Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ekonomia eta Ogasun Saila
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4857

252/2010 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, zeinarekin 71.894 euroko kredituak gaitzen baitira «Bigarren Hezkuntza, Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» 4222 Programan; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010eko aurrekontuan, zehazki, «Europar Batasunarekiko Finantza-harremanak» 9311 Programan diru-sarrerak lortu baitira.

71.894 euroko diru-sarrera gehigarriak lortu dira; nondik-eta Autonomia Erkidegoak Leonardo da Vinci Proiektuan (Valguinet) parte hartzetik; eta haien habilitazioa eskatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

Horregatik, kredituok gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko urriaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4222 238.99 11.415,20

4222 441.99 25.803,20

4222 445.00 13.889,60

4222 454.01 20.786,00

GUZTIRA 71.894,00

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9311 441.49 71.894,00

Leonardo da Vinci Proiektuan (Valguinet) partaidetza izatea finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urriaren 5ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala