Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2010eko irailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
4157

IRAGARKIA, Sestaoko Txabarri-El Sol BEPBren 1. EU exekuzio-unitatearen antolamenduz kanpokotzat jotako eraikinak (abenduaren 25a kaleko 18a eta Txabarri kaleko 67a) eraisteko obrak kontratatzeko dena (Espedientea: 13/10).

1.- Entitate esleitzailea:

a) Organoa: Zerbitzu Zuzendaria. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 13/10.

2.- Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: Sestaoko Txabarri-El Sol BEPBren 1. EU exekuzio-unitatearen antolamenduz kanpokotzat jotako eraikinak (abenduaren 25a kaleko 18a eta Txabarri kaleko 67a) eraisteko obrak.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Sestao, Bizkaia.

d) Burutzeko epea: 2 hilabete, zuinketa-akta egiten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: prezioa izango da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: zenbatekoa, guztira: berrehun eta hogeita hamasei mila eta hamabi euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (236.012,73), gehi berrogeita bi mila laurehun eta laurogeita bi euro eta hogeita bederatzi zentimo (42.482,29) BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta hirurogeita hemezortzi mila laurehun eta laurogeita hamabost euro eta bi zentimo (278.495,02).

5.- Behin-behineko bermea: ez dago behin-behineko fidantzarik jarri beharrik.

6.- Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945 01 98 37.

e) Faxa: 945 01 64 48.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko urriaren 6a.

g) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

h) Eraiketa-proiektua eskuratzeko helbidea:

Copistería Cianoplan

Maria Díaz de Haro kalea, 10 bis

Bilbao.

Telefonoa: 94 441 80 71

7.- Kontratistaren betekizun zehatzak.

7.1.- Eskatutako sailkapena: ez.

7.2.- Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa:

7.2.1.- Ekonomia- eta finantza-kaudimena: finantza-entitateen txostena aurkeztu beharko dute, obra eta espedientearen zenbakia berariaz aipatuko dituena.

7.2.2.- Kaudimen teknikoa: azken hiru urteetan egindako antzeko lanen zerrenda aurkeztu beharko dute, gutxienez hirukoa, eta zenbatekoa, datak eta onuraduna, publikoa edo pribatua den zehaztu behar dute. Zerbitzu edo lan horiek behar bezala egiaztatu beharko dira. Hartzailea sektore publikoko erakunde bat bada, erakundeko organo eskudunak egin edo bisaturiko ziurtagiri bidez; eta sektore pribatukoa bada, horren ziurtagiri bidez, edo, bestela, enpresa ordezkatzen duenaren adierazpen baten bidez.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2010eko urriaren 7a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Organoa: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

2) Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Bi baldintza horiek betetzen ez baldin badira edo bidali izanaren berri ematen duen jakinarazpena proposamenak jasotzeko jarritako epea amaitu ostean jasotzen bada, eskaintza hori ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, zenbat enpresari egin nahi zaion eskaintzak aurkezteko gonbita (gutxienezko edo gehienezko kopurua): ez dago horrelakorik.

9.- Esleitzeko irizpideak: prezioa izango da esleitzeko irizpide bakarrak.

Eskaintzarik merkeenari puntuaziorik altuena emango zaio, eta gainerakoak honela puntuatuko dira.

- Eskaintzarik merkeena: 60 puntu.

- Merkeenarekiko % 10 arteko aldea: 58 puntu.

- Merkeenarekiko % 15 arteko aldea: 56 puntu.

- Merkeenarekiko % 20 arteko aldea: 54 puntu.

- Hortik gora eta esleipenaren zenbatekoaren artean daudenak, proportzioan puntuatuko dira 54 eta 0 puntu artean. 0 esleipenaren zenbatekoari dagokio.

Ponderazioa: 60 puntu.

10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

c) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) B gutunazala irekitzeko ekitaldia: 2010eko urriaren 20a, 10:00etan.

11.- Bestelako argibideak.

12.- Iragarpen-gastuak. Enpresa esleipendunaren kontura.

13.- Iragarkia noiz bidali zen Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dago horrelakorik.

14.- Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala