Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2010eko irailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
4153

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 20koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena zehazten duena eta karea fabrikatzeko eta hondakinak baliotzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematen duena, Altzoko (Gipuzkoa) udalerrian eta Calera de Alzo SL enpresak sustatua.

AURREKARIAK

2005eko abenduaren 1ean, Calera de Alzo SL enpresak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Altzoko (Gipuzkoa) udalerrian karea fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera proiektuak Altzoko hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasunari buruzko 2005eko urriaren 10eko udal-txostena bidali zuen sustatzaileak, eta baita ondorengo agiri teknikoak ere:

- Oinarrizko proiektua (2005eko azaroa).

- Laburpen ez-teknikoa (2005eko azaroa).

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Calera de Alzo SL enpresak, besteak beste, jarduerarako baimena, 2003ko maiatzaren 26koa, eta ibilgu publikora isurketak egiteko baimena, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak emana eta 2003ko urriaren 24an hasitakoa, zituen. Era berean, 2005eko martxoaren 30az geroztik, enpresa sustatzaileak hondakin arriskutsuak ekoizteko enpresa txikien erregistroan izena emanda zuen.

2006ko urtarrilaren 26an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkien, Ingurumen Organoaren bidez proiektua eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidea adosteari dagokionez.

2007ko otsailaren 13an eta 2007ko abuztuaren 1ean, Ingurumen Organoak agiri osagarriak gehitzeko eskatu zion sustatzaileari, eta horrenbestez, espedientea 2007ko irailaren 17an osatu zen.

Sustatzaileak erreferentziako espedienteari gehitutako dokumentazioak, zeuden instalazioak handitzea jasotzen zuen, labe berri bat ezarriz (4. labea). Ingurumen organoak adierazi zuenez, aipatu handitzea «funtsezko aldaketa» zen, aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ezarritako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozeduraren menpe zegoen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2008ko urtarrilaren 7an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Calera de Alzo SL enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2008ko urtarrilaren 28an eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2008ko urtarrilaren 31n. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2008ko otsailaren 17an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez zegoela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko martxoaren 5ean Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Altzoko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kultura Sailei, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzari eta Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko apirilaren 25ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Calera de Alzo SL enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako Ebazpen-Proposamena gehituz.

2008ko maiatzaren 9an, Calera de Alzo SL enpresak alegazioak aurkeztu zizkion ebazpen-proposamenari.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Calera de Alzo SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena, ibilgura isurtzeko baimena eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosfera kutsatzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten dena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Calera de Alzo SL enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Altzoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak, espedienteak jasotzen duen moduan.

Bestalde, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dute nahitaez, Legearen 1. eranskinean jasota egon eta Euskal Autonomia Erkidegoan burutu nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenarekin amaitzen da, direlako proiektuak gauzatzeko edo, behar denean, baimentzeko, emango den ebazpenaren aurretik egingo dena.

Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikulua aplikatuz, autonomia erkidegoek ahaleginak egingo dituzte ingurumeneko baimen bateratuaren barruan dauden ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko erkidegoko araudian ageri diren jarduerak edota beste figura batzuk sartzeko, betiere horrelakorik eska badaiteke, eta horretarako eskumena autonomia erkidegoari badagokio.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aurreikuspenak betez, Ingurumen Organoak neurriak hartu ditu ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-arloko jarduerak ingurumeneko baimen bateratuko prozeduraren barruan txertatzeko. Alde horretatik, prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen ondorio guztiak modu integratu batean aztertu dira, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako ingurumeneko arauen ikuspegitik, proiektuaren bideragarritasuna zehazteko. Integrazio hori garbi islatzen da ingurumeneko baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurretik proiektuaren gainean egiten den balioespen orokorrean. Ebazpen honetan sartuta dago aipatutako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozesua. Horretarako, proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egiten du bere lehenengo atalean, eta, ingurumen-ondorioetarako soilik, aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin bat.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2001eko abenduko «Reference Document on Best Available Techniques in the Cement and Lime Manufacturing Industries» kareari buruzko BREF agiriaren edukia hartu da kontuan.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Calera de Alzo SL enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 21ean emandako ebazpen-proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplika daitekeen gainerako araudia,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Calera de Alzo SL enpresak, Altzoko udalerrian sustatutako karea kaltzinatu, sailkatu eta biltegiratzeko instalazioa handitzeko (4. labea) proiektuaren Ingurumenaren gaineko Eraginaren aldeko Adierazpena egitea, Ebazpen honen 0 atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Bigarrena.- Altzoko (Gipuzkoa) udalerriko Egileor Auzoa 101. zenbakian helbide soziala eta IFK: B-20814398 zenbakia duen Calera de Alzo SL enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, karea fabrikatzeko eta hondakinak baliotzeko jarduerarako, Ebazpen honen 0 atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 3.1 kategorian sartuta dago, «Labe birakarietan eguneko 500 tona zementu eta/edo clinker baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna duten instalazioak, edo labe birakarietan eguneko 500 tona kare baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna dutenak, edo bestelako labeetan eguneko 50 tona baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna dutenak» izenekoan.

Calera de Alzo SL enpresaren instalazioan hiru ekoizpen-prozesu burutzen dira: kaltzinazioa, karearen hidratazioa eta dolocalaren fabrikazioa.

Karea fabrikatzeko hiru Maerz labe bertikal daude; bakoitzak bi upel ditu eta fluxu paraleloa. Bestalde, laugarren kaltzinazio-labea instalatzea aurreikusten da, daudenen ezaugarri berak izango dituena.

Labe horiek bi ezaugarri berezi dituzte: materiala korronte paraleloan kaltzinatzen da eta errekuntza-airea birsorkuntzaren bidez aldez aurretik berotzen da.

Labeek upel bikoitza dute, eta horrela, upel bat kaltzinazio-prozesuan murgilduta dagoen bitartean, beste upelak kargatze-prozesua gauzatzen du. Bi upelak kanal baten bidez lotuta daude.

Labeei lotuta aire-ponpak daude eta hauen funtzioa, labearen goiko aldetik presio bidezko aire atmosferikoa sartzea da. Presio bidez sartutako aireak, lantzen bidez upelean injektatutako gasarekin bat egiten du eta upelaren tenperatura oso altua denez, deflagrazio bat sortzen da.

Aldez aurretiko beroketa 2. upela betetzeko prozesuan gertatzen da, eta aldi berean, labearen beste upelean errekuntza gauzatzen da. Labeak lan egiteko duen presioa dela-eta, 1. upeleko aire beroa 2. upelera pasatzen da eta upelean sartzen ari den kareharria aldez aurretik berotzen du.

Sortutako karea (kaltzio oxidoa edo kare bizia) siderurgia, ingurumena, papera, eta neurri txikiagoan, eraikuntzaren sektoreetara bideratzen da. Gainera, instalazio horietan bertan, kare horren zati bat kare hidroxido (kare itzalia) bilakatzen da, lurzorua egonkortzeko, ingurumeneko desulfurazioetarako eta morteroak fabrikatzeko erabiltzen dena; halaber, dolocal bilakatzen da, bereziki altzairugintzarako prestatua dagoena.

Karearen hidratazio-prozesua karea pisatuz eta prozesurako beharrezkoa den ura neurtuz abiatzen da; automaten bidez kontrolatzen da hori.

Bestalde, dolocala fabrikatzeko beharrezkoa den dolomia taldeko beste enpresa batzuetatik dator.

Dolomia eta karea bakoitzari dagokion siloan biltegiratzen dira, eta amaigabe batzuen bidez, dolocala egiteko beharrezko neurriak garraiatzen dira.

Egun, urteko ekoizpen-ahalmena (hiru kaltzinazio-laberekin) 17.000 kare hidroxido tona, 200.000 kare bizi tona eta 28.000 dolocal tona ingurukoa da. Laugarren kaltzinazio-labea eraiki ostean, ekoizpen-ahalmena eguneko 300 tona gehiago izango da.

Instalazioak erabiltzen dituen energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta erregai solidoak dira; azken hauen artean, petrolio-kokea eta biomasa (hondakinak: zerrautsa, mahats haziaren irina, olibadiko biomasaren mamia, mahatsaren pats lehorra eta olibadiko biomasa) daude. Energia elektrikoa instalazio osoan erabiltzen da; gas naturala eta erregai solidoak, aldiz, kaltzinazio-labeetan erabiltzen dira. 2006 urtean, energia elektrikoaren eta gas naturalaren kontsumoa 8.900.000 kWh eta 3.700.000 kWh izan zen, hurrenez hurren. Bestalde, erregai solidoei dagokienez, gas naturalaren aurrean, aurreikusitako kontsumoa 1etik 4rako proportzioan balioesten da.

Karearen hidratazio-prozesuan, nola erabilera sanitariorako eta gizakiaren kontsumorako, ura erabiltzen da instalazioan. Zundaketa batetik dator eta zundaketa horrek dagokion aprobetxamendu-baimena du.

Instalazioan sortutako isurketak, kaltzinazio-guneko jariatze-urei eta komun eta bulegoetatik datozen ur sanitarioei dagozkie. Jariatze euri-urak dekantazio-putzu batean tratatzen dira, ondoko harrobitik datozenekin batera. Harrobiaren titularra Cantera de Alzo SL enpresa da. Putzuak, neutralizazioa eta dekantazioa gauzatzeko bi konpartimentu bereizi ditu, ura Jaizkuganeko ubidera isuri aurretik gertatzen dena. Bestalde, ur sanitarioak iragazki biologikoaren bidez hiru hobi septikotan tratatzen dira, jariatze-uren bestelakoa den isurketa-puntu baten bidez Jaizkugane ubidera isuri aurretik. Arazketako azpiegiturak eta instalazioak partekatzen direnez, Calera de Alzo SL enpresak isurketa osoaren titulartasuna bere gain hartzen du.

Bestalde, instalazioak atmosferara isurtzeko bederatzi foku ditu: kaltzinazio-labe bakoitzaren irteerari dagozkion hiru foku, foku bat labeen deskargatze-irteeran, foku bat karea sailkatzeko instalazioaren irteeran, foku bat hazien instalazioaren irteeran, foku bat hidratatzailearen irteeran, foku bat hidratatzailea sailkatzeko instalazioaren irteeran eta foku bat dolocalaren instalazioaren irteeran. Era berean, laugarren kaltzinazio-labea eraiki ondoren, atmosferarako isurtze-foku berri bat sortuko da, labeari berari lotuta. Azkenik, petrolio-kokea ehotzeko instalazio berriari lotutako isurtze-puntu berri bat sortuko da.

Karea fabrikatzeko jardueran hondakin arriskutsuak sortzen dira, eta hondakin horien ezaugarri eta bolumena direla medio, zerbitzu orokorrak prozesuari lotutako hondakinekin batera kudeatzen dira. Sortzen diren hondakin arriskutsu ugarienak mahuka-iragazkiak dira. Hondakin ez-arriskutsuen artean, dekantazio-putzuetatik eta adreilu erregogorretatik sortutako lohiak daude. Azken hauek noizean behin sortzen dira, soilik labeak berreraikitzen direnean (sustatzaileak iraupen aldakorra aurreikusten du, 10 eta 15 urte artean).

Instalazioak dituen Teknika Onenen Erabileren artean eta karearen Europako BREF agirian ageri direnak (2001eko abenduko «Reference Document on Best Available Techniques in the Cement and Lime Manufacturing Industries»), arazketako bigarren mailako teknikak azpimarratu behar dira; hala nola, atmosferarako isurtze-foku guztietan ezarritako mahuka-iragazkiak eta efluenteak tratatzeko dekantazio-putzuak.

Hirugarrena.- Calera de Alzo SL enpresak Altzoko udalerrian sustatutako karea fabrikatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Calera de Alzo SL enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluak aipatzen duen epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita. Eragin horietarako, sustatzaileak proiektua burutzen hasteko aurreikusitako data jakinarazi beharko dio Ingurumen sailburuordetzari, gutxienez hilabete lehenago.

C) Proiektua burutzeko aurreikusitako aurrekontua eta baldintza-agiria ebazpen honetan ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumenaren jagoletza programa burutzeko obra-unitateekin eta prezioekin osatu beharko dira.

D) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

D.1.- Instalazioa eraikitzeko baldintza orokorrak.

D.1.1.- Jardunbide egokiak obrak garatu bitartean.

Karea kaltzinatu, sailkatu eta biltegiratzeko instalazioa zabaltzeko proiektuari (4. labea) dagozkion lanak garatzen diren bitartean, jardunbide egokien kode bat ezarri beharko da ingurumenaren gaineko eraginak murrizteko. Arreta berezia jarri beharko da makinak egoki mantendu, hautsa eta zarata murriztu eta sortutako hondakinak kudeatzeko orduan.

Horretarako, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean jasotako prebentzio-neurriak, neurri zuzentzaileak eta babesleak hartuko dira, eta baita ondorengo hauek ere:

a) Lurzorua okupatzen duten obrak eta eragiketa osagarriak Calera de Alzo SL enpresaren instalazioen mugen barruan garatuko dira. Makinek eta ibilgailuek muga horietatik kanpo zirkulatzea ahalik eta gehien murriztuko da. Obraren sarbideak, makina-parkea, obra-materialak behin-behinean biltegiratzeko gunea eta hondeaketa-lurrak eta hondakinak behin-behinean pilatzeko guneak, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko irizpideen arabera gauzatuko dira. Bereziki, Jaizkuganeko ubidearen ibilguari eta ibaiertzei negatiboki eragin diezaiokeen edozein jardun saihestuko da.

b) Obraren makina-parkera bideratutako azalera eta haren mantentze-gunea drainatze naturaleko saretik isolatuko dira. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango ditu, lurzorua eta urak olio eta erregaien bidez kutsatzea saihesteko. Erregaien zamalanak, olioa aldatzea eta tailerreko jarduerak ez dira adierazitako guneetatik kanpo baimenduko.

c) Eraikuntza-fasea, jalkin xeheen emisioa drainatze-sarera minimizatuz egin beharko da. Horretarako, ura bideratzeko tresnak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, horietan obren ondoriozko ur kutsatua biltzeko. Ur horiek Calera de Alzo SL enpresaren instalazioetan dagoen dekantazio-sistemara bideratuko dira, ibilgura isuri aurretik tratatu daitezen.

d) Eraikitze-fasean barrena, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko agirietan deskribatutako jardunbide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lanei eta zarata jatorrian murrizteari dagokionez.

Zonabanatze akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluak xedatutakoaren arabera, obra-garaian erabilitako makinek aire zabaleko erabilera duten makinen soinu-emisioei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako preskripzioak bete beharko dituzte, eta bereziki, aplikatzea dagokienean, kanpoan erabiltzen diren hainbat makinek ingurumenean sortutako zarata arautzen duen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa eta arau osagarriak bete beharko dituzte.

e) Obretan sortutako hondakinak, hondeaketakoak, ebakiak, enbalajeak, erreuseko lehengaiak eta garbiketa-kanpainakoak barne, hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legean, eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira.

f) Obran sortutako hondakin guztiak, horien baliotzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakin-baliotzaile baimendu bati igorri beharko zaizkio. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.

g) Zabortegira eramateko hondakinak, hondakinak zabortegian uztea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren arabera, eta 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiaren arabera kudeatuko dira. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira, 16. artikuluarekin eta 1999/31/EEE Zuzentarauaren II. eranskinarekin bat.

h) Lurrak betetzeko edo egokitzeko hondakinak hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

i) Lur-mugimenduak hasi aurretik, proiektua ezarriko den lur zatiko materialen karakterizazioa egingo da, material horien izaera eta helmuga egokiena zehaztearren, lur zatian bertan betelanetarako erabiltzeko izan, zein beste erabilera baterako edo lur zatitik kanpo ezabatzeko izan.

Karakterizazio horren emaitzak eta material horiek kudeatzeko proposamena lur-mugimenduak hasi aurretik igorriko dira Ingurumen sailburuordetzara.

Materialak betelanetan edo lursailak egokitzeko lanetan uztea, material horien eduki kutsagarriak lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean jasotako EBA-A ebaluazio-balio adierazleen azpitik badaude bakarrik baimenduko da.

Hondeaketa amaitu ondoren, Ingurumen Organoari egindako lanak eta material horien ingurumen-jarraipenaren emaitzak jasotzen dituen txosten bat igorriko zaio.

j) Sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.

Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Calera de Alzo SL enpresak.

Olio erabiliak kubeta edo segurtasun-sistema barruko gordailuetan gordeko dira aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte, gordailu nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik olioak sakabanatzea saihesteko.

k) Hondakinak kudeatzeko araudia betetzea errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Sistema horiek lan horien arduradunek kudeatuko dituzte, horiek izango baitira langileek sistemak zuzen erabiltzearen arduradunak. Bereziki, erregai eta produktuak gordetzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz, ez dira inola ere efluente kontrolatugabeak sortuko.

l) Aurrekoaren haritik, berariazko gune bat egokituko da olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak, etab. bezalako hondakin arriskutsuak aldi baterako gordetzeko instalazio estaliak jartzeko, eta horietatik bereiz, hondakin ez-arriskutsu eta geldoetarako berariazko edukiontziak. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, edukia lurrunketagatik edo isurtzeagatik galtzea saihesteko. Era berean, obran barrena, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak, eta abar.) ezarriko dira, eta horiek, beren izaeraren arabera sakabanatuko dira, aurretiaz aipatutako puntu garbi horretan behin-behinean biltegiratuta egonda.

D.1.2.- Obraren garbiketa eta akabera.

Obra amaitu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat burutuko da, eta proiektuaren eragin-eremua obra-soberakinez guztiz garbi geratu beharko da.

D.1.3.- Obra-amaierako txostena.

Sustatzaileak obra-amaierako txosten bat igorri beharko du Ingurumen sailburuordetzara. Obretan zehar sortutako gorabeheren berri eman beharko da bertan, eta ebazpen honetan eta ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-mailaren berri ere eman beharko da.

Txosten horretan proiektua burutzean sartutako aldaketa zehatzak, izan badira, zehazki dokumentatu beharko dira, horiek ingurumen-ondorioen aldetik justifikatuz. Era berean, sor litezkeen hondeaketako materialen helmuga zehatza dokumentatuko da, eta horien kuantifikazioari eta karakterizazioari buruzko datuak emango dira.

D.2.- Biomasaren hondakinak onartu, hartu, manipulatu eta gordetzeko baldintzak eta kontrolak, erregai alternatibo gisa erabili ahal izateko.

Karea fabrikatzeko jardueran, Calera de Alzo SL enpresak biomasa baliotuko du, biomasaren hainbat hondakin erabiliz, kare-labeetako erregaia modu partzialean ordezkatuz.

Atal honetan zerrendatutako biomasaren hondakinak onargarriak izango dira, horiek onartu aurretik behar bezala justifikatzen bada horien baliotze materiala edo horien energia-aprobetxamendua ez den beste baliotze bat teknika, ekonomia edo ingurumenaren aldetik ez dela bideragarria.

D.2.1.- Erregai alternatibo gisa onargarriak diren biomasaren hondakinak.

a) Erregai alternatibo gisa kudeatu ahal izango dira, soilik otsailaren 8ko 304/2002 MAM Aginduaren bidez argitaratutako Europako Hondakinen Zerrendaren barne dauden biomasaren hondakinak, ondorengo taulan zehazten direnak:

Hondakin mota HEZ kodea

Zerrautsa 030105

Mahats haziaren irina 020799

Olibadiko biomasaren mamia 020799

Mahatsaren pats lehorra 020103

Olibadiko biomasa 020702

b) Zerrautsaren kasuan (Hez kodea 030105), plantan erregai alternatibo gisa erabiltzea onartuko da, jatorri eta datorren prozesua dela-eta, zura edo estalduraren substantzia babesleekin tratatzearen ondorioz konposatu organo-halogenatuak edo metal astunak ez dituenean; bereziki, horien artean daude, besteak beste, eraikuntzaren eta eraispenaren hondakinetatik sortutako materialak. Era berean, ez dira onartuko xurgatzaile gisa erabilitako zerratokiko zerrautsak.

D.2.2.- Biomasaren hondakinen jatorria eta izaera.

a) Erregai gisa erabiltzeko helburuarekin plantara iristen den biomasaren partidetako bakoitza aldez aurretik aztertu egingo da, onarpenerako aukerak egiaztatzeko, aurreko puntuetan zehaztutakoaren arabera.

b) Calera de Alzo SL enpresak, gutxienez ondorengo alderdiak zehaztuko dituen agiri-erregistroa egin beharko du:

• Onartutako eta kudeatutako biomasaren hondakinena (laburpena hilabetero):

- Onartutako eta kudeatutako biomasaren hondakinen izaera eta kantitatea.

- Jatorria eta zein prozesutik datorren.

- Enpresa sortzailea.

- Enpresa garraiolaria.

• Baztertutako biomasaren hondakinena:

- Onarpen-irizpideak ez betetzeagatik baztertutako biomasaren hondakin kantitatea.

- Baztertutako biomasaren hondakinaren enpresa ekoizlea.

- Bazterketaren arrazoia.

- Baztertutako hondakinaren bukaerako helburua.

- Bestelako gorabeherak.

c) Jarduera hasi ondoren, ingurumen organo honi aipatutako erregistroaren kopia sei hilabetean behin igorri beharko zaio (bi epetan banatuta, urtarriletik ekainera eta uztailetik abendura).

d) Biomasaren hondakinen kudeaketaren jarduera zabaltzea edo eraldatze ingurumen organoari jakinarazi behar zaio, eta dagokionean, organoak baimendu beharko du.

D.2.3.- Biomasaren hondakinak biltegiratzea.

Erregai alternatibo gisa erabilitako biomasa biltegiratzea, sustatzaileak igorritako proiektuan deskribatutako baldintzetan egingo da, bertako neurri babesle eta zuzentzaileak aplikatuta, ingurumeneko eragin negatiboak saihestu edo minimizatzeko helburuarekin, bereziki lurzorua, airea, azaleko ura eta lurpekoa kutsatzea, eta baita usainak eta giza osasunerako zuzeneko arriskuak ere.

Hondakinak gordailuetan gordetzeko gehienezko edukiera horien edukieraren araberakoa izango da, proiektuan deskribatzen den bezala.

Biomasaren hondakinak gordetzeko gehienezko denbora bi urtekoa izango da.

Hondakinak, labea elikatu aurretik, estankotasun-baldintza egokietan gordeko dira, horiek euri-urarekin ukipenean egotea saihestuz.

Granulometria xeheeneko hondakinak silo estankoetan gordeko dira eta sistema pneumatikoetan garraiatuko dira, hautsa eta partikula finak sortzea saihesteko. Siloek xurgatze-iragazkia izango dute, zamalanetan gerta litezkeen hauts-isurtzeak bildu eta araztearren.

D.3.- Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

D.3.1.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.3.1.1.- Baldintza orokorrak.

Calera de Alzo SL instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

D.3.1.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Calera de Alzo SL instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

Foku zk. Foku-kodea Isurtze-fokuaren izena Garaiera Diametroa Katalogazioa UTM koordenatuak Taldea X Y

1 20001726-01 1. labea 21,8 0,8 A 576.113 4.771.067

2 20001726-02 2. labea 21,8 0,8 A 576.110 4.771.068

3 20001726-03 3. labea 21,8 0,8 A 576.109 4.771.069

4 20001726-04 Labeen deskargatze-irteera 1,47 0,56 B 576.075 4.771.044

5 20001726-05 Karea sailkatzeko irteera 1,47 0,56 B 576.079 4.771.043

6 20001726-06 Hazien instalazioaren irteera 4 0,5 B 576.082 4.771.036

7 20001726-07 Hidratatzailearen irteera 11,8 0,8 A 576.051 4.771.047

8 20001726-08 Hidratatzailea sailkatzeko irteera 4,3 0,5 B 576.046 4.771.048

9 20001726-9 Dolocalaren instalazioaren irteera 1,435 0,36 B 576.055 4.771.068

10-D 20001726-10-D 4. labe-iragazkia Ez-sistematikoa

11 20001726-11 4. labea A

Tximinien ezaugarriei eta euren kokapenari (UTM koordenatuak) dagokienez, sustatzaileak aurreko taulan deskribatutako isurtze-fokuen informazioa osatzeko beharrezkoa den dokumentazioa igorri beharko dio Ingurumen sailburuordetzari.

4. labearen instalazioak handitzearen ondorioz sortutako fokuen katalogazioa Ingurumen sailburuordetzak egingo du, instalazioa martxan jarri aurretik. Horretarako, atmosfera babesteko indarrean den araudiak eskatutako informazioa aurkeztu beharko du sustatzaileak, katalogazio hori egiteko adinako xehetasunekin. Beste hainbat daturen artean, foku bakoitzeko bereziki ondorengo datuak emango dira:

- Erabilitako ekipoen ahalmenen batez besteko zehaztapenak, edo lehengaien kantitateak (denbora-tarte jakin bati buruzkoak), bitarteko produktuak edo fokuarekin lotutako produktuak, atmosferara kutsatzaileak isurtzearen gainean eragina dutenak.

- Kutsadura gutxitzeko aurreikusitako neurri zuzentzaileak xeheki deskribatuko dira, horietarako aurreikusitako errendimendua adieraziz.

- Isuri beharreko kutsatzaileak eta gas-isurtzeetan aurreikusitako ezaugarriak (emariak m3N/h-tan eta kontzentrazioak).

Gainera, isurtze-foku guztien kokapena (foku nagusiak zein bigarren mailakoak) eta UTM koordenatuak jasotzen dituen plano bat aurkeztuko da.

Era berean, etenkako erregimenen partikulen isurtze barreiatuak sortzen dira. Kamioiak kargatzerakoan eta kamioiak instalazioetatik ibiltzean sortzen diren hauts-partikulak dira. Isurtze horiek saihesteko, karga-iragazkiez gain, instalazio guztietatik etengabe pasatzen den ureztatze-kamioi bat dago.

D.3.1.3.- Isurtzeko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

Fokuak Substantziak Isurtzeko muga-balioak (mg/Nm3)

1, 2, 3, eta 11

Labeak SO2 300

NOx 300

CO 625

Partikulak 30

4,5,6,7,8 eta 9 Partikulak 30

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273ş K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Gehienez onar daitezkeen balioek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

Aurreko taulako instalazioaren kare-labeen irteera-fokuetarako (1, 2, 3 eta 11 fokuak), atmosferara egiten diren partikulen isurtzeak partikulak etengabe neurtzen dituen analizatzaile baten bidez neurtuko dira.

Etengabe neurtutako parametroei dagokienez, isurtzeko muga-balioak betetzen direla kontuan hartuko da, urtebetean zehar neurtutako orduko batez besteko balio baliotuen % 94ak ezarritako muga gainditzen ez badu.

Isurketarako gehienezko balioetan zehaztutako % 95eko konfiantza-tartearen balioak ez ditu ondorengo isurtzeko muga-balioen ehunekoak gaindituko: guztizko partikulak 100eko 30.

Orduko batez besteko balio baliotuak benetako ustiapen-epean zehar zehaztuko dira, orduko batez besteko baliozko balioak oinarri hartuta, eta horiek lehen zehaztutako konfiantza-tartea kendu ondoren neurtuta.

Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

D.3.1.4.- Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute ebazpen honen 0 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Agindua (industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa) bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 e 8D eta L2 e 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Era berean, sarbide, plataforma eta baranda-kontuetan, eta tximiniak eta isurtzeko hodiak egokitzeko gaietan, kontuan izan beharko da isuriak etengabe neurtzeko sistemak kalibratzeko instrukzio teknikoan ezarrita dagoena; ikuskarientzako segurtasun-bermea izan beharko dute.

Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).

Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, partikulak biltzeko sistemak izango dira hautsezko materialak biltegiratzeko siloetan eta kargatze-sistemetan.

Halaber, isurtze barreiatuak saihestu ahal izateko, ureztatzeko kamioia izango da, etengabe instalazio guztietatik pasatzen dena.

D.3.2.- Isurketak ibilgura egiteko baldintzak.

D.3.2.1.- Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: karearen fabrikazioa.

Jarduera-taldea: eraikuntzako materialak.

Mota-taldea-EJSN: 2-10-26.52.

Isurketa-puntua Hondakin-ur mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea Arro hidrografikoa Ingurune hartzailearen kategoria Isurketa-puntuaren UTM koordenatuak

1 Industria-urak (arrasteak dituzten euri-urak) Harrobi-plaza, zanpatzeko gunea, birrintzeko eta sailkatzeko guneak eta pilaketak dituzten gainazalak Jaizkuganeko ubidea Oria I X:575.950

Y:4.771.125

Kare-gunea

2 Osasun-erabilerako urak 1. hobi septikoaren efluentea X:575.875

Y:4.771120

2. hobi septikoaren efluentea

3. hobi septikoaren efluentea

D.3.2.2.- Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: arrasteak dituzten euri-urak.

Orduko puntako emaria 1.440 m3

Urteko gehienezko bolumena 261.749 m3

b) 2. isurketa: Osasun-erabilerako Irak.

Eguneko gehienezko bolumena 3 m3

Urteko gehienezko bolumena 986 m3

D.3.2.3.- Isurtzeko muga-balioak.

Ibilgurako isurketen ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira bakarrik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

a) 1. isurketa: arrasteak dituzten euri-urak.

Parametroak Isurtzeko muga-balioak

pH-a 5,5 - 9,5

Solido esekiak (batez besteko balioa) < 35 mg/l

Solido esekiak (gehienezko balioa euri-jasa handiak direnean < 80 mg/l

DQO < 50 mg/l

Olioak eta koipeak < 10 mg/l

Uhertasuna < 80 UNF

b) 2. isurketa: Osasun-erabilerako Irak.

Parametroak Isurtzeko muga-balioak

pH-a 5,5 - 9,5

Solido esekiak < 80 mg/l

DBO5 < 40 mg/l

DQO < 160 mg/l

Amoniakoa < 15 mg/l

Detergenteak < 2 mg/l

Ezin dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Hori horrela ez bada, titularrak beharrezkoa den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I, IV, V, VI eta VIII tituluak garatzen dituen jabari publiko eta hidraulikoari buruzko araudia onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da.

D.3.2.4.- Araztu eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:

Euri-urak: ondorengo tratamendu-sistemak izango dira:

- Harrobi-gunea: bilketa propioa duen sarea, hartxintxarra kentzeko lerroan dauden bost putzurekin eta harrobiko euri-uren solido esekien tratamendurako dekantazio-erregulazio putzu batekin.

- Zabortegi-gunea: bilketa propioa duen sarea, hartxintxarra kentzeko putzuarekin eta sare nagusira doana.

- Fabrika-gunea: bi konpartimentu dituen dekantazio-putzua: kare-labeen guneko urak neutralizatzeko konpartimentua eta dekantazio konpartimentua, 400l/s-ko tratamendu-ahalmena duena. Bertara bideratzen dira karobiko ur neutralizatuak nola, zuzenean, harrobiko eta zabortegiko urak.

- Dekantazioko akaberako putzua modu egokian mantentzea ahalbidetzeko, ondorengo ekipoak ezarriz osatu beharko dira instalazioak:

- Orrizko dekantagailua lohientzat.

- Dekantagailura ponpatzeko sistema.

- Putzua garbitzeko gailua.

Ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra izan dadin, instalazio horiek burutuak egotea eta funtzionamenduan izatea ezinbesteko baldintzak izango dira. Horretarako, Ebazpen hau jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean, sustatzaileak dagozkion proiektuak xehetasunez aurkeztu beharko ditu Ingurumen sailburuordetzan.

Ur sanitarioak: iragazki biologikoa duten hiru hobi septiko daude.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Calera de Alzo SL enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Honela, aurreikusitako neurri zuzentzaileek eskatutako mugak betetzea bermatzen ez badute, neurri gehigarriak ezarri beharko dira. Hala nola, erreaktiboak modu kontrolatuan gehitzen dituen tratamendu fisiko-kimikoa, solidoen dekantazio egokia ahalbidetzeko.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak Administrazioak ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira. Kasu honetan, nahitaezkoa izango da ondorengo ekipoak izatea:

- Ph-neurgailua, putzuaren neutralizazio-konpartimentuaren sarreran.

- Ph-neurgailu bat putzuaren dekantazio-konpartimentuaren sarreran eta beste bat irteeran.

- Etengabe neurtzen duten turbidimetroa eta emari-neurgailua.

Isuritako uraren neurgailuek datu historikoak informatikoki biltzeko eta kudeatzeko sistema izango dute, eta Administrazioaren esku egon beharko dira.

D.3.2.5.- Isurien Kontrol-Kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa da isurien kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:

(IKK): isurien Kontrol-Kanona = V Pu.

Pu = Pb Cm.

Cm = C2 C3 C4.

Honela ulertuta.

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urteko).

Pu = Isurketen kontrolaren prezio unitarioa.

Pb = m3-aren oinarrizko prezioa, isurketaren izaeraren arabera zehaztuko dena.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren poluzio-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumeneko kalitatearen araberako koefizientea.

1. isurketa: arrasteak dituzten euri-urak:

V: bolumena:

Pb: hondakin-ura: Industriala

C2: 2. mota

C3: tratamendu egokia

C4: kategoria-eremua: I V = 261.749 m3/urteko

Pb = 0,03005 euro/ m3

C2 = 1,09

C3 = 0,5

C4 = 1,25

Cm = 1,09 0,5 1,25 = 0,681250.

Pu = 0,681250 0,03005 = 0,020472 euro/m3.

2. isurketa: osasun-erabilerako urak:

V: bolumena

Pb: hondakin-ura: Hirikoa

C2: 1.999 biztanle baliokide arte

C3: tratamendu egokia

C4: kategoria-eremua: I V = 986 m3/urteko

Pb = 0,01202 euro/m3

C2 = 1

C2 = 0,5

C2 = 1,25

Cm = 1 0,5 1,25 = 0,625.

Pu = 0,625 0,01202 = 0,007513 euro/m3.

Isurien Kontrol-Kanona = 0,020472 261.749 + 0,007513 986 = 5.365,93 euro/urteko.

D.3.3.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen sailburuordetzan eta Altzoko Udalean.

D.3.3.1.- Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

1. Prozesua: «Zerbitzu orokorrak.»

1. hondakina: «Ontzi metalikoak (gai arriskutsuz kutsatutakoak).»

Identifikazioa: B20814398/22000/1/1

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A271(2)//B0019

HEZ: 15 01 10

Urtean sortutako kantitatea: 70 kilogramo.

Erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.

2. hondakina: «Plastikozko ontziak (gai arriskutsuz kutsatutakoak).»

Identifikazioa: B20814398/22000/1/2

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A271(2)//B0019

HEZ: 15 01 10

Urtean sortutako kantitatea: 320 kilogramo.

Erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.

3. hondakina: «Aerosol agortuak.»

Identifikazioa: B20814398/22000/1/3

Hondakinaren kodea: Q14//R13//S-G36//C40//H3b/5//A271(2)//B0019

HEZ: 160504

Urtean sortutako kantitatea: 5 kilogramo.

Erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.

4. hondakina: «Trapuak, xurgatzaileak eta kutsatutako materiala.»

Identifikazioa: B20814398/22000/1/4

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S40//C41/51//H5//A271(2)//B0019

HEZ: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 230 kilogramo.

Xurgatzaileak eta ehunak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

5. hondakina: «Metal astunak dituzten pilak.»

Identifikazioa: B20814398/22000/1/5

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16/22//H6/14//A271(2)//B0019

HEZ: 200133

Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira ekipoak birjartzeko eta konpontzeko eragiketak.

6. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten bestelako hondakinak.»

Identifikazioa: B20814398/22000/1/6

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A271(2)//B0019

HEZ: 200121

Urtean sortutako kantitatea: 5 kilogramo.

Kudeatzailea: Hondakin arriskutsuen kudeatzailea.

Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira ekipoak birjartzeko eta konpontzeko eragiketak.

7. hondakina: «Berunezko bateriak.»

Identifikazioa: B20814398/22000/1/7

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A271(2)//B0019

HEZ: 160601

Urtean sortutako kantitatea: 40 kilogramo.

Kudeatzailea: Hondakin arriskutsuen kudeatzailea.

Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira ekipoak birjartzeko eta konpontzeko eragiketak.

8. hondakina: «Mahuka-iragazkiak.»

Identifikazioa: B20814398/22000/1/8

Hondakinaren kodea: Q9//D15//S28//C24//H4//A271(2)//B0019

HEZ: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 100 kilogramo.

Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira ekipoak birjartzeko eta konpontzeko eragiketak.

9. hondakina: «Erabilitako olioa.»

Identifikazioa: B20814398/22000/1/9

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A271(2)//B0019

HEZ: 130205

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira olioa aldatzeko eragiketak.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte; itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabete baino gehiago biltegiratu.

e) Hondakinak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea baimendutako kudeatzaile horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, araudian zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Calera de Alzo SL enpresak artxibategian gorde eta erregistratu beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak, horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Calera de Alzo SL enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko ditu sortutako erabilitako industria-olioa.

i) Aipatutako ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Calera de Alzo SL enpresak.

j) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

k) Calera de Alzo SL enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

l) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Calera de Alzo SL enpresak era horretako substantzia erabilirik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparatuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

m) Calera de Alzo SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

n) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera eta lagapen datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta 1997ko uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

o) Aurreko 0 eta 0 (kudeatzaileak EAEn daudenean), 0 eta 0 ataletan adierazitako agiriak Ingurumen sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Calera de Alzo SL enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

D.3.3.2.- Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak aitortu duenez, honako hondakin ez-arriskutsuak sortzen ditu:

Hondakinaren izena HEZ kodea Zein prozesuri lotuta Kudeatzeko modua Zenbatetsitako ekoizpena

Txatarra 160117 Mantentze-lanak Berrerabilera 50 t

Uhal garraiatzaileak 200199 Mantentze-lanak Ezabatzea Kantitate aldakorra

Adreilu erregogorra 161106 Mantentze-lanak Ezabatzea Kantitate aldakorra

Enbalajeen hondakinak 200301 Mantentze-lanak Ezabatzea Kantitate aldakorra

Dekantazio-putzutik datozen lohiak 190814 Putzuaren garbiketa Berrerabilera 5.000 t

Papera/kartoia 200101 Bulegoak eta laborategia Udalaren bidez kudeatuak 6 edukiontzi/hilean

Plastikoak 200139 Orokorra Udalaren bidez kudeatuak 0,1 kg/t

Palet erabilgaitzak 200138 Ontziraketa/bidalketa Udalaren bidez kudeatuak 12 kg/t(10-3)

Kautxua 200139 Mantentze-lan eta makina mugikorrak Udalaren bidez kudeatuak 0 kg/t

Tonerrak eta kartutxoak 200136 Bulegoak Udalaren bidez kudeatuak 0,3 unitate/pertsonako

Ordenagailuak eta material elektronikoa 200136 Bulegoak Udalaren bidez kudeatuak 1,3 kg/t

a) Adreilu erregogorren kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako D.3.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei buruz Ebazpen honetan xedatutakoari jarraituz, uhal garraiatzaileek eta enbalajeen hondakinak izeneko hondakinek ezingo dute baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, baimendutako berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile bati.

d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebetez baino gehiago biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez eduki ahal izango dira biltegiratuta.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Calera de Alzo SL enpresak artxibategian gorde eta erregistratu beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

f) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak baimendutako zabortegi batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

g) Erregistro bat egingo da, datu hauekin: hondakin guztien kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera eta lagapen datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

h) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta g) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

D.3.4.- Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuak eta otsailaren 4ko 1/2005 Legeak ezarritako betekizunak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenari jarraituz eta txostenak jasotzen dituen gomendioak kontuan hartuta, Calera de Alzo SL enpresak azido klorhidrikoa, gasolioa eta olioei eusteko kubetak izango ditu. Kubeta horiek, gerta daitekeen isuri batek lurzoruari eragitea saihesteko gai izan beharko dute.

Hautsezko materialak arrastaka eramatea minimizatuko da, ondorengo neurriak ezarriz:

- Mahuka-iragazkiak edo partikulei eusteko bestelako sistemak ezartzea hautsa isurtzen duten fokuetan.

- Hautsezko materialak siloetan, nabeen barrualdean, edo bestela, haizearengandik hobekien babestutako guneetan biltegiratzea, haizea bortitza denean material hauen manipulazioa saihesteko.

- Instalazioaren garbiketa sistematikoak egitea, hautsa lurzoruan gera dadin saihesteko.

D.3.5.- Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

a) Jarduera honako hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko baliorik altuenetan.

b) Jarduera honako hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko baliorik altuenetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

E) Ingurumenaren Jagoletza Programa.

Ingurumenaren Jagoletza Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

E.1.- Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea

a) Calera de Alzo SL enpresak botatzen dituen poluitzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

Fokua Foku-kodea Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna

1 20001726-01 1. labea Partikulak Etengabeko neurketa eta urteroko neurketa, BKE-k eginda

CO, NOX eta SO2 2 urtean behin (BKE)

2 20001726-02 2. labea Partikulak Etengabeko neurketa eta urteroko neurketa, BKE-k eginda

CO, NO X, SO2 2 urtean behin (BKE)

3 20001726-03 3. labea Partikulak Etengabeko neurketa eta urteroko neurketa, BKE-k eginda

CO, NOX, SO2 2 urtean behin (BKE)

4 20001726-04 Labeen deskargatze-irteera Partikulak 3 urtean behin (BKE)

5 20001726-05 Karea sailkatzeko irteera

6 20001726-06 Hazien instalazioaren irteera

7 20001726-07 Hidratatzailearen irteera Partikulak 2 urtean behin (BKE)

8 20001726-08 Hidratatzailea sailkatzeko irteera Partikulak 3 urtean behin (BKE)

9 20001726-09 Dolocalaren instalazioaren irteera

11 20001726-11 4. labea Partikulak Etengabeko neurketa eta urteroko neurketa, BKE-k eginda

CO, NOX, SO2 2 urtean behin (BKE)

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol-erakunde (BKE) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen sailburuordetza honek prestatutako «Baimendutako kontrol-erakundeen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Baimendutako kontrol-erakundeak adierazitako parametro guztiak neurtu eta horien gainean egiten dituzten txostenak bidali beharko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

d) Etengabeko neurketa.

Calera de Alzo SL enpresak etengabe neurtu beharko ditu partikulak 1, 2, 3 eta 11 fokuetan; hau da, karea fabrikatzeko labeen irteeretan.

Neurtzeko sistema jarraikiak « Tximinietatik egiten diren isurketak etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, kalibratzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete behar ditu.

Neurtzeko sistema jarraikia Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

Sustatzaileak neurtzeko sistema jarraikia mantentzeko plan bat izan beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

Neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hots, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren 100eko 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen sailburuordetza honen baimen zehatz espresa izan ezean.

15 egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, BKE-ek etengabe neurtu beharreko parametroak kontrolatu beharko dituzte aldizka; hamabostean behin, gertaera hasi denetik neurtzeko sistema jarraikia berriro martxan jarri bitartean.

Urtero neurtzeko sistema jarraikiaren jardunari buruzko txostena bidali behar zaio Ingurumen sailburuordetza honi; txostena «Tximinietatik egiten diren isurketak etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, kalibratzeko eta egiaztatzeko gida teknikoan» adierazitako ereduari jarraituz egingo da.

e) Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, bai sustatzaileak (autokontrola) eta baita BKE-k egindakoa ere, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute gutxienez 5 urtez.

E.2.- Immisio atmosferikoen kontrola.

Calera de Alzo SL enpresaren instalazioen inguruko immisio atmosferikoen kontrola, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan proposatutakoaren arabera egingo da (PM10 partikulak etengabe neurtzea).

E.3.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Calera de Alzo SL enpresak isuritako uraren honako analisiak egin beharko ditu:

Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol mota

1 Arrasteak dituzten euri-urak pH-a eta solido esekiak Egunero Autokontrola

pH-a, solido esekiak, DQO, olioak eta koipeak eta uhertasuna Hilero Kanpokoa

2 Ur sanitarioak pH-a, solido esekiak, DQO, DBO5, amoniakoa eta detergenteak Hiru hilero Kanpokoa

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikulua) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

c) Parametroen analisia «Standard methods For the Examination of Water and Wastewater» txostenean (Apha, Awwa, Wpcf, azken argitalpena) edo «Astm Water and Environmental technology» txostenaren 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera metodo egokiena hautatuko da. Egun erabiltzen diren metodoen bestelakoak diren analisi-metodoak erabil daitezke, kutsatzaileen kontzentrazioa modu egokiagoan definitu ahal izateko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, Ebazpen honetako D.3.2.1. ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

f) Isurketan maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian adierazitako substantzia arriskutsuak daudela biltzen duen adierazpena igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez antzeman.

E.4.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

(1) Adierazleen unitateei dagokienez, komeni da normalean erabiltzen diren datuen adierazleak erabiltzea, hau da, atmosferara egiten diren isurtzeen datu bat eman nahi bada, kg/urteko edo emaria eta kontzentrazioa adieraziko da, horrela ematen baitira isurtzeen EPER datuak. Materialei buruzko datua bada, tonatan, energiari buruzko datua bada, kWh-tan, eta abar.

E.5.- Zarataren kontrola.

Aurrekoari jarraituz, jardueran sortutako zarataren kontrola sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan proposatutakoaren arabera egingo da. Hain zuzen ere, Ingurumen sailburuordeak 1996ko abuztuaren 2an emandako ebazpenean ezarritako kontrolak garatuko dira. Ebazpenak, Altzon «Amaya» kareharri-harrobiaren ustiaketaren proiektuaren Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Adierazpena azaltzen du.

E.6.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumenaren jagoletza programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumenaren jagoletza programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

E.7.- Ingurumenaren jagoletza programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumenaren jagoletza programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumenaren jagoletza programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.- Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

F.2.- Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (26.51 epigrafea «Karea fabrikatzea»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Calera de Alzo SL enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

F.3.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Sustatzaileak aurkeztutako PB12 ingurumeneko larrialdietarako protokoloa dokumentuak jasotzen dituen proposamenaren ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak jagoletza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurtzeak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Uren arazketa-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko garbiketa egiten den bitartean; behar bezala kudeatuko dira edo baimendutako zabortegira eramango dira. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Lohiak lehortzerakoan lortutako ura arazketa-instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da bertan tratatu dadin.

Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

b) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

c) Besteak beste, azido klorhidrikoa eta, orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

d) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

e) Hautsezko produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

f) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

g) Ingurumen sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

h) Gorabeherarik gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen sailburuordetzari.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, Sos Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

- Gertakari mota.

- Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

- Iraupena.

- Ustekabeko isuria bada, emaria eta isuritako gaiak.

- Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

- Eragindako kalteen balioespena.

- Hartutako neurri zuzentzaileak.

- Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

- Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

1.- Etengabeko analizatzailean neurtutako orduko datu baliotu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100ean gainditzea. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere ordubetera jakinaraziko da.

2.- Etengabeko analizatzailean neurtutako orduko datu baliotu baten kontzentrazioak muga-balioa % 40an gainditzea. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere hogeita lau ordura jakinaraziko da.

3.- Ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akatsen berri eman. Horrelakoetan, isurtzeen datu fidagarririk ez dagoenetik gehienez ere 8 ordura jakinaraziko da.

4.- Instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

Aurreko kasuren bat gertatuz gero, enpresak Ingurumen sailburuordetzari fax bidez jakinaraziko dio berehala, ondorengo elementuak aipatuz:

- Gertakari mota.

- Jatorria eta arrazoiak.

- Sortutako ondorioak.

- Okerrera ez egiteko hartutako neurriak.

- Epeak.

i) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

j) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

G) Baldin eta arautegi berria indarrean jartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumenaren jagoletza programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumenaren jagoletza programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumenaren jagoletza programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin Calera de Alzo SL enpresak Ingurumen sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

I) 2007ko apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. idatz-zatiari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

J) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Era berean, proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Testu Bateginari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

Laugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako 0 ataleko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: 0 (obra-amaierako txostena); 0 (onartutako biomasaren hondakinen erregistro-eredua); 0 (atmosferara egiten diren isurtzeen fokuei buruzko informazioa); D.3.2.4 (ura arazteko ekipoak ezartzeko proiektua); D.3.3.1.e eta D.3.3.2.f (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); D.3.3.1.n eta D.3.3.2.g (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak kontrolatzeko erregistro-eredua); E.1 (BKE-en txosten eguneratuak; isurtze atmosferikoen erregistro-eredua; isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, kalibratzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa); E.2 (immisio-kabina mantentzeko plana); E.7 (ingurumenaren jagoletza programaren agiri bategina); F.1 (programatutako geldialdietan isurtzeen eta hondakinen sorkuntzaren balioespena); F.3.a (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); F.3.f (larrialdi-egoeretarako materialen zerrenda); F.3.h (ezohiko funtzionamenduaren aurrean jarduteko protokoloa); eta F.3.j (suteen babesaren aurkako araudia betetzearen ziurtagiria).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen sailburuordetza honetan aurkeztu beharko ditu baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda, eta 4. labeari lotutako instalazio berrien «as built» proiektua.

Atal honek jasotzen dituen baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita. 4. Labearen instalazio berriei dagokienez, aipatu baldintzak betetzen direla egiaztatzeko epea luzatzeko aukera izango da, xede horretarako sustatzaileak aurkeztu beharko duen obren kronograma xehatuaren arabera.

Bosgarrena.- Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Seigarrena.- Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Ingurumeneko baimen bateratu honetan jasotako isurketen baldintzei dagokienez, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 261. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoak, eta baldintza horiek hainbat aldiz ez betetzea, berrikusi, bertan behera utzi eta indargabetzeko kausa izango dira.

Zazpigarrena.- Calera de Alzo SL enpresak Ebazpen honen xede den karea fabrikatzeko eta hondakinak baliotzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zortzigarrena.- Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

- Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako Laugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

- Calera de Alzo SL enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

- Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen Ebazpenean xedatutakoak.

Bederatzigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinaraztea Calera de Alzo SL enpresari, Altzoko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamaikagarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 20a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala