Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
5383

282/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako sozietate publikoetako zuzendaritza-kideen zerrenda onartzen duena.

Otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuak baltzu publikoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako zuzendaritza-kideen estatutu pertsonala arautzen du, eta 3. artikuluan ezartzen duenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartuko du baltzu horietako zuzendaritza-kide publikoen zerrenda, dekretu baten bidez. Bestalde, zuzenbide pribatuko erakunde publiko edo baltzu publikoak zein saili atxikita dauden, sail horretako titularrek egingo dute kide horiei buruzko proposamena. Horrez gainera, artikulu berean ezartzen denez, Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkezten zaizkion proposamenak honela prestatuko dira: baltzu publiko edo zuzenbide pribatuko erakunde publiko bakoitzeko zuzentza-organoak edo administrazio-kontseiluak urtero hartutako erabakien arabera, alegia, eta horietan identifikatu egin beharko dira zuzendaritza-kide legez kalifikatutakoak, zertarako-eta aipatu dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako.

Hori dela eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren eskariz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 2an eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako Baltzu Publikoetako zuzendaritza-kideen zerrenda onartzea; dekretu honekin batera doan eranskinean jasotakoak dira kideok.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen da urriaren 23ko 181/2007 Dekretua, hau da, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako baltzu publikoetako zuzendaritza-kideen zerrenda onartzen duena.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

ERANSKINA

- SPRI SA: zuzendari nagusia.

- Sprilur SA: zuzendari nagusia.

- Energiaren Euskal Erakundea EEE: zuzendari nagusia.

- Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SA: zuzendari nagusia.

- Teknologia Parkea SA: Parkeen Sarearen lehendakaria.

- Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa SA: zuzendari nagusia.

- Basquetour SA: zuzendari nagusia.


Azterketa dokumentala