Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5378

AGINDUA, 2010eko urriaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) oinarrizko elementuak dira gaur egun, eta zenbait aldaketa eragin dituzte gizartearen esparru guztietan. Izatez, gizarteak gazteentzat bestelako oinarrizko prestakuntza eskatzen du, baita etengabeko prestakuntza herritarrentzat ere.

Hori dela eta, hezkuntza-sistemak erronka horri egin beharko dio aurre eta ikasleak gaur egungo gizartean egoki moldatzeko prestatu beharko ditu. Gauzak horrela, etorkizuneko aldaketa teknologikoetara egokitu ahal izateko trebatu beharko ditu ikasleak.

Behar horren jakitun, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2009-2010 ikasturtean 2.0 Eskola Proiektua garatzeari ekin zion.

Proiektu horren bitartez, IKTak ikastetxeetan integratu nahi dira eta, irakatsi eta ikasteko prozesuaren parte izango diren aldetik, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat erabiltzea hartzen da aintzat. Era berean, gaur egungo ikasgelak aldatzea eta azpiegitura teknologikoa eta heziketa-ekintza garatzeko oinarrizko konektagarritasuna izango duten ikasgela digital bihurtzea hartzen du aintzat.

2.0 Eskola Proiektua 2009-2010 ikasturtean jarri zen abian, Lehen Hezkuntzako 5. mailan, eta orduan eman zen materiala aurten, 2010-2011 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 6. mailan erabiliko dute ikasle zein irakasleek. Beraz, diru-laguntza hau Lehen Hezkuntzako 5. mailakoentzat da berriro.

Agindu honen bitartez, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasgela digitalak ekipatzeko 2.0 Eskola Proiektuan aurreikusten diren arbel digital elkarreragileak, bideo-proiektagailuak, bozgorailuak, armairu metaliko elektrifikatuak eta haririk gabeko sistemak erosteko finantziazioa eskaini nahi zaie itunpeko ikastetxe pribatuei.

Ondorioz, kontuan hartuta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. titulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzkoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legea, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Xedea.

1.- Agindu honen xedea da 2010-2011 ikasturtean Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa emango duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egitea. Deialdi horren bitartez, ikastetxe horietan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak hezkuntzaren esparruan integratzeko 2.0 Eskola Proiektua barne hartu ahal izatea lortu nahi da.

2.- Agindu honen eranskinean jasotzen dira diru-laguntzaren mende dauden kontzeptuak.

2. artikulua.- Baliabide ekonomikoak.

1.- Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak finantzatzeko 1.300.000 euroko zenbatekoa finkatu da.

2.- Deialdi honen kargura eman beharreko diru-laguntzen guztizko bolumenak ezin izango du, beraz, artikulu honetan adierazitako zenbatekoa gainditu -edo zenbateko horren eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa-, betiere indarrean dagoen legerian aurreikusten den kreditu-lotespeneko erregimenaren edo aurrekontu-aldaketako erregimenaren arabera. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bitartez emango da horren berri.

3.- Diru-laguntzak 5. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera emango dira.

3. artikulua.- Onuradunak.

1.- 2010-2011 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. mailako unitateak abian dituzten itunpeko ikastetxe pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Agindu hau argitara eman aurreko lau urteetan zigorrik jaso ez badute hezkuntza-itunak erregulatutako araudian aurreikusten diren arau-hausteen ondorioz.

b) Gizarte- eta zerga-betebeharren ordainketan egunean badaude, eta 293/1987 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusten den moduan frogatzen bada -293/1987 Dekretua, irailaren 8koa, hezkuntza-itunei buruzko erregelamendua eta Ekonomia eta Ogasun Sailak ondorio horretarako ezarritako araudia onartzen duena-.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. atalean ezarritako kausaren batean dauden pertsonek ezin izango dituzte jaso agindu honetan araututako diru-laguntzak, betiere ezarri zaien zigorrak adierazten duen aldian -adierazitako testu bategina Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu du-.

3.- Izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako itzultze-prozeduraren batean edo zigor-prozeduraren batean egonez gero, eta honako diru-laguntza bideratzen ari bada, itzultze-prozedura edo zigor-prozedura amaitzearen baldintzapean emango da honako diru-laguntza.

4. artikulua.- Diruz laguntzeko moduko jarduerak.

Agindu honen eranskinean deskribatutako eta 2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko azaroaren 30era bitartean sortutako gastuen eta eragiketen kostuak ordaintzera zuzenduko dira agindu honetan aurreikusten diren laguntzak.

Diru-laguntzaren mende dauden kontzeptuak agindu honen eranskinean ezarritako estandarretara moldatu beharko dira.

5. artikulua.- Zenbatekoak zehazteko eta emateko prozedura.

1.- Ikastetxeen Zuzendaritzaren esku egongo da agindu honetan aditzera ematen diren diru-laguntzen kudeaketa.

2.- Agindu honen eranskinean aditzera ematen diren kontzeptuak soilik lagundu ahal izango dira diruz.

3.- Diruz lagun daitezkeen elementuen kopuruak, banan-banan hartuta, ezin izango du gainditu 2010-2011 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. mailako gela itunduen kopurua.

4.- Diru-laguntzaren zenbatekoak, nolanahi ere, egindako erosketaren kostuaren % 90 beteko du, eta gastu hori dagokion fakturaren bidez frogatu beharko da. Agindu honen eranskinean adierazten da diru-laguntzaren gehieneko muga.

5.- Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta diru-laguntzen zenbateko zehatza finkatzeko. Batzorde horrek egiaztatuko du aurkeztutako eskaerek agindu honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten. Honako kide hauek izango ditu batzorde horrek:

- Ikastetxeen Zuzendaritzako teknikari bat, presidente gisa jardungo duena.

- Informazio-sistemen zerbitzuko teknikari bat, idazkari gisa jardungo duena.

- Informazio-sistemen zerbitzuko teknikari bat.

6.- Batzorde horrek ikastetxe eskatzaile bakoitzeko ebazpen-proposamena luzatuko dio Ikastetxeen zuzendariari eta banakako zenbatekoak adieraziko ditu proposamen horretan.

6. artikulua.- Eskabideak eta dokumentazioa.

1.- Eskabideak Ikastetxeen zuzendariari zuzenduko zaion idatzi baten bidez formalizatuko dira. Idatzi horretan, eskatzailea identifikatuko da, eta haren sinadura jasoko da. Idatzia 6.1.2 puntuan adierazitako epearen barruan aurkeztuko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Ikastetxeen Zuzendaritzan, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian -Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz- edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusten diren bitartekoen bidez -30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa-.

1.1.- Diru-laguntza eskatzeko idatzi horri honako dokumentazioa gaineratuko zaio:

a) Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.

b) Entitate eskatzaileak diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten dion zigor penalen edo administratiboen mende ez dagoela eta laguntza horiek jasotzeko inolako legezko debekurik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.

c) Ikastetxea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. atalak ezarritako kausaren baten eraginpean ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena -Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu du testu bategin hori-.

d) Eranskinean zerrendatutako kontzeptuetarako 2010eko urtarrilaren 1en eta 2010eko azaroaren 30aren artean egindako gastuen fakturak. Ildo horretan, kontzeptuetako bakar baterako ez dira faktura gisa onartuko proformako dokumentuak edo aurrekontuak. Era berean, agindu honen eranskinean adierazten denaren arabera diruz lagun daitezkeen eragiketen fakturetan, prezioa ez ezik, zehaztasunak eta ziurtapenak ere adierazi beharko dira.

e) Legezko ordezkaritza duen pertsonaren sinadura eta identifikazioa edukiko duen eta behar bezala beteta egongo den eranskina.

1.2.- Gastuak diruz laguntzeko eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea egongo da agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

1.3.- Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko pertsona parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatzeko. Datuok, bestalde, Informatika-materiala izeneko fitxategian sartuko dira, informatika materiala eskuratzeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzak kudeatzeko. Ikastetxeen Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna. Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak zuzendaritza horretan erabili ahal izango dira. Horretarako, Donostia kaleko 1. zenbakira (Vitoria-Gasteiz; PK: 01010) jo beharko da.

Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunek baimena ematen diote Ikastetxeen Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.

7. artikulua.- Eskabideen akatsak zuzentzea.

Ikastetxeen Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean hutsik edo okerreko daturik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio huts horiek zuzentzeko. Epe hori amaitu eta huts horiek zuzendu ez baditu, eskabidea bertan behera geratu dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan aurreikusten den moduan.

8. artikulua.- Deialdiaren ebazpena eta diru-laguntzen ordainketa.

1.- Ikastetxeen zuzendariak du agindu honen babesean aurkezten diren laguntza-eskabideak ebazteko eskumena.

2.- Baliteke 2. artikuluko 1. atalean agintzen den diru-kopurua nahikoa ez izatea eskaera guztiei erantzuteko, 5. artikuluko 4. atalean esaten den gehienezko kopurua kontuan izanda. Horrela bada, diru-kopurua banatu egingo da eskaturiko betekizunak betetzen dituzten eskaera guztien artean, eta proportzioari begiratuta egingo da, hau da, eskaera guztiei erantzuteko behar beste diru izango balitz, ikastetxe bakoitzak guztizko diru-kopuru horretan izango lukeen proportzioari begiratuta.

3.- Hartzen den ebazpena jakinarazi egingo zaie interesdunei, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearen bidez hiru hilabeteko epean, diru-laguntzen deialdiaren agindua argitaratzen den egunetik aurrera.

Ez bada ebazpenik argitaratu aipaturiko epea bete orduko, interesdunek pentsatu ahal izango dute euren eskaera administrazio-isiltasunez ezetsia izan dela.

4.- Laguntzak emateko baieste-ebazpenean, diru-laguntzen zenbatekoa zehaztuko da, eta zenbateko hori ordainketa bakarrean egingo da. Ebazpena argitaratu ondoren egingo da ordainketa.

Nolanahi ere, emandako ebazpenak ez du administrazio-bidea agortuko, eta entitate interesdunek Hezkuntza sailburuordeari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote, 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan aurreikusten den moduan eta denboran -30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa-.

9. artikulua.- Onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasoko duten ikastetxeek honako konpromisoa hartuko dute: deialdi honen bitartez diruz laguntzen diren baliabide teknologikoen bitartez ematea curriculumeko zenbait arlo edo unitate didaktiko.

Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean jardun beharko dute, ikastetxeko ordenagailu txiki eramangarrien fidantza kudeaketan, zaintzan eta erabilera egokian.

10. artikulua.- Laguntzen bateragarritasuna.

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek xede berdinerako emandako laguntzekin, gainfinantziaziorik gertatzen ez den bitartean. Halakorik gertatuz gero, murriztu egingo da diru-laguntzaren zenbatekoa, dagokion gehieneko mugara arte.

11. artikulua.- Ez-betetzea.

Diru-laguntza ematea eragin zuten baldintzetako bat ez dela betetzen egiaztatzen bada, jasotako diru kopurua eta legezko interesak itzuli beharko dizkio ikastetxeak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeak xedatutakoaren arabera eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuari jarraiki -Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren bidez onartu zen-.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Interesdunek berraztertze-errekurtsoa jar dezakete aukeran agindu honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari zuzenduta; horretarako hilabeteko epea dute, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.- Agindu honek jardunbideari dagokionean arautzen ez dituen alderdiak arautzeko, 30/1992 Legean xedatutakoa izango da aplikatzekoa -30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkideari buruzkoa-.

Hirugarrena.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

ERANSKINA/ANEXO

DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO INPRIMAKIA / IMPRESO PARA SOLICITUD DE SUBVENCION

Izena/Nombre

NAN/DNI

Behean adierazitako ikastetxearen titularrak edo legezko ordezkariak (marratu egokia ez dena) eta notarioaren edo beste batzuen (adierazi zein)

aurrean, ....................................... (e)an emandako ordezkatzeko ahalordea indarrean duenak.

Como titular/representante legal (táchese lo que no proceda) y poder de representación actualmente en vigor y otorgado con fecha ....................................... ante notario (otros indicar cual ).

Ikastetxe itundua / Del centro privado concertado

Ikastetxearen udalerria / Municipio del centro

Ikastetxearen IFK / CIF centro

Ikastetxearen kodea (6 digitu) / Código 6 dígitos

Eskatzen du / Solicita:

Hurrengo kontzeptuetan egindako gastuak finantzatzeko diru-laguntza / Subvención para financiar el gasto efectuado en los siguientes conceptos:

Kontzeptua

Concepto Ale kopurua

N.º unidades Unitateko prezioa

Precio unitario Prezioa guztira

Precio total Fakturaren zenbakia

N.º factura Faktura data

Periodo factura Hornitzailea

Proveedor

1.- Arbel digital elkarreragilea / Pizarra digital interactiva

2.- Bideo-proiektagailua / Videoproyector

3.- Bozgorailua/Altavoz

4.- Armairu metaliko elektrifikatua / Armario metálico electrificado

5.- Haririk gabeko sistema / Sistema inalámbrico

Diruz lagunduko diren ezaugarri teknikoak eta ale kopuruak / Características técnicas y unidades subvencionables:

(1) Arbel digital elkarreragilea / Pizarra digital interactiva

Erresoluzioa/Resolución 60 hp (lineak hazbeteko) / 60 lpp (líneas por pulgada)

Eremu aktibo minimoa /

Área activa mínima 77» (195 cmko diagonala) / 77» (195cm de diagonal)

Materiala/Material Pantailaren taulako eta horren azaleko materialek erresistente izan beharko dute, eta bai iraupen luzeko, mantenimendu-gastu gutxiko eta energia-kontsumoa txikiko ere / Los materiales del tablero de la pantalla y de su superficie deben ser resistentes, de larga duración y con bajo coste de mantenimiento y de consumo energético.

Kableak/Cableado Potentzia-kable guztiak barne eta beharrezko konektibitatea.

Incluidos todos los cables de potencia y conectividad necesarios.

Konexio mota /

Tipo de conexión USB bidez / Mediante USB

Azala/Superficie Hatzez ukimenezkoa. Ez du sortu behar islarik / Táctil con el dedo. No debe producir reflejos.

Euskarria/Soportes Instalaziorako beharrezko euskarriak izan beharko ditu. Euskarri horien bitartez, harbela era bertikalean mugituko da, mekanikoki edo elektrikoki, hala garaiera ezberdinetako pertsonei iristea ahalbidetuaz (irisgarritasuna) / Debe incluir todos los soportes necesarios para la instalación. Dichos soportes posibilitarán que la pizarra se pueda desplazar en sentido vertical, bien mecánica o eléctricamente, permitiendo el acceso a toda la superficie a personas de diferente estatura (accesibilidad).

Kontrol-gailua /

Dispositivo de control Gailu errotular bat edo antzeko bati zango du.

Incluirá al menos un dispositivo tipo rotulador o similar.

Softwarea/Software " Software ororen geroko bertsioak eguneratzeak doako aizan beharko du / La actualización de futuras versiones de todo el software debe ser gratuita.

" Kostu erantsirik gabea, ikasleen ikastetxeko edozein ordenagailutan software instalatzea ahalbidetu behar du / Debe permitir instalar el software sin coste adicional en cualquier ordenador del centro del alumnado.

" Laneko software gaztelerara eta euskarara itzulia izango da / El software de trabajo estará traducido al menos en castellano y euskera.

" Honako aukerak jaso behar ditu / Debe contemplar las siguientes opciones:

1.- Eskuzko idazketa eta pantailan teklatua errekonozitzea / Reconocimiento de escritura manual y teclado en pantalla.

2.- Dibujua, anotazio eta kolore eta lodierak aldatzea / Cambio de colores y grosor de líneas, anotación y dibujo.

3.- Irudi, txantiloi eta hezkuntza-materialen biblioteka / Biblioteca de imágenes, plantillas y materiales educativos.

4.- Baliabide propioekin eta Internetetik lortutakoekin biblioteka handitzea / Posibilidad de ampliar la biblioteca integrando recursos propios u obtenidos de Internet.

5.- Irudi eta dokumentu formatu hedatuenenetan inportatu eta esportatzeko gaitasuna / Capacidad para importar y exportar en los formatos de imagen y documento más extendidos.

Softwareekiko bateragarritasuna / Compatibilidad del software Windows, GNU/Linux eta Macintosh inguruneetarako kontrol-gailuak / Controladores para los entornos de Windows, GNU/Linux y Macintosh.

(2) Bideo-proiektagailua / Videoproyector

Teknologia/Tecnología 3LCD/DLP

Argitasuna/Luminosidad 2000 ANSI lumenak / 2000 ANSI lúmenes

Kontrastea/Contraste 400:1

Jatorrizko erresoluzioa / Resolución nativa XGA (1024x768)

Formatuak/Formatos 16:10, 4:3, 16:9

Onartutako erresoluzioa / Resolución admitida VGAtik UXGAra / De VGA a UXGA

Koloretako erreprodukzioa / Reproducción color 16 milioi kolore / 16 millones de colores

Sarrerak/Entradas Ordenagailua (RGB), Bideoa (RCA eta S-Video), Audioa (RCA eta minijack) / Ordenador (RGB), Video (RCA y S-Video), Audio (RCA y minijack)

Irteerak/Salidas Ordenagailua (15 pin), Audioa (minijack) / Ordenador (15 pins), Audio (minijack)

Euskarria/Soporte Aldean dela / Incluido

Kableak/Cableado Potentzia eta konektibitateko kable guztiak barne hartuz / Incluidos todos los cables de potencia y conectividad.

Urrutiko kontrola / Mando a distancia Konfigurazioaren menua, piztea eta amatatzea dituela. Pîlak eta barne izango dira / Incluido para encendido, apagado y menú de configuración. También estarán incluidas las pilas.

Zarata-maila / Nivel de ruido <29dB (ekonomiko-moduan) / <29dB (en modo económico)

(3) Bozgorailuak/Altavoces

Mota/Tipo Estereoak. Autoanplifikatuak /Estereos. Autoamplificados

Sarrerak/Entradas RCA

Tonu kontrola/Control de tono Bass, Treble

Potentzia/Potencia 2x30W

Deialdi honetan diruz laguntzeko gehienezko unitate kopurua: 1 Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako gela itunduko. Fakturaren % 90eko diru-laguntza emango da, eta gehienez ere 1.440 euro (BEZa barne) emango dira / Número máximo de unidades subvencionables en esta convocatoria: 1 por cada aula concertada de 5.º curso de Educación Primaria. La subvención será el 90% del importe de la factura siendo el límite máximo de la subvención 1.440 euros (IVA incluido).

(4) Armairu metaliko elektrifikatua / Armario metálico electrificado.

Armairuak honako ezaugarriak izango ditu / El armario dispondrá de las siguientes características:

" Hutsuneak izango ditu, gutxienez 28 ekiporako / Dispondrá de huecos para un total de 28 equipos como mínimo.

" Ateek segurtasuneko sarrailak izango dituzte / Las puertas dispondrán de cerraduras de seguridad.

" Egitura ergonomikoa, izkina eta ertzik gabea, ikasleekin gorabeherarik ez izateko / Estructura ergonómica libre de esquinas y aristas para evitar incidentes con el alumnado.

" Hutsuneen banaketa egokia, beraietan ikasleek segurtasunez lan egiteko eta beraietara erraztasunez iristeko / Distribución de huecos de fácil acceso y segura manipulación por parte del alumnado.

" Ateen edo beste sistema batzuen bidez manipulatzeko, ekipoen kargailuetara, entxufeetara eta koadro elektrikoara sarbidea / Acceso al cuadro eléctrico, a los enchufes y a los cargadores de los equipos para su manipulación, a través de puertas u otros sistemas.

" Karga sekuentziala egin ahal izateko, korronte elektrikoa banatzea / Distribución de la corriente eléctrica que permita la carga secuencial.

Deialdi honetan diruz laguntzeko gehienezko unitate kopurua: 1 Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako gela itunduko. Fakturaren % 90eko diru-laguntza emango da, eta gehienez ere 1.115 euro (BEZa barne) emango dira / Número máximo de unidades subvencionables en esta convocatoria: 1 por cada aula concertada de 5.º curso de Educación Primaria. La subvención será el 90% del importe de la factura siendo el límite máximo de la subvención 1.115 euros (IVA incluido).

(5) Haririk gabeko sistema / Sistema inalámbrico

Inplementatuko den haririk gabeko sistemak, erabiltzaileak autentifikatzeko sistema bat izan beharko du. Soluzioa WiFi teknologian oinarrituko da eta estándar 802.11a/b/g/n estandarra bete beharko du. Eta ondoko puntuak bermatu beharko ditu / El sistema inalámbrico a implementar debe disponer de un sistema de autenticación de usuarios. La solución deberá estar basada en tecnología WiFi y cumplir con el estándar 802.11a/b/g/n. Debe garantizar los siguientes puntos:

" Segurtasuna: maneatutako datuen konfidentzialtasuna zaintze ezinbestekoa da, eta hartarako, sarean dabilen ezein datura sartzea edo horiek aldatu eta lapurtze eragotziko du. Eskainiko den sistemak helburu hau lortzeko behar diren honako mekanismoak izan beharko ditu: sarera-kontrola, enkriptazio-maila, trafikoa bereiztea, sarrerako beste puntu batzuk antzematea / Seguridad: para preservar la confidencialidad de los datos manejados es imprescindible que la red inalámbrica impida el acceso, la modificación y el robo de cualquier tipo de datos que circulen por la red. La solución ofertada debe proporcionar todos los mecanismos necesarios de control de acceso, nivel de encriptación, separación de tráfico, detección de otros puntos de acceso,... necesarios para lograr este objetivo.

" Estaldura: datu-zerbitzuen erabiltzaileei estaldura eman beharko diete sarbide-puntuek. Halaber, kalitateko zerbitzua lortzeko, ahalik eta abiadura handienekoa eskaini beharko da / Cobertura: los puntos de acceso deben proporcionar cobertura a los usuarios a los servicios de datos, al menos, dentro del aula donde este instalado dicho punto. También tienen que proporcionarla a la mayor velocidad posible para obtener un servicio de calidad.

" Elikadura PoE 802.3af bidez: sarbide-puntuak telematikoki elikatu beharko dira, hain justu ere kokatuak diren lekuan instalazio elektrikoa egin beharra saihesteko. Hoietarako 802.3af erabiliko da / Alimentación a través de PoE 802.3af: es necesario que los puntos de acceso sean telealimentados con el fin de evitar tener que realizar instalación eléctrica en la ubicación de los mismos. Para ellos se usará 802.3af.

Ikastetxeen eremu lokaleko sarean eskuragarri den sare elektrikoari konektaturik izango da WiFi sistema. Hurrengo elementuek osatuko dute sistema hori / El sistema WiFi estará conectado a la electrónica de red disponible en la red de área local de los centros. Estará compuesto por los siguientes elementos:

Punto de acceso / Sarbide-puntua:

- 802.11a/b/g/n arauko aldibereko euskarria / Soporte simultáneo de norma 802.11a/b/g/n.

- Ethernet 10/100 portua / Puerto ethernet 10/100.

- PoE (Power over Ethernet) bidezko elikadura, 802.3af estandarraren arabera. / Alimentación mediante PoE (Power over Ethernet), según el estándar 802.3af.

- AES, WPA, WPA2, TKIP eta 802.11i euskarria / Soporte de AES, WPA, WPA2, TKIP y 802.11i.

PoE injektorea / Inyector PoE:

- Ikastetxeen sareko elektronikaren portuen ez dutenez PoE-rik, beharrezkoa / Necesarios ya que los puertos de la electrónica de red de los centros no disponen de PoE.

- Elikatze-irteeraren portua: RJ-45 konektagailu 1 / Puerto de salida de alimentación: 1 conector RJ-45.

- Sarrerako voltajea: 100-240 Vca, 50-60 Hz, 0.95 A / Voltaje de entrada: 100-240 Vca, 50-60 Hz, 0.95 A.

- Irteerako voltajea: 48 Vcc, 0.35A / Voltaje de Salida: 48 Vcc, 0.35A.

- Seinalea detektatzea: IEEE 802.3af bateragarria / Detección de señal: compatible IEEE 802.3af.

Deialdi honetan diruz laguntzeko gehienezko unitate kopurua: 1 Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako gela itunduko. Fakturaren % 90eko diru-laguntza emango da, eta gehienez ere 247 euro (BEZa barne) emango dira / Número máximo de unidades subvencionables en esta convocatoria: 1 por cada aula concertada de 5.º curso de Educación Primaria. La subvención será el 90% del importe de la factura siendo el límite máximo de la subvención 247 euros (IVA incluido).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen zuzendariari zuzendutako idatzia.

Solicitud dirigida al Sr. Director de Centros Escolares del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.


Azterketa dokumentala