Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
4894

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instruzio-egile den heinean, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendariak emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientea egin zaienei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.- 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzari, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.- Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia).

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Esp- zk.

N.º exp. Arau-haustearen eguna

Fecha infracc. Proposamenaren eguna

Fecha propuesta Proposatu den zigorra

Sanción prop. Hautsitako art.

Art. infringido

Penas Fernández, Miguel Ángel 405x1000997-5 27-10-2009 14-07-2010 301 euro/Kentzea

301 euros/Retirada 25.1

Galvis,

Orlando 405x0200737-7 17-01-2002 22-07-2010 301 euro/Kentzea

301 euros/Retirada 23.a)

Erandio, 2010eko abuztuaren 19a.

(Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendari kargua hutsik dagoela, Segurtasuneko sailburuordearen 2010eko apirilaren 16ko Ebazpenak ezarritakoari jarraiki),

Baliabide Tekniko eta Azpiegituren zuzendaria,

JOSEBA BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala