Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4865

261/2010 DEKRETUA, urriaren 19koa, Xabier Alonso Olano jaunari «Lan Onari» goraipamena emateko dena.

Xabier Alonso Olano jaunak kirolaren eremuan eguneroko zeregin profesionala burutzean, sekulako ardura, etengabeko ahalegina eta ekimen aipagarria erakutsi ditu. Meritu hauek guztiak nabarmentzearren, Goraipamen eta Ohoreak emateko modua arautzen duen urriaren 22ko 236/1996 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, lehendakariak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko urriaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe xedatu dut:

Xabier Alonso Olano jaunari «Lan Onari» goraipamena ematea.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urriaren 19an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala