Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2010eko irailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Txakoli de Bizkaia-Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izenduraren Kontseilu Arauemailea
4159

IRAGARKIA, «Txakoli de Bizkaia-Bizkaiko Txakolina» Jatorrizko Izenduraren Kontseilu Arauemailearen Kalifikazio-Prozedurako zati-aldaketa baten Onespen Akordioarena.

«Txakoli de Bizkaia-Bizkaiko Txakolina» Jatorrizko Izenduraren Kontseilu Arauemailearen plenoak, 2010eko maiatzaren hogeitazazpian ospatutako bilkuran, hurrengo akordioa erabaki zuen:

«Chacolí de Bizkaia-Bizkaiko Txakolina» Jatorrizko Izenduraren Kontseilu Arauemailearen Kalifikazio-Prozedurako 4.3 artikuluaren aldaketaren onespena, 2008-06-17ko Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren Aginduko 41. artikuluan erabakitakoaren arabera.

Artikulu honetako erabateko testua honela idatzita dago:

4.3.- Ardo partida bat Dastaketa/Apelazio Komiteak emandako puntuazioa 85 puntu baino gutxiagokoa izango denean kalifikatua izango da. Honek adierazten du ardo hau « Txakoli de Bizkaia-Bizkaiko Txakolina» Jatorrizko Izenduran babesteko kalitatezko baldintzak betetzen dituela.

Onartutako Kalifikazio-Prozedura interesadunek eskuragarri daukate Kontseilu Arauemailearen Egoitzan, Leioan (Bizkaia) kokatua, Mendibile Auzoko 42an, edo Izenduraren web-orrian (www.bizkaikotxakolina.org. Kalitatea Saila).

Hori guztia jakinarazten da, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2008ko ekainaren hamazazpiko Aginduko 38. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 58. artikuluan eta hurrengoetan erabakitakoaren arabera.

Leioa, 2010eko ekainaren 9a.

Lehendakaria,

ELENA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala