Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

SPRI SA
4900

IRAGARKIA, «Berrikuntza-proiektuak laguntzeko neurriei buruzko Aldatu» programa aldatzeko dena.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SAren (SPRI) Administrazio Kontseiluak, 2010eko urriaren 8an egindako bileran, hauxe onartu zuen: Aldatu programaren araudiko 12. artikulua aldatzea. Programa hori 2010eko otsailaren 5eko EHAAn argitaratu zen. Behin aldaketa hori erabakita, aipatutako artikulua honela idatzita gelditu da:

12. artikulua.- Epea.

Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasiko da programa hau indarrean dagoen urte bakoitzean, eta azaroaren 25ean amaituko da, salbu eta programa horretarako urteko funtsak lehenago agortzen badira.

Programa hau 2013ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

Bilbao, 2010eko urriaren 8a.

Zuzendari nagusia,

TOMÁS ORBEA CELAYA.


Azterketa dokumentala