Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4876

EBAZPENA, 2010eko irailaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntza emateko dena.

Diru-laguntza horiek 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez ematen dira, euskara-eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko.

Ikusirik ordezkapenak zuritzeko udalek aurkeztu duten dokumentazioa eta berau aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Eranskinean aipatzen diren udalei bakoitzarentzat izendatzen den diru-kopurua ematea, egindako kontratazioen diru-laguntza gisa. Emandako diru-laguntza 2010eko urtarriletik ekainera bitarteko epeari dagokio, gehienez ere.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esandakoa betez.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 29a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.

ERANSKINA/ANEXO

Erakundea

Institución Modulua

Módulo Ordaindutako hilabeteak

Meses subvencionados Ikasle-kopurua

Alumnos y alumnas Diru-laguntza moduluka

Subvención módulos Guztira

Total

Atxondoko Udala

Ayto. de Atxondo 25 5 1 9.367,00

9.367,00

Donostiako Udala

Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián 25

25

25 5,63

4,63

3,63 2

1

1 21.106,69

8.680,09

6.806,69

36.593,47

Erandioko Udala

Ayuntamiento de Erandio 25 6 1

11.240,40

11.240,40

Hernaniko Udala

Ayuntamiento de Hernani 25 4,50

1 1

1 8.430,30

1.873,40

10.303,70

Iruña Okako Udala

Ayto. de Iruña de Oca 25 3 1 5.620,20

5.620,20

Gasteizko Udala

Ayto. de Vitoria-Gasteiz 25

25

25

25

25 6

5

4,73

4

1 1

1

1

3

4

11.240,40

9.367,00

8.867,43

22.480,80

7.493,60

59.449,23


Azterketa dokumentala