Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2010eko azaroaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
5408

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2009ko azaroaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, hain zuzen ere Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren beste agindu bat aldatzen duena. Agindu horren bidez, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden eremuetarako jarduera-plana onartu zen».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Akatsak atzeman dira, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren beste agindu bat aldatzen duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko azaroaren 2ko Aginduan. Aurreko agindu horren bidez, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden eremuetarako jarduera-plana onartu zen (2009ko azaroaren 19ko EHAA, 223. zenbakia), eta zuzendu egin behar dira:

Hau dioen tokian:

«Bigarren artikulua.- Eranskinaren 3. paragrafoko 3.2 puntua aldatzea.

Hau da eranskinaren 3. paragrafoko 3.2 puntuaren testu berria:

«3.2.- Urak gainez hartutako lursailetan, elurtuetan edo izoztuetan: lursail horietan, edozein simaur-klase, solido zein likido, botatzea debekatzen da, egoerak bere horretan irauten duen bitartean, hau da, urak gainez eginda, izoztuta edo elurrez estalita dauden bitartean»».

Hau jarri behar da:

«Bigarren artikulua.- Eranskinaren 3. paragrafoko 3.2< puntua aldatzea.

Hau da eranskinaren 3. paragrafoko 3.2 puntuaren testu berria:

«3.2.- Urak gainez hartutako lursailetan, elurtuetan edo izoztuetan: lursail horietan, edozein ongarri-klase, mineral zein organiko, botatzea debekatzen da, egoerak bere horretan irauten duen bitartean, hau da, urak gainez eginda, izoztuta edo elurrez estalita dauden bitartean»».


Azterketa dokumentala