Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
625

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 12koa, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, erakundeei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko ekitaldirako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.

298/2002 Dekretuak, abenduaren 17koa (2002ko abenduaren 30eko EHAA), bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautzen ditu.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko otsailaren 11ko Aginduaren bidez (2009ko otsailaren 23ko EHAA), aipatutako dekretuak jasotzen dituen diruz lagundutako jarduerei buruzko proiektuak aurkezteko epeak eta baldintzak argitaratu ziren.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2009ko ekainaren 24ko Ebazpenaren bidez (2009ko uztailaren 23ko EHAA) erakundeei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko erabakia hartu zen, erakunde onuradunak zeintzuk ziren eta erakunde bakoitzari zegokion diru-kopurua adierazita.

Halaber, aurretik aipatutako abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuaren 17. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehen ordainketa, emandako diru-laguntza osoaren % 70, diru-laguntza onartu ondoren egingo da; eta bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 30, 2009ko ekainaren 24ko Ebazpenean jasotako jarduerak amaitzen direnean eta azken txostena aurkeztutakoan. Azken txosten horrek gauzatutako proiektuaren deskribapena eta jarduerak benetan egin direla frogatzen duten agiriak jaso behar ditu.

«Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa-Durangaldeko Behargintza», eta «Goiztiri Elkartea» erakundeek aurkeztutako azken txostenak eta egindako gastuen justifikazioak aztertu ondoren, ikusi da ez dutela 2009ko ekainaren 24ko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntzaren % 100 justifikatu. Ondorioz,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- 2009ko ekainaren 24ko Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen Ebazpena aldatzea eta ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren erakundeei emandako diru-laguntzen kopuruak gutxitu bertan adierazten diren kantitateetan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 12a.

Lanbide Heziketa

eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Erakundea

Entidad Diru-laguntza

Subvención Gutxipena

Minoración

Durangaldeko Behargintza / Mancomunidad de la Merindad de Durango 59.450,00 € 5.793,21 €

Asociación Goiztiri Elkartea 56.650,00 € 4.952,28 €


Azterketa dokumentala