Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6108

EDIKTUA, dibortzioari buruzko 409/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta xedapenak:

528 ZK.KO EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: 2010eko azaroaren 9a.

Alderdi demandatzailea: Juliana Gómez Jiménez.

Abokatua: Juan Infante Escudero.

Prokuradorea: Maria Elena Manuel Martín.

Alderdi demandatua: Javier Sanleon Galán.

Abokatua: auzi-iheslaria.

Judizioaren gaia: dibortzioa (5. xg).

EPAITZA

Lehenengoa.- Dibortzioa dela-eta, Juliana Gómez Jiménez-ek eta Javier Sanleon Galán-ek osatutako ezkontza desegiteko agintzen da, legezko ondorio ororekin.

Bigarrena.- epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

Hirugarrena.- Kostuak ez zaizkio ezarri ez alderdi bati ez besteari.

Laugarrena.- Epaiaren lehenengo paragrafoa irmoa egin ostean, jakinaraz bekie ofizioz dagokien erregistro zibilei, beharrezko idazpenak egiteko.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455. artikulua).Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Javier Sanleon dagoen lekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko azaroaren 10a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala