Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2010eko irailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4147

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena; honen bitartez, 2009. urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerketa-lanak edo saio ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen deialdiaren babesean Deustuko Unibertsitateari emandako diru-laguntzaren zenbateko globala gutxituko da (Genero desberdintasunak unibertsitateko euskal ikasleen autoefikazia espektatibetan eta proiekzio profesionalean proiektua).

Esp. zk.: 31/2009.

«Deustuko Unibertsitateak Genero desberdintasunak unibertsitateko euskal ikasleen autoefikazia espektatibetan eta proiekzio profesionalean proiektua egiteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerketa-lanak edo saio ekintza pilotuak egiteko diru-laguntza jaso zuen 2009an; hari buruzko espedientea aztertu ondoren,

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bitartez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako ikerketa-lanak eta ekintza pilotuak argitaratzeko eta gauzatzeko 2009. urteko diru-laguntzen deialdia arautzen da (249. EHAA, 2008ko abenduaren 30ekoa).

Bigarrena.- Eskaerak eta azterketak aurkeztu eta Hautaketa Batzordeak ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak 2009ko apirilaren 30eko ebazpena eman zuen (104. EHAA, 2009ko ekainaren 3koa); ebazpen horren II. eranskinean ezarritakoaren arabera Deustuko Unibertsitateari 25.348 euroko diru-laguntza eman zitzaion Genero desberdintasunak unibertsitateko euskal ikasleen autoefikazia espektatibetan eta proiekzio profesionalean proiektua egiteko, ordezko gisa, eta horren aurrekontua 25.348 eurokoa zen.

Azkenean Deustuko Unibertsitatea izan zen onuraduna 11.809,28 euroko zenbatekoarekin, kopuru hori geratu baitzen aurreko onuradunak uko egin ondoren.

Hirugarrena.- 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 17.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50 (5.905,64 euro) hura onartu ondoren ordaindu zen, eta gainerako % 50 diruz lagundutako jarduerek sortutako gastu guztiak egiaztatu ondoren ordainduko zen, adierazitako artikuluan ezarritako egiaztagiri guztiak aurkeztu ondoren, horretarako epea 2010eko otsailaren 28a izanik.

Diru-laguntzaren bigarren ordainketaren unean entitate onuradunak aurkeztutako dokumentazioan diruz lagundutako jardueretan 8.554,05 euroko zenbatekoari dagokien gastuak justifikatu dira, eta gainerakoa justifikatu gabe dago, alegia, 3.255,23 euro.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Ebazpen hau emateko eskumena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak dauka, diru-laguntzen esleipen prozedura bukatzeko eskumenari dagokionez erakunde horri 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 14.1 artikuluak emandako eskumenarekin bat etorriz.

Bigarrena.- 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 17.2 artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, ziurtagirien bitartez (fakturak, ordainagiriak, eta abar) justifikatutako zenbatekoa emandako diru-laguntza baino gutxiago izanez gero, diru-laguntzaren zenbatekoa modu proportzionalean gutxituko da.

Adierazitako arrazoiak eta, oro har, aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu ondoren honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Egindako gastuaren justifikazioarekiko modu proportzionalean gutxitzea Deustuko Unibertsitateari Genero desberdintasunak unibertsitateko euskal ikasleen autoefikazia espektatibetan eta proiekzio profesionalean proiektua egiteko emandako diru-laguntzaren zenbateko globala, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenak egindako diru-laguntzen deialdiaren babesean (249. EHAA, 2008ko abenduaren 30ekoa), 2009. urterako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak eta ikerketa lanak egiteko diru-laguntzen deialdia arautu zuena, eta 2009ko apirilaren 30eko Ebazpenaren II. eranskinean aipatzen dena.

Entitate onuradunari dagokion diru-laguntzaren zenbateko globala 8.554,05 eurotan finkatu da, 3.255,23 eurotan gutxitu ondoren dagokion justifikazioa falta delako.

Bigarrena.- Horregatik, diru-laguntzaren % 50 ordaintzeko bigarren ordainketa (5.904,64 euro), diruz lagundu beharreko ekintzei dagokienez egindako gastu gisa modu egokian justifikatu den eta ordaintzeke dagoen zenbatekoa izango da, hau da, 2.649,41 euro.

Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluak ezarritakoa betez, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, jakinaraziz administrazio-bidea amaitzen duela eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela ezagutarazi den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. idatz-zatietan ezarritakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 21a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala