Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4889

IRAGARKIA, itxi diren edo krisian dauden enpresetatik datozen 45 urtetik gorako langabetuak birkokatzeko estrategia berriak aztertu eta probatzeko proiektu berriztatzaile bat burutzeko laguntza teknikoa kontratatzeko dena (Espedientea: A-038/DEAS2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: A-038/DEAS2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren lokalak.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 2010eko abenduaren 31 arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.

- Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa, 51 puntu.

- Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: proiektuaren balorazio teknikoa, 29 puntu; proposamen berriztatzailea, lanerako plana, metodologia eta kronograma, 10 puntu; proposatutako hobekuntzak, 10 puntu; guztira, 49 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: hirurogeita hamalau mila bostehun eta hirurogeita hamasei euro eta hogeita zazpi zentimo (74.576,27) + hamahiru mila laurehun eta hogeita hiru euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (13.423,73), BEZari dagozkionak; guztira, laurogeita zortzi mila (88.000) euro, BEZa barne.

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia; Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Telefaxa: 945 01 94 51 E-maila: b-simancas@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko azaroaren 5a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: agirietan zehaztuta daude.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko azaroaren 8a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutunazal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen agirian eta betekizun teknikoen agirian zehazten den edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan dagoen Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Aplikatzeko, balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2010eko azaroaren 11.

5) Ordua: 11:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutunazala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2010eko azaroaren 17a.

5) Ordua: 11:00ak.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan zehaztuta daude.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.- Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren Internet-helbidea, deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orrialdea: www.euskadi.net/contratacion edo www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 4a.

Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.


Azterketa dokumentala