Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6115

EDIKTUA, kontratuei buruzko 110/10 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 110/2010 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Video Alien SL.

Abokatua: Julen Sopelana Gordo.

Prokuradorea.

Demandatua: Rebeca Bonilla García.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, 2010-09-6an. Hona hemen xedapenak:

Amaitu da Video Alien SLk 137,87 euro erreklamatzearren hasitako ohartarazpen-prozedura, Rebeca Bonilla Garcíaren aurkakoa. Horiek horrela, eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

Rebeca Bonilla García demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri dauka interesdunak, Epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala