Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
4864

EBAZPENA, 2010eko irailaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Irakasleen Errektoreordeak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2010eko apirilaren 14ko ebazpenak (2010eko maiatzaren 7ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita -ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu huts bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2009ko urtarrilaren 26ko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2009ko otsailaren 24ko EHAAn argitaratutako ebazpena, Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu atalak zehaztu eta eginkizunak eskuordetzen dituena), honako hau.

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.- Maria José Elorriaga Lamarcha andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko:

- Izena: Errektoreordearen idazkaria.

- Erref.: F 55.

- Eskala: Administratiboa / Administrazio laguntzailea.

- Taldea: C/D.

- Zenbatgarrena: 11.

- Maila: 19.

- Hizkuntz eskakizuna: 2, derrigortasun data: 1997-01-31.

- Langunea: Irakasleen Errektoreordetza.

- Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.- Izendapena EHAAn argitaratu den egunetik ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 220. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 6ko 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2010eko irailaren 21a.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala