Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
6110

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 62/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 62/09, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Estrella Ibarra Rodríguez.

Abokatua: Itziar Uzkudun Lanz.

Prokuradorea: Zulueta.

Demandatua: Carlos Alberto Reyna Cedeño.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan autoa eman da 2010-02-25ean. Hau dio xedapen-zatiak:

1.- Baietsi egin da Jesus de Cea Delgadok prozedura honetan egindako eskaria -2009-07-07an emandako epaia berrestekoa-, ondoren zehazten den ildotik:

BIGARREN OINARRI JURIDIKOA

Auzi honetan, amari esleitzen zaio 9 urteko Jean Carlos semearen zaintza eta jagoletza, bera arduratu baita adingabekoetaz, bai ezkontzan zehar, bai bereiztu eta gero ere.

M.ª Fernanda adinez nagusia da, eta beraz, ez da erabakirik hartuko bere zaintza eta jagoletzari dagokionez.

EPAITZA

1.- Jean Carlos seme komunaren zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaio; normalean berak izango du guraso-ahala, eta, kontsultatzea ezinezkoa den kasuetan izan ezik, garrantzia handiko erabakiak hartzeko aitaren baimena beharko du, betiere, gurasoen desadostasun kasuetan legez ezarritakoa kaltetu gabe.

Aitak eta amak izango dute eskubidea Jean Carlos eskolan nola dabilen jakiteko. Hori kontuan hartu behar du Jeam Carloren eskolak.

Ebazpen hau Epaien Liburuan sartu eta auto nagusietan testigantza utzi.

Inpugnatzeko modua: Auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 267.7 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak eten egingo dira, ebazpena zuzentzeko eskabidea aurkezten bada; dena den, auto hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira epeok (BJLO, 267.8 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Carlos Alberto Reyna Cedeño demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan aipatu zenbatekoa kontsignatuta; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 0030 3425 40 9999999999 2812 0000 33 0062 09 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Donostia-San Sebastián, 2010eko martxoaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala