Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2010eko irailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Gipuzkoako Foru Aldundia
4145

IRAGARKIA, Obra Hidraulikoetako zuzendariaren idazkari lanpostua izendapen libre bidez betetzeko deialdi irekiari buruzkoa.

2010eko abuztuaren 9ko 150. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean izendapen libreko sistemaren bidez Obra Hidraulikoetako zuzendariaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia argitaratu da, Garapen Iraunkorreko Departamentura atxikita dagoena.

Eskaerak Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko diputatuari zuzenduta aurkez ditzakete interesatuek, Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko departamentuko Erregistroan edota azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz, hamabost laneguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia-San Sebastián, 2010eko abuztuaren 9a.

Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko Departamentuko idazkari teknikoa,

JORGE BALERDI GIL DE GÓMEZ.


Azterketa dokumentala