etab.).

Ez dira atmosferara botako diren CO2 isuriak adierazten.

GHHKPOaren edukiak eta helburuak horiek hondakinen gaian klima aldaketaren aurkako euskal planera (2008-2012) egokitzea eskatzen da.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan berotegi-efektua duten gasen isurketaren berariazko azterketa jasotzen da. Ondorio gisa, alde batetik, instalazioan energia elektrikoa tratatu eta sortzeko prozesuei lotutako CO2-ko isurketek EAEko isurketei dagokienez % 0,63ko igoera eragingo luketela aurreikusten da. Bestalde, instalazioan sortzen den energia soberakinduna (auto-kontsumoa kenduta) urtean 201.000 MWo ingurukoa da eta berreskuratutako materiala (metalak) urtean 9.250 t ingurukoa izango da. Horrekin isurketak murrizten dira, sortu eta sarera esportatutako elektrizitatearekin lotuta, horiek beste ekoizpen-zentro batzuetan sortu behar izatearen beharra ordezkatuko baitu, bereziki ohiko zentral termikoetan. Halaber, metalen berreskurapenetik eratorritako murriztea sortzen da. Alde horiek kontutan hartuta, berotegi-efektuko gasen areagotzea garbian % 0,17 litzateke EAEko guztizko isurketei dagokienez.

Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Osoko Planari dagokionez, aurrez ere adierazi da prozedura honek soilik erreferentziazko proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren azterketari eta ingurumeneko baimen bateratuari egiten diela erreferentzia, eta prozedurak ez du aipatu Osoko Planean inolako eraginik.

Proiektuak, ingurumenaren osasungarritasunarekin, zein Oria ibarraren baserri eta ekoizpen ugaritan burutzen den nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-ustiapenekin eta ostalaritzarekin lotutako jarduera ekonomikoei eragiten die.

Aurreko atal batzuetan adierazi bezala, ez da proiektuaren ondorioz ingurumenaren osasungarritasunean eraginik aurreikusten eta beraz, nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-ustiapenek, zein ostalaritzak, ez dituzte kalteak jasango.

GHKZak Gipuzkoako beharrak asetzeko proportziorik gabeko dimentsio bat eduki nahi du; hala, dimentsio horri dagokion hondakin-kopurua erraustera derrigortuko du eta horrek, inolaz ere bigarren mailakoak ez diren ondoko eraginak sortuko ditu berehala:

A) Hondakinen birziklapenaren balizko goranzko joera gelditzea, bereziki plastikoena, errausten diren hondakinen bero-ahalmenari eutsi behar baitzaio.

B) Biodegradatu eta Konpostatu daitezkeen Hondakin Organikoen gaikako bilketa ezartzearen praktika galaraztea, arrazoi beragatik.

C) Berotegi-efektuko gasak areagotzea eta ez kontrolatzea, aldaketa klimatikoa areagotuz.

Proiektuaren dimentsio egokia ez da ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren eta ingurumeneko baimen bateratuaren prozeduraren xedea. Ingurumenaren gaineko eraginaren azterketaren xedea, proiektuaren exekuzioak sor ditzakeen ingurumenaren gaineko eraginak antzeman eta ekiditea, zuzentzea edo orekatzea da. Ingurumeneko baimen bateratuaren bidez, berriz, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteari begira, instalazio bat baldintza jakin batzuen arabera ustiatzeko baimena lortzen da. Baldintza horiek Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea betetzen dute, hau da, posible denean, atmosferara, uretara eta lurzorura isuritako kutsadura murriztu eta kontrolatzea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integraturako sistema ezarriz, ingurumena bere osotasunean babesteko maila altua lortzeko helburuarekin.

Bestalde, ingurumeneko baimen bateratua eman edo ukatzeak ez du inolako eraginik hondakinen birziklapenaren areagotze edo gutxitzean, ez eta hondakinen gaikako bilketa jartzeari buruzko gaian eta berotegi-efektuko gasen isurketan ere, alde horiek guztiak dagozkien berariazko arautegien bidez erregulatzen baitira.

5.- Teknika Erabilgarri Onenak.

Instalazioak ez du proiektuan deskribatzen den 35. TEOa betetzeko konpromisoa hartzen, irregularki legez horretara derrigortuta ez daudela adieraziz.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan adierazitako 35. TEOa, atmosferara isuritako kutsatzaileen isurketaren balioak betetzeko baliotze energetikoko instalazioaren ekipoen doikuntzari dagokio. Baliteke alegazioa egin duen pertsona okertu izana, sustatzaileak aipatu helburu-balioak beteko dituela adierazi baitu, nahiz eta horiek betetzera derrigortuta ez egon.

Hala eta guztiz ere, aipatutako helburu-balioak isurketarako muga-balio gisa jasotzen dira ingurumeneko baimen bateratuan, eranskin honen 8. atalean zehazten den bezala. Aipatu muga-balioak ezingo dira gainditu instalazioan.

6.- Hondakinak sortzea.

Proiektuak hondakin toxiko eta arriskutsuen bolumen handia sortuko du. Proiektuan, labeetatik kendutako zepen hondakinak hondakin geldo gisa hartzen dira. Hala ere, laburpen ez-teknikoan adierazten denez, zepak hondakin geldo gisa hartzeak sei hilean behin eginiko karakterizazioak baldintzatuko du. Hondakinen heterogeneotasuna ikusita, zepen karakterizazioak ezin da sei hilean behin egin. Bestalde, zepak ez dira errautsetatik bereizten. Ez da egia errausketa-teknikek hondakinen PKDD/F suntsitzen dutela, atmosferara eginiko isurketak murrizteko sistema modernoek ez baitituzte dioxinak eta furanoak desagerrarazten, beste hondakin-fluxu batzuetara lekualdatzen baitituzte, hau da, errauts hegakorretan eta zepetan kontzentratzen dira.

Instalaziotik irtendako zepa-gramo bakoitzaren azterketa xehatua egin beharko litzateke konposatu toxiko eta arriskutsurik ez dagoela egiaztatzeko.

Errausketaren ondorioz sortzen diren hondakinen % 30 hondakindegi kontrolatuetan utzi behar da, zepak eraikuntza-material gisa erabiltzeko konponbidea ez baita existitzen. Segurtasun altuko hondakindegia erabili behar da.

Horrelako instalazio-moten esperientziaren arabera, zepen hondakinak (EHZ kodea: 19 01 12) ez-arriskutsuen izaera izango dutela aurreikusten da eta, beraz, ingurumen baimen bateratuan izaera horrekin jasotzen dira. Hala ere, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin horiek arriskutsuak direla ezartzen bada, ingurumeneko baimen bateratuaren hirugarren ataleko E.3.5.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira. Karakterizazio horrek izaera sakona du eta berariazko arau teknikoen arabera eta ingurumen organoaren ikuskapenaren mende egin behar da.

Mota horretako instalazioetan ohikoa denez, zepen bolumen handia aurreikusten da eta, alde batetik, helmuga gisa hondakindegia izan dezakete, beti ere horien baliotze materiala bideraezina dela frogatzen bada. Nolanahi ere, beti jatorrizko hondakin gordinena baino bolumen garbi txikiagoa izango da.

«Errautsak» terminoa zepen sinonimo izan daiteke baina labetik datozen gasen arazketa-sisteman jasotako errauts hegakorrei ere erreferentzia egin diezaieke. Nahasterik egon ez dadin, ingurumeneko baimen bateratuan «zepak» terminoa labearen hondoan jasotako hondakinentzat erabiltzen da eta «errautsak» terminoa gasen arazketa-sisteman jasotzeko hondakinentzat.

Dioxina eta furanoen tratamenduari dagokionez, gogorarazi behar da lehen adierazitakoa kutsatzaile organiko iraunkorrak eraginkorki eta behin betikoz ezabatzeko errausketa-operazioei Europako araudiak esleitzen dien paperari lotuta.

7.- Uren kutsadura.

Proiektuak inguruko ibilguak kutsatuko ditu. Prozesuko urak zepak hozteko eta hezetzeko berrerabiliko direla kontutan hartuta, istripu, matxura edo geldialdiaren kasuan arriskutsua dirudi Añarbeko Uren Mankomunitateko ur beltzen kolektorera zuzenean isurtzea, araztegi horrek ez baitu ekidingo konposatu toxiko eta arriskutsuak Oria ibaira zuzenean joatea.

Gainera, errausketa-prozesua gelditzera derrigortzen duen geldialdi, istripu edo matxuraren bat gertatzen denean, hori ez da berehala gertatzen, denbora bat irauten baitu. Añarbeko Mankomunitateko ur-sistemara isurketa garrantzitsu bat gertatuko da oso kutsatuak egon daitezkeen urena.

Oria ibaiak errauskailuetan nahikoa ez den babes berezia behar du. Dioxina, furano eta pecb gaiez kutsatutako arriskuak adierazten dira gainazaleko uretan.

Ez da aurreikusten proiektuak inguruko ibilguak kutsatzea. Lehen aipatu den bezala, fluxu kutsagarrien isurketak oso murritzak dira, prozesuko uren guztizko berrerabilpena burutuko baita eta ez baita efluente horietatik eratorriko isurketarik aurreikusten. Prozesuko urak, besteak beste, zepak itzali eta hezetzeko erabiliko dira, baina, alegazioa egin duen pertsonak adierazten duen ez bezala, instalazioa geldituz gero, ur horiek ez dira Añarbeko Uren Mankomunitateko uren kolektorera isuriko. Prozesuko urak andeletan biltegiratuko dira ondoren erabiltzeko eta, nabarmena da instalazioa geldituz gero, aipatu ur horiek ez direla sortuko, ez eta biltegiratuko ere. Ur horien biltegiratzearen efluentea soilik horren mantentze-operazioetan sor daiteke eta, kasu horretan, efluente hori saneamendu-sarera isuriko da (Añarbeko Uren kolektorera). Bestalde, zepak itzali eta hezetzeko berrerabiltzen den ura ez da berriz erabiltzeko edo isurtzeko izango, zati bat lurrundu egiten baita eta beste zati bat zepetan geratzen baita.

Lehen adierazitako arrazoiak direla eta, ez da Oria ibaiaren gaineko eraginik aurreikusten.

8.- Airearen kutsadura.

Proiektuan atmosferara gasak isurtzeko 16 puntu identifikatzen dira eta horiek batuta, egungo legediak onartutako mailak erabat gainditzen dituzte.

Dioxina eta furanoen isurketa-mugak, atmosferara isurtzeko atari gisa, urteko 0,0001 kg-tan ezarri badira ere, enpresak, bere memorian, 0,01-0,1 ng TEQ/Nm3 kopuruaz hitz egiten du. Datu horiei dagozkien zenbakiak egiten badira, isurketa-atari gisa onartutako mugak askogatik gainditzen dituztela egiazta daiteke.

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketetan ez da lanen ondorioz isuriko litzatekeen CO2 datuak jasotzen.

Airearen kalitateari buruzko azterketan, NO2-rako gehienezko ordu-balioen azterketaren emaitzak azpimarragarriak dira, «Airearen Kalitateari buruzko Azterketa Buruntzaldea eremuan» txostenean zehaztutako balioak baino askoz txikiagoak baitira, hain zuzen ere Lasarte-Oriari dagokionez. Kutsatzaile hori da, hain zuzen ere, instalazioaren eraginez areagotuko dena. Kontuan izan behar dira instalazioak gehien eragin dezakeen inguruan egin diren azken azterketen emaitzak.

200/50/EE Zuzentaraua aplikatzea exijitu behar da, zeina 2010eko ekainaren 11 baino lehen Estatuko antolamendu juridikora aurkeztu behar da. Bertan, egungo araudiak jasotzen ez duen partikula xeheen zehaztapena (PM 2,5) barne hartzen da eta aipatu Zuzentarauaren arabera, horrek giza osasunarentzat ondorio larriak ditu.

Ez da dioxinen isurketarako ezarritako muga seguruak beteko direla bermatzeko metodo segururik.

Proiektuan, atmosferara gasak isurtzeko hamabi foku mugatu identifikatu dira. Izan ere, instalazioan sortuko diren isuri atmosferikoak isuri sistematikoko bederatzi fokuenak izango dira. Foku horiek honako elementuei lotutakoak dira: bioiragazkiei lotutako tximiniari eta biolehorketa-instalazioko arazte-ataleko mahuka-iragazkien bi tximiniei, baliotze energetikoko instalazioko lerro bakoitzeko gasak arazteko sistemaren bi tximiniei, kogenerazio-instalaziora lotutako gas-motosorgailuen ihes-gasen bi hodiei eta back-up sistemako galdaren ihes-gasen beste bi hodiei. Halaber, instalazioak hiru foku ez sistematiko ditu, gasoliozko multzo elektrogenoaren ihes-gasen hodiari eta amoniakoa biltegiratzeko andelen bi haizatzeei dagozkienak. Gainera, baliotze energetikoko instalazioan partikulen isurtze barreiatuak sortzen dira etenkako erregimenean deskarga-prozesuan eta erregimen jarraituan gas-arazketako kaltzio hidroxido, ikatz aktibo eta hondakinen zuloetan biltegiratzerakoan. Halaber, zepen tratamendu eta zahartzapenean zehar, partikula jalkigarriak sortzen dira etenkako erregimenean deskarga-plataforman.

Ingurumeneko baimen bateratuan, foku horiei lotutako isurketarako muga-balioak ezartzen dira, teknika erabilgarri onenen erabilera, zein aplika daitekeen arloko legediak ezarritako neurri eta baldintzak kontutan hartuta. Bereziki Europako Batzordearen BREF agiri hauen edukia hartu da kontuan: «Reference Document on Best Available Techniques in the Waste Incineration» eta «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries», biak 2006ko abuztukoak eta, modu osagarrian, honako hauek: «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems», 2001eko abendukoa eta «Reference document on the application of Best Available Techniques for Energy Efficiency» 2009ko otsailekoa. Gainera, araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan, bereziki, hondakinen errausketari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretua aplika daiteke. Balorazio horren emaitza gisa, isurketarako ondoko muga-balioak ezarri dira:

A) 1, 2, 3, 6, 7, 8 eta 9 fokuak:

Fokuak Substantziak Isurketarako muga-balioa

1 Guztizko partikulak 30 mg/Nm3

Karbono Organikoaren Guztizkoa (KOG) 50 mg/Nm3

Azido sulfhidrikoa (H2S) 5 mg/Nm3

Amoniakoa (NH3) 15 mg/Nm3

Usainak 1.000 UOE/Nm3

2 eta 3 Guztizko partikulak 10 mg/Nm3

6 eta 7 Nitrogeno oxidoak (NOx) 500 mg/Nm3

Karbono monoxidoa (CO) 1000 mg/Nm3

Sufre dioxidoa (SO2) 300 mg/Nm3

Konposatu organikoak 20 mg/Nm3

8 eta 9 Nitrogeno oxidoak (NOx) 200 mg/Nm3

Karbono monoxidoa (CO) 50 mg/Nm3

Sufre oxidoa (SO2) 5 mg/Nm3

B) 4 eta 5. fokuak. Gasak arazteko sistemako tximiniak (1 eta 2. errauste-lerroak):

Foku horien isurketarako muga-balioak honakoak dira:

a) Eguneko batez besteko balioak:

Substantziak Isurketarako muga-balioa

Guztizko partikulak 10 mg/Nm3

Konposatu Organikoak Karbono Organikoaren Guztizko (KOG) bezala adierazita 10 mg/Nm3

Hidrogeno kloruroa (HCl) 10 mg/Nm3

Hidrogeno fluoruroa (HF) 1 mg/Nm3

Sufre dioxidoa (SO2) 50 mg/Nm3

Nitrogeno monoxidoa (NO) eta nitrogeno dioxidoa (NO2), nitrogeno dioxido gisa adierazita 70 mg/Nm3

b) Ordu-zatiko batez besteko balioak:

Substantziak Isurtzeko muga-balioak

% 100 A % 97 B (*)

Guztizko partikulak 30 mg/Nm3 10 mg/Nm3

Konposatu Organikoak Karbono Organikoaren Guztizko (KOG) bezala adierazita 20 mg/Nm3 10 mg/Nm3

Hidrogeno kloruroa (HCl) 60 mg/Nm3 10 mg/Nm3

Hidrogeno fluoruroa (HF) 4 mg/Nm3 2 mg/Nm3

Sufre dioxidoa (SO2) 200 mg/Nm3 50 mg/Nm3

Nitrogeno monoxidoa (NO) eta nitrogeno dioxidoa (NO2), nitrogeno dioxido gisa adierazita 140 mg/Nm3 70 mg/Nm3

c) Gas edo lurrun egoeran dauden metalen isurketarako batez besteko balioak, gutxienez 30 minutu eta gehienez 8 orduko laginketa-aldian barrena neurtuta:

Substantziak Isurketarako muga-balioa

Kadmioa eta honen konposatuak, kadmio gisa adierazita (Cd)

Talioa eta honen konposatuak, talio gisa adierazita (Tl) Guztira: 0,05 mg/Nm3

Merkurioa eta bere konposatuak, merkurio gisa (Hg) adierazita 0,05 mg/Nm3

Antimonioa eta honen konposatuak, antimonio gisa adieraziak (Sb)

Artsenikoa eta honen konposatuak, artseniko gisa adierazita (As)

Beruna eta honen konposatuak, berun gisa adieraziak (Pb)

Kromoa eta honen konposatuak, kromo gisa adieraziak (Cr)

Kobaltoa eta honen konposatuak, kobalto gisa adierazita (Co)

Kobrea eta honen konposatuak, kobre gisa adierazita (Cu)

Manganesoa eta honen konposatuak, manganeso gisa adierazita (Mn)

Nikela eta honen konposatuak, nikel gisa adierazita (Ni)

Banadioa eta bere konposatuak, banadioan (V) adierazita Guztira: 0,5 mg/Nm3

d) Dioxinen eta furanoen isurketen guztizko batez besteko balioak, maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinaren araberako baliokidetasun toxikoaren kontzeptua erabiliz kalkulatuta eta gutxienez 6 ordu eta gehienez 8 orduko laginketa-aldian barrena neurtuta:

Substantziak Isurketarako muga-balioa

Dioxinak eta furanoak 0,1 ng-eq/Nm3

e) Karbono monoxidoaren (CO) kontzentrazioen isurketen muga-balioak (martxan jarri edo gelditzeko aldiak alde batera utzita):

1.- 50 mg/m3 errekuntza-gasa, eguneroko batez besteko balio gisa kalkulatua.

2.- 150 mg/m3 errekuntza-gas, gutxienez neurketa guztien % 95-ean, 10 minuturo kalkulatutako batez besteko balio gisa; edo, 100 mg/m3 errekuntza-gas neurketa guztietan, 24 orduko edozein alditan ordu-zatiko batez besteko balio gisa kalkulatuta.

f) Amoniako-isurketen muga-balioak, gutxienez 30 minutu eta gehienez 8 orduko laginketa-aldian barrena neurtuta:

Substantziak Isurketarako muga-balioa

Amoniakoa (NH3) 10 mg/Nm3

Inongo kasutan ez dira aplika daitekeen arloko legediak xedatutako muga-balioak gainditzen.

CO2 isurketei dagokienez, lehen ere adierazi da sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan berotegi-efektuko gasen isurketaren berariazko azterketa jaso dela. Azterketaren emaitzen arabera, EAEko guztizko isurketei dagokienez, instalazioak garbian % 0,17 areagotuko lituzke.

Bestalde, Burantzaldeako airearen kalitatearen azterketaren emaitzei dagokienez, azterketaren helburua hainbat udalerritako, Lasarte-Oria barne, airearen kalitatea ebaluatzeko datuak lortzea zen. Horretarako, udalerrian EAEko airearen kalitatea kontrolatzeko eta zaintzeko sarearen unitate mugikorra jarri zen 2008ko urtarriletik apirilera. Azterketan proposatu ziren helburu nagusiak honako hauek izan ziren: PM10aren kontzentrazioa zehaztea, gai partikulatuaren zati metalikoa aztertzea, KOHak karakterizatzea eta gehien dauden kutsatzaileen kontzentrazioa ebaluatzea inguruko hiriguneetako emaitzekin alderatuz. Azterketaren ondorioa honakoa izan zen: «Lasarte-Oriako atmosfera osatzen duten osagaien osoko azterketak aztertutako kutsatzaileen kontzentrazioak moderatuak direla adierazten du eta, orokorrean, ez direla immisioan airearen kalitateari buruzko egungo araudian xedatutako muga-balioak gainditu».

Lehen aipatutako epe horretan NO2-rako erregistratutako balioen estatistikak honako hauek izan ziren (balioak µg/m3-tan):

Gehienezka Gutxienekoa Baatezbestekoa Desb Per_95 Per_98 Per_99 Datu Zenb

215 0 31,04 26,32 80 103 121 2672

Laginketak iraun zuen epean, behin bakarrik gainditu zen 200 µg/m3-ko balioa. Eta pertzentilek adierazten duten bezala, erregistratutako kontzentrazio gehienak baxuak izan ziren (p95=80 µg/m3).

Interes berezikoa da 99 pertzentilerako erregistratutako datua: 121 µg/m3. Datu hori kontutan hartua, esan daiteke Lasarte-Orian gehienezko balioak inguruneko airearen kalitateari buruzko araudian xedatutako mugatik oso behera daudela (200 µg/m3 balioa ezin da gainditu urtean 18 aldiz baino gehiagotan) eta beraz, ez dituela, inola ere, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan jasotako airearen kalitatearen azterketaren emaitzak gezurtatzen.

9.- Interes bereziko paisaia eta tokiei buruzko eraginak.

Eragin-eremuaren barruan, Irisasi Mendia dago, Gipuzkoako katalogoko 1073 zenbakia, Usurbilgo Ilumbe auzoan kokatua. Errauskailu bat gertu jartzeak eragina izango du eta birika izateari utziko dio. Mendi horretan errauskailua eraikitzeak sor ditzakeen eraginen inguruko azterketa independente bat egin beharko litzateke.

IEAn kontuan izan da Atxulondo ibaiaren arroa, zeina gune hezeei buruzko LAParen arabera, Atxulondo-Abaloz natur intereseko eremu gisa kalifikatu den.

Proiektua ez da, ez bere osotasunean, ez zati batean, alegazioa aurkeztu duten pertsonek aipatzen dituzten guneetan kokatzen. Bestalde, aurreko ataletan adierazi bezala, ez da aurreikusten zeharkako eraginik egongo denik, airearen kalitatea, zein uraren kalitatea, ez baitira kaltetuko.

10.- Eraginak Natura 2000 Sarean.

Hainbat jatorri eta konposiziotako hondakinak erretzerakoan sortzen diren atmosferara isuritako gasak eta izaera toxikoko partikulen sedimentazioak Garrantzi Komunitarioko Lekua den Oria ibaiaren, interes europarreko habitat naturalen eta natura 2000 leku horren barnean beren zabalkundea duten landare eta animalien segurtasuna kaltetu dezakete. Espazioan duen hurbiltasunak eta aldi jakin batzuetako haize nagusien azterketak kezka hori sortzen dute eta beraz, sor daitezkeen eraginak diagnostikatu beharko lirateke.

Aurreko ataletan adierazi bezala, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioak instalazioak sortutako eta atmosferara isuritako gasek eragin ditzaketen kalteen azterketa sakona jasotzen du. Bertan, instalazioa kokatuko den lursailaren ingurune zabal batean kokatzen diren Garrantzi Komunitarioko Lekuen segurtasunari buruzko berariazko azalpenak jasotzen dira (horien artean Oria Ibaia GKL dago). Eginiko azterketen ondorioa da, besteak beste, meteorologia (haize nagusien egoera barne), ingurunearen topografia eta airearen kimika bezalako zehaztasunak kontuan izanda, ingurumen-airearen osasungarritasunerako arauek ezarritako ataritik behera airearen kalitatearen aldaketarik ez dela aurreikusten eta beraz, ez dela Natura 2000 Sarearen gaineko eraginik izango.

11.- Lur-mugimenduen eraginak.

Onartezina da lurren mugimenduan (1.000.000 m3) egongo den desorekaren eragin larria proiektuan esanguratsua ez dela adierazi izana, inguruko lanen materiala berrerabiltzeko proposatu den neurri zuzentzaileak ez baitu baliotasunik beste proiektu batzuen garapenak baldintzatzen baitu.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan, ingurumen organoak eskatuta, instalazioaren kokalekuko lursailean soberan dauden materialak berrerabiltzeko proposamenaren bideragarritasun-azterketa jasotzen da, proposatutako jarduketaren espazio (lur-mugimenduak) eta denbora (lanen kronograma) motatako aurreikuspenetan oinarrituta. Hala, «ZU.08 Eskuzaitzeta» hirigintza-eremuko Zatiko Planaren lur-mugimenduaren planoa jasotzen da (indusketak eta betelanak). Bertan, beharrezko betetze-bolumenak aurreikusten dira.

Sustatzaileak adierazitakoaren arabera, bi proiektuen (Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU eta Donostiako Udalaren proiektua) ingeniaritzaren artean lur-mugimenduen kalkuluan zehar egin da lan eta lur-mugimenduak bien eremuaren barruan geratzeko moduan osatu dira proiektuak. Alde hori, gainera, kalkulu bateratuen bideragarritasuna bermatzeko bi lanak denboran ordenatuta egiteko aurreikusitako kronograman ikus daiteke.

12.- Instalazioa kontrolatzeko zailtasuna.

Hondakin heterogeneoak tratatu behar direnez, instalazioan sartzen diren hondakinen gaineko kontrolik ez da izango eta beraz, horiek erraustu ostean, ez da jakingo zein konposatu mota aterako diren gas moduan eta zepa eta errauts moduan.

Ingurumeneko baimen bateratuak instalazioan sartzen diren hondakinen kontrola egitea aurreikusten du. Lehenik, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak onartu eta baliotutako hondakinei buruzko datuak jasoko dituen agiri-erregistroa izan beharko du: izaera eta kantitatea, hondakinaren jatorria (enpresa eta prozesu ekoizlea, jatorria etxekoa edo komertziala ez baldin bada), eta hondakina garraiatuko duen enpresa. Ondoren errauste-labeak elikatuko dituzten eta etxeko jatorria duten hondakinen hondar-zatiaren aurre-tratamendu mekaniko-biologikoan sortutako bigarren mailako hondakinen kasuan, hondakinen sarrera gutxienez urtean behin kontrolatzeaz gain, halogenuro organikodun substantziak (kloroan adieraziak) eta bero-ahalmena (behekoa eta goikoa) zehaztuko dira lagin adierazgarri baten gainean. Bero-ahalmenaren datua baliotze energetikoko plantaren ustiaketaren datu energetikoen informazioarekin kontrastatuko da. Gainera, birziklatzeko aukerak ebaluatu asmoz, gutxienez urtean behin etxeko hondakinen (EH) eta industria-hondakinen, hondakin komertzialen eta edozein jatorriko hondakin instituzional asimilagarrien konposizioaren analisia egingo da. Informazio hau kontuan hartuko da lagin adierazgarriaren konposizioa zehazteko orduan, goian adierazitako ezaugarriak urtean behin zehaztu ahal izateko.

Halaber, industria jatorria duten sailak, nola tamaina handiko hondakinen eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen erreusak, aztertu egingo dira plantan har daitezkeen hondakin-mota diren erabakitzeko.

Helburu horretarako, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioak jasotzen duen hondakinak onartzeko protokoloa ezarriko da. Protokolo horrek honako jarduketak jasotzen ditu:

5.- Hondakinaren hasierako karakterizazioa plantan tratatzea aurreikusiko den hondakin-mota berri bakoitzerako egin beharko da, bertan tratamendu-aukera frogatzeko helburuarekin.

6.- Plantako eragileak, hondakin horiek onartzen dituela erakutsiko duen agiri bat beteko du; agiri horretan, hondakinak onartzeko zein baldintza bete behar diren, eta plantan onartuko den sail bakoitzean aztertu behar direnak zehaztuko dira.

7.- Hondakinak plantan jasotzeko unean, aurreko agirian jasotako onarpen-baldintzak egiaztatzea. Hori guztia sarrera-kontroleko dokumentu batean erregistratuko da.

8.- Kasu guztietan, instalazioan hondakin-mota horren onarpen-protokoloak egiaztapen-zerrenda edo «check list» bat jasoko du, instalazioaren sarreran tratatzeko agertzeko aukera duten hondakinen zerrenda zabal eta zehatzarekin. Hondakin-mota horiek onartzeko betebehar eta berme desberdinak dituzten hiru kategoriatan sailkatuko dira: hondakin onargarriak edo protokoloko zerrenda berdekoak, onartu ezin diren hondakinak edo protokoloko zerrenda gorrikoak eta onarpen zalantzagarria duten hondakinak edo protokoloko zerrenda laranjakoak.

Bestalde, atmosferara eginiko isurketen kontrol zorrotza egingo da jarraian adierazten den modura:

Fokua Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna

1 Bioiragazkien tximinia Guztizko partikulak, KOG, HCl, HF, H2S, NH3, Usaina Sei hilean behin, jarduneko lehen 24 hilabeteetan eta, hurrengoetan, urtean behin

2 eta 3 Arazte-saileko mahuka-iragazkiko tximinia (1 eta 2) Partikula esekiak Urtero

4 eta 5 Gasak arazteko sistemako tximiniak (1 eta 2. errauste-lerroa) Partikulak guztira, HCl, HF, KOG, SO2, NOx, CO, Hg, O2, emaria, tenperatura, presioa eta hezetasuna Jarraikia

Amoniakoa Bi hilean behin, jarduneko lehen 12 hilabeteetan eta, hurrengoetan, hiru hilean behin

PKDD eta PKDF

Metal astunak: Cd, Tl, Hg, Sb, As, Pb, Cr, Co, Cu, Mn, Ni, V

Partikulak guztira, HCl, HF, COT, CO, NOx eta SO2 Urtero

6 eta 7 Kogenerazio-instalazioko gas-motosorgailuetako ihes-gasen hodia (1 eta 2) NOx eta CO Hiru urtean behin

8 eta 9 Kogenerazio-instalazioko back-up sistemako galdaretako ihes-gasen hodia (1 eta 2) NOx eta CO Hiru urtean behin

10-D Gasolioko multzo elektrogenoko ihes gasen hodia NOx, CO eta SO2 Hasierako neurketa

11-D eta 12-D Amoniakoa % 25ean biltegiratze-andeleko haizatzea (1 eta 2) Amoniakoa Hasierako neurketa

Ikus daitekeen bezala, etengabeko neurketa hauek egin beharko dira: partikulak, HCl, HF, KOG, CO, NOx, SO2, Hg, O2, emaria, tenperatura, presioa eta hezetasuna. Neurketak errausketa-instalazioak sortutako gasen isurketa-fokuetan egingo dira.

Halaber, edozein gertakariren aurrean enpresak ezaugarri berak dituen beste ekipo bat izan beharko du bi fokuetan. Horrela, parametroetako baten neurketa-datuak galduko balira, 4 ordu baino gutxiagoan neurketa-ekipoa ordezkatuko litzateke. Ondorioz, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresak ekipo guztiek mantentze, kalibratze eta konexio baldintza egokiak dituztela ziurtatu beharko du.

Neurtzeko sistema jarraikiak «Isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko ditu.

Etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

Sustatzaileak neurtzeko sistema jarraikia prebentziozko mantentze-lanen plan bati jarraituz zaindu beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko dituena.

Segidako 15 egunetik gora neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe badago edo gaizki badabil, BKEen bidez etengabe neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 eguneko maiztasunaz, gorabehera hasten den egunetik kontatzen hasita, eta neurtzeko sistema jarraikiak zuzen jardun arte.

Neurtzeko sistema jarraikiaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharko da urtero, «Igorpen atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa»-n adierazitako ereduaren arabera.

13.- Ingurumena zaintzeko programa.

Proiektuan ez da kontuan hartzen aluminioa, kobaltoa, antimonioa, titanioa eta banadioa bezalako metalen kontzentrazioaren kontrola. Horiek guztiak errausketa-instalazioei buruzko 653/2003 Errege Dekretuan aurreikusten dira.

Errauskailuaren gas-aztertzaileek ez dute karbono dioxidoko isurketen neurketa-gaitasuna aurreikusten.

Aurreko atalean zehazten den bezala, metal astunen isurketaren bi hilabeteko kontrola egingo da instalazioa abiarazi eta lehen 12 hilabeteetan eta ondoren hiru hilean behin, hondakinen errausketari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuan xedatutako horiek guztiak barne. Zentzu horretan, adierazi behar da aipatu arauak ez duela adierazten muga-balioak ezarri behar direnik, ez eta aluminio eta titanioaren kontzentrazioa neurtu beharra ere.

Karbono dioxidoen isurketei eta berotegi-efektuko gasen isurketaren merkataritza-eskubideen gaian aplika daitekeen erregimen juridikoari dagokienez, gogorarazi behar da uztailaren 1eko aipatutako 16/2002 Legeko 11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumeneko baimen bateratuaren helburua, besteak beste, administrazio interbentzio-ekintza bakarrean indarrean dagoen legedian aurreikusitako ingurumen-baimenak jasotzea dela. Aipatu legedi horien gaiak honakoak dira: atmosfera kutsa dezaketen instalazioak, hondakinen eta isurketen sortze eta kudeaketa eta lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko gaian dauden ingurumen izaerako xedapenak.

Berotegi-efektuko gasen isurketarako merkataritza-eskubideen erregimena arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legeak berotegi-efektuko gasen isurketarako baimenaren edukia uztailaren 1eko 16/2002 Legean araututako ingurumeneko baimen bateratuan jaso ahal izango dela xedatzen du Autonomia Erkidegoek zehazten duten baldintzetan.

Edonola ere, adierazi behar da, berotegi-efektuko gasen isurketarako merkataritza-eskubideei buruzko aipatutako araudiaren mende daudela soilik bertan adierazten diren instalazioak eta errekuntza-instalazioei buruzko atalean, hondakin arriskutsuen edo hiri-hondakinen instalazioak kanpoan geratzen direla jasotzen dela.

Hala eta guztiz ere, Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroaren instalazioak berotegi-efektuko gasen isurketarako baimena lortzera derrigortuko lukeen gailuren bat izango balu, kontuan izan behar da 3 edo 4 urtetako aldien bidez egiten den berotegi-efektuko gasen isurketa-eskubideen esleipen-aldiekin zuzenean dagoela lotua eta aldi horietan isurketen jarraipena egiteko aplika daitekeen araudian ez dela egokitzat hartzen ingurumeneko baimen bateratuan berotegi-efektuko gasen isurketaren baimena jasotzea.

Azkenik, berotegi-efektuko gasen isurketarako aipatutako baimenek, uztailaren 18ko Batzordearen 2007/589/EE Erabakia jarraiki, instalazioan sortutako isurketen jarraipenerako baldintzak ezartzen dituztela. Aipatu Erabakiak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Zuzentarauarekin bat eginez, berotegi-efektuko gasen isurketen jarraipen eta jakinarazpenerako artezpideak xedatzen ditu.

Beraz, ez da egokia karbono dioxidoen isurketen neurketak egitea errauskailuaren gas-isurketetan.


Azterketa dokumentala