Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
620

ERABAKIA, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako zuzendaria izendatzeko dena.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, eta halaber, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onartutako Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluaren arabera, Administrazio Kontseiluak ondorengo erabaki hau hartu du

ERABAKIA:

Lehenengoa.- Tomás Mendoza Carnicero jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.- Agindu honek 2011ko urtarrilaren 11tik aurrera izango ditu ondorioak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko

Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala