Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
5388

EDIKTUA, 1232/07 auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurtso horretan epaia eman da, zeinak partez deuseztatzen baititu, batetik, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariak 2007ko maiatzaren 10ean emandako ebazpena, Euskadiko Bela Federazioaren Estatutuen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena, eta, bestetik, Euskadiko Kirol Federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretua.

Jakitera ematen da ezen, 1232/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epai irmoa eman dela 2008ko abenduaren 9an, zeina sendetsi egin baitu Auzitegi Goreneko Hirugarren Aretoak 2010eko ekainaren 23an. Estatuko Administrazioak sustatu zuen errekurtso hori, ondokoaren aurka sustatu ere: batetik, Euskadiko Bela Federazioaren estatutuen aldaketa onartzeari eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariaren 2007ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren aurka (2007ko uztailaren 19ko EHAA) eta, bestetik, zeharka bada ere, Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 10. eta 13.1.a) artikuluen aurka (2006ko otsailaren 14ko EHAA). Epaitza:

1.- Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 10. eta 13.1.a) artikuluak deusez deklaratzea, «eta nazioartean» adierazpenari dagokionez.

2.- Euskadiko Bela Federazioaren estatutuetako 5. eta 6.a) artikuluen deuseztasuna deklaratzea, «eta nazioartean» adierazpena jasota baitute.

3.- Gainekoari dagokionez, errekurtsoa ezestea, inpugnatutako estatutuetako 17. eta 27. artikuluak zuzenbidearekin bat datozela agertuaz.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2010eko urriaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala