Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
5389

EDIKTUA, 1439/07 auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurtso horretan epaia eman da, zeinak partez deuseztatzen baititu, batetik, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariak 2007ko ekainaren 25ean emandako Ebazpena, Euskadiko Saskibaloi Federazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena, eta, bestetik, Euskadiko Kirol Federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretua.

Hau jakinarazten da: Estatuko Administrazioak 1439/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sustatu zuen, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariaren 2007ko ekainaren 25eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Euskadiko Saskibaloi Federazioaren estatutuetako 5., 6.a), 17. eta 27. artikuluen aldaketa onartu eta Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen (2007-09-06ko EHAA). Errekurtsoa, zeharka, Euskadiko Kirol Federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 10. eta 13.1.a) artikuluen aurka ere jarri zen (2006-02-14ko EHAA). Bada, errekurtso horretan, epaia eman zen 2009-01-20an, zeina Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak berretsi baitu 2010-07-20ko Epaiaz, eta epai hori irmoa da. Honela dio epaitzak:

1.- Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 10. eta 13.1.a) artikuluak deusez deklaratzea, «eta nazioartean» adierazpenari dagokionez.

2.- Euskadiko Saskibaloi Federazioaren estatutuetako 5. eta 6.a) artikuluak deusez deklaratzea, «eta nazioartean» adierazten dutenetan.

3.- Gainekoari dagokionez, errekurtsoa ezestea, inpugnatutako estatutuetako 17. eta 27. artikuluak zuzenbidearekin bat datozela agertuaz.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2010eko urriaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala